29/12/2007

Itsaso urrunen harmonietan
uhinen alaba jaio zinaden.
Geroztik zabiltza zure oroitzan
izaro gardenak ezin eriden,

Eguerdi handiko iguzki-sapak
erre izaroak. Hegoialderantz
itsasneskek dantzan —zure ahizpak—
dihardute hantxe, bainan zuk ahantz...

Eta, dela hantxe zohardi tipil
uhin geldituen gainen, gauetan,
itsasneskak oro elkar maitez bil
daitez leihorrerat argizaritan.

Zuk ahizpen dantzak utzi dituzu,
irrikaz jin zara izotz-aldera;
elur, ipar-haize, gaupe hodeitsu
hor dituzu... Gure ganat jin zara.

Geroztik zabiltza gure ipartar
itsaso hotzetan. Noizetik behin
beha zagozkigu, bihotzean har;
eta guk so 'ginda bazoaz arin,

Ontzitan jarraikiz gizon-ametsa...
...bainan alperretan: ihes joan zoaz
et' itsaslariak, beldur itxesa,
itzuli behar du arraun-indarraz.

Minetan daukazu giza-gogoa,
ainigma zaitugu adimenentzat.
Nor zara? Ala beti gezurrezkoa?
Gogorapen, ala irudi soil bat?



Jon Mirande

28/12/2007

Gaur ere amets egin dut zurekin. Ametsaren hasieran soineko beltz estua zeneraman, (mahuka luzekoa baina minigonarekin) eta bota beltz altuak. Baina gero eta beroago jarri da ametsa eta zure barruko janzkera ere ikusteko aukera izan dut: izterretaraino bakarrik heltzen diren errejadun media beltz horiek, bularrak ongi estutzen dituen bularretako beltza eta guztiz enkajedun kulero txikiak, ipur masailak ia ia erabat aske uzten dituen horietakoa.
Ametsa izango zen, akaso, baina benetan nire ondoan zeundela zirudien, nire izaren artean, gure azalak korapilatuak. Eta une batez altxatu zara eta nik zure gorputz ederra erdi estaltzen duen konjuntoari begira geratu naiz. Zuk irri egin eta eskua nire galtzontziloaren azpitik sartu duzu. Nire eskuek erantzi dizute bularretakoa, sabelaldera jaitsi diren bitartean. Enkajedun kuleroa erantzi dizut eta ilerik ez duen zure alutxoarekin topo egin dut. Aspaldidanik elkar ikusten ez duten bi amoranteak musukatuko ziren bezala musukatu ditut zure beheko ezpainak, zure hankarte biluzi eta leuna. Zure zukua edan dut, presarik gabe, nire egarria ase arte… Esnatu naizenean, zu nire hankartean kokatzen hasia zinen eta, une batez, errealitatea eta ametsaren arteko muga oso difusoa iruditu zait, hemen egon zara gaur? Zure ametsetan ni kolatzen naizen moduan kolatu egin zara gaur nireetan? Badirudi baietz, hala izan dela… Ni, dena den, bero-bero esnatu naiz gauaren erdian. Eskua nire hankartera eraman behar izan dut eta benetan gogorra zegoela egiaztatu ahal izan dut… eta izarak busti egin ditut zutaz, beste behin…

27/12/2007

Erantziko dizut beldurra
erantziko dizut lotsa
erantziko dizut arropa
erantziko dizut lentzeria
erantziko dizut tristura
ligeroa eranzten dizudan bezala
eta jantziko dizut kuraia
jantziko dizut ausardia
jantziko dizut azala
jantziko dizut altxor txikia
jantziko dizut poza
ligeroa nire aurrean janzten duzun bezala...

Lurrean lokartzen bazara altxatuko zaitut.
Hotz bazara berotuko zaitut
Gaixo bazaude sendatuko zaitut
eta beroaren menpe
egongo garen unean
lurretik bueltaka
ibiliko gara biok
eta gerria altxatuko duzu
eta hankartea altxatuko nauzu
eta nire gaixotasun guziak sendatuko dituzu
eta nire burdin beroa
zure barrukaldean irristatuko da...

26/12/2007

Zutaz pentsatzeak berotzen nau oraindik. Eta zure gorputzaren gertutasunak imajinatzean gogor jartzen nau. Bazkaldu ondoren zutaz geratu naiz pentsakor. Eta zure tanga beltza irudikatu dut. Apenas estaltzen zaituen hori, bai. Utzi zenizkidan idatziak hartu ditut eta nire gelara joan behar izan dut. Ohean etzan naiz eta gero eta gogorrago nauzu, imajinatzen zer egingo genuen zu hemen eta orain egongo bazina... Orduan esku bat nabaritu dut nire hankartea laztantzen. Zu zara. Berehala ezagutu ditut zure kurbak, zure bular handiak, jantzita daramazun tanga beltz ttipia eta ez kentzeko eskatzen dizudan bota altuak. Irri egin didazu. Nire aurrean erantzi duzu tanga. Astiro, presarik gabe. Eta soilik botak daramatzazu. Olioa atera duzu eta nire gorputzaren gainean zabaldu duzu. Ondoren nire gainean jarri dena zu zara. Zure gorputz osoarekin olioa zabaldu duzu. Nire gorputzaren gainean irrits egiten duzu. Mmmmm. Zure bularrak horrela nabaritzea gustukoa dut. Faltan botatzen zintudan eta zure berotasuna berriro nabaritzeak poztu egin nau. Nabaritzen zaizu, esan didazu nire zakila gogor-gogorra hartzen duzun bitartean. Nire hatzak zure alutxora eraman ditut eta uste dut nabaritu dudan hezetasuna ez dela soilik olioaren ondorioz. Heze zaude. Gustatzen zaidan bezala. Eta zuk gustuko duzun bezala, laztandu dizut altxorra. Orain sendatuko zara, esan dizut. Hatzak kendu dizkidazu handik eta zakila hartu eta zure kobazulo goxo horretara zuzendu duzu. Punta sartu duzu nire gainean zaudela. Eta eskuak bularretara eraman dituzu. Erotuta nauzu. Burua atzera bota duzu eta zure gorputza niregana jaitsi egin da. Nire zakil osoak irrits egin du zure barrualdean. Gerria mugitzen hasi zara, zirkuluak eginez. Eta nik zure aldakatik heldu zaitut gora bultzatzen dudan bitartean. Eta joko bero horretan murgildu gara biok, isuri garen arte eta bata bestearen besoetan lo hartu dugun arte.


Oraindik gau luze eta heze bat zor didazula gogoratu nahi nizun, baina berriz ere helduko da bakarka jolasten aritu behar ez garen eguna...

Agian egia da, esan nizun. Agian ez dut zure laguntzarik behar istorio berriak asmatzeko.

Izan liteke.

Baina agian zure laguntzaren beharra ez izan arren zure laguntza atsegin dut

eta zure konpainian istorio ederragoak osatuko nituzke.

Zure laguntzarik ez dut behar izango, akaso, baina zure laguntza nahi dut.

Adikzioaz mintzatzen ginela oroitzen zara? Nik zure adiktoa izaten jarraitu nahi dut.

Zabal ezazu nire gelako atea eta aurkituko nauzu.

Soil soilik zuretzat izango naiz.

Zu, nire istorioen protagonista zarelako...

Ateak zabaldu, ni hemen nago, zure zain eta badakizu,

auzokideentzako leihoak zabal-zabalik utziko ditugu...


25/12/2007

Astebukaera oroituz

Oraindik ezin dut sinetsi. Joan den larunbatean izan da. Lagunekin parrandaz atera ginen eta taberna berean elkartu ginen. Aspaldi ezagutzen gara eta, behin baino gehiagotan, gure begiradak gurutzatu egin dira. Desiraz beterik, esango nuke nik. Lehenengo taberna horretan hitz egin genuen pixkat eta irri ere irri egin genuen. Lagunak orduan, beste taberna batera joatea erabaki zuten. Eta nire harridurarako zuek ere gurekin batera atera zineten tabernatik. Elkarrekin atera ginen, baina ez norabide berdinekin. Ni pozik nengoen uste bainuen taberna berdinera gindoazela. Baina bat-batean, beste taberna horren atean, nire lagunak aurrera jarraitzen zuten bitartean, zure lagunak hara sartzen zirela ohartu nintzen. Tira, esan nizun, ba banantzeko ordua heldu da, ea gero beste tabernaren batean elkartzen garen berriro! Eta hitz horiek esan ondoren lagunengana joateko mugitu nintzen. Metro bat egin nuen aurrera, zeren eta bat-batean zure eskuak nire besotik heldu ninduen gogor eta taberna barrurantz eraman ninduzun. Tabernaren ate ondoan geratu ginen biok, aurrez aurre, eta zure ezpainak nireetara hurbildu ziren. Muxu luze eta heze eman zenidan, nire ipurmasailetatik heltzen ninduzun bitartean. Berehala zutitu zen nire hankartea eta zuk irri egin zenuen. Mmmmm, esan zenidan, uste dut zuretzat ere topaketa hau pozgarria dela, ezta? Aspaldi banuela gogoa zutaz, itxaron.
Ni oraindik liluraturik nengoen. Lagunei deus esan gabe desagertua nengoen, eta bat-batean hainbeste alditan desiratutako gorputzaren aurrean nengoen. Lagunengana joan zinen eta berehala itzuli zinen. Listo! Esan zenidan, hemendik gertu bizi den lagun baten etxeko giltza lortu dut, bazatoz? Eta nola esan ezetz! Edozein asteburutan ez dira horrelako aukerarik sortzen. Etxera joan ginen eta heldu bezain laster biluztu zinen. Dena kuleroa izan ezik. Eta gero ni ere biluztu ninduzun. Nire gainean jarri zinen eta zure alua, zure klitoria nire zakilarekin igurtzi zenituen, orgasmora iritsi zinen arte. Orain, esan zenidan, hainbeste alditan desiratu dudan momentua heldu da. Jaitsi zinen eta nire zakil osoa zure ahoan sartu zenuen. Mmmmmm, esan zenuen, uste nuen bezain goxoa da! Nik burutik heldu nizun, zure mugimenduetan lagundu nahian. Baina han tarte bat egon ondoren altxatu zinen. Kuleroa kendu eta nire zakila aluratu zenuen. Barruraino sartu zenuen. Gora eta behera zeunden bitartean zure oihuek erotu ninduten. Atzera bota zenuen burua eta niri orgasmorik ederrena eskaini zenidan. Horrela gustatzen zait, esan zenidan, beste batean ere horrela hartuko zaitut eta horrela larrua jo egingo dizut. Abisurik gabe, gupidarik gabe. Niretzat behintzat astebukaera eder baten oroitzapena geratu zait buruan eta zure azalaren usaina gorputzean. Auskalo noiz egingo didazun hurrengo erasoa baina zain nauzu.

24/12/2007

Binilo zahar bat esku artean zuela heldu da olentzero eta Baldin Bada taldearen kanta hau utzi dit zuentzat guztiontzat:


Aizue, noizbait larrua jo duzue harri baten gainean?
Eta hilerri baten ondoan?
Edo nahiago duzue oholtza baten azpian?
Aizue, noizbait larrua jo duzue izugarrizko ekaizpean?
Eta okupatutako etxe batean?
Edo nahiago duzue bainera barruan?
Aizue, noizbait larrua jo duzue aldare baten gainean?
Eta mojen patioan?
Edo nahiago duzue kofesaleku barruan?
Aizue, noizbait larrua jo duzue telefono kabina batean?
Eta supermerkatu batean?
Edo nahiago duzue tabernako komunean?
Aizue, noizbait larrua jo duzue pilota partida batean?
Eta zaldi baten gainean?
Edo nahiago duzue anbulatorioan?

Larrua jo dezagun
Osasunerako ona baita (edozein lekutan)
Proba ezazue edozein lagunekin (edozein ordutan)


Kolore bat hautatu. Erran zidaten.
Halakoetan Gorria, erantzuten dut sarritan, grinarena delako.
Beltza beste batzuetan, zuk badakizu zergatik.
Baina aldi hartan Zuria erantzun nuen.
Bart horrela ikusi baizaitut nire ametsetan
eta ederra zinen...


23/12/2007



Aterako zara, berriro ere, eguzkitara

eta bestelako arratsaldeak izanen dituzu

aterako zara eta berriro ere

zure barrukaldea biluztuko duzu niretzat

Aterako zara, berriro ere, eguzkitara

musuak gorriak diren zelaigunera

miazkadak izpien antzera berotzen duten lekura

eta bestelako gauak izanen dituzu...

Mesanotxeko flexoaren argipean
zigarrotxo bat ixotu
eta sugegorrien antzera
biluztu zen...
mantso-mantso eta bihurrika.
Adatsak
matxinatu egin zitzaizkion
nikia eranztean...
baina bera isilik,
eta irribarrez.
Botoia askatu,
kremailera jaitsi
eta dardarka jausi ziren prakak...
dardarka bularrak ere
ditizorroaren tiranteak
besoetan behera labantzean...
Mesanotxera hurreratu
eta ezpainetara eraman zuen zigarroa.
Eta kuleroak?, galdetu nion.
Kuleroak?, errepikatu zidan bere ahots ketsuak,
Kuleroak hire kontu.

Paddy Rekalde

22/12/2007


Zure azal koloretsua dastatu
zure koloreak aldarrikatu
eta kolorez bete zure hasperenak

Kolore ezberdinez
zure altxorra margotu
nire arkatz-hatzekin

zuri-beltza pelikuletarako
utziko baitugu
koloreak maite ditugulako

Zure azal koloretsua dastatu
zure koloreak aldarrikatu
eta kolorez bete zure hasperenak...

21/12/2007


Zure ipuin erotiko guztiak liburu batean bildumatu nituen. Eta desagertu zinenetik gauero irakurtzen nuen istorio berri bat, lerroen artean agertuko zinen esperantzarekin. Egunen batean, gehien gustatzen zitzaidan istorioa irakurtzen ari nintzelarik, liburua dardarka nabaritu nuen. Nire ezkerreko eskuaren mugimenduen ondorioa zela pentsatu nuen. Baina ez. Zu zinen. Lerro horietatik nigana ateratzen ari zena, itzultzen ari zena. Orrialdetatik atera eta nire izaren artean bilatu zenuen zure lekua. Goxo-goxo eman genuen gaua, baina egin genuena zure hurrengo istoriorako utziko dizut... zure hurrengo istoriorako...
Konfiantza handirik oraindik ez bagenuen ere, berriro gelditu ginen, pote batzuk hartzeko. Gau horretan ere hotza egiten zuen eta hotzari aurre egiteko tabernaz taberna ibili ginen. Zurekin larrua jotzeko unea noiz helduko zen ez nuen ikusten. Gero eta politagoa zeundela iruditzen baitzitzaidan. Horietako taberna batean zure ezagun batekin elkartu ginen. Neska bat zen, ikasle garaietako ezaguna edo. Eta mutil batekin zegoen. Galdezka hasi ziren, ea zer egiten genuen bertan, ea bikote ginen, eta halakoak, badakizu. Zuk azaldu zenion zer ginen baita gau horretan lo egiteko gela bat alokatuta genuela ere bai. Bikoteari distira berezi bat sumatu nion begietan, logela aipatu zenuenean. Eta bat-batean neskak, lotsati, esan zizun: ba... ni gurasoen etxean bizi naiz hemen eta... gaur... ligatu egin dut mutil honekin eta... zera... ez duzue izango lekutxo bat guretzat? Orduan begiratu ninduzun. Hasiera batean ez zidan batere graziarik egin, baina zure ezagunak ziren eta, zer egingo diogu ba? Ostatu eman genien gure gelan. Pote batzuk gehiago hartu genituen. Mozkortzen hasiak ginela nabaritzen zen. Horrek esan nahi zuen, baita ere, bikote bakoitzaren beroaldia handitzen hasia zela. Lo gelara joateko unea iritsia zen eta hara abiatu ginen laurok. Lo gelara sartu ginen. Ohe bat eta sofa bat gela berdinean, besterik ez zegoen. Zuk gustuko duzun likore goxo hura atera zenuen eta lau kopa zerbitzatu zenituen. Sofan eseri ginen baina kopak zerbitzatu zenituenerako gure gonbidatuei arropa pixkat falta zitzaiela ohartu ginen. Musu bero batean korapilatuak zeuden. Gero eta ausartagoak. Neskak orkatiletan zeuzkan praka eta kuleroak. Mutilaren eskuak neskaren alutxoan lan egiten zuen bitartean. Arropa eranzten jarraitu zuten, gure aurrean guztiz biluzik geratu ziren arte, gu esistituko ez bagina bezala. Neska lau hankatan jarri zen sofaren gainean eta mutilak atzetik ematen hasi zitzaion. Ahoa bete hortz geunden biok. Lotsaturik hasieran. Baina bero bero. Zuk nire praka jaitsi zenuen. Baita nire galtzontzilo ere. Eta nire zakila dastatzen hasi zinen, nik besteak nola egiten zuten larrua jo ikusten nuelarik. Orduan guztiz biluztu ninduzun. Neska zeharka begiratzen ari zelarik. Eta nik ere biluztu zintudan, mutila zeharka begiratzen ari zelarik. Ni sofan eserita jarraitzen nuen eta zu, niri sorbalda emanez, nire zakilaren gainean eseri zinen, beste bikote ikusten genuen bitartean. mmmmmm. Bero bero geunden. Gogor-gogorra ni, heze-hezea zu... Besoak atzera bota zenuen eta nire bularraren gainean jarri zenituen, zure aldaka gora eta behera mugitzen zenuen bitartean. Nik ipurmasailetatik heltzen zintudan eta mugimendu horietan laguntzen zintudan. Bikoteak buelta eman zuen eta posizio berdina guri begira jarri ziren. Biek irri egin zuten. Eta gure ikuspenak ere berotu zituela argi zegoen, mugimenduak azkartu baitzituzten. Har ezazu bularretatik, esan zidan neskak, bular ederrak baititu. Eta nik agindua bete nuen eta bularretatik heldu zintudan orduan. Isuri alu bero horretan, niri begira esaten zuen neskak, isuri eta emaiozu zure zukua. Zure berotasuna ere gero eta nabarmenago zen eta aurrera makurtu zinenean konturatu nintzen isuri zinela. Orduan alutik atera zenuen zakila, baina posizioz aldatu gabe zure ipurmasailak kokatu zenituen nire zakilaren gainean eta hor mugimendu lizunekin igurtzi eta igurtzi aritu zinen, ni zure sorbaldan isuri ninzen arte... mmmmmm! eszena goxoa eskaini diguzuena, esan zuen neskak, orgasmo-irribarrea aurpegian zuelarik...



20/12/2007

Zapatillak erosteko gogoa ez dakit,
baina beste gauzak egiteko gogoa
bai eman zidala iragarki horrek.
Hori, dena den, ez dut uste iragarkiaren
helburua izango zenik.
Ez dakidana da ea alderantzizko
bertsioa egongo denentz.
(Alderantziko bertsioa
hauetako aukeraren bat
izan liteke, jakina;
edo mutikoak neskari
gauza bera eginez,
edo neska batek beste neska bati
edo mutiko batek mutiko bati)
Bestela, beste bertsio hori (edo horiek)
ez balego, beti bezala,
injustua irudituko litzaidake.
Eta gainera, alderantziko bertsioak
nola irudikatuko lituzketen ikustea
gustatuko litzaidake...
Hori bai, ezin ukatu iragarki originala denik.

19/12/2007

Lore bat usain dezazun,
lore bat senda zaitezen,
lore bat;
lore zaren horrentzat.
Lore bat ikus dezazun
lore bat ongi egon zaitezen
lore bat;
lore zaren horrentzat.
Loreen erotikaz
mintza gaitezen;
ura behar baduzu
ureztatuko zaitut,
nire lorategiko
lorerik ederrena
baizara.
Zu, lore, nahi zaitut.
Zure lorea nahi dut.
Lore bat zuretzat;
lore zaren horrentzat.




PRAKAK

Zure praka estuak
gorde ditu
nire desirak







nireak
zureak
gorde
dituen
bezala


soilik prakak eranztean
haragi bihurtzen dugu
desiratutako guztia...
halere,
praka eranzten
ez duzun
bitartean
desioz
nola begiratzen
diogun elkarri
gustukoa dut...







18/12/2007

Lehendabiziko musua eman nizunean kolorez beteriko ezpainak zenituela ohartu nintzen.
Kolore horrekin margotu nuen zure gorputza,
zure kurbak, zure bularrak,
zure larrua.
Eta kolore horiek eskaini nizkizun
larrua jo egin genuen lehendabiziko aldian...



Urtea ez dut gogoratzen. Are gutxiago hilabetea. Gogoratzen dut, hori bai, hotza egiten zuela. Euria ere bai. Gaurko egunarekin nahiko antza zuela. Agian horregatik oroitu naiz. Zuk hots egin zenidan. Trago bat hartzera gonbidatuko nauzu? Galdetu zenidan. Eta nik baietz, noski. Alde Zaharrean elkartu ginen. Pote bati beste batek jarraitu zion, eta hizketaldi goxo batean korapilatu ginen. Bizitza, lagunak, parrandak... eta sexua. Bai, sexuaz ere hitz egin genuen. Ea sex shop-aren bat ezagutzen nuen galdetu zenidan. Eta nik pare bat ezagutzen nuela erantzun nizun. Zu inoiz ez zinela egon esan zenidan. Eramatea nahi al duzu? Proposatu nizun. Eta hara hurbildu ginen biok. Apalategiak ikuskatu genituen elkarrekin, mota guztietako lentzeria, mota guztietako (eta zapore guztietako) kondoiak, eskuburdinak, txinatar bolak, bibragailuak, bideoak, liburuak... eskaintza beneta zabala zela esan zenidala gogoratzen dut. Orduan kabinen lekura iritsi ginen. Eta hau? Esan zenidan. Ez naiz inoiz sartu – aitortu nizun- baina badakit sartzen zarela, atea ixten duzula eta txanpon bat bota ondoren peli pornoak ikus ditzakezula. Aho bete hortz geratu zinen. Benetan? -Esan zenuen- a ber, ikusi nahiko nuke, txanponarik bai? Kabinara sartu ginen biok. Atea itxi genuen eta txanpona bota genuen. Peli porno bat ezezik, hamar kanal genituen aukeran. Bakoitzean sexu harreman mota ezberdinak agertzen ziren. Orgiak, hirukoteak, gay eta lesbianak... Ni berotzen hasia nintzen baina deus esatera ez nintzen ausartzen. Zu ordea pantailatik ez zenuen begirik kentzen. Horietako batean hirukote bat agertu zen bertan. Neska bat belaunikaturik bi gizonen artean. Atzekoak atzetik ematen zion bitartean, aurrekoari buztana miazkatzen zion. Begiratu ninduzun. Badakizu nola jartzen nauen halako zerbait imajinatzeak? – Esan zenidan. Nik ezin nuen sinetsi, uste bainuen halako irudiekin soilik mutilak berotzen ginela. Baina zure ondorengo portaerak erakutsi zidan ezetz. Irudi horiek ikusten genituen bitartean bat-batean nire praka jaisten zenuela ohartu nintzen. Aulkian esertzeko agindu zenidan eta zutik zeunden bitartean, bizkarra makurtu eta nire zakila jateari ekin zenion. Noizean behin, zeharka, pantailarantz zuzentzen zenuen begirada eta bertan agertzen zen neskak egiten zuen bezala egiten zenidan niri ere. Orduan altxatu zinen. Praka eta tanga erantzi zenituen eta buelta eman zenuen. Pantailari begira geratu zinen eta esku bat atzera eramanez nire zakila hartu eta nire gainean eseri zinen, niri bizkarra emanez. Horrela gora eta behera egin zenuen, pelikula ikusten zenuen bitartean. Zu isuri zinen. Ni isuri nintzen. Ordudanik ez gara inoiz sex shop batera bueltatu. Baina ongi gogoratzen dut despeditu ginenean, berriro ere hots egiten bazenidan plana errepikatuko genuela zin egin nizula. Plana errepikatuko genuela. Sex shop-ean, berriro ere, nahi duzunean.
- Zer eskaintzen didazu?
Galdetu zenidan.
- Zure azalean musika jartzea.
Erantzun nizun.
- Utzidazu zure poroen nota guztiak jotzen. Ez zara damutuko.
Bukatu nuen.
- Jo ditzagun ba nota horiek guztiak!
Bukatu zenuen.
Azken taberna atzean utzi dugu eta ostatura goaz hiriko kaleak zeharkatuz. Zure eskuak nire hankartera doaz eta praka gainetik nire gogortasuna konprobatzen duzu. Iristeko unea ez dugu ikusten, eta bidean, portal bat irekita ikusi dugu. Begiratzen diogu elkarri. Gaueko ordu txikiak dira. Ez da inor egongo. Pentsatzen dugu. Atea bultzatu eta barrura sartzen gara. Praka askatzen diogu elkarri. Zure tanga gainetik laztantzen dizut alutxoa. Zuk, galtzontziloaren azpitik sartu duzu eskua eta, zuzenean, nire zakila laztantzen duzu. Gure begiradek desira, besterik ez dute adierazten. Baina zure begiez gain, zure bularrak begiratzen ditut, hain goxo dirudite! Gure ezpainak elkartzen dira, musukatzen gara. Baina zure eskuak ez du nire hankartea askatzen eta nik, tanga azpitik sartu dut nirea eta zure hezetasuna dastatzeko aukera izan dut. Belarrira dator zure ahoa. Belarrian musukatzen didazu. Nik, modu berean erantzun nahi dizut. Zure belarrira noa orain eta musukatzen dizut. Baina horretaz aparte, kontu lizunak xuxurlatzen dizkizut eta gero eta beroago zaudela ohartzen naiz. Zure eskuak zure kamisetaren azpian daude. Bularretakoa lurrean dagoela ikusten dut. Nire zakilari tregoa pixkat eman diozu eta orain, bularrak laztantzen dituzu. Galtzontziloa eranzten dut zuri begira nagoen bitartean. Buelta ematen duzu eta lurrean kokatzen zara. Horrela, lau hankatan zaudelarik, ni ere lurrera jaisten naiz eta atzetik zure tanga kentzen dizut. Nire mihiarekin zeharkatzen dut zure azala. Poro guztiak dastatu nahi ditut. Bitartean, zure eskua zure altxorraren gainean dagoela ohartzen naiz. Atzetik ere hara bidaltzen dut nire mihia eta zure alutxoa zeharkatzen dut gure hezetasunak elkartuz. Baina ezin dut gehiago eta zu oso heze zaudela ohartzen naiz. Atzera egiten dut. Zakila nire eskuekin hartzen dut eta zure barruraino zuzentzen dut. Gerritik heltzen zaitut eta horrela, ene hankarteak zure hezetasun ederrean irrist egiten du. Sarketa ederra egiten dizut, ipurmasailetatik heltzen zaitudan bitartean. Baina ohartzen naiz ez naizela ni mugitzen ari dena. Ni geldirik nago eta zu zara mugimenduen jabe. Zuk egiten duzu aurrera eta atzera zure gorputzarekin, zuk erotzen nauzun zure mugimenduekin, eta zure plazera lortu ondoren nirea ere lortzen duzu... Ufffff, logelara joango al gara orain? Esaten didazu praka igotzen duzun bitartean. Jakina! Erantzuten dizut...

17/12/2007

fantasia ikustezinak

- Joko bat proposatu behar dizut- esan zenidan.
- Zer nolako jokoa?- Galdetu nizun.
- Fantasia ikustezinak ditu izena.
- Zertan datza?- Jakin nahi izan nuen.
- Hamar paperetan idatziko ditugu, bakoitzak dituen 10 fantasia. Gero, bi poltsa ezberdinetan sartuko ditugu paperak. Poltsa batean nireak eta bestean zureak. Nire fantasien poltsatik bost paper hartuko dituzu zuk. Zure fantasien poltsatik beste bost hartuko ditut nik. Horrela, esaterako, nik jakingo dut zuk pentsatutako ze bost fantasiak bete behar ditudan, baina zuk ez duzu jakingo zeintzuk diren, ezta nola edo noiz egingo ditudan... Hori bai, biok markatuko dugun epe bat agortu baino lehen bete beharko ditugu... zer diozu?
- mmmm, oso itxura ona dauka, noiz hasiko gara?
-Oraintxe bertan, jakina!
Biok ezagutzen dugun hirian elkartu ginen. Hotz handia egiten zuen eta, hasieran behintzat, gu ere hoztuta geunden. Hasiera hasieratik gure begiradak korapilatu ziren. Goitik behera begiratu zintudan. Behetik gora begiratu ninduzun. Galdera asko errekamaran baldin bageneukan ere hurrengo topaketa berri bati eutsi nahi izango gabenio bezala, hizketaldi xinplea izan genuen. Badakizu. Eguraldia, ikasle garaiak... Hautatu zenuen taberna horretan goxo geunden. Eta hizketaldi xinplea izateak nire arreta zuregan jartzeko lagundu zidan. Zure ezpainek kafea nola zaporeztatzen zuten begiratzen nuen eta, noizean behin, zure bularretara jaisten ziren nire begiak. Komunera joan behar zinela esan zenidan. Altxatu eta komunerantz abiatu zinen. Begiradarekin jarraitu nituen zure mugimenduak. Baina komuneko atean geratu zinen. Nigana itzuli zinen berriro eta zera esatera ausartu zinen: Barkatu, komunera nindoala esan dizut, baina ahaztu zait galdetzea ea nirekin etorri nahi zenuen, bestela... nik neuk konpondu behar nuen zure begiradak sortu duen beroaldi hau. Mutu gelditu nintzen. Aurpegia ere gorri gorri nabaritu nuen. Lagunduko dizut, neska, nola ez... esatera ausartu nintzen. Mahaiatik altxatu eta zure begirada nire hankarte gogorrean iltzatu zenuen. Irri egin zenuen. Tabernan lasaitasuna zen nagusi eta goiko parte horretan, gainera, ordu horretan bezerorik ez zegoen. Komunera sartu ginen eta denbora galdu gabe praka eta galtzontziloak jaitsi zenizkidan. Zakila jaten hasi zinen, baina horrela jarraituz gero, nik banekien ez nuela asko aguantatuko. Altxarazi nizun. Zure praka eta tanga ere jaitsi nizkizun eta buelta eman nizun. Hormaren kontra jarri zenituen eskuak. Bueno, ez biak. Esku bat nire zakilarantz zuzendu zenuen eta gogor helduta zure alutxora gidatu zenuen. oooooooooo. Biok hasperen egin genuen batera. Ze goxoa zeunden! Zure aldakatik heldu nizun. Zure bihurguneek erotzen ninduten. Eta hortik helduta bultzaka hasi nintzen, gogor, bion beroaldia antzekoa zelako eta, tabernan egonda, denbora asko ez genuela bagenekielako. Sartu eta atera egiten hasi ginen, eta zure ipurdiaren kontra talka egiten zuten nire barrabilek. Sartu eta atera, zeharka begiratzen ninduzun eta "eman" errepikatzen zenidan. Horrela isuri egin ginen. Leku bat lo egiteko bilatuko dugu? Galdetu nizun. Leku bat bai, esan zenidan, baina ez lo egiteko. Irri egin zenuen...



eta ni naiz...
zure ametsetan sartzeko baimena duena,
ni naiz
zure bularretakoa askatuko duena
ni naiz
zugan sartuko dena (behin eta berriro)
ni naiz
ipurmasailen artean nabarituko duzuna
ni naiz
zure hezetasuna edango duena
ni naiz
zure jolasen gatibua izango dena
ni naiz
nirekin nahi duzuna egiteko baimena ematen dizuna
ni naiz
plazeraren erresuma eskainiko dizuna
ni naiz...
baimena


Amets bat izan nuen. Non gauaren erdian ezezagun baten ohera hurbiltzen nintzen. Begira-begira gelditzen nintzen, izarek bere gorputzarengan markatzen zituzten kurba ederrak. Ixilpeka, arropa guztiak eranzten nituen eta esku batekin nire zakila ikutzen nuen bitartean bere ohera sartzen nintzen. Gora ta behera ari nintzela esnatu zen eta irribarre egin ondoren, bere gainean jarri nintzen eta nire zakila bere alutxo horren barruan sartu nuen.
Eskuetatik heldu nuen eta lepoa zein aurpegia muxuz josi zion. Amets bat izan nuen. Zurekin amestu nuen. Zuk nire ametsetan sartzeko baimena daukazulako. Zuk nigan sartzeko baimena daukazulako. Amets bat izan nuen.
Ez izan hotzik
nire eskuek kenduko dizute berokia
ez izan hotzik
bion arteko izotzarik ez da egongo
ez izan hotzik
nire hankarteak berotuko zaitu
ez izan hotzik
nire ezpainek jantziko zaituzte
ez izan hotzik
nire hatzek zure berogailua piztuta mantenduko dute
ez izan hotzik
eta etor zaitez nirekin hotza ezagutuko ez duten izaretara

16/12/2007

Gutxien espero nuenean agertu zinen. Eta ez bazintudan espero ere, gutxi behar nuen zure presentzian berotzeko. Erosiak zenituen gauzak sukaldean uztera sartu zinen. Eta ezustekoa eman nahi nizula pentsatu nuen. Badakit nola gustatzen zaizun halakoak egitea. Zuk bai ez zenuela nire erasoa espero! Sukaldean sartu nintzen zure atzetik. Poltsak utzi bezain laster, prakak jaitsi nizkizun. Zapatetaraino. Harrituta geratu zinen. Zer egiten ari zara? Ssssssss. Esan nizun. Zure tanga zuria ere erantzi nuen astiro. Eta zure ipurdia kontenplatu ondoren buelta eman nizun. Aurrez aurre geratu ginen. Besarkatu ginen eta zure alu biluziak nire praka azpian altxatzen zena konprobatzeko aukera izan zuen. Gerrikik altxatu zintudan eta mahai gainean eserita geratu zinen. Ni belaunikatu nintzen zure aurrean eta hanketan eta izterretan miazkadak eman ondoren, nire helburura hurbildu nintzen. Afaldu gabe nago, esan nizun. Eta alutxoan sartu nuen nire mihia. Poliki-poliki, zure hankak laztantzen nituen bitartean. Mihia gora eta behera mugitu nuen zure alutxoan. Eta gero eta hezeago zeundela ohartu nintzen. Gora eta behera. Eta altxorra ere errepaso ederra jaso zuen. Eskuak nire buruaren gainean jarri zenituen ni gidatu nahian. Nire mihiak bere lana jarraitzen zuen. Afaltzeko plater goxoagorik ez dago. Eta sukaldea ere, afaltzeko leku aproposa bada, ezta? Zure zukua zaporeztatu nuen behin eta berriro. Motel baina gelditu gabe. Isuri zinenean altxatu eta muxu luze bat eman nizun...



Ez zaudela dirudi. Baina egongo bazina bezala jartzen ari naiz. Larrua jotzen dugunean xuxurlatzen dizkidazun istorio horiek guztiak, fantasia horiek guztiak, buruan ditudalako. Zure janzkerak, zure gorputza, zure mugimenduak... dira nire buruan dauden irudiak. Praka eta galtzontziloak kendu ditut. Hankartea gogorra daukat. Esku bat eraman dut hara. Eta gogor heldu diot. Laztantzen naizelarik zu besterik ez dut buruan. Edota su. Zu eta su. Sua zara niretzat. Zure bihurguneak irudikatzen ditut eta gogorrago jartzen naiz. Ohean etzan naiz. Zure gorputza nire gainean imajinatu dut. Nola jango nizkizuken bularrak, titiburuak... eta zer nolako miazkada ederrak emango nizkizukeen gorputz osoan. Libre dudan eskuarekin barrabilak ukitzen ditut. Gero eta mugimendu azkarragoak egiten ditut. Gero eta hobeto irudikatzen zaitut. Hemen zaudela dirudi. Hemen zaudela. Nire gainean. Nire zukuarekin busti egin ditut izarak....
Imajinatzen dut etortzen ari zarela. Eta imajinatzen zaitudan bitartean biluzten naiz.
Imajinatzen dut nire alboan zaudela. Eta imajinatzen zaitudan bitartean berotzen naiz.
Imajinatzen dut aurkitu nauzula. Aurkitu nauzula eta nire gorputza zure eskuen, zure ahoaren, zure begien... gatibua dela.
Imajinatzen zaitut nire gainean, nire azpian, zure atzean... gora eta behera, neguko hotzaz ahazten garen bitartean.
Imajinatzen dut etortzen ari zarela. Badaezpada biluzten ari naiz.
Hotza zabaltzen ari da gauarekin batera. Kalera jaitsi naiz bestondo txiki hau pasatzeko asmoz eta paseo bat ematen hasi naiz. Orduan ikusi zaitut. Nire fantasia guztiak inbaditzen dituzun hori. Kotxez zabiltza, motel, eta ikusi nauzunean gelditu egin zara, hurbildu egin zara. Badakizu zenbat alditan konpartitu ditugun fantasia berdinak. Ea nora nindoan galdetu egin didazu. Buelta bat ematera, erantzun dizut. Ea zurekin joan nahi dudan galdetu didazu. Eta ia erantzun gabe kotxeko atea ireki eta sartu naiz. Ederra zaude. Eta ezin izan dut ebitatu zure bularretara begiratzea, edota zure soineko beltzak agerian uzten dituen izterretara begiratzea. Lehenengo momentutik urduri jarri naizela badakizu. Eta gainera, sexuaz hitz egiten hasi zara. Halako arratsalde hotzetan larrua jotzea zer ederra izango litzatekeen, eta halako kontuak, ezta? Galdetu egin didazu. Aho bete hortz begiratzen zaitut eta orduan ohartu zara hankartea handiturik dudala. Ez moztu! Esan didazu, eta atera zakila hori nik ikus dezadan! Zuk ongi ezagutzen duzun leku apartatu batean gaude jadanik eta nik, lotsa lotsa eginda baina morboz beteta praka eta galtzontziloak jaitsi ditut, guztiz. Kotxea gelditu egin duzu eta nire zakilaren gainean makurtu egin zara. Jaten hasi zara, xuabe. Eta horretan zaudelarik soinekoa igo eta kendu dizut. Nire eserlua erreklinatu egin duzu eta bertan geratu naiz ni, etzan. Tanga kendu duzu, eta niri sorbalda emanez eseri egin zara nire zakilaren gainean. Nire hankartea gogor gogorra dago eta sobera ongi irrits egin du zure barruan. Gora eta behera zaude nire gogortasunaren gainean eta nik ipurmasailetatik hartzen zaitut, mugimendu horietan lagundu nahian, zure bizkarraren edertasuna ikusten dudan bitartean. Bularretakoa askatu dizut eta eskuak bularretara eraman ditut. Gogor heldu ditut zure bularrak. Gero, esku bat jaitsi egin dut eta larrua jotzen didazun bitartean, zure klitoriaren gainera eraman dut. Eskuak dituzu aurreko kristalaren kontra jarrita eta nire zakilak ez du askoz gehiago aguantatuko. Sutan nauzu. Kaleko hotzaz ahaztuta nago jadanik. Eta horrela isuri egin naiz. Isuri egin gara...



15/12/2007

Dutxaren soinuak esnarazi nau. Nagiak atera eta leihotik sartzen den eguzki izpiek lagunduta altxatu naiz. Biluzik nago. Atzo gaueko gure jolasen ondorioa. Ondorio ederra. Leihoa zabaldu dut eta hotza sartzen bada ere, sentsazio hori nire azalean sentitzea gustukoa dut, segundo batzuk bederen. Dutxara hurbildu naiz orduan. Ohikoa denez atea irekita utzi duzu. Eta ni ixil-ixilik sartu naiz. Gortinaren atzean, urak zure gorputza nola bustitzen duen begira geratu naiz une batez. Nire hankartea emozionatu da berehala eta bera ere altxatu egin da, zure siluetaren bihurguneak ezagutzean. Gortina erretiratu dut astiro eta zure begiek esan didate bazenekiela hemen nengoela. Ederki ongi bazenekien hori, zure eskuekin bularren gainean xaboia zabaltzen ari zarelako. Nik emango dizut xaboia, esan dizut. Eta zurekin dutxan sartu naiz. Xaboi botea hartu eta, zure atzean paratuta, xaboia zabaltzen hasi naiz. Lepoa eta sorbaldetan aurrena. Gero bizkarra zeharkatu dut. Presarik gabe. Eta handik, eskuak luzatuz, zure bularretaraino dagoen bidea egin dut. Zure titiburuetan entretenitu naiz. Gogorrak daude. Zugana pixkat gehiago hurbildu naiz eta ene hankarte gogorra zure ipurmasailen artean kokatu egin dut. Baina nire eskuek zure aurreko partean jarraitzen dute lanean. Bularretatik sabelara jaitsi dira. Eta sabelan zabaldu dizut xaboia. Zilborraren inguru eder horretan. Belaunikatu zara orduan eta lau hankatan geratu zara baineran, nire aurrean. Segi xaboia zabaltzen, esan didazu. Xaboia hartu eta berriro ere bizkar aldean zabaldu dut. Eta pixkat beherago ere emango bazenidake? Proposatu didazu. Bai, hara joateko asmoa nuen, baina presarik gabe. Gero eta beroago egon arren zure ikuspen hau gustukoa dut. Baina zuk esan bezala egin dut eta xaboiaz beteriko nire eskuak zure ipurdiraino joan dira. Ipurmasailetan eman dizut xaboia. Mmmmmmm. Hortik izterretara jaitsi naiz, hanketan eta berriro ipurdira. Ipurtzuloan ere pixkat. Eta hortik aurreko partera kolatu dut esku bat. Alutxoan eman dizut xaboia eta topatu dudan hezetasuna, uste dut, ez dela dutxarena... Zure altxor ttipia laztantzeko ere aprobetxatu egin dut. Eskuak erretiratu eta urarekin garbitu egin dut xaboi guztia. Nik mugitzen dut dutxa zure gorputzean zehar. Xaboirik gabe geratu zarenean ni dutxa bihurtu naiz. Eta zu horrela egonda mihia eraman dut zure garondora. Lepoan miazkada txikiak ematen hasi naiz. Eta lehen xaboiak egin duen ibilbide berbera egin dut mihiarekin. Bizkarratik jaitsi, nire eskuek zure bularrak laztantzen dituzten bitartean... Ipurmasailetaraino iritsi da nire mihia. Oasi eder horretara. Eta miazkadak gero eta beroagoak dira. Ipurtzulotik zure altxorraraino dagoen bidea zeharkatu du nire mihiak. Eta atzeko posizio horretatik zure alutxoan sartu dut mihia. Zure oihuek argi uzten didate asmatzen ari naizela. Dutxa geldirik dago, baina hezetasuna lehen baino askoz ere gehiago nabaritzen dut orain. Buelta eman duzu. Baineran etzanda zaude eta hankak zabal-zabalik dituzu. Zure altxorraren saria eskaintzen didazu. Eta hara itzuli naiz. Altxorraren gainera eraman dut berriro ere nire mihia. Noizean behin, jaitsi egiten dut mihia eta zure alutxo hezearen barrura sartu egiten dut, zuku ederra dastatuz. Handik berriro altxorraren lekura. Astiro, baina gelditu gabe. Zure mugimenduek iragarri egin didate orgasmo eder batean murgilduta zaudela. Orduan ohartu zara nire mihia zure altxorraren gainean dagoen bitartean, nire eskua zakilaren gainean dudala. Eta mugitu egiten dut mihiarekin batera. Eta zu isuri zarenean, azkartu egin ditut nire eskuaren mugimenduak, eta zure sabelaren gainean isuri egin naiz ni... Beste egunen batean xaboia zuk emango didazu?
Ederra da, zutaz pentsatzea eta plazera sentitzea.
Ederra da, zutaz oroitzea eta hankartea gogortzea.
Ederra da, zu imajinatzea eta biok korapilaturik imajinatzea.
Ederra da. Ederra zaren bezala.
Ederra da jakitea, egunen batean
imajinazioan ezezik, errealitatean ere
egongo garela
eta ederragoa da oraindik ere
imajinatzea zer nolako gauzak eginen ditugun orduan.
Ederra da imajinatze zein eder zaren!
Zerbait ederragorik al dago?

14/12/2007

Argazki kamera atera zenuen. Eta argazki saioari ekin zenion. Argazkiz argazki jaso nahi zenituelako gure txortaldiaren sekuentzia guztiak. Arroparekin egin genituen argazkiak. Arropa eranzten genuen bitartean jarraitu genuen. Praka kenduta. Kamiseta kenduta. Galtzontzilotan. Kulerotan. Biluzik egon ginen arte. Sentsuala izateaz gain irribarre ederrak egin genituen. Guztiz biluzik egon ondoren automatikoarentzako utzi genuen lana. Guk beste eginbeharrak genituelako...
Kafearen zaporea, zer nolako katiluan gustatzen zaidan hartzea ahaztu zait komentatzea, akaso. Bai, zure ezpainetan, kafe egin berriaren zaporeak zoratu egiten nau... are gehiago izara artera itzultzen garenean...



Goiza da. Lehenengo eguzki izpiek argitzen dute zure leihoa. Hara hurbiltzen ari naiz, zu agurtzeko nahian. (Beste nahi batzuekin baita ere, egia esan) Ea kafe bat hartzera gonbidatzen nauzun. Leihora altxatu dut begirada. Eta han ikusi zaitut. Niretako gonbidapen berezia eginez. Zure sorbalda dakusat hemendik. Zure titiak estutzen dituen bularretako beltza. Zure altxorra estaltzen duen tanga ñimiñoa. Zure ezpainek margotzen duten irribarrea. Zure eskuak tanga gainera egiten duen bidaia. Eta nire begiak bilatzen dituen begirada... Itxaron. Gonbitea onartzen dizut. Bertan egon nahi dut zurekin. Nahi duenak ikus gaitzan...

13/12/2007

ARDOA
nekez ukatu dezaket ardoa sentsuala denik
nekez ukatu dezaket ardoaren zaporea erotikoa denik
nekez ukatu dezaket ardoaren kolorea lizuna denik
nekez ukatu dezaket hau guztia kopa
zure ezpainetatik gertu ikusten dudan bakoitzean...

(are gehiago zure beheko ezpainetatik gertu dagoenean)

Ondotxo daki

berari begira

minutuak eta minutuak ematen ditudana...

baina, badirudi

gogoko duela,

edo, agian, batek daki,

ez diola axola.


Eguzkia zeruan jaun eta jabe denean,

emakume honek

terrazatxora hamaka atera,

toalla gainean jarri

eta bere gorputza

etzanarazi du.


Eguzkia zeruan jaun eta jabe denean,

emakume honek

soinean daraman loredun bata erantzi,

bularretakoa askatu

eta igurtzi egin du krema

astiro-astiro

masailetan, besoetan, sorbaldetan, hanketan...

eta are astiroago

harro dauzkan ditimuturren

inguruan...

behin eta berriro,

inongo presarik gabe...

eta berriro krema hartu

eta hankarte aldera eraman du,

kuleroen mugaldera...

kuleroen zuria ilunago egiten den txokora...

eta, azken honetan dagoela,

bere begiek nireak bilatu dituzte,

eta ahoa zabaltzen ez badu ere...

den dena esaten dit bere begiradak.
Paddy Rekalde

12/12/2007


Hitzordua zure etxean jarrita geneukan. Urduri eta guzti nengoen. Etxeko atarira iristean txirrina jo eta berehala nire aurrean agertu zinen, betiko irribar goxoa zure ezpainetan. Besarkatu ginen sakon eta gogotsu. Nire maskulinitateak traizionatu ninduen orduan. Ba bai pozten zarela ni ikusteaz, e? Esan zenidan. Eta biok barre egin genuen.
Bazkaria prestaturik zenuen. Eta horrela jan genituen minutuak, elkarri begira, prestatutakoa zaporeztatzen genuen bitartean. Ardoaren laguntzarekin betiere.
Kafearen ordua iritsi zen, eta horretarako sofan eseri ginen. Hasierako urduritasuna galduta eta etxearen goxotasunak lagunduta begiraden termometroan igo zen tenperatura.
Kafe ondoren heldu zen likorea eta, gainontzeko gaiak alde batera utzita, sexuaz hasi ginen hizketan. Gehiegi gustatzen zitzaigun gaia bioi. Eta konturatu orduko zure ezpainak nire ezpainen gainean zeuden. Lehenengo musuen zaporearekin nire praketan barrena lurrikara bat bezala sentitu nuen zakila. Aspaldi ez nuela hain tente eta hain gogor ikusten.
Ohera joateko tenorea heldu zitzaigula konturatu ginen. Biok bestearen azalaz goxatzeko izugarrizko gogoak genituen.
Oraingo honetan ni izan nintzen aurrea hartu zuena. Ahoz behera etzateko eskatu nizun eta horrela egonda, arropa guztia erantzi nizun astiro astiro. Kamiseta kentzean zure sorbalda leunean zehar ibili zen nire mihia. Gero eta berotuagoa nabaritzen zintudan, eta honek ere eragina zuzena zuen nire zakilean. Gero eta gogorragoa zegoen. Praka jaitsi eta ipurdia justu justu estaltzen zintuen tanga mehe bat agertu zen. Eroturik nengoen eta ikuspena gustukoa izan arren ezin izan nuen itxaron eta tangaz libratu nizun. Une batez ohetik altxatu nintzen eta biluzten nintzen bitartean zure sorbalda, ipurdia eta hankek eskaintzen zidaten paisai zoragarriaz goxatu nuen.
Horrela Segundo bat itxoiteko eskatu nizun eta komunera joan nintzen. Berehala itzuli nintzen, body milk, gorputz-esne bote bat eskuetan nuela.
Kremaz bete nizun sorbalda, hankak, izterrak, ipurmasailak... liluratzen ninduen lurralde osoa. Eta igurzten hasi nintzen. Hasieran eskuekin. Gero, nire gorputz osoarekin.
Zuk kuxin bat sabelaren azpian kokatuz ipurdia pixka bat altxatu zenuen, oraindik eta gehiago ni berotu nahian. Eta lortu zenuen. Orduan krema gehiago bota nizun ipurdian eta nire atzamarrekin ipurtzuloan jolasten hasi nintzen.
Krema bota nuen ere nire zakilaren gainean. Eta atzamarrak alde batera utzirik zakila hurbildu nuen eta kontu handiz, atzeko zulo txikitatik sartzen hasi nintzen.
Horrela, eman, ez gelditu. Errepikatzen zenidan. Eta aurrera atzera geunden, astiro, presarik gabe, gure gorputzen paradisuan.
Eta zakila barruan nuelarik titiak hartu nizkizun, zure atzamarrak klitoriarekin jolasten zuten heinean.
Nire zakilean itsasikara zetorrela nabaritu nuenean geldirik geratu nintzen baina orduan zuk aurre hartu zenuen eta zure ipurdia zen aurrera atzera nire zakilaren gainean irrist egiten zuena. Aluan sartu nizun nire atzamarra eta korritzen ari zinela nabaritu nuenean lehertu zen nire zakila zure barruan. Eta horrela geratu ginen ohean etzana, besarkaturik eta irribarretsu…
Oraindik ohean geundela entzun dugu kaleko txirrina. Nor ote da? Galdetu dizut. Zuk badakizu postaria dela. Beti ordu berdinean etortzen baita. Halere, ohetik altxatu zara eta erantzutera joan zara. Atzo, zu etorri aurretik lokartu nintzen eta oheratu zinenean ez nintzen konturatu. Orain ohartzen naiz, postaria dela jakinda, zergatik altxatu zaren. Tanga beltz txiki horrekin jantzita zaude. Besterik ez duzu eramaten. Eta horrela etxean paseatzen zarenean, badakizu nola jartzen naizen ni. Ateraino egin duzun ibilbidea, arreta galdu gabe jarraitu egin dut. Nire begien aurrean paseatzen zara. Apropos egiten duzu, kontrakoa badirudi ere. Postaria zen, esan didazu. Kafea egingo dut? Galdetu didazu ondoren. Baietz egin dizut buruarekin eta sukalderantz abiatu zara. Zure mugimendu guztiak jarraitzen ditut, begirik kendu gabe... Kafe usainarekin niregana etorriko zaren esperantzarekin...


Etxean sartu nintzenean, gauzak uzteko astirik eman gabe eraso egin zenidan. Atea itxi bezain laster nire aurrean belaunikatu zinen eta nire praka askatzen nabaritu zintudan. Nekatuta nentorren eta hankartea lotan nekarren. Pentsatzeko astirik eman gabe zure ahoan sartu zenuen. Eta zure mihiak eta zure ezpainek egin zuten lanari esker, laster handitu zen zure aho barruan. Zure ahoa laster bete zuen. Ez zenituen mugimenduak azkartu. Kontrakoa. Mugimendu motelekin sartzen zenuen ene hankartea zure ahoaren hondoraino. Puntan geratzen zinen une batez eta, jarraian, hondoraino berriro ere. Hortik kendu nahi izan zintudan beste jolas batzuetara eramateko asmoz, baina argi zegoen zuk zure helburua argi zenuela. Ez zinen kendu. Eta zure saria lortu zenuen. Zure ezpain ertzetatik nire zukua irristatzen ikusi nuenean zure irribarrea ere ikusi izan ahal nuen...
Dutxara sartu nintzen orduan. Zu ohean irakurtzen geratu zinen bitartean. Dutxatik atera nintzenean zure logelara sartu nintzen. Zuregana hurbildu nintzen zaratarik egin gabe. Eta orduan ohartu zinen zapiak nenkarrela. Kamiseta eta bularretakoa erantzi nizkizun. Eta eskuak lotu nizkizun. Zure hankak libre nahi nituelako. Horrela, nire gatibua izanda, musuka hasi nintzen. Belarrietan aurrena, ezpainetan eta ahoan ondoren. Zure bularretan izan nuen geltoki. Eta hotzaz zure titiburuak gogor gogorrak dastatu nituen. Nire zakila zegoen bezain gogorrak, ia. Zure hankak hartu nituen eta belaunetatik hartuta nire lepoaren inguruan jarri nuen. Orduan burutu nuen nire erasoa. Zure alutxoan miazkada txikiak ematen hasi nintzen. Hasieran kanpotik. Ondoren barrutik. Horrela eman nituen minutu batzuk. Eta gero, erasoaren bigarren fasera pasa nintzen. Zure altxorraren gainean kokatu nuen nire mihia, nire ezpainak. Eta laztan, musu, goxoak ematen hasi nintzen. Astiro. Motel. Lasaitasunez. Nire esanetara zeunden. Mugitu ezinik. Baina zure hezetasunak erakusten zidan nola zeunden. Nik ez nuen uzten zure altxorra. Eta mugimenduak azkartu gabe, horrela eman nuen ez dakit zenbat denbora, zu gelako sabaian inoiz ikusiak ez zenituen koloreak ikusi zenituen arte...


Gaur ez nuke oheratu nahi. Ez bakarrik, bederen. Baina badakit ordua heldu dela. Gau berriak egongo direla dakidan moduan. Eta badakizu zure ametsetan gaur ere kolatuko naizela. Badakizu. Horretaz pentsatzen imajinatzen zaitut. Ohean etzanda. Kamiseta eta kuleroekin. Hasieran. Gero kuleroak kendu dituzulako. Eta amets horiek imajinatzen dituzu. Eta han nago ni, zure alboan. Eta ohe ertzean hankak zabaltzen dituzu. Eta heze zaude. Eta zure hatzak bustitzen ditu zure zukuak. Eta isuriko zara, nitaz pentsatzean. Eta horrela imajinatzen zaitudanean, ni ere isuri egiten naiz...


11/12/2007


Irribarretsu zaudenean, aitortu behar dut, gustatzen zaidala. Bai, bero bero nengoen hotelera iritsi ginenean. Eta zure biluztasun oso horretaz disfrutatzeak beroago jarri ninduen. Zuk agindu bezala aulkian kokatu nintzen. "Gaur zerbait diferente" esan zenidanean, gutxien espero nuena jaso nuen. Atsegin handiz. Nire zakila zure bularren artean ikustean, nire tenperatura neurtzeko gai izan zitekeen termometrorik ez zegoelakoan nengoen. Titiak estutu zenituen nire hankartearen kontra, zure eskuak erabiliz, eta zure bularrek marrazten duten tarte goxo horretan larrua jo egin nizula esan dezaket. Niretzako esperientzia guztiz berria zela ere aitortu behar dizut, zuk esan zenidan bezala. Eta zure lepoan isuri nuen nire zukurik beroena... Bai, Ahaztu ezina...


Geratzen den irudia

Konstandinos Kavafis, poeta grekoaren olerki bat:

Gaueko ordu batak
edo ordu batak eta erdiak agian
ostatuaren zoko batean
zurezko holtzearen ostean.
Leku hutsean biok bakarrik.
Ahulhiro argitzen zuen petrolio lanparak.
Kamareroa atean, nekaduraz loak hartuta.
Ezin ginduen inork ikusi. Eta orduan,
grina indartsua zen,
zuhurtasuna gainditzen zuen.
Erdi irekin genuen geure arropa,
berez ere eskasa uztaila ederreko beroagatik.
Arropa erdi irekien arintasunean
gozaturiko gorputza.
Haragiaren biluztasun laburra,
hogeita sei urte zeharkatu eta
orain poemara etorri eta geratzen den irudia...
Eta elkarrekin eman genuen opor horiek? Ahazteko zailak dira. Egun batean beste hondartza batera joatea proposatu zenidan. Plan ederra iruditu zitzaidan, baina hau ezustekoa! Iritsi ginenean eta hondartza nudista zela ohartu nintzenean. Zuk ba al zenekien? Galdetu nizun. Eta zure irribarre maltzurrak erantzuna eman zidan. Total hemen ez gaitu inork ezagutzen! Esan zenidan. Bikiniaren goiko partea kendu zenuen. Nik lotsa-lotsa eginda nengoen, baina tira, inork ez gintuenez ezagutzen bainu-jantzia kendu nuen. Ufff!, esan nizun, zu biluzik nire ondoan izanda ez dakit nola moldatuko naizen, e? Orduan okerrena heldu zen. Bikiniaren beheko partea erantzi zenuen. Eta berriro ere, zure alutxo depilatua ikusi nuen. Aho bete hortz geratu nintzen eta erreakzionatzeko astirik izan gabe, nire hankartea, jende horren guztiaren aurrean gogor gogor jarri zen. Hau bai lotsa! Matelak gorri gorri nituela ohartu nintzen, eta zuk barre egiten zenuen. Hotelean arrapatuko zaitut! Esan nizun korrika uretara sartzen nintzen bitartean. Lotsa bai, baina morboa izugarria eman zidan. Batez ere, ni uretan nengoen bitartean zu itsas ertzean paseatzen zinelarik... Zuk ere hotelera iristeko zain zeundela banekien...



Hondartzak beti zuregana eramango nau.
Oraindik gogortzen zait hankartea gau horretaz oroitzean.
Ezagutzen zenuen hondartza apartatu horretara eraman ninduzun. Ez zegoen inor. Urrutian, arrantzaleren bat ikusten genuen, baina oso urrutian. Hurbilago agian, gu bezalako bikoteren bat, edo gazte koadrilaren bat. Ilargi betea zegoen. Eta zu, bihurri bihurria zeunden. Udako horietako gau beroa egiten zuen. Toallak hondarra gainean jarri genituen. Garagardo lata pare bat ireki. Zuk bikiniaren goiko partea kendu zenuen. Garagardoa bukatzean, paseo bat eman nahi zenuela esan eta altxatu zinen. Ura nola zegoen probatu nahi zenuelako. Poliki poliki uretara sartu zinen, nik ilargiak zure bularren gainean egiten zuen distira berezia begiratzen nuen bitartean. Uretatik oihukatu zenidan. Etorri! Eta itsas ertzera hurbildu nintzen. Badakizu urarekin ze alferra naizen. Baina bat-batean zure bikiniak nire bularraldea kolpatu zuen. Beheko partea. Orain etorriko zara? Esan zenidan. Nire bainu jantziaren azpian altxatzen zena nekez disimulatu ahal nuen. Kendu bainu jantzia eta zatoz! Esan zenidan. Eta hara joan nintzen. Uretara sartu ginen biok. Eta uraren azpian besarkatu zintudan. Nire zakila zure hankartearen parean jarri nuen. Eta zure hankek nire gerria inguratu zuten, nik ipurmasailetatik heltzen nizun bitartean. Horrela musukatu ginen. Zure bularretatik gatza kendu nahi nizun. Eta horretan aritu nintzen. Gero, ertzera hurbildu ginen eta hondarrean etzan ginen, olatuek bustitzen gintuzten bitartean. Nire gainean kokatu zinen eta beste olatu bat izango bazina bezala, olatuen erritmoa jarraituz, larrua jo egin zenidan, nik izarrak (mota guztietakoak) ikusten nituen bitartean...








Enea zara zu

zeurea naiz ni:


Ondo jakin behar duzu.


Gatibua zaude

ene sexuan,




Galdu egin da giltza, eta
hementxe egongo zara betiko



Erotuko nauzu

Refugio barik utziz

Ohostuko didazun

Minutu bakoitzean

Erotu

Nahi zaitut

Atseginez...

Eromena definitu beharko banu
zure izena aipatuko nuke
zure azala
zure gorputza
zure bularrak
zure izterrak
zure ipurmasailak
zure ezpainak
zure lepoa
zure sorbalda
zure...

eta nigan egiten duten
eragin zuzena
Eromena izaren artean
ezkutatzen den zure izena da
nire eromena
nire berotasuna
nire ametsik lizunena:
ZU
Txorrostadarik lizunagorik ez dut ezagutu
zure azalean irrits egiten duena baino.
Tanta bat zure poro bakoitzean.
Hala iruditzen zait bederen.
Likorea zurekin kontaktuan lurrundu da.
Zutaz mozkortzen ari naiz.
Alkohola baino gradu gehiago dituzula
orain ziur nago.
Zaporeen nahasketa.
Gorputzen dantza.
Edan ezazu!

10/12/2007

Zure etxean utzi zaitut. Baina ez gara denbora luzez urrunduko. Gasolindegira noa, atzo edan ez genuen likore horren bila. Zu etxean gelditu zara, lehortzearen aitzakiarekin. Gasolindegia da ordu hauetan irekita dagoen bakarra. Gustukoa duzun likorea erosi egin dut. Ez dakizu zenbat gauza bururatzen zaizkidan likorea eskuetan dudalarik. Etxera joan naiz ziztu bizian, lotan aurkitzeko beldurra dudalako. Baina hau ene ezustekoa. Etxeko atariaren aurrean itxoin nauzu. Larruzko korsè hura jantzita daramazu, eta mediak, berriro mediak. Tangarik gabe oraingo honetan. Lurrean etzanarazi dizut. Likorea dastatzeko unea heldu dela badakizu. Nire mihian bota dut pixkat eta zure lepoaren gainean miazkada batzuk ematen hasi naiz. Trago txikitan edaten jarraitu dut, lepotik behera jaisten naizen bitartean. Korsèk galarazten dit zure bularretara iristea, baina beste altxor preziatu bat daukat begibistan. Mihia busti dut likoreaz eta zure klitoria busti dut. Mmmmmm. Likorea eta zure zukuak! Niretako jantzi zara horrela eta zure saria izango duzula badakizu. Nire mihia trebea da jadanik zure gorputzean. Zure altxor txikia da gaur, nire saria irabazi duena. Eta hantxe, mihiarekin laztantzen dizut, gora eta behera, alde batetik bestera, zirkulu txikiak eginez, noizean behin likoreari trago bat ematen diodan bitartean. Eta zure eskuak nire buruaren gainean jarri duzu, eta bide horretan gidatu nauzu, bukatu arte, zure plazerezko espasmoak sentitu ditudan arte.
Burua altxatu dut orduan eta galdetu egin dizut: tragorik nahi?