17/12/2007

Ez izan hotzik
nire eskuek kenduko dizute berokia
ez izan hotzik
bion arteko izotzarik ez da egongo
ez izan hotzik
nire hankarteak berotuko zaitu
ez izan hotzik
nire ezpainek jantziko zaituzte
ez izan hotzik
nire hatzek zure berogailua piztuta mantenduko dute
ez izan hotzik
eta etor zaitez nirekin hotza ezagutuko ez duten izaretara

2 comentários:

Idatzi disse...

Ez daukat hotzik.

Kabaretari disse...

Eta gutxiago izango duzu...