31/10/2007

Hautsa kendu diot albunari eta zure argazkiak berrikusten eman dut arratsalde osoa. Ez nuen gogoratzen biluzik egin nizkizun argazki horiek. Eta ez nuen gogoratzen zure biluztasunaren edertasun hori guztia. Zure irribarrea, zure azal leuna, zure adatsak... eta Elantxoben egon ginen asteburuaz oroitu naiz...

...eta desirei ezin eutsirik nabil azken garai hauetan. Eta Elantxoben bezala, argazkiak egiten nizkizun momentuan bezala, nire lotsa eskuen artean ezkutatu behar izan dut. Eta gero eta biluziagoak ginen biok. Eta Elantxobetik hona jadanik pasa dira ez dakit zenbat kilometro. Edo esan behar nuke "urteak"? Baina oraindik ohe horren gainean sortu genuen kilometro zero horretan gaudela iruditzen zait sarritan...


Elantxobe zurekin betiko lotuko dudan oroitzapena delako. Zure azal biluziarekin lotuko dudan oroitzapena, hobeto esanda... eta galdera bera errepikatzen diot askotan ene buruari: beste Elantxobe bat egongo da guretzat?

30/10/2007

"...Eta zu hor eserita, aduaneroa lez zienagan. Eman dezagun zakila haunditurik duzula. Eta izena asmatuko diozu hondartza galduari, edo ez, izenik gabe utziko duzu memoriaren mapa legalitaterik gabekoen bazterrean...

...Neska hori ere zer da ba, neska hori, ohol galdu bat bezala besarkatzen duzu-eta. Baina zeurea da itsasoa eta egunsentia eta gaua, zeurea da denbora. Entzun hondartzara datozen olatu zentzu gabeak eta México lindo y querido…"



Ruper Ordorika


27/10/2007

Eta hemen nauzu berriro, ohean botata, zutaz pentsakor. Begiak ixten ditut eta zu nire gainean zaudela imajinatzen dut. Loroan Ruperren azkena jartzen dut eta gitarraren soken soinuak zuregana eramaten nau, eta imajinatzen zaitut irribarretsu, lirain, ederra, eta nire elastikoa igotzen hasten naiz, eta praka bakeroak erreprimitzen nauela konturatzen naiz...


...horrela, nire zilborra eskainiko banizu bezala sentitzen naiz. Pentsatzen dut nire gorputzeko atal hau gustukoa duzula eta, horregatik, operazioa, astiro astiro egiten dut, soilik zure begietarako streep-tissa egingo nukeen bezala. Eta zure hankatartean duzun arrosa usaintzen dudala imajinatzen dut, eta nire mihia, ahoa, sudurra, eskuak, zakila... zure ezpainen lorategian murgiltzen ditudala imajinatzen dut, Ruperren kanta entzuten dudan bitartean...


26/10/2007

Eta badakizu zertaz oroitzen naizen askotan? Auzoko festetaz. Oroitzen naiz eskatu zenidala lo egiteko lekua. Herritik etorriko zinela eta festa guztiak hemen eman nahi zenituela. Eta nik etxeko gela bat eskaini nizun, jakina! Nola ez? Ondoko gelan lo egingo zenuela pentsatze hutsarekin berotzen nintzen...

Eta festak heldu ziren. Eta etxera etorri zinen. Eta desioz hiltzen nintzen. Zutaz. Eta gau batean benetan maitakor zeundela iruditu zitzaidan. Baina ni baino lehenago alde egin zenuen etxera. Eta ni joan nintzenean lotan zeunden eta ez nuen zure loa esnatu nahi izan. Baina goizean, gosaltzera gonbidatu behar zintudanean, zure gelako atea ireki nuen astiro, eta han aurkitu zinturan, lotan, ohe gainean, tanga eta tirantedun kamisetaz jantzirik, zure bihurgune eder horiek guztiak nire begiei oparituz... eta ezin izan zintudan esnatu. Nire hankatartea bai esnatu egin zela eta komunera joan behar izan nintzen eta zureganako desirak hantxe utzi nituen, zu gosaltzera gonbidatu aurretik...
Arratsaldean, auzoan egon zarela entzun dut, eta oroitu naiz zutaz,
zure gorputz lirainaz, eta
Lizunki begiratzen nauzun aldi bakoitza etorri zait burura,
oroitzen zara Sopelanaz?
Alboan lo egin genuen, ohe berberan, baina ukitu gabe,
guztiz lotsatuak
Ze zaila egin zitzaidan zure titiburu horien alboan deus egin gabe
lo egitea! Baina egia esan,
Nekez lo egin nuela aitortu behar dizut, eta maindireak
nire zukuaz bete nituela
Errekonozitu behar dizut, zure alboan nengoelarik,
zutaz pentsatzen nuelarik...

25/10/2007

Argia itzaltzean zenbait gauza ikusten den lez, isiltzean esan nahi ez dena azaltzen. Eta maiz, zure ahoak isiltzen dituen hitz horiek, zure begiek oihukatzen dituzte. Zure begien zulora abailtzen naiz, haizeak jotako txori bat lez; eta esaten duzun hori dena baino gehiago zure atzean nor ezkutatzen den jakin nahi nuke.

Etorri eta kenduizkidazu arropak, kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu, hitzegin dezagun ezin esan daitekenaz, begi biluziz begiratu elkar, badakizu, ezjakina beti izango dela nagusi; hori gabe ezingo ginateke bizi... etorri eta kenduizkidazu dudak, biluztu nazazu.
Anari


24/10/2007

- Lotuko zaitut- esan zidan. Gustukoa duzue lotuta egotea? Berak bazekien baietz, nik behintzat gustukoa nuela. Eta lotu ninduen ohean. Guztiz beroturik nengoen. Bera ere, benetan bero zegoela ohartu nintzen.
- Lotu zaitut- esan zidan- orain ezin zara mugitu eta nik, egingo dizudan guztia ahoarekin egingo dizut. Eta mehatxu horrekin lanean hasi zen eta esaten zidan hitz bakoitzak tenperatura igotzea lortzen zuen. Eta gerrikoa askatu zidan, hortzekin. Eta bere begiek desira izugarria adierazten zuten. Eta Anari ari ginen entzuten. Desnudamé. Eta biluztu ninduen. Eta dena ahoarekin egin zidan...
- Noiz lotuko nauzu berriro, kuttuna?- izan zen galdetu ahal izan nion gauza bakarra.

23/10/2007

"...eta nik ere badakit nola jartzen zaren imajinatzen nauzunean. Nola egingo dudan galdetzen diozu zure buruari. Eta imajinatzen duzu nire zakila nire eskuen artean. Eta nik imajinatzen dut nitaz ari zarela pentsatzen eta berotzen zarela eta azalpen praktikoak ematen dizkizudala. Orduan hankatartea gogortzen zaidala ohartzen naiz. Eta esku batekin hartzen dut handitutako zakila eta mugimendu motelekin gora eta behera hasten naiz, beste eskuarekin barrabilak laztantzen ditudan bitartean eta zutaz pentsatzen dudan bitartean..."

22/10/2007


"Normalean, atzamarrarekin masturbatzen naiz eta, beste eskuarekin bularrak ukitzen ditut, ez beti ordea. Batzuetan, eguzkitan etzanda nagoelarik, bainu-jantzia daramanean, sexy sentitzen naiz eta, azkenik, barrura sartu behar naiz, masturbatzera. Sarritan, nire baginan aurrera-atzera mugimendu bat erabiltzen dut edo, bestela, nire atzamarrak mantentzen ditut han, une batez. Ene hankak irekita daude, belaunak altxatuta. Batzuetan asko mugitzen naiz, uneoroko sentsazioen arabera..."

21/10/2007

Edaten duenean, edozeinekin oheratzen da
edaten ez duenean, ez du inor ohean uzten
eta zera dio: gizon bakarra behar dut
eta gizon hori, Neu naiz. Zeinen ederra!!
Baina edaten duenean, edozenekin oheratzen da
eta nik, tamalez, ezin dut ezer egin
ez dezala inork pentsa
behin bereganatuagatik
betiko bereganatuko duenik aitzitik,
gogaitu egingo da
eta edaten duenean,
edozeinekin oheratzen da.
Berak dioen lez, ez naiz harrizkoa
Jainkoari eskerrak, hain da osasuntsua…!
Gauza bakar batek amorratzen nau:
Gustuko duen inor ikusten badu
berehala, edaten hasten da
eta edaten duenean
edozeinekin oheratzen da

Bertold Brecht

20/10/2007

dastatzeko marrubi gorri bat
emango dizut
zure hortzen artean koka
dezazun;
eta pipitak jan ditzazun,
astiro,
nirea, nire marrubia,
zure ezpain eder gorriekin
jango zenukeen bezala
jan ditzazun...

19/10/2007

Poema hau W.H Auden inglesarena da, hil baino guti lehenago idatzia.
Luchino Visconti zinegileak, ia gaisorik zegoela, bere gelan eskegirik omen zuen eta beraxe errezita erazi zion bere azken filmeko ( Gruppo di Famiglia in un Interno, 1974) pertsonai bati, italieraz:

Se un`attraente forma vedrai dalle caccia e abbracciala, se puoi, sia assa una ragazza o un ragazzo sensa vergogna, ma da sfrontato, da bravo, la vita è breve, cogli dunque qualquiasi contatto la tua carne al momentio muova. Non c`è vita sessuale nella tomba


FORMA FIN BAT IKUS DEZAZUNEAN

Forma fin bat ikus dezazunean arrapa ezazu eta ahal baduzu besarka ezazu, neskatila dela edo mutikoa bada ere, ez zaitez lotsatia izan, izan zaitez ausarta, alaia,bizitza laburra da, goza ezazuzure haragiaren ukidurazlaket zaizun momentuan. Ez dago larrua jotzerik hilobian.


Joseba Sarrionandiak itzulita

18/10/2007

Zure azalari kolorea ematen diona gustukoa dut, tximeletak gustukoak ditudan bezala.

17/10/2007

Gelan sartu ginenean
gauerditan, ilunean,
mundua egin zan mutu...
Zuten izarrek kantatu
biok etzan ginenean.

Oianone! Oianone!
Gau hunetan zaitut ene;
larru legun eta zuri,
bular samur, sabel guri,
nire neska Oianone.

Ezti bakanez betea
zure matxantto maitea
urtzen zan ene ahora,
zabalik lore antzora
eta gozokiz betea.

Zure baratzeko bortan
arrotz batek jo du. Bertan
sarbidea emaiozu
zama bat baitakar pisu,
ez dezazula utz bortan!


Gauko oihanetan lasterka
zure gainean zaldizka,
behor zalu eta bizkor,
gau-bideetan gaindi, mozkor
banaramazu lasterka.

Ezpain likits, esku lizun,
atseginetan jakintsun
bularretik belaunera
haragi biok ikara,
jauzten zaitut, neska lizun!
..............................

Hiltzen naizela dirudi:
batetan mila su-ziri
ene burmuinetan sartu...
Botz-uhinak uzten gaitu
hilik garela irudi.

Egin du irri Ilargiak;
hesten zaizkiola begiak
neskatilak erraiten dau
esker onean otoitz haur,
dantzularik ilargiak:


«Gora izan hadi, Suge,
hi haizenik ene Rege,
hi haizenik ene Jainko
gau huntan eta betiko,
urre-buztaneko Suge!

Hatorkit berriz laztanik;
janari gozo badut nik
ene baratzean are
ezti gehiagorik Hire,
bil ezak berriz laztanik.»

Suge laztana nekatu
zan, ordea... loak hartu...
ezti-loreetan etzanda
atseden hartzen ari da,
gaixoa baita nekatu.

Ene maitea, moxu bat
has dezantzat bertze hainbat!
Sugea baitatza lotan,
indarren bihurtzekotan
oi!, emaiozu moxu bat...
Jon Mirande













16/10/2007

Ez ezkutatu zure harribitxia, zure treska beteak, ezin dituzu zure bihurguneak ezkutatu, eta halere, liluratzen nau zure herabetasunak eta zure eskuek estaltzen duten guztia

15/10/2007

Asaltatu ninduzun, eskuak gau-mahaian lotu eta arropa guztia erantzi. Nire biluztasuna zure gutizietara eskainita. Nire barrabilak zure ezkerreko eskuarekin hartu zenituen eta nire zakila zure ahoaren hondora sartu zenuen. Ordudanik zu bezalako jainkosarik ez dut ezagutu. Itzuli, nahi duzunean eta zure sakrifizioetarako aberea izango naiz, nire jainkosa...

14/10/2007


Eta hor kokatuta, zure atzean, maite dut eskaintzen didazun guztia. Ez izan beldurrik, eta mugitu zaitez aurrera-atzera astiro-astiro nire zakilan zehar irristatuz...

12/10/2007

Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.
Hango harrabots urruna entzuten da irlatik.

Uretara sartu gara biluzik,
Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Begira, haizeak garia bezala mugitzen du urak hondarra.
Urpera sartu eta azpitik begiratu zaitut.
Atsegin dut esku eta zangoen mugimendu geldoa,
Atsegin sabelpeak itsasbelarren forma hartzean.

Lehorrera igo gara. Bero da eta itzal egiten dute pinuek.
Gaziak dira zure besoak, gazia bularra, sabela gazia.
Ilargia itsasoarekin lotzen duen indar berak
lotu gaitu geu ere.
Mendeak segundo bihurtu dira eta segundoak mende.
Udare zurituak gure gorputzak.

Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.

Kirmen Uribe


11/10/2007

laster ikasiko dut zure azalaren zirrikutuak irakurtzen. Zure lentzeriaren azpian paratuko ditut nire hitzak eta, zure eskuek teinkatzen dutena izango da, niretzat, nire ipuinik hoberena: bertan irakurriko dizkizut hezetasunak, irribarre bertikalak eta ezpain goxoak...
ez dakizu nola,
baina biziki maite nuen
zure orkatila
zure ezpainak
zure begirada
eta zure larru
beltzarana;
gaur ere
aulki berean
itxoidazu...

10/10/2007

Esaidazu berriro lotzeko.
begiak estaliko dizkizut eta
soilik zure azalak,
nire mihiaren ibilbidea
jarraituko du.
Lotuko zaitut,
begiak estaliko dizkizut
eta plazerra besterik
ez dizut emango,
zure azala eta
nire mihiaren arteko
borroka ederrean...

08/10/2007

maitatu nahi zaitut horrela eskaintzen zarenean, nire desiren mugatik hari fin bat besterik ez bereizten nauenean, maitatu nahi zaitut praka bakeroak ipurmasailen azpian uzten dizkizudanean eta burua makurtzen duzunean, morbo izugarri ematen didala dakizulako, maitatu nahi zaitut beti, sexuaren grinaz, sentsualitatearen morboaz eta azal leunen xamurtasunaz... maitatu nahi zaitut.

04/10/2007

hazia dastatuz

eskaintzen dizut ene hazia
dasta dezazun
goza dezazun
zaporezta dezazun
eskaintzen dizut ene hazia
zure mihiaz
laztan dezazun
maita dezazun
zaporezta dezazun...

03/10/2007

Dantza nigan!
nire buztanaren inguruan harilkatzen den sugea izan zaitez,


nire ohea betetzen duen eskultura izan zaitez, behatoki horretatik, zure konstelazioen lentzeria behatu nahi nuke, zure orbitan bizi den planeta izan nahiko nuke... dantza ezazu nigan, nire buztanaren inguruan harilkatzen den sugea izango zina bezala.

02/10/2007

Hartuidazu
zure eskuen artean,
horrela,
gogor,
indartsu,
ez nazazu utzi inoiz
hartuidazu
zure eskuen artean;
zurea naiz
eta zuri lotuta
egon nahi dut
horrela,
betiko...