09/12/2007

Etxera itzultzean badakit nola aurkituko zaitut. Gaua izango da jadanik eta sofan etzanda egongo zarelakoan nago. Telebista, modu aspergarrian ikusten. Erdi lo, erdi esnaturik… Zugana hurbilduko naiz eta sofa ondoan belauniko geldituko naiz. Irribarretsu begiratuko dizut eta zu erreakzionatzeko astirik izan gabe, praka eta kuleroak kenduko dizkizut… Gerritik behera biluzik geratuko zara sofan, ni belauniko musukatzen hasten naizen une berean. Gure musuak gero eta hezeagoak izango dira. Esku bat zure buruaren atzeko partean kokatuko dut, bestea berriz, zure alutxora eramango dut eta xuabe-xuabe, laztanduko dizut. Gainetik hasieran, barrutik ondoren. Zure zukua nire atzamarrak guztiz bustitzen duenean kamiseta kenduko dizut eta bularretakoa askatuko dizut. Nire atzamarrek zure klitoriaren gainean jolastuko dute, eta nire ezpainek zure titiburuak laztanduko dituzte. Sofan esertzeko esango dizut. Altxatuko zara eta eseriko zara. Guztiz biluzik zaude eta zure gorputza gustukoa dut. Ni altxatuko naiz. Zutik geratuko naiz zure aurrean eta arropa kentzen hasiko naiz. Zure esku bat alutxora eramango duzu eta igurtzen hasiko zara. Biluzik geratuko naiz zure aurrean, eta ni ere, nire hankartea hartuko dut eta zure aurrean masturbatzen hasiko naiz. Baina ez gara horrela denbora gehiegi luzatuko. Belauniko jarriko naiz berriro eta zu niganaino hurbilduko zara. Sofan eserita jarraitzen duzun bitartean nire zakila irristatuko da zure barrualdean eta horrela egingo dugu amodioa. Zure bularrak musukatzen utzi gabe, gelditu gabe…

1 comentário:

Idatzi disse...

Ez gelditu....segi...irristatu zaitez nigan eta emaidazu duzun guztia. Ez utzi ni musukatzeari. Ez utzi ni orain, horrela.