08/12/2007

Filmekin goxatuz (II)

Sofan etzan ginen biok. Atzetik ni, aurretik zu. Oraingo honetan pelikula ikusteko asmoa zuena zu zinen. Ni ordea, bero-bero jartzen ari nintzen zure ipurdiaren kontaktuarekin. Ni etxean egoteko txandal bat neraman, zu mallak. Eta bereala gogortu zen ene zakila. Zure ipurmasailen artean kokatu nuen eta nire eskuarekin jolasten hasi nintzen. Zer egiten duzu? Galdetu zenidan atzera begiratuz. Deus ez, esan nizun, segi pelikula ikusten. Nire eskuak bere bidaian jarraitu zuen. Bularretakoa askatu nizun, eta zure bularrak laztandu nintuen, garondoa musukatzen nizun une berean. Sorbaldatik jaitsi nuen orduan eskua eta zure ipurdiraino eraman nuen. Ipurdia laztandu nizun, eta zuk, pelikula ikusten zenuen bitartean, urduri jartzen ari zinela nabaritu nuen. Nik gustukoa dudan urduritasun lizuna, alegia. Tangarekin topo egin nuen eta azpitik eskua sartuz, zure aluraino eraman nituen atzamarrak. Aurreko partean kokatu nuen eskua. Hasieran tanga gainetik laztandu nizun. Ondoren tanga apartatu nuen eta zure alutxoan sartu nuen atzamar bat. Heze zeunden, eta pelikula, jadanik ez zitzaizun axola. Hor eman nituen tartetxo bat. Zure hezetasuna nire eskuarekin dastatuz. Gorago igo nintzen eta zure altxorra topatu nuen. Itxaron apur bat, esan zenidan. Mallak jaitsi zenituen, eta belaunen parean utzi zenituen. Beroago jarri nintzen orduan, zure ipurdi biluziaren kontaktuarekin. Baina nire lanarekin jarraitu nuen. Altxorra laztantzen jo eta ke, nire zakila zure ipurmasailen artean aurrera eta atzera igurtzen nuen bitartean. Orgasmora iritsi zinen hain justu nire zukua zure atzean isuri egin zen une berean… Earra pelikula, ezta? Esan nizun. Earra bai, esan zenidan, noiz errodatuko dugu beste bat?

Sem comentários: