09/03/2010

ongi egokitzen zitzaizun kuleroa gorputzean
eta niri nola gustatzen zitzaidan bazenekien
gau osoa egon nintzen imajinatzen zer-nolako
lentzeria eramango zenuen hor, galtza bakeroen azpian
eta biluztu zintudanean ohartu nintzen ez nuela asmatu
baina zer axola zuen horrek hain ongi egokitzen zitzaizun
kuleroa jantzita eramaten bazenuen?
deus ez
eta oroitzen naiz ispiluaren aurrean bukatu genuela,
lurrean, lau hankatan zu, atzean ni,
eta azkenik ez nizun ezta kuleroa erantzi ere egin,
kuleroaren oihala nire eskuekin altxatu, albo batean utzi
eta kuleroarekin eta guzti larrua jo egin nizun,
larrua jo, ispiluaren aurrean,
nekaturik lurrean erori ginen arte.
Eta agian horregatik oroitzen naiz
zein ongi egokitzen ziren kulero horiek
zure ipurmasailetan, zure aldaketan
eta batez ere, nire zakil inguruan...
noiz jantziko dituzu berriro?

06/03/2010

makurtu

makurtu zaitez
eta eskaini
zure atzealdea
makurtu zaitez
eta beti izango nauzu
zure atzean
zure aldakei lotuta
zure ipurmasailei itsatsita
makurtu zaitez
eta izango naiz
zuretzat