16/04/2012

Irakurri...

Igande goiza da eta ohean esnatu naiz zure ondoan.
Zu oraindik lotan zaude eta nik ez dut altxatzeko gogorik.
Liburu bat hartu dut, patxadaz irakurtzeko gogoa baitaukat.
Liburua zabaldu eta irakurtzeari ekin.
Orrialde batzuk irakurri ondoren nabari dut zure eskua.
Motel, ia ohartu gabe, mugitu duzu nire hankarte gainera.
Galtzontzilotan nago eta hauen gainean jarri duzu eskua, begiak oraindik ireki gabe.
Kilimak nabari ditut barrabiletan.
Irakurtzen jarraitu dut, eta zure eskua xuabe-xuabe mugitzen da nire galtontziloen gainetik. Barrabiletan aurrena, zakilaren gainean gero.
Ondorioz, presarik gabe altxatzen hasi da, baita ere, nire zakila.
Orduan, eskua galtzontziloen azpitik sartzen hasi zara.
Begiak altxatu dituztu orduan eta esan didazu:

- Jarraitu irakurtzen, mesedez. Kobertura gehiago ematen didazu horrela...



Eta nik zure gomendioa jarraitu egin dut eta begiak liburura berriro eraman.
Eta zure eskua goxo mugitzen da nire zakila eta nire barrabilen inguruan, galtzontziloen azpitik.
Gero, galtzontziloa jaitsi didazu, orkatiletaraino. Eta libreago dabil orain zure eskua, mugimenduak egiteko unean. Esku osoarekin barrabilak goxo estutu didazu, zakil gogorra goxo astindu...
Eta nik, jadanik, arreta ezin mantendu liburuan. Halere saiatu naiz eta irakurtzen jarraitu dut.
Bat-batean maindire azpian sartu zara eta nabari dut zuk ere kuleroak erantzi dituzula. Nire gainera etorri zara: zakila zure eskuekin hartu eta alu barruan sartu duzu.

- Liburua itxi dezaket?- galdetu dizut guztiz beroturik.
- Orain bai- erantzun didazu- orain nire aurpegia irakurri dezakezu. Edota nire bularrak...

Liburua utzi eta eskuak eraman ditut zure bularretara. Eta zu, zure aldakak hasi zara mugitzen, sentsualki, goxo... Gero zure ipurmasailetara eraman ditut eskuak, gogor heldu zaitut handik, eta atzamar bat zure uzkira eraman. Eta korritzen hasi zarenean, barruraino sartu dizut atzamarra, eta ni ere korritu naiz, zu baino pixkat geroxeago...

10/04/2012

Mahaitxoan

Zure etxera gonbidatu nauzu, Lore. Eta gogotsu hurbildu naiz, botila bat ardo eskuetan.
Txirrina jo eta, deus galdetu gabe ireki didazu.
Eskailerak igo eta etxeko atea irekita topatu dut.
Atea zabaldu. Etxea ilunpean dago, argi urdin fin batekin.
Nire atzean atea itxi, eta barrurantz sartzen hasi naiz.
Musika goxoa entzuten da. Egon gelatik datorrela esango nuke. Musika sentsuala, zuk gustukoa duzun modukoa.
Egon gelako atea zabaldu eta hantxe zaude zu, biluzik (takoidun zapatak izan ezik), mahaitxo horren gainean igota, lau hanketan, burua mahai gainean makurtuta, ipurdia altxatuta.
Zeharka begiratu didazu eta esan:

- Egin ezazu nahi duzuna...