25/05/2010

Aulkia

Zuk esandako gelan nago. Zure zain. Zure eserleku bihurtzeko zain.
Etorri eta eser zaitez nire gainean behin eta berriro.
Zamalkatu nazazu eta nirekin jolastu.
Horretarako prest nauzu.
Zure aulkia izan nahi dut...

14/05/2010

Musuak tatuatuko dizkizut bularretan, titiburuetan hain zuzen ere,
eta laztanak zure hankarte biluzian, klitorian zehazki,
ni ez nagoenean nire usainaz eta zure eskuez masturbatu ahal izateko

08/05/2010

bisita

Bisitan etorri zara etxera. Gerra gogoekin. Kafe bat hartu dugu elkarren begiei begira. Sofan eserita gaude. Eta kafea bukatu bezain pronto zutik jarri zara eta praka erantzi. Tanga beltz fina daramazu. Badakizu bereziki hori gustukoa dudala, nola egokitzen den zure gorputzean, atzeko haria nola ezkutatzen den zure ipurmasailen artean. Paseatu zara nire aurrean, ni ongi ikusteko. Gero, goiko arropa erantzi duzu, eta lo gelarantz abiatu zara. Ni zure atzetik joan naiz. Lo gelan, tanga beltza ere erantzi eta ohe ertzean jarri zara, lau hankatan. Burua oheraino makurtu eta eskuak ipurmasailetan jarri dituzu. Eta eskuekin ipurmasailak ireki, zure zulo arrosa txikia eskainiz. Ni zutik nago zure atzean, arropa erantzi gabe. Hasieran belaunikatu eta mihiarekin jolastu dut, zure ipurmasailetan, zure ipurtzuloan... Ondoren, dildo fin bat atera eta zure ahoan sartu dut. Listuaz busti duzu. Eta ongi bustita zegoenean ipurtzulora itzuli eta han barruan sartu dizut, poliki-poliki, zure barruan zirkuluak eginez dildoarekin. Orduan zuk haragizko zerbait nahi eta nire hankartea eskaini dizut. Zure atzean biluztu naiz eta hantxe, oraindik zutik, nire zakilaren puntarekin jolastu dut zure ipurmasailen artean. Zure ipurmasailekin larrua jo egingo banu bezala. Gero, punta jarri dut zure zulotxoaren gainean eta presarik gabe sartzen hasi naiz. Esku batekin zure ipurmasail borobilak laztantzen dizut eta bestea zure klitorira eraman dut. Baina bitartean, nire buztana zure ipurdiaren barrurantza doa. Barruan nago, guztiz. Eta ederra da nire zakil osoa zure ipurdian hondoratuta ikustea, eta nire barrabilak zure alutxoaren kontra jotzea. Estu nago, goxo, zure ipurmasailen artean. Ezin goxoago. Eta munduaz babesturik sentitzen naiz. Eta zu ere horrela sentitzen zara, babesturik, zure atzetik bultzatzen dudan bakoitzean, horrela adierazten dit izaren gainean uzten duzun listuak. Eta gainera, abisatu ez badizut ere, orain, zure barruan nagoela, esan behar dizut bideoan grabatu dudala. Eta zure belarrirantz makurturik hitz zikinak xuxurlatzen dizut eta gero bideoa ikusiko dugula eta berriro ere larrua jo egingo dugula. Orduan korritu zara eta ni ere deskargatu naiz zure zulo estuan. Stopari eman diot zure ondoan etzan aurretik. Barre egin dugu eta besarkada batean bildu. Eta musuka hasi gara orduan. Eskerrik asko bisitagatik, esan dizut eta horrela erantzun didazu zuk: zurea bai bisita ederra! grabazioa ikusiko al dugu? behingoz etorri naizela aprobetxatu nahi nuke...

06/05/2010

Udaberriko arratsalde epela egiten zuen. Tabernan elkartu ginen. Eta zu, zure soineko zuri arinarekin agertu zinen. Eskatzera joan nintzen eta itzultzean, tabernako banku batean zeunden eserita, soinekoa nahiko igota, eta hankazabalik. Kulero zuria ere erakusten zenidan, eta berehala berotu nintzen. Aulki bat hartu eta zure ondoan eseri ordez, zure aurrean eseri nintzen, zure jolasa jarraitzeko asmoz. Infusioa hartu zenuen, orduan. Hatz bat sartu zenuen barruan eta astiro-astiro zure hankartera eraman. Kuleroa busti zenuen horrela, zure hankartearen gainean. Edo bustita zeunden jadanik? Orduan altxatzea erabaki nuen. Eskuetatik heldu zintudan, edalontziak bankuan utzi eta komunerantz abiatu ginen. Komunera heltzean esertzeko eskatu nizun eta lehen bezala egiteko. Zuk irri egin zenuen eta hankak zabaldu. Ni zure aurrean belaunikatu eta kuleroaren gaineko hezetasuna milakatzen hasi nintzen. Baina mihia nahikoa ez zela ohartu nintzen eta hatz bat sartu nizun kuleroaren azpian. Beste hezetasun mota bat topatu nuen bertan. Horrela tarte bat egon ondoren altxatu zinen eta ni, komunean esertzeko eskatu zenidan. Nik zure agindua bete eta komunean eseri nintzen. Praka eta galtzontziloa jaitsi zenizkidan, orkatiletaraino. Eta zutik nire aurrean, zure sorbalda makurtu eta zakila jan zenidan, zakil osoa kolpe batez. Baina horrela ez jarraitzeko erregutu eta buelta emateko eskatu nizun nik. Beraz, zu, oraindik zutik, buelta eman zenuen eta zure ipurmasailak topatu nituen nire aurpegiaren aurrean. Nire eskuekin soinekoa igo eta kuleroak pittin bat jaitsi eta aurpegia murgildu nuen zure ipurmasailen artean. Ipurtzuloa laztandu nizun atzamar batekin, eta bitartean nire mihia zure alutxora eraman nuen. Zu gero eta makurtuago zeunden, eskuak komuneko atean bermaturik. Baina bat-batean buelta eman zenuen, berriro ere. Kuleroak igo eta nire gainean eseri zinen, aurrez aurre. Kuleroa kendu gabe, albo batera jarri eta nire zakil gogorra sartu zenuen zure alutxoan. Eta horrela, komunean eserita, zure zaldia bilakatu nintzen eta zu, nire "amazonas". Izerditan blai bukatu arte egin genuen larrua jo, tabernako komunean...

04/05/2010

zikindu nazazu

zikindu nazazu lokatzez edo nahi duzunaz
zikindu nazazu azala goitik behera
eta gero garbitu
zure eskuekin
trapu busti batekin
esponja batekin
edota
(batez ere)
zure ahoaren listuarekin
garbi sentitu nahi dut
zure zikinkerietan

03/05/2010

Euria

Gaur euria itzuli da eta oroitzen naiz, euria egiten zuen egunetan, nola gustatzen zitzaizun etxean egotea eta jolasak asmatzea. Zure lentzeriarik beroena janzten zenuen eta horrela paseatzen zinen etxetik. Nire aurrean jartzen zinen eta zuk zure buruarekin jolasten zenuen. Eta nik zure jolasen lekukoa izatea gustukoa nuen, ikustea nola mugitzen zinen, nola gozatzen zenuen...
Gaur euria egin du eta akordatu naiz zutaz....