24/01/2009

Oztopoz oztopo

Nekatu ginen desiraz beste hitz faltsuagoekin hitz egiteaz
nekatu ginen gure alu, zakil, bular, ipurdi estaltzeaz
eta larrua jo aditz ederra zela ulertu genuen
horregatik bilatu genuen gorputz biluzien poetika
eta irudietan islatu genituen gure desirak
kontakizunetan plazaratu gure fantasiak
mundua bezain zaharrak direnak
eta horregatik hitz egiten dugu desiraz
eta biluzten ditugu gure hitzak
gorputz biluziak maite ditugulako
desira mundua mugitzen duena delako
eta larrua jo aditz benetan ederra delako...

15/01/2009

Ideia euria...

Hotz honekin hoztuko zaigu kolore askotariko gizona...
Baina ideiaren bat bururatzen zait berotzeko....

13/01/2009

Elur malutak bezala...

Elur maluta bat bezala erori zinen nire azalaren gainean.
Udazkenean iritsi eta zuriz tindatu zenidan azala.
Eta gustukoa izan nuen zure gorputzaren hotza
nire azaleko teilatuen gainean.
Gustukoa izan nuen zure larrua jotzeko modua.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Gustukoa izan nituen zure ezpain borobil ederrak musukatzea,
zure bular handiak laztantzea,
zure aldakaren lurraldea gurutzatzea.
Larrua jotzen genuen gauero.
Basatia, azkarra, baina maitagarria.
Eta zure begiradak pizten zidan hankartea.
Begiratzearekin soilik prest nengoen hurrengo asaltorako.
Orain, elur malutak desegiten hasi dira,
urtzen ari zara
desagertu
eta faltan botako dut
zure elurraren indarra
elurte berrien zain nauzun bitartean...

sexua... barkatu, saxoa esan nahi nuen.

Gustukoa dut
saxoa jotzen
didatenean
Gustukoa dut
zure saxoaz
eskaintzen
didazun musika
Gustukoa dut
zure saxoaren
listua zure
ezpainetan
musukatzea
Gustukoa dut
zure saxoaren
notak ukitzea
do, re, mi, fa, sol
belarrira xuxurlatzen
didazunean

12/01/2009

Imajinatu...

Imajinatu medikuaren aurpegia...

09/01/2009

Leihoak

... eta zelatan nengoela zu dutxatik atera eta ikusi nauzu. Lotsaturik egin dut atzera, baina isurtzean ikusi zaitut eta irri egin duzu...

08/01/2009

zelatan

Ezin saihestu. Zure leihoak uzten duen zirrikituetatik ikusi zaitut beste behin. Biluzik zaude. Dutxara zoaz. Eta ur beroa zure gorputzean nola irrist egiten duen ikustean guztiz berotzen naiz. Ezin saihestu. Hankartea handitzen zait berehala. Zuk eragiten didazu hau. Galtza jaitsi dut pixka bat. Galtzontziloa ere bai. Etxeko ertz batean jarri eta zure edertasunari begira eskua lanean jarri dut. Eder zaude goiz hauetan...


07/01/2009

Etzan zaitez...

Etzan zaitez ohe gainean
zure altxorra musukatu nahi dut
luze, goxo, xuabe,
etzan zaitez niretzako
zure hezetasunaz busti nahi ditut nire ezpainak
zure orgasmoez ureztatu nire mihia
etzan zaitez eta jar itzazu zure eskuak
nire buruan,
gida nazazu
etzan zaitez eta begira
begira nola jaten zaitudan
begira nola bustitzen den nire mihia zutaz
etzan zaitez eta sentitu
zure hankartean luzaroan
egoteko asmoa baitaukat



06/01/2009

Ari ginen...

ohean etzanda larrua jotzen ari ginen. Nire gainera erori zinen eta arropa erantzi zenidan. Nik ere, ahal izan nuen moduan, erantzi nuen zurea. Biluzik geunden. Ni aho gora etzanda, eta zu, zure mihiaz nire azala zeharkatzen. Izugarria zen zure mihia. Lepoan hasi zinen eta erabat berotu ninduzun. Gero nire bularra zeharkatuz jaisten hasi zinen eta nire hankartera iritsi zinen.
Hankartea guztiz handiturik neukan ordurako. Zuk, zure trofeoa eskuen artean hartu eta ahoan sartzen hasi zinen. Eta operazio hori egiten zenuen bitartean begirada altxatu eta nire begietara begiratzen zenuen. Eta irri egiten zenuen nire berotasuna ikusirik. Baina mihiari atsedena eman eta nire gainean eseri zinen. Nire hankartea modu errazean sartu zen zure alu bustian. Eta han ari ginen larrua jotzen, zure eskuak nire bularrean jarrita, gora eta beherako mugimenduei laguntzeko. Baina bat-batean nire gainetik kendu eta altxatu zinen. Gelako ertz batera joan zinen eta han, zutik zeundela, zuregana joateko keinua egin zenidan. Ni ohetik altxatu eta zuregana joan nintzen, noski. Eta han, biok zutik geundela, zakil osoa sartu nizun zuk gelako ertzari eta alboko armairuari heltzen zinen bitartean. Armairuko ispiluan ere gure irudia ikusten zen eta gorputz korapilatu ederrak ginen, abenduko hotzetan izerditan. Guztiz beroturik....


05/01/2009

jolasak

maite ditut zure jolasak, silikonazko zakil-gerriko horrekin agertzen zarenean, almohada gainean makurtarazi nauzunean eta atzetik ematen didazunean.
maite ditut zure jolasak zuk maite dudan neurri berean. eta gustukoa zaitut. eta gustura jasotzen dut zure bultzada nire ipurdian. eta goxatzen dut. eta isuri egiten naiz zuk ematen didazun bitartean. eta ezin erotikoagoa zaude silikonazko zakil-gerriko horrekin jantzita...

04/01/2009

Hirukoa...

Etxera iritsi ginen hirurok, Alde Zaharreko tabernak atzean utzirik. Sexuaz hitz egin genuen parranda osoan. Kamasutra, bikote harremanak, ohe borobilak, bikote aldaketak, hirukoteak, fantasiak...
Eta zuk gurekin zure fantasia horietako bat bete nahi zenuela esan zenigun. Biokin ohe batean egon nahi zenuela. Eta agian alkoholaren eraginez baina hara abiatu ginen hirurok.
Gelan geundela, Eneko praka eta galtzontziloa kendu eta ohe gainean geratu zen, zer egin jakin gabe. Zu ere berehala biluztu zinen. Barre egiten zenuen eta eder-ederra zinen. Ni biluzten ari nintzen bitartean ohartu nintzen ohe gainean zeundela. Enekoren zakila zure ahoan zenuela. Eta Enekoren intziriek esan nahi zuten primeran egiten ari zinela. Irudi ezin erotikoagoa iruditu zitzaidan. Eta zure ipurmasail irekiak nituen nire begien aurrean. Gogor-gogorra nengoen.
Ahoa Enekoren hankartetik altxatu eta atzera begiratu zenuen. Hankak gehiago zabaldu eta zure begiekin luzatu zenidan sartzeko gonbita.
Ohera igo nintzen eta zure atzean jarri. Ahoa berriro zuzendu zenuen Enekoren zakilarantz. Ni lehertzeko zorian nengoela aitortu behar dizut. Baina sartu aurretik jolastu ere nahi nuen. Beraz, nire burua jaitsi nuen eta mihiarekin zure ipurmasailak laztantzen hasi nintzen. Ipurmasailak, ipurtzuloa... Zure intziriek ere esan zidaten ongi egiten ari nintzela. Orduan burua altxatu nuen, nire zakila eskuekin hartu eta puntarekin zure alua laztantzen hasi nintzen, behetik gora, oraindik sartu gabe. Orduan sumatu nuen zu bero-bero zinela. Zakilaren punta guztiz bustita nuelako. Eta Enekok ez zuela denbora asko iraungo. Horregatik irrits egin nuen zure barruan. Zuk begiak itxi eta, une batez, atzera begiratu zenuen, nire ekintza onartuko bazenu bezala. Begiratu zenidan eta irri egin ondoren, berriro makurtu zinen Enekorengana. Nik zure gerritik heldu nizun eta bultzaka hasi nintzen. Maitemindurik nengoen zure bizkarrarekin, zure gerriarekin, zure ipurmasailekin, zure intziriekin. Eta irudi ezin erotikoagoa osatzen genuela iruditzen zitzaidan. Eta unea luzatu nahi nuenez, mugimendu motelekin bultzatzen ari nintzen. Baina Enekoren zukua zure ahoan isuri zenean, atzera begiratu zenuen, beste behin. Eta zukua zure ezpain ertzetatik ikusi nuenean, ezin nuen saihestu eta erritmoa azkartu nuen. Ezin berotuago nengoen. Berriro ere zuk onartu zenuen nire erritmo aldaketa. Hori zen nahi zenuena. Eta zure ahoko zukuarekin berriro ere Enekoren zakila bustitzera itzuli zinen bitartean zure barrunbean isuri nintzen, zure gerriari helduta. Eta zure intziriak adierazi zidan ongi egin nuela...

esanak esan...

"Ninfomana bat naizela pentsatuko duzu", esan zenidan bigarren aldiz larrua jotzeari ekin genion gauean.
Eta nik aspaldi zu bezalako neska bat ezagutu nahi nuela, besterik ez nuen pentsatu.
Gustura jaso nuen zure bigarren erasoa...