22/12/2010

zure besoetan

Lizarren aportazio berri bat...



Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
zure ezpainek egin izan duten bidea irudikatzea...

...belarrietako xuxurlo, arnas-estu eta koska txikietan hasten den hura,
nire azalean, mingainarekin sortzen duzun errekaren arrastoa itsaso hezean nola bukatzen den marraztea,
zure eta nire eskuek estutzen duten haragian sakondu eta dar-darka nola hasten naizen sentitzea,
bizkarra makotu eta nire zilborraren aihen-belar beltza eskaintzea,
mingaina murgildu,
gorputzak laztandu,
burua guztiz galdu eta...
eta begiak irekitzean hasperenka zure begirada aurkituz bukatzea.

Gustatzen zait zure besoetan nagoela imajinatzea,
baino gehiago gustatzen zait zure besotan urtzea.

Lizar

20/12/2010

Mihia



Begiak estali dizkizut zapi zuri batekin.
Atorra eta bularretakoa erantzi eta eskuak sorbaldan lotu dizkizut.
Praka estua eta tanga erantzi dizkizut gero.
Biluzik geratu zara, ezin ikusiz, sentituz.
Ohean etzan zaitut, hankak zabaldu eta ohearen alboetan lotu dizkizut.
Ezin mugituz, sentituz.
Ohe alboan, zure ondoan, biluztu naiz, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen dizkizudan bitartean, eginen dizudana.
Zure gainean jarri eta, bat-batean, zakila jarri dizut ahoan, aperitibo gisa.
Baina ez, ez da gaur nire plazera bilatzen dudana, zure baizik. Edo hobeto esanda,
nire plazera zurean bilatu nahi dut.
Zakila zure ahotik kendu eta mihia atera dut. Ezpainak musukatu dizkizut astiro-astiro, presarik gabe. Eta handik abiatu naiz zure gorputzera. Belarrietara egin dut salto. Lobulua miazkatu dizut. Eta berriro ere xuxurlatu hitz zikinak.
Lobulua utzi eta listuazko bidea ireki dut zure leporaino. Banpiroa sentitu naiz une batez zure lepo eder zurian. Ezker aldean miazkatu dizut aurrena, eskuin aldean gero. Dardarka zaude eta ez da hotzez, plazerez baizik.
Lepotik besoetara joan naiz eta besoetako barruko alde biak musukatzeari ekin diot. Eta besotik titietara salto. Zure titiak inguratu ditut nire mihiaz. Zirkulu zabalak egin ditut hasieran. Eta zirkuluak ixten joan naiz, titiburuetara hurbilduz, gero eta itxiagoa, gero eta itxiagoak… Eta zure titien epizentrora iristean hozkada txiki bat eman dizut. Nire ezpainekin zure titiburuak hartu eta mihiaz dastatu, gozatu. Zure dardarak nabarituz.
Sabelaldera jaitsi naiz eta zilborarren inguruan paratu dut mihia. Gerrietara. Zure gorputzaren alboetan listuazko bide berriak ireki ditut. Hanketaraino iritsiz.
Zure izterretan nabil orain, goitik behera, behetik gora. Mihiarekin, besterik ez.
Une batez itzuli naiz zure ahora. Zakila sartu dizut berriro ere segundu labur batez. Baina berriro atera eta zure ezpainak miazkatu. Eta handik salto zure hankartera, zure alutxora. Gainetik musukatu dizut, albo bietan. Presarik ez dut eta jostatzen hasi naiz. Mihia zure alutxoaren gainetik pasatuz, albo batetik bestera. Ohartu naizenean ezin duzula gehiago orduan sartu dizut, barruraino baina goxo, xuabe, motel. Zure hezetasuna dastatuz egin dizut larrua jo. Mihiarekin, besterik ez. Aurrera eta atzera, aurrera eta atzera eta, tarteka ere, zure klitoria miazkatuz. Horrela egon naiz, tarte luze bateaz, zuk gelditzeko eskatu didazun arte, zure dardar goxoak bigarren aldiz nabari arte.
Orduan kendu dizut begietako zapia eta, eskuak eta hankak oraindik loturik dituzula, nire zakila astintzen hasi naiz zure gainean, zuretzako hasi naiz masturbatzen. Zure bularren gainean isuri naiz, eskuekin zure gorputzean zabaldu dut nire zukua eta zure ondoan etzan naiz ohean…

16/12/2010

Jatetxean II




... Lorek burua altxatu zuenean postrea eskatzeko agindu nion. Besoa altxatu eta tabernariariari deitu zion. Mutila hurbildu eta, masailak oraindik gorriturik, galdetu zigun:

- Postrea hartuko duzue?
- Sorbete kopa bat, mesedez- eskatu nion nik.
- Ni apur bat freskatu behar naiz- esan zion Lorek- marrubizko izozkia ekarriko al zenidake?

Eta galdera egitearekin batera begi bat itxi zion. Tabernariak koadernoan apuntatu eta, lotsa gainditurik, irribarre herabe batekin erantzun zion Loreri.
Postrea ekarri ziguten. Kristalezko baso batean ekarri zuten marrubizko izozkia, txokolate pixka batekin gainetik. Sorbetearekin mihia busti eta Loreri esan nion:

- Badakizu non edango nuke gustura sorbete hau, ezta?...

Ez zidan erantzun, baina poliki-poliki hasi zen izozkia jaten, koilarakada txikiz eta miazkada luzez nire begietara zuzenean begiratuz. Eta izozkia jan bitartean bere begiradak hitz egiten zidan: “zeinen goxo jango nuke izozki zatitxo hau zure gorputzeko edozein tokitik...”, esanez...
Ni bero bero jarri nintzen (beste behin ere) eta postrea bukatu bezain laster komunera joateko esan nion. Aurrena ni, gero bera.
Altxatu eta komunera abiatu nintzen. Komuna barratik gertu zegoen eta hantxe topatu nintzen ni ere tabernariaren begiradarekin. Begia kliskatu nion eta barrura sartu nintzen. Nire atzetik etorri zen Lore eta, hau ezustekoa!, Loreren atzetik tabernaria, izerditan blai zetorrela. Tabernaria atean bermaturik geratu zen, atea zaintzen egongo balitz bezala, guri begira, deus esan gabe.
Lore ni musukatzen hasi zen eta, musukatu bitartean, kremailera jaitsi zidan eta nire zakil handitua atera. Prakak orkatiletaraino jaitsi zizkidan eta orduan hasi zen nire zakila jaten, eta noizbehinka, zeharka begiratzen zion tabernariari. Honen erekzioa ere gero eta nabariagoa zen bere prakaren azpian.
Baina nik ez nuen festa horrela bukatu nahi eta altxatzeko esan nion Loreri. Altxatu eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman eta ispiluari begira geratu zen, eskuak konketa gainean jarririk. Ni bere atzean nengoen eta ispiluan ederki ongi jarraitzen ahal zituen nire mugimenduak. Bere gerriraino igo nion soinekoa eta ispilua musukatzeko esan nion. Musu eman zion ispiluari eta, bitartean, nik, listuaz busti nuen nire zakila. Bere ipurditxoan "plug-a" zeraman oraindik. Kontu handiz atera nion.

- Uste dut lan ona egin duela gure lagun honek- esan nion- eta bidea ireki diola nire zakilari, ezta?

Lorek baietz egin zidan buruarekin.

- Nahi duzu ikusi- esan nion tabernariari- nola ematen diodan atzetik?

Eta jakina, honek ere baietz esan zidan buruaz.

Gerritik gogor heldu nion, zakila bere ipurtzuloaren sarreran jarri eta, denbora galdu gabe, gogor sartu nion kolpe batez. Bai, bidea ongi irekita zegoen. Berehala nabaritu nuen nire barrabilek talka egiten zutela bere ipurmasailen kontra. Ederra sentsazioa. Ederra ispiluan osatzen genuen irudia, zutik, komunean, atzetik larua jotzen. Eta ederra ere atea zaintzen genuen lagunaren begirada lizuna.
Lorek ispilua musukatzeari utzi eta tabernariarengana zuzendu zuen begirada. Tabernaria, ate ondotik aldendu gabe, belauniko jarri, kremailera jaitsi, zakila atera eta, guri begira zegoen bitartean, astintzen hasi zen, gogor astindu ere.
Ni korritu nintzen aurrena, Loreren ipurdian, eta gero tabernaria, komuneko zoruan.
Diskrezioz eta ahal bezala, hirurok itzuli ginen gure lekuetara. Lore eta biok kopa bat eskatu genuen oraindik. Eta kopa ekartzean tabernariak esan zigun:

- Kopak nire kontura! Eta itzuli nahi duzuenean...

13/12/2010

Jatetxean I



Eguberriak ziren Lorerekin elkartu nintzenean. Biok presaka genbiltzan, baina begiradetan desioa pizturik hitz egin genuen eta hurrengo egun baterako hitzordua adostu. Afaltzeko geratu ginen.
Urduri eta gogotsu itxoin nuen gure hitzordua. Donostian geratuak ginen. Eta Lore agertu zenean harritu nintzen. Eder-ederra zegoen, dotore jantzita. Gau epela egiten zuen eta berokiaren azpian soineko urdin laburra janzteko aprobetxatu zuen, mediak, takoidun zapatak… Nik praka bakeroak neramatzan eta alkandora beltza.
Jatetxera sartu ginen eta izkina bateko mahaian jarri.
Tabernariari eskatu ondoren eta ardo kopak beteta genuelarik hizketan hasi ginen, zer moduz hau, zer moduz bestea… eta horrelakoak. Eta, jakina, sexuaz ere aritu ginen hizketan, bakoitzaren deskubrimendu berriez, jolasez… Orduan esan zidan:

- Eta gaur, gau batez, nire jabe bihurtuko bazina?
- Zure jabe?
- Bai, zuk soilik agindu behar duzu eta nik zure aginduak bete…
- Mmmm, dibertigarria eta kitzikagarria izan daiteke…. Eta lehen ideia ari zait bururatzen…
- Zer duzu buru maltzur horren barnean?
- Ikusi nahi nuke ze kuleroak jantzi dituzun gaur…
- Ados ba… komunera joango naiz eta nire kuleroak ekarriko dizkizut…
- Ez, ez… hementxe bertan erantzi behar dituzu eta niri eman…

Loreren masailak gorritu ziren, nire lehen aginduak tenperatura igotzea lortu zuen. Mantelarekin estali zituen bere hankak, eskuak sartu eta diskrezio handiz erantzi zuen kuleroa. Lurrera makurtu, jaso eta eskuan eman zidan. Kuleroa baino, tanga beltz fina zen. Hartu eta poltsikoan gorde nuen. Une horretan agertu zen tabernaria lehen platerrarekin. Platerrak utzi, irribarre labur bat eskaini eta ea dena ongi zegoen galdetu zigun.

- Primeran- erantzun zuen Lorek.

Tabernari gazte-gaztea zen, atsegina eta, Loreren arabera, erakargarria.
Afaltzen hasi ginen eta platerra bukatzen ari ginela Lorek poltsotik atera zuen gauza bat, plastikozko poltsa batean gorderik.

- Tori, hau zurea da- esan zidan- azken aldian zure etxetik hartu nizun, espero dut axola ez izatea…

Poltsa ireki eta nire “plug” horietako bat topatu nuen, tamaina erdikoa… begiak altxatu eta Loreri esan nion:

- Mmmm, ta… gutxienez probatu al duzu?
- Uffff, bai, ikusi behar zenuke ze ondo geratzen den nire ipurditxoan! Eta ze bero jartzen ninduen jakiteak zurea zela eta zure ipurdian ere egon dela…

Ni berotzen hasia nintzen jadanik eta ziur nengoen Lore ere bero-bero zegoela gure jolas berriarekin. Orduan idei berri bat otu zitzaidan.

- Ados ba- esan nion- oparituko dizut, zuretzat betiko, baina baldintza bakar batekin…
- Zein da baldintza hori?
- Hartu, aulkian jarri eta eser zaitez bere gainean…
- Orain? Hemen?

Baietz egin nion buruaz.
Eta ez zuen hitz gehiagorik esan. Bere begiek adierazten zidaten aztoraturik zegoela, beroturik. Plug-a hartu, leku guztietara begiratu eta aulkitik altxatu zen pixka bat. Plug-a aulkian utzi, soinekoa eskuekin ipurmasailen erdiraino igo eta plug-aren gainean hasi zen esertzen.

- Sentitu nola sartzen den zure ipurdian- esan nion- jende guzti honen aurrean…

Astiro astiro jarraitzen zuen. Tabernaria bigarren platerrarekin hurbiltzen ari zela ohartu nintzen eta esan nion:

- Eseri laster, tabernaria dator-eta!

Eta orduan kolpe batez eseri zen, plazer-min sentitu, ahoa ireki eta eskuekin soinekoa berriro bere izterretan luzatu, ezer gertatu ez balitz bezalaxe.
Bigarren platerra jaten hasi ginen.

- Kabroi halakoa- esan zidan- ez dakizu ze bero nagoen orain traste honekin ipurdian sartuta…
- Ba bero hori gainetik kendu beharko duzu…
- Gainetik kendu? Nola?
- Nire argibideak jarraituz…
- Ze argibideak?
- Hauexek…

Nik argibideak hasi nintzen ematen eta berak, noski, jarraitu:

- Eraman esku bat izterren artera eta soinekoaren azpitik sartu. Eskua zure alutxoaren gainean utzi eta iletxoak laztandu.
- Ez du tiletxorik- esan zidan- zuretzako depilaturik etorri naiz gaur…
- Ufffff, askoz hobeto- esan nion- gehiago sentituko duzu dena horrela…

Eta bere alu depilatua irudikatzean beroago jarri nintzen orduan.

- Ba, gauza bat aitortu behar dizut- jarraitu nuen- nik ere nire hankarteko ileak kendu ditudala zuretzat…
- Aaaaaaa, ba zakil depilatu hori jango nizuke hementxe bertan…
- Bai, baina momentuz hori imajinatzea besterik ezin duzu egin… Beraz, sentitu zure alutxoaren inguruko azal leuna, laztandu eta eraman eskua ipurtzuloraino, plug-a ukitu hor barruan duzula gogoratzeko… Orain erdiko hatza zabaldu eta barrura sartu. Bustirik zaude?
- Oso, oso oso bustirik…
- Ba sartu hatz eder hori zure alu bustian eta barrura eta kanpora egin, bide batez, klitoria laztantzen duzun bitartean….

Korritzear zegoelarik, ohartu gabe, tabernaria paratu zen gure aldamenean.
- Bukatu duzue?

Nik baietz esan nion, baita platerrak eramateko ere. Bera egoeraz arduratu eta adi-adi begiratzen ari zen Loreren hankartera. Lore hankak zabalik zegoen aulkian eta hatza bere alutxoaren hondoraino sarturik. Tabernariari begiratu zion, isuri egin eta mahaiaren gainera burua makurtu.
Tabernariak lotsagorriturik (edota guztiz beroturik) alde egin zuen gure aldamenetik…

29/11/2010



Pentsiora iritsi zenean ni zain nengoen. Beltzez jantzia nintzen, alkandora eta jeansak. Eta aurpegian antifaza. Atea ireki nion eta antifazarekin ikusi ninduenean barre egin zuen. Ba zekien jolasteko gogoz nengoela. Eta bera ere horrela zegoela iruditu zitzaidan.

- Sartu aurretik biluztu!- agindu nion.
- Baina… hemen? Eskaileran?
- Horrela agindu dizut, ezta? Ba horrela da…

Eta gehiago kexatu gabe, arropa eranzten hasi zen. Atorra lehendabizi, gona gero. Orduan ohartu nintzen mediak, ligero eta guzti jantzita zegoela. Bai, jolasteko gogoz etorria zen. Halere, aginduarekin jarraitzeko esan nion. Zapatak kendu ondoren ligero askatu eta mediak astiro-astiro eranzten hasi zen. Baita tanga beltza ere. Guztiz biluzturik geratu zen etxe atarian. Orduan bere arropa jaso eta larruzko bota beltz luzeak eman nizkion.

- jantzi hauek!

Harridura aurpegiarekin begiratu ninduen baina botak hartu eta jantzi zituen. Ia belaunetaraino iristen zitzaizkion. Ederra zegoen.

- Eskuak atzean!

Eskuak atzean jarri zituen eta orduan, ni, bere tangarekin lotu nizkion.

- Orain bai, barrura…

Eta etxera sartu ginen biok.

-Belaunikatu! Agindu nion.

Bera nire aurrean belaunikatu zen. Orduan kremailera jaitsi eta zakila atera nuen. Ahoa irekitzeko esan eta zakila barruan sartu nion. Goxo nengoen. Bera gogoz xurgatu zidan.
Gelditzeko agindu nion. Xurgatzeari utzi baina zakila bere aho barruan mantendu nuen minutu luze batez. Gero, zakila gorde nuen, berriro ere, galtza barruan. Eskuak askatu nizkion eta tanga ahoan sartu nion.

- Lau hankatan!

Eskuak lurreraino luzatu, ipurditxoa altxatu eta txakurtxo bat bezala jarri zen. Bere atzean kokatu nintzen eta, espero gabe, zaplastako goxo bat eman nion ipurmasailetan. Etxeko atearen ondoan geunden oraindik. Horrela, lau hankatan, azken gelaraino joateko esan nion. Eta ibiltzen hasi zen, lau hankatan.
Nik atzetik jarraitzen nion, bere ipurmasailen mugimenduei so.
Azken gelan gelditu ginen. Beste zaplastako goxo bat eskaini nion.
“Jolasen” kutxa atera eta mahai gainean jarri nuen. Tamaina ezberdinetako dildoak atera eta erakutsi nizkion.

- Mmmm, non sartuko ditugu hauek?, e?

Handiena hartu eta ni neu xurgatzen hasi nintzen, bere aurpegiaren aurrean.
Orduan tanga kendu nion ahotik eta plastikozko zakila sartu.

- Tori, dastatu. Hau guztia zure ipurdian sartuko dizut oraintxe...

Eta berriro ere gogoz aritu zen dildoa xurgatzen.

Lubrikante atera eta dildoak busti nituen. Bere atzean jarri nintzen. Ipurmasail ederrei so. Hirugarren zaplastakoa eman nion. Ezkerreko ipurmasailean, aurrekoak bezala. Eskuak ohera luzatzeko agindu nion. Eta eskuak ohe gainean jarri zituenean, han bertan lotu nizkion. Eta atzera itzuli nintzen. Dildo txikiena hartu nuen orduan. Eta bere ipurtzuloaren inguruan jolasten hasi nintzen, baina oraindik sartu gabe.

- Uste dut hobeto lubrikatu behar dugula zulotxo hau…

Hitz horiek esan eta mihiarekin laztandu nion ipurtzuloa. Mihia barruraino sartu nion. Orduan bai iruditu zitzaidala prest zegoela. Dildo txikia erraz sartu zen bere barruan.
Baina nahikoa ez zela iruditu zitzaidan. Beraz, bigarrena hartu eta operazio berberari ekin nion. Bigarrena lodiagoa eta luzeagoa zen. Eta ez zen sartu hain erraz. Baina gehiago gustatu zitzaion. Zalantzarik gabe.

- Rompeme el culo con el grande, cabrón!- Oihukatu zidan bat-batean. Bai, gehiago gustatu zitzaion.

Beraz, handiena hartu eta ipurtzulora zuzendu nuen. Punta sartu nion. Eta astiro-astiro sartzen hasi nintzen. Eta harriturik nengoen, ikustean bere ipurdi txikiak dildo handi hura nola irensten zuen. Eta dildoa sartu bitartean klitorisa laztantzen nion. Barruraino sartu nion eta hantxe utzi. Bere ipurdi barruan. Beste zaplastako bat emateko aprobetxatu nuen. Orduan eskuak askatu eta tamaina erdiko dildoa eman nion.

- Eta honekin, zer egin nahi duzu?…

Berak bigarren dildoa hartu eta pentsatu gabe alura eraman zuen. Orduan esan zidan:

- Eta oraindik zulo bat libre daukat… Ez duzu bete nahi zure zakilarekin?

Orduan, bi dildo horiekin jolasten ari zen bitartean, bere aurrean biluztu nitzen (antifaza izan ezik) eta ohe ertzean eseri nintzen, bere ahoaren aurrean. Eta berak nire zakila jateari ekin zion.

- Dena, dena xurgatuko dizut, kabroi hori!- Oihukatu zidan. Ni berehala korritu nintzen bere ahoan eta berak barre egin zuen. Ahora ireki eta nire zuku zuria erakutsi zidan. Nola irensten zuen… Dildoak bere zuloetatik atera, buelta eman eta ipurtzulo irekia eskaini zidan….

- Venga cabrón, ten lo que hay que tener y llename ahora el culo con tu polla!

Eta ni oraindik gogor-gogor nengoen, baina bere hitzekin eta bere irudi horrekin oraindik gogorrago jarri nintzen.

- Larrua joko dizut ipurdia, begira nola jarri nauzun berriro ere...

Zaplastako bat eman nion eta bere ipurtzulo irekian hondoratu nion zakila. Eskuekin aldaketatik heldu eta gogor hasi nintzen bultzatzen. Nire barrabilek indarrez kolpatzen zituzten bere ipurmasailak. Eta soinu horrekin (plasta-plasta-plasta!) oraindik beroago jartzen nintzen…. Ederra, benetan ederra zen ikustea nire zakil osoa bere ipurdi barruan.

- Iristen ari naaaaaaaaaaaaaaaiz zure ipurditxoaaaaaaaaaan!

Nirekin batera isuri zen bera ere…
Lurrean etzanik geratu ginen biok, besarkada estu batean loturik…

26/11/2010

gau erotiko baterako olerki hautatua




Helduko
da eguna

desirak
endregatzeari utzi eta

elkarren
begietatik zintzilik

mundu
ziztrin hau ahazteko bidaian abiatuko garena

Egun
horretan

ezpainak
ikutuko dizkidazu

bero
daudela ziurtatzeko,

zureetan
pausatuko duten musua ere

bero
izan dadin.

Eskua
zamatik behera irristatuko didazu,

kamiseta
peko bular handigura

harrotzen
somatzen dudan bitartean,

ez
dakizu zenbat denbora

itxaron
dion zure ezinegona...

gonapetik,
mendietan gora

zure
ferekaren irrikaz

samurtzen
den haragirantz,

hotzikara
bat,

hatzamar
ausart batek

bidea
egingo du,

izerdi
tanta bat,

gerrikoa
askatu,

feromonek
200km orduko abiaduran

odoletik
bueltaka

poroetatik
ihes egingo dute,

hasperen
bat,

izkutuen
gordetako lizunak oro

isuri
egingo dira

nireak
zugan

zureak
nigan

auskalo
norenak nogan

baina
estu

arnas
estua

eta
ohiuak

eta
arnas ere estuagoa

eta
azken grina uholdea

eta
oihurik garrasiena

eta
desira plazer bihurtuko da

Sonia Gonzalez

25/11/2010

Zu



ez zinen lehena izan,
baina lehena izango bazina
izan zinen

desioa zer den
zuk erakutsi zenidan
eta piztu zenuen niregan
jolasteko gogoa
gauza berriak probatzeko asmoa

gustukoa zenuen
edonon nire zakila hartu
eta zure ezpainen artean sartu
kotxean, portalean, eskaileran, igogailuan...

gustukoa zenuen
ezustekoak ematea
zure galtza eta kuleroak edonon jaitsi
eta lau hankatan zure gorputza eskaini
"atzetik nahi?" esaten zenuelarik,

eta irri egiten genuen

zuk erakutsi zenizkidan
sexuaren bideak, gorputzenak
eta oroitzen naiz
sex shop horretara sartu ginenean
azaroko arratsalde euritsu hartan
kabinetan sartu ginenean
eta bi mutil beltzek sandwich eder bat
egiten zutela neska zuri batekin
eta batez ere esan zenidanean:
"morboa ematen dit horrek"

zutaz ikasi nuen
emakumeekin pornoa ikusten
pornoaz ikasten
eta hitz egin genuen hirukoteez
laukoteez, orgiez...

zuk ireki zenidan
lehen aldiz
zure ipurdia
placer licuante nobela irakurtzen ari zinela
esan zenidan
eta horrek piztu zizun probatzeko gogoa
eta niri eskani zenidan ohore handi hori:
zure ipurdia irekitzen lehena izatearena.
pena bakarra daukat zentzu horretan
oraindik ez genekiela nola egin
eta punta besterik ez nizula sartu,
baina ongi oroitzen naiz, bai
nola irekitzen zenizkidan
zure ipurmasailak zure eskuekin,
den dena, sakratuena, eskaini zenidala



behin esan zenidan
Cruel Zelanda nobela irakurtzean
nitaz oroitzen zinela
nik ez nuen nobela ezagutzen
eta bukatu zenuenean
eskatu nizun
eta aitortu behar dizut
harritu ninduela
baita izugarri berotu ere.
Denetarik egiten baitiote protagonistari nobela horretan.
Eta sexualitate gogorra eta sentsualitate ederra
deskubritzen delako liburu horretan.
Ordudanik loturik nauka
zurekin Cruel Zelandak.
Eta irakurtzen dudan bakoitzean
edozein pasartetan
zu aurkitzen zaitut.

urtean behin maitale
izango ginela esan genuen,
maitale basatiak,
bortizki larrua jotzeko,
gauza berriak deskubritzen jarraitzeko...
eta hala egin genuen garai batean.

Azken urte hauetan, berriz,
pista galdu zaitut
eta bizitzak bide ezberdinetatik eraman gaitu
eta interneten bidez noizbait maitale izan bagara ere,
uste dut gau batzuk zor dizkidazula
eta egunen batean kitatu beharko dituzu nirekiko zorrak.

Bitartean jakin ezazu
eskertzen dizudala eman didazun guztia
eta zuri esker nagoela ni hemen.
Jakin ezazu sarritan oroitzen naizela zutaz
eta maindirea bustitzen dudala
zure irribarre maltzurra
zure gorputz bihurria oroitzean,
"gero eta zikinago".
Baina jakin ezazu, baita ere,
faltan botatzen zaitudala
pagadietan, baserri galduetan
liburuen orrialdetan,
sex shopen kabinetan,
taberna jendetsuetan...
urtean behin behintzat.

Faltan botatzen ditudala
zure ipurmasail irekiak
zure hatza nire ipurdian,
zure ahoa nire hankartean,
zure zaplastako goxoak...

Gasteizko egunak, Durango,
zure herrikoak edota nire hirikoak
edo bestelakoak

...eta esan nahi nizun
eskerrik asko, maitte,
itzuli nahi duzunean,
agertu gutxien espero dudan unean
eta egin nirekin nahi duzuna!


Ez. Ez zinen lehena izan,

baina lehena izango bazina

izan zinen.

24/11/2010

Enkontru berezia (oso)

Afari bat egiteko elkartu ginen Lizarren etxean. Beñat joango zen berarekin eta Lore nirekin. Afaria prestatu bitartean giro polita sortu genuen lauron artean, ardo tragoekin eta Lizarrek jarritako musika goxoarekin.
Afaltzera eseri ginen eta primeran sartu zitzaigun dena. Azken mokaduak jan ostean musukatzen hasi ziren Lizar eta Beñat, gure aurrean. Haiek ikustean gu ere berotu ginen eta musuka hasi. Mahai azpian, gainera, Lizarren hanka nabari nuen nire hankartean.
Beñat altxatu zen orduan ea kopak nahi genituen, likor berezi bat ekarri zuela. Eta guk baietz erantzun genion, probatuko genuela likor berezi hori.
Likorea zerbitzatu eta proposamen bat bota zuen Lizarrek:

- Eta bikotez aldatzen badugu?

Lotsa apur batez begiratu genion elkarri. Ni liatua nintzen Lizarrekin, baina Lorea Beñatekin ez, eta gau hura arte ez ziren ezta ezagutzen ere. Horregatik Loreari begiratu nion aurrena. Eta bere begiek baietz adierazi zidaten. Beñatek ere Loreari begiratu eta baietz esan zuen. Azkenik, jakina, nik ere baietza eman nuen.

- Gauza bat erakutsi nahi diot Beñati- gaineratu zuen Lizarrek- eta hau bakarrik zurekin egin dezaket – esan zuen niri zuzenduz- Beñat oraindik ez baita animatzen.

Logelan desagertu zen orduan eta, handik gutxira strap-on, zakil-gerrikoa jantzirik itzuli zen. Biluzik geratua zen. Bakarrik aipatutako strap on eta, azpian, tira finako tanga zeraman.
Beñat eta Lorek adi adi begiratzen ziguten. Lizarren tramankulu berriari eta niri, noski.

Biluzteko esan zidan Lizarrek eta, likoreari azken tragoa eman ondoren, bere agindua bete nuen. Biluz biluzik geratu nintzen guztien aurrean.
Orduan, sofan eseri zen Lizar eta bere zakila jateko agindu. Sofara hurbildu nitzen ni. Lau hankatan jarri eta silikonazko zakila jaten hasi nintzen. Eta zakila jan bitartean Lizarrek Lore eta Beñati ere sofan esertzeko esan zien, ikuskizuna ongi ikus zezaten. Eta hala egin zuten, Lizarren alboetan eseri ziren biak.
Orduan, Lizarrek buelta emateko agindu zidan, beste aldera begiratzeko.
Nik, gorputza biratu eta aurreko hormara begira geratu nintzen, bere aginduen zain:

- Sartu atzamar bat zure ipurditxoan. Erakutsiguzu nola egiten duzun! – esan zidan lubrikante botea nire aldamenera botaz.

Nik lubrikante botea hartu nire eskuetan zabaldu eta atzamar bat eraman nuen nire ipurtzulora, eta astiro-astiro barrura sartu.
Lore eta Beñaten aurpegiak, jakina, ezin nituen ikusi, baina gogor entzuten zen beren arnasa. Ahotsik gabe zeuden.

- Orain, kendu atzamar hori eta burua lurrera makurtu!- esan zidan Lizarrek

Burua lurreraino makurtu eta hatza nire ipurditik atera nuen. Eta orduan Lizar nire atzean kokatzen zela ohartu nintzen, belauniko, bere zakilarekin nire ipurdia irekitzeko prest. Eta hala izan zen, barru barruan sentitu nuen, eta barruraino sartu bitartean ipurmasailetan zaplastako xuabe batzuk eman zizkidan.

- Zer, Beñat?- galdetu zion- gustatzen zaizu ikusten ari zarena?

Zeharka begiratu nuen eta Beñatek baietz egin zion buruarekin. Jarraian Beñat altxatu eta biluztu zen gure aurrean, Loreari ere arropa erantzi eta lurrean etzateko eskatu zion, buruz gora.
Ni lurretik altxatu nuen burua eta lau hankatan geratu nintzen oraindik, baina burua makurtuta izan gabe. Orduan, Lorea buruz gora etzan zen lurrean eta bere aurpegia nire aurpegiaren parean geratu zen, aurrez aurre geunden begira. Bakarrik bere aurpegia zegoen nire aurpegiaren azpian, . Haratago bere gorputza, ireki-irekia. Bai, hankak zabaldu zituen eta hantxe, bere hanken artean kokatu zen Beñat, belauniko, eta bere ahoarekin Lorearen alutxoa jaten hasi zen, gogoz.
Orduan makurtu nuen berriro ere burua, nire ezpainekin Loreren ezpainen bila. Eta musuka hasi ginen, Lizarrek atzetik ematen zidan bitartean eta Beñatek bere alutxoa jan bitartean.
Beñaten mingainak orgasmoraino eraman zuen Lorea.
Eta bat-batean gelditzeko esan zigun Lizarrek:

- - Itxoin. Itxoin denak- esan zuen- Aizu, Lore, jarraitu aurretik… ez litzaizuke gustatuko bi hauek liatzen ikustea? Mutilei bi neska liatzen ikustea gustatzen zaiela, eta guri ez? Nik gustura asko ikusiko nituzke. Morbo ikaragarria ematen dit.
- - Niri palo pixka bat ematen dit- aitortu nuen- baina zure desioa bada…
- - …. Niri ere ematen dit palo, e?- esan zuen Beñatek
- - Ba… nire desioa da, bai, eta gainera honek – esan zuen niri seinalatuz- ipurdia prest dauka benetako zakil bat, haragizkoa jasotzeko, ezta?

Lizarrek Beñat hartu eta nire aurrean jarri zuen. Eskuekin hartu zion zakila eta nire ahora zuzendu. Lehen aldia zen mutil baten benetako zakila jaten nuela. Baina ez zitzidan desatsegina suertatu. Are gutxiago Beñati. Berehala nabaritu bainuen nola gogortzen zen bere zakila nire ahoan.

- Oso ongi egiten ari zara- esan zidan Lizarrek- jan, jan zakil handi hori, irentsi dena!

Lore eta Lizar gure alboetan zeuden, ikuskizuna jarraituz. Eta ederra iruditu zitzaidan Lorearen begiradarekin topo egitea. Bero bero zegoela esango nuke. Orduan, bat-batean, posturaz aldatzeko eskatu zigun Loreak:

- Ikusi nahi nuke nola ematen dizun atzetik.

Nik beste aldera biratu, sofa gainean burua bermatu eta ipurdia eskaini nion Beñati. Lore eta Lizar nire ipurdiari begira ari ziren, Beñaten zakila benetan handia zelako eta ongi ikusi nahi zuten nola sartzen zen nire ipurdi txikian.
Baina Lizarrek esan bezala, bidea irekita zegoen jadanik eta oso modu goxoan bete zitzaidan ipurdia. Guztiz irekita sentitu nintzen, hori bai. Orduan Lizar eseri zen sofan, strap on kendu eta hankak zabalduz bere hankartea eskaini zidan.
Tanga geratzen zitzaion oraindik. Beraz, gora tiratu nuen tangatik, pittin bat altxatu eta mihia sartu nion alutxoan. Mihiarekin egin nion larrua jo. Korritzear zegoelarik begirada altxatu eta Beñaten begiradarekin egin zuen topo. Eta oker ez banago, une berean korritu ziren biak, Lizar nire ahoan eta Beñat nire ipurdian.

- Ongi portatu zara eta sari berezia merezi duzu- esan zidan Lizarrek.



Eta arrazoi zuen, zeren eta korritu gabe zegoen bakarra ni nintzen. Lorearengana hurbildu zen, eskutik heldu eta sofa gainean belauniko jartzeko eskatu zion. Lore sofan igo zen belauniko, burua hormara begira zuela eta ipurdia kanporantz. Lizar ere postura berean jarri zen sofa gainean eta niri esan:

- Orain, egin gurekin nahi duzuna!

Beñat lurrean zegoen. K.O., baina ikuskizun berria jarraituz. Ardo botila hartu nuen orduan eta haien ipurdietara hurbildu. Zaplastako txiki baina goxo batzuk eman nizkien ipurmasailetan. Lore guztiz biluzturik zegoen eta Lizar tangatxoarekin. Beraz, tanga hartu eta pixka bat jaitsi nion, izterren erdiraino-edo.

- Musuka zaitezte- agindu nien zaplastako goxo batzuk gehiago haien ipurmasailetan emanez- orain guk ikusi nahi dugu nola liatzen diren bi neska.

Eta Lizar eta Lore musuka hasi ziren. Ardo botila hartu eta ardo pixka bat bota nuen Lorearen sorbaldan. Ardoa, erreka bat bezala jaitsi zen bere sorbaldatik, ipurmasailen artean galdu arte. Orduan nire mihiarekin hurbildu eta ardoaren bide berbera egin nuen nik. Sorbaldan hasi ipurmasailetan galdu arte. Botilatik trago bat hartu, Lorearen atzekaldean jarri eta mihia sartu nion alutxoan. Ikaragarria zen ardoa eta bere gorputzaren zaporeen nahasketa. Operazio berbera errepikatu nuen Lizarren sorbaldan…
Botila utzi, lubrikante botea hartu eta biei sartu nien esku bakoitzeko atzamar bat ipurtzuloan. Eta atzamarrekin zirkuluak egin nituen haien barnean, haien intziriak entzun bitartean.
Une batez atzamarrak atera, sofatik silikonazko zakila hartu, gerrikoa kendu nion eta soilik zakila eman nien haiei:

- Jan ezazue hau!

Eta biak batera zakila jaten hasi ziren. Orduan Lorearen ipurdiaren atzean jarri nintzen eta nire haragizko zakil gogor-gogorra sartu nion. Egia esan, hainbeste emozio eta gero puntu puntuan nengoen, korritzear. Barruraino sartu nion eta berehala deskargatu nintzen bere ipurdi goxoan. Handik atera eta gogor-gogor jarraitzen nuen oraindik. Haiek ere, bere ahoekin, zakilarekin jolasten jarraitzen zuten, haien artean ere musukatuz. Horregatik Lizarren ipurdira zuzendu nintzen, zakila sartu nion eta gogor bultzatu. Ez dakit bigarrenez korritu nintzen ala ez, baina hala iruditu zitzaidan behintzat.

Eder ederra izan zen, hori bai. Eta sofan etzanda geratu ginen laurok, erritmoa errekuperatu nahian… edo ez?

22/11/2010

Ixteko orduan...



Bai, ixteko orduak arriskutsu samarrak izan daitezke. Eta horrela gertatu zitzaidan igerilekuan.

Lizarrek handik egunen batean pasatzeko esan zidan, arratsaldez zegoenean berak ixten baitzuen igerilekua. Eta ni gaueko bederatziak aldera pasa nintzen, itxi baino ordu bat lehenango.

Hasieran igeri egiten egon nintzen. Lizarrek ikusi ninduen eta goitik agurtu ninduen eta irribarre polita eskaini zidan. 10ak aldera elkartu ginen eta igerilekua ixten lagundu nuen. Azken lankidea joan zenean giltza pasa eta jarraitzeko eskatu zidan.


- Nora eramango nauzu?- galdetu nion.

- Gimnasiora- erantzun zidan- Badakizu gimnasioan eta bakoitza bere buruarekin kirola egitea aspergarria dela, ez duzu uste?

- Bai, hala pentsatzen dut nik ere...

- Ba, begira, beti pentsatu dut kirola egiteko modu entretenigarriagoak egongo zirela... lagunduta, noski, eta baten bat bururatu zait zurekin egiteko...


Hitz horiek esan eta nire aurrean biluzten hasi zen. Ni berarengana hurbiltzen saiatu eta atzera egin zidan eskuekin.


- Ez, oraindik ez...


Astiro biluztu zen, nire desioa areagotuz. Elastikoa aurrena. Malla estuak gero. Bularretakoa, eta tanga laranja... Gero niregana hurbildu eta goitik behera biluztu ninduen eta bere tangarekin lotu zizkidan eskuak atzean.

Orduan, sabel ariketak egiteko aparailuan etzan zen eta ni, gainean baina zutik jartzeko eskatu zidan. Nire hankekin zubi bat egiten nuen aparailuaren gainean, eta bere bularren gainean geratu nintzen. Lizarrek gorputza altxatu eta ahoarekin hartu zidan zakilaren burua. Eskuak bere buruaren atzean jarri eta sabel ariketak egiten hasi zen, nire zakilaren "gainean". Atzera egiten zuenean puntan geratzen ziren bere ezpainak. Baina aurrera egitean, zakil osoa jaten zidan. Atzera eta aurrera, atzera eta aurrera. Orduan ulertu nituen lehen esandako hitzak.


Hamabos sabel ariketa inguru egin zituen. Eta goxo goxo zegoen nire zakila bere listuaz beterik, bere listuaz jantzirik.


Koltxoneta batean etzateko eskatu zidan gero eta esan:


- Ikusi nahi duzu orain zenbat flexio egiten ditudan?


Koltxonetan etzan nintzen. Berak nire hankak zabaldu eta erdian kokatu zen. Burua nire hankartearen aurrean. Eta antzekoa egin zuen. Nire zakilaren punta bere ezpainen artean jarri eta... flexioak egiten hasi. Bat, bi, hiru...


- Itxoin- esan zuen- uste dut hau interesgarriagoa egin dezakegula oraindik.


Orduan, buelta eman eta 69 ederra osatuz geratu ginen.


- Mingaina atera, mesedez.


Nik mingaina atera eta bera flexioak egiten hasi zen berriro. Flexio bakoitzean nire zakil osoa irensten zuen eta, bide batez, nire mihiaren puntak bere klitorisa laztantzen zuen.

Flexioak egiteaz nekatu zenean, beherantz etorri eta nire zakil osoa bere ahoan sarturik geratu zen eta nire mihia bere alutxoan. Esku batekin barrabilak laztandu zizkidan eta bestea atzera eraman eta hatz bat sartu zidan ipurdian, bere mihia mugitu bitartean.

Horrela korritu nintzen bere ahoan eta handik gutxira bere dardarak ere nabaritu nituen nire ahoan.


- Horrela bai- esan nion- horrela egin daiteke kirola...


Koltxoneta gainean geratu ginen biok. Eta orduan esan zidan:


- Zure lagun hori, Lore, ezagutzeko gogoa dut.

- Pentsatuko dugu zerbait- erantzun nion nik...




19/11/2010

Tabernan





... Lorek esan zidan taberna batean egiten zuela lan... eta handik aste batzuetara animatu nintzen eta bere tabernatik pasatu nintzen. Azken ordua zen eta, hau zortea nirea! Loreri tokatzen zitzaion taberna ixtea. Baina hori, oraindik, nik ez nekien.
Barrara hurbildu eta agurtu nuen. Sorpresaz begiratu zidan eta masailak gorritu zitzaizkion.

- Hara! zu hemendik?- esan zidan.
- Ikusi nahi zintudan...
- ahhhhhh, ba pozten naiz, tira, ixten ari naiz, bitartean zer nahi duzu?

Ardo beltza eskatu nion eta zain geratu nintzen barraren ondoan, bere mugimenduak jarraituz.
Azken bezeroa ateraino lagundu zuen, nik trago luzea eman nion berak ateratako txupito bati eta, orduan, nire atzean nabaritu nuen. Besoekin inguratu zidan gorputza, estutu, eta lepoan eta bizkarrean hasi zitzaidan musuak ematen.
Nik ez nuen espero eta agian horregatik berehala zutitu zitzaidan hankartea, gogortu. Bere ezkerreko eskua nire sorbaldatik jaitsi, aurreko aldera joan, kremailera jaitsi eta praka azpian sartu zidan, barrabilak hartu zizkidan eta ferekatu.
Nik eskubiko eskua atzera bota eta bere ipurmasailak hasi nintzen laztantzen, praka estuen gainetik, eta estutu... txortan ariko bagina bezala.
Tabernan musika lasaia zeukan jarrita eta horrek ere laguntzen zuen. Poliki-poliki laztanek bere bidea egin eta nik burua atzera biratu nire ezpainek bere ezpainekin topo egin nahi baitzuten. Ezpain eder horiek musukatzeko irrikan nengoen, baina ni hurbildu bakoitzean berak atzera egiten zuen, nire tentazioa areagotuz. Nire aurrean jarri zen gero eta azkenean lortu nuen eta bere ezpainetan harrapatu ninduen. Musu luze eta heze batean korapilatu ginen biok.
Orduan kendu nizkion elastikoa eta bularretakoa eta bere lepoan hasi nintzen musuka. Sabelaldera. Baina tituburuetan geratu nintzen eta han, zirkuluak marraztu nituen nire mihiarekin, titiburuen inguruan. Nola gogortzen zitzaizkion nabari nuen. Eta gustukoa nuen. Bero jartzen ninduen. Bera ere bero bero zegoen. Barra gainean jartzeko eskatu nion eta hala egin zuen. Barrara igo eta bertan etzan. Praka eta kuleroak erantzi nizkion, berak ateratako txupito horri azken tragoa eman eta, nire mihi bustiarekin zuzendu nintzen bere alutxorantz. Eskuekin hankak zabaldu nizkion eta nire burua bere hankartean murgildu. Eta goxo goxo zegoen bere zukua eta txupitoaren zapore nahastua. Hasieran gainetik miazkatu nion. Gero zirkuluak egin nituen bere klitorisaren inguruan. Eta azkenik mihia sartu eta mihiarekin larru jo egin nion. Bitartean, eskuak luzatu eta bularrak laztantzen nizkion. Horrela iritsi zen, barraren gainean. Gero altxatu zen, ni biluztu eta ni ere barran esertzeko eskatu zidan. Barran eseri nintzen eta han eserita nengoelarik prakak eta galtzontziloak erantzi zizkidan, baita elastikoa ere. Txupitoaren botila hartu eta irribarre maltzur bat eskaini zidan. Ezkerreko eskuarekin barrabilak hartu zizkidan, bestean botila zeukan. Hortzekin botila ireki eta likorea nire zakilaren gainean botatzen hasi zen, guzti-guztia busti arte. Orduan botila barra gainean utzi eta nire zakila bere ahoan hondoratu. Eskuak jarri nizkion buruan, bere mugimenduetan laguntzeko. Baina, egia esan, ez zuen laguntza askorik behar. Aldiro likore gehiago botatzen zidan eta esan:

- zutaz mozkortuko naiz gaur...

barrabilak pittin bat estutu, baina minik egin gabe, eta zakil osoa bere ahoan sarturik zuela orduan isuri nintzen ni bere aho ederrean. Azken tantaraino irentsi zuen nire zukua. Gero, burua altxatu, botilari trago bat eman eta zera esan zidan:

- Benetan goxoa gaur eskaini didazun koktel berezi hau!

Eta nik erantzun nion:

- Benetan ederra taberna honetan ematen duzuen zerbitzua!

Barre egin zuen eta gehitu:

- Beti pentsatu dut horrelako zerbait egin nahi nuela, eta zu bezalako bezero bat aprobetxatu behar nuen... Dena den, badakizu zenbat gauza egin daitezkeen taberna batean jadanik itxita dagoenean... ?
- Imajinatze hutsarekin tente jartzen zait berriro... ba uste dut gehiagotan aprobetxatu beharko zenukeela taberna hau... ni behintzat ixteko orduan zu laguntzeko prest nago, e?

17/11/2010

Iphone

Beñat eta Lizar igerilekuan utzi genituen. Orain, Lizarrek berriro kontatzen digu zer gertatu zen igerilekutik atera ondoren, eta zer deskubritu berri duen...




Aurrekoan, igerilekuko jakuzzian utzi nuen kontakizuna. Eraikinetik atera eta gero Beñat bere etxera gerturatu nuela ez nuen kontatu...

Kotxean sartu zen Beñat, eta pilotukidearen eserlekuan neukan liburuaren gainean ez esertzeko, hura hartu behar izan zuen; Edorta Jimenezen “Stock 13”. Oraindik azkeneko kapitulua irakurtzeko banuen ere liburua eramateko esan nion. Liburua gustukoa neukan bai, baina azken kapitulua galdu edo bueltatzeko aitzakiaz topaketa berri bat sortzeko dileman, Edortaren baimenarekin, erraza daukat aukera.
Besarkada bat kotxearen barruan eta bere etxeko atarian utzi nuen Beñat.

Aurreko asteazkenean dei bat jaso nuen. Beñat zen, liburua azkenaurreko kapituluraino irakurria zuela eta bueltatu nahi zidala. “Aupa Edorta!” Pentsatu nuen. Azkeneko aste hauetan nahiko liatuta nabil lanarekin eta ostiralean arratsaldeko 8etan etxetik pasatzeko esan nion. Atea ireki nion eta besarkada luze batean bildu ginen biok, indarrak ematen dituen horietako bat. Horrela ginela “zurekin batera irakurri nahi dut azken kapitulua” esan zidan. Bihotza gorputzetik ateratzen sentitu nuen... Stock 13 liburu erotiko bat izanda, orrialde sorta hori eta gu bion artean sortu behar genuen hiruki irudikatu horrekin gorputza berotu zitzaidan bat batean.

Egongelako sofan eseri ginen biak eta liburuaz hitz egiten hasi ginen. Momentua janzteko Mateus bat atera nuen ardo kopa finetan. Orduan telefonoz deitu zioten Beñati eta balkoira atera zen hitz egitera. Nik, tarteka ezpainak bustitzen itxoin nion lasai lasai liburua esku artean nuela. Iphone horietako bat dauka Beñatek. Niri, egia esanda, telefono horiek ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen, baina ostiralean ideiaz aldatu nuen Beñati esker.
Tarte batez egon zen kanpoan hizketan eta dardara batean itzuli zen gaueko kanpoko hotzagatik.
- Uuuui ze hotza!. - Esan zuen berak.
- Torri hona ba, berotzen lagunduko dizut...
Iphone-a eskuen artean eta nire ondoan pega-pega zegoela, telefono zoragarri horren erabilpen bat aurkeztu zidan; Sex-position. Halakoa zen telefono-jolasaren izena. Pantailaren erdian erruleta bat agertu zen eta hari eragiteko eskatu zidan. Hatzarekin erruleta martxan jarri nuen eta txortan egiteko irudia agertu zen. Hara!!! Irudiari begira geratu nintzen, eta ixil ixilik bazegoen ere, Beñaten ezpainak belarrian sentitu nituen orduan.
- Buuf ze jolas beroa... - Ipurdia goraka eraman behar izan nuen, egoera berriari egokitzeko edo.
- Zu bai jartzen nauzula bero.
Belarria muxukatu zidan, lobuluan koska heze bat, lepoa mihazkatu... Bere gainean eseri nintzen mugimendu geldoaz, hankak irekiak nituela berari begira. Iphone-a eskuan neukan oraindik, eta ipurdi eta gerriarekin mugimendu borobilak egiten nituen bitartean zera esan nion.
- Erruletari eragingo diot eta ea ze bide markatzen digun. Jolastu nahi al duzu?
- Bidea irekidazu politta, zure esku uzten dut gaurko ibilaldia...
Erruletari biran eragin nion. Irudi berri bat agertzen zen bakoitzean nahi gabe keinu desberdin bat ateratzen zitzaidan, eta irudia ikusten ez zuen Beñatek gero eta gehiago berotzen zela sentitu nuen. Termometroak ez du gezurrik esaten, inoiz... han nabaritzen nuen nire ipurdiaren azpian bere zabil tentetu eta beroa. Bere eskuekin ipurmasailak estutzen zizkidan, eta berak nahi zuen erritmora egokitzen zuen nire mugimendua. Telefonoa askatu eta eskuak kamisetaren barruan sartu nizkion. Bereak nire elastikoen azpitik sartu zituen eta tangaren tira finarekin jolasten hasi zen. Horrek klitorian izugarrizko plazera ematen zidan. Heze heze nengoen jada.
Altxatzeko eskatu nion eta bere aurrean makurtu nintzen.
- Bidaia orain hasten da. - Esan nion praka bakeroen botoiak askatzen nituen bitartean.
Bere zakil gogorraren punta poliki miazkatu nuen. Ondoren, zakil burua ahoan sartu nuen, mingainarekin laztanak egin nizkion bitartean. Azkenerako barruraino sartu nuen Beñaten zakila eta gora eta behera aritu nintzen gogotsu jaten. Eskubiko eskuarekin klitoria laztantzen nuen, berarekin batera goxo egon nahi bainuen. Isurtzear zegoela ahotik atera nuen zakila. Gora begira eta han zegoen bere aurpegia, ahoa erdi irekiarekin...
- Maltzurra zara gero eh!. - Esan zidan par egiten zuen bitartean.
- Nire barruan eztanda egitea nahi dut.... bigarrenarekin nihoa orain.
Nire gelara eraman nuen eskutik helduta. Ispiluaren aurrean jarri eta poliki-poliki biluztuz joan nintzen. Bera nire atzean zegoen eta horrela zuzen zuzenean atzetik eta ispiluaren isladagatik aurretik ere ikusteko aukera zuen. Ispiluen magia.... Begiekin jaten ninduela sentitu nuen. Guztiz biluzik nengoenean, berarengana gerturatu eta berari arropa kentzen hasi nintzen; begirada bero, muxu eta koska txikien artean. Ohearen erdian esertzeko eta hankak irekitzeko eskatu nion. Hala egin zuen. Oso erakargarria zegoen postura horretan, bere zakilaren gogorra areagotzen baitzen, eta niri horrek pilo berotzen nau.
Bere triparen gainean pausatu nintzen, bizkarra ematen, bere zakil eder hori esku artean nuela. Nire belaunak, bere izterren azpian sartu nituen atzeraka eta horrela ipurdia goraka botata zakila nire barruan sartu nuen. Erosoago egoteko eta ipurdiaren mugimendua hobeto kontrolatzeko eskuak aurreraka jarri nituen, bularraldea pittin bat aurreraka eramanaz. Gerria eta ipurdia gora eta beheraka, alde batetik bestera, borobilak eginez... mugitzen hasi nintzen poliki poliki. Beñatek ipurditik heltzen zidan tinko eta mugimenduak gehiago markatzen zituen. Azkarrago hasi nintzen mugitzen momentu batean, bera ipurdian kolpetxo goxoak ematen hasi zenean. Nik soilik bere hankak eta behatzak ikusten nituen, eta berak nire ipurdia bere gainean, bizkar luzea eta burua... Bere behatzak isten eta irekitzen hasi zirenean jakin nuen laster iritsiko zela gorenera. Horrek azkartu zuen nire barruko desio erlojua eta batera iristea lortu genuen. Bukatzean bere barruan geratu nintzen, mugimendu geldoak egiten goxo goxo, berak bizkarra laztantzen zidan bitartean... Tarte batez besarkaturik egon egongelara bueltatu ginen biluzik. Iphone berriro hartu eta...
- Zoragarria da jolas hau. - esan nion.
Erruletari eragin nahi izan nion baina ez zebilen.
- Gaua luzea da... geratzen zaigun kapitulua irakurriko al dugu bion artean? Bakoitzak bi orrilade irakurriko dizkio besteari. Zer iruditzen?
Eta hala pasatu genituen ondorengo minutuak; biluzik, elkarri Stock 13 liburuko azken kapitulua irakurtzen...


Oharra: Erruleta ez dabil izerditan edota lubrikantea eskuan duzula. Pantailak diseinatzen eta egiten dituztenei kexa-mezua bidaliko diet aurki, ea arazoa konpontzen duten.
Lizar

15/11/2010

Hernanin



Larunbata zen, gaueko ordu biak, eta Hernanin geunden beste bi lagun eta hirurok, trago batzuk hartzen. Azkena hartzea erabaki genuen eta ni hurbildu nintzen barrara.
Orduan topatu nintzen zure begiradarekin. Tira… egia esan, aurreko tabernatik fitxatuta zintudan eta zu ere barrara hurbildu zinela aprobetxatu nahi nuen.
Eta hau zortea nirea! Euro pare bat falta zitzaizun erronda ordaintzeko eta kamarera aurpegi txarrarekin begiratzen zizun. Orduan begiratu zenuen niregana eta irribarre eder batekin ea bi neuzkan. Irribarrea itzuli nizun eta bi euro utzi, noski. Erronda ordaindu, zure lagunei eraman eta nik eskatu bitartean itzuli zinen barrara. Nik ere tragoak eraman nizkien nire lagunei eta gero zurekin hasi nintzen hizketan. Lorea deitzen zinela esan zenidan, “Lore, laguntzentzat”. Eta bazile ederra izan genuen bi euroren kontura. Eta nolabait, uste dut, horrek piztu zuela zerbait gure artean: nola itzuliko zenizkidan? Txanponez edo haragiz?... eta halakoak…
Dena den, esan bezala, aurreko tabernatik ikusia nuen zure aurpegi goxoa, eta zure gorputz erakargarria. Zure gerriak liluratu ninduen. Eta gero ere imajinatzen hasi nintzen nolakoak izango ziren zure bularrak, jertsearen azpian markatzen zirenak.
Gauza batek bestera eraman gintuen eta bat-batean zure ezpainak nabari nituen nire lepoaren gainean. Gerritik heldu zintudan nik. Eta nire ezpainekin zureak bilatu.
Tabernako txoko bat bilatu genuen eta han jarraitu genuen gure topaketa beroarekin. Musuka, bai lepoan bai ezpainetan. Eta eskuak gora eta behera, zure jertsearen gainetik… (eta azpitik), zure praka estuaren gainetik, zure gerrian… Eta nire zakila nire prakatik askatu nahian.
Auskalo zenbat denbora egon ginen horrela, baina ohartu orduko gure lagunak, bai zureak eta bai nireak, desagertuak ziren. Eta orain? Esan zenidan. Kotxea hortxe daukat, nahi al duzu nirekin etorri? Benetan kitzikagarria iruditu zitzaidan zure proposamenak eta berehala erantzun nizun: bai, baina ez eraman oso urrun, pittin bat edan dugu-eta!
Barre egin genuen, zure kotxea hartu eta Santa Barbara mendixkara eraman ninduzun, zuk ezagutzen zenuen txoko polit eta lasai batera. Kotxea gelditu eta hantxe bertan jarraitu genuen tabernan hasitako lana. Zure gorputza laztandu bitartean biluztu zintudan, guztiz. Ni oraindik jantzita nengoen, eta zure lepoa musukatuz eskua eraman nuen zure alutxora eta han jolasten hasi, zure sentsazioak sentitzen, nabaritzen, konpartitzen.
Gau-giro polita egiten zuen eta kotxetik ateratzeko proposatu nizun, ondoko zelaira. Zuk, erantzun gabe, atea ireki eta kanpora atera zinen. Eder-ederra zeunden zure biluztasunean ilargiaren argiaren azpian. Eta bular politak zenituen, imajinatu bezala.
Kotxetik atera nintzen ni ere eta zuregana hurbildu. Zuk bultzatu ninduzun eta zelaira bota. Buruz gora geratu nintzen zelaian. Oraindik jantzirik. Eta zu, orduan, nire aurpegiaren gainean eseri zinen. Alua jarri zenidan ahoan, aurrez aurre. Besoak atzera luzatu zenituen eta nire gerrian jarri. Eta horrela, nik, zure bularren ikuspen ederra neukan. Horregatik nire besoak luzatu eta zure bularrak hartu nituen nire eskuekin. Zure bularrez bete nituen nire eskuak, nire mihiak zure hezetasuna dastatu bitartean. Horrela iritsi zinen orgasmora, ilargiari begira. Eta zapore benetan goxoa utzi zenidan ahoan.
Orduan, buelta eman zenuen nire gainean, niri sorbalda emanez. Nire praka eta galtzontziloak jaitsi, zakila zure eskuekin hartu eta zure alutxora zuzendu zenuen. Gorputza erortzen utzi zenuen eta zakila erraz sartu zen zure gorputzean. Zure aurpegia ezin nuen ikusi baina ederra zen zure sorbalda ikustea eta zure gerria dantzan ikustea. Dantzan hasi baizinen, gerriarekin zirkuluak egiten, nire zakil gogorra zure barruan zegoela. Korritzera nindoala eskuak jarri nizkizun gerrian eta horrela isuri nintzen zure barnean…

14/11/2010

Festa


Festa batera joan ginen, ezagun batzuen etxera. Eder-ederra zeunden, sexi-sexi, zure soineko urdin laburrarekin, media beltzekin eta takoidun zapatekin. Ardo batzuk hartu genituen, jendearekin egon, musika entzun, gure artean hitz egin... Eta gustura geunden.

Gaua aurrera zihoan eta konturatu ginenerako ia ia bakarrik geunden festan, etxeko mutila, bere lagun bat eta gu biok. Etxeko mutilak likore bat zerbitzatu eta bere lagunari esan zion:


- Bueeeeeeeeeno, hoy ya no ligamos, como no sea entre nosotros...


Lagunak barre egin zuen, guri begiratu eta esan:


- A no ser que la parejita se anime a enrollarse aquí, delante de nosotros, y así aunque sea tenemos premio de consolación... y nunca mejor dicho!


Zure masailak gorri jarri ziren une batez. Baina biok genekien morboa ematen zigula aukera horrek, egoera horrek. Behin baino gehiagotan aipatua genuen, irudikatua.


Ezer esan gabe elkartu zenituen zure ezpainak nireetara eta musu luze bat eman zenidan, eskuak nire ipurmasailetara eraman bitartean.

Gure mutilek mutu geratu eta aurreko sofa txikian eseri ziren. Gu zutik geunden haien aurrean.

Lepoa musukatu nizun nik, nire eskuak ere zure ipurmasailetan jarri eta soinekoa igotzen hasi nintzen. Banekien zure harizko tanga begibistan utziko zituela zure ipurmasail ederrak. Eta ez nengoen oker. Publikoa adi-adi zegoen, zure atzekoaldea kontenplatuz.

Soinekoa gora bota eta kendu nizun eta nire musuak zure lepotik beherantz joan ziren, zure besoetatik pasatuz titiburu gogorretara eta han, tarte bat egon ondoren, zure sabelara eta... zure alutxora. Zure aurrean belauniko geratu nintzen. Miharekin tanga gainean geratu nintzen lehen, miazkadak emanez. Eta tanga bustitzen ari zela ohartu nintzen. Gero, tangaren oihala eskuekin albo batera eraman eta orduan bai sartu nizun mihia zure alu bustian. Eta bide batez ohartu nintzen depilatua zenuela, guztiz. Sentsazioa benetan goxoa izan zen, zentzu bikoitzean, beraz. Xuabe-xuabe zeunden, depilatu berria, eta busti-bustia. Nik ipurmasailetatik gogor heldu eta gogotsu edan nuen zure zukua, zure "perla" dastatu bitartean... Zure dardarek adierazi zidaten nire ahoan korritzen ari zinela.


Gure aurreko mutilek ez zuten hitzik, soilik begiak guretzako, edo hobeto esanda, zuretzako.

Eta ikuskizunaren bigarren partea eskaini behar genien.


Altxatu nintzen eta zu lau hankatan jartzeko eskatu nizun. Horrela jarri zinen, eta horrela ibiliz nire atzetik etortzeko eskatu nizun. Ondoko logelara joan nintzen. Eta zu, nire katua, nire atzetik. Eta zure atzean mutilak....


Logelan biluztu nintzen eta ohean etzan. Handik esan nizun ohe gainean jartzeko eta nire zakila jateko.

Zu ohera igo zinen eta, ohean ere lau hankatan zeundela, nire hankartera hurbildu zinen.

Mutilak gure inguruan eseri ziren ohe ertzean, bata eskuin aldean, bestea ezkerrean.

Zu nire zakil buruan zeunden jadanik eta mihiarekin miazkatzen zenidan. Gero zure ezpainak goxoekin irentsi zenuen nire zakil gogorra.

Mutil bat altxatu zen, laguna, ausartena, eta zure atzean jarri. Zuk ezin zenuen ikusi, nire hankartean zentraturik baizeunden, baina nik bai. Kondoi bat atera zuen poltsikotik eta gero, jarraian, biluztu zen. Konplizitate begirada bota zidan, baimena eskatuz bezala, eta nik begia kliskatu nion, banekielako gustatuko zitzaizula. Kondoia jarri zuen eta eskuak zure ipurmasailen gainean jarri. Orduan ohartu zinen zu mutila han zegoela. Zeharka begiratu zenuen baina, berriro ere, zure goxokira itzuli zinen, astiro-astiro nire zakila jaten, zaporeztatzen jarraitzeko.

Mutila zure gorputzera hurbildu, tanga pittin bat jaitsi eta kolpe batez sartu zizun zakila zure alu bustian. Nire ustez, sartu baino gehiago, irrist egin zuen zure barnean. Zuk burua altxatu eta begi bat kliskatu zenidan niri.

Mutila bultzaka hasi zen gogor, bero-bero zegoen, eta soinu ederra egiten zuen bere gorputzak zurean jotzean. Ni ere bero bero nengoen, aspaldi ikusi nahi zintudala horrela, beste mutil baten eta bion artean. Horregatik, gehiago aguantatu ez eta zure ahoan korritu nintzen goxo-goxo. Eta zuk nire zuku guztia irentsi zenuen.

Orduan aldendu nintzen eta ohe ertzean geratu. Ikuskizunaren azken traka hurbildik jarraitu nahi bainuen, eta atzeko mutilaren kolpeek ez zuten betiko iraungo. Beste ohe ertzera begiratu zenuen zuk eta etxeko mutilaren begi handituekin topo egin. Ez ziren, ordea, handitua zeukan gauza bakarra. Keinu bat egin zenion, nire lekua okupatzeko.


- Itxoin - esan nizuen nik hiruei


Ohe ertzetik altxatu eta zuen posizioa biratzeko esan nizuen. Zu berdin geratu zinen lau hankatan ohearen gainean, baina burkoei begira geratu ordez, ohe ertz batera begira geratu zinen. Horrek emango zidan aukera zure postal eder bat egiteko. Beraz, horrela zeundela mutilak zutik jarri ziren zure inguruan. Laguna bere atzeko aldeko lanera itzuli zen. Bestea zakila eskaini zizun. Eta nik argazki eder batzuk egin nizkizuen mobilarekin. Atzekoa beherala korritu zen. Eta aurrekoak, etxeko mutilak, ez zuen luze joko. Prakak eta galtzontziloak orkatiletan zituen. Eta zu bortizki jan zenion zakila. Korritzera zihoala ohartu zinenean, zakila ahotik atera, esku batekin bere barrabilak goxoki estutu, bestearekin zakilari astindu, begiak itxi eta bere zukua zure aurpegi ederrean deskargatu zuen...


Ni tente-tente nengoen berriro...



11/11/2010

Hirukote irudikatua...



Azkenean elkartu gara. Pentsio bateko gela neutral batean. Han nonbait. Lizar, Nora eta hirurok. Ardo botila batekin hautsi dugu izotza. Kopa batzuk, barre batzuk... Izotza soil soilik kanpoko aldean zegoela aitortu behar da. Barrutik bero-bero iritsi baikara hirurok.


Norari bururatu zaio ni biluztea, hasteko. Eta Lizarrek, bere zapi zuriarekin, eskuak lotu dizkit atzean. Eta horrela geratu naiz zuen aurrean, guztiz biluzturik eta eskuak loturik. Tente ere berehala jarri zait. Zuek jantzita zaudete oraindik. Lizarrek ardo kopa bat hartu, trago bat eman eta ardoz bustitutako musua eman dit. Gero Norari. Eta Norak berriro niri. Horrela geratzeko eskatu didazue eta komunera sartu zarete biak.


Ez dakit zenbat denbora eman dudan horrela baina, biluzik egon arren gero eta beroago nago. Eta nire berotasuna areagotu da komunetik atera zaretenean:


"strap on" bana (zakil-gerriko bana, alegia) jantzita zaudete. Hori besterik ez. Beno, Lizarrek mediak utzi ditu eta Norak bularretako gardena, besterik ez.






Ni lurrean belaunikatzeko agindu dit Lizarrek eta "bere zakila" jateko.







- Zakil goxo hau jan, nire putatxoa! Jan dena!







Eta hala egin dut, belaunikatu eta bere plastikozko zakila jan.







- Gustukoa duzu, e? Nabaritzen da! Ze ondo jaten duzun!







Eta benetakoa balitz bezalako intziriak entzun ditut bere ahotik ateratzen.



Noraren eskuak nire buruan nabaritu eta mugimendua eramatera lagundu dit une batez. Gero, nora ere belaunikatu da nire ondoan eta biok jan diogu zakila Lizarri, gure artean musukatu bitartean.



Tartetxo bat horrela eman ondoren agindu berri bat eman dit Lizarrek: ohera igotzeko eta lau hanketan jartzeko.







- Orain bai, gure putatxoa izatea zer den jakingo duzu, larrua jo egingo dizugu eta!







Agindua bete dut, jakina eta ordena aldatu duzue. Lizar nire atzean jarri eta Nora aurrean. Lizarrek lubrikante botea atera, bere eskuan zabaldu eta hatz bat sartu dit ipurditxoan. Eta zerbait esatera nindoala Norak ahoa bete nau bere zakilarekin eta honek ere jateko agindu.



Noraren zakila hasi naiz jaten eta orduan zerbait lodiago nabari dut nire atzeko zuloan.







- Sentitu, sentitu hau zure barnean, nire zakil handia... - esan dit Lizarrek







Lizarren zakila nire ipurdia ari da zulatzen, astiro-astiro, goxo, baina gupidarik gabe. Sandwich ederra egin duzue nirekin. Eta ni ezin berotuago, ezin gusturago, "segi aurrera, ez gelditu" ahal bezala esan dizuet, "zulatu nazazu" (Lizarri) eta "emadazu zakil goxo hau" (Norari).



Zuek ere, benetan bero eta busti zaudete.



Lizarrek markatzen du erritmoa. Eta minutu batzuk horrela eman eta gero, eskuak askatu eta ohean etzateko esan dit, buruz gora. Berak esan bezala etzan naiz ohean. Orduan Nora hartu du eta nire aurrera eraman. Hankak zabali dizkit eta, eskuekin, Noraren zakila gidatu du nire ipurtzulora. Misionero postura famatu hura egiten ari gara, baina alderantziz, jakina. Ni naiz orain neska eta Nora mutila. Hankak igo dizkit Lizarrek eta Noraren sorbaldetan jarri.



Orduan, Nora eta biok horrela gauden bitartean, gerrikoa kendu du Lizarrek, nigana etorri eta aurpegiaren gainean eseri zait Norari begira. Berehala nabari ditut nire ezpain bustiak eta bere alutxo goxo eta busti osoa jan diot, gogotsu, mihiarekin penetratuz, barrura eta kanpora, barrura eta kanpora, Norak niri markatzen didan erritmoa jarraituz, eta noizbehinka klitorisaren inguruan miazkadak emanez. Lizar nire zakilarantz makurtu da orduan eta kolpe batez irentsi dit, bortizki, goxo. Biok batera iritsi gara orgasmo ederrera.



Nora astiro atera da nire ipurditik eta guri begira geratu zaigu, zerbai eskatuko balu bezala, eta guk badakigu hori zer den.







- Zer egingo dugu orain gure Norarekin?- galdetu dit Lizarrek.







Nik hartu dut orain bere zapi zuria eta Norari ohetik jaisteko eta zutik jartzeko eskatu eta eskuak bere sorbaldan lotu dizkiot. Lizarrek gradu bat gehiago igo du tenperatura eta, beste zapi batekin, begiak estali dizkiot.



Orduan nik, nolabait, aurreko jolasa errepikatu dut. Belaunikatzeko esan diot Norari baita ahoa irekitzeko ere eta zakila jarri diot aho barruan.



Zakila isuri berria lasai dago, baina lan ederra egiten ari da Nora. Eta zakila bere ahoan ari da handitzan, aho eder hori ari da betetzen. Zakila guztiz handiturik dagoenean, Lizarrek gelditzeko esan digu. Nora hartu eta berriro zutik jartzeko esan dio. Eta Nora zutik dagoela, gorputza aurrera makurtzeko eskatu dio. Nora aurrera makurturik dago, bere ipurdi ederra gure begiei eskainiz. Lizarrek hartu du lubrikantea eta, zakil-gerrikoaren atzeko tira apartatuz bere hatz magikoa sartu dio atzeko zulotik, bere barnean zirkuluak eginez. Horrela egon ondoren niregana hurbildu da Lizar, zakilatik hartu nau eta Noraren atzeko aldera eraman. Bere eskuekin gidatu du nire zakila Noraren ipurdiraino.



Nire zakila Noraren ipurdian hasi da sartzen, poliki-poliki, berak "gehiago" eskatzen didan bitartean, "hondoratu haragi puxka hori nire gorputzean!" erregutu dit. Orduan Lizar jarri da nire atzean, bere eskuak nire ipurmasailetan jarri eta bultza egin du gogor. Barruraino sartu dut nire haragi puxka gogorra Noraren ipurdian. Eta horrela geratu naiz, bultzatu gabe, barru barruan sarturik. Sentsazio honetaz disfrutatu nahi baitut.



Bitartean aurrean kokatu da Lizar. Bera ere zutik bere gorputza makurtu du aurrera. Lubrikantea hartu eta hatz magiko hori sartu du bere ipurdian, gure begien goxamenerako. Gero, atzeraka egin du poliki poliki, Noraren gorputzarekin topo egin arte. Norari mingaina ateratzeko agindu dio eta Norak mingaina ateratzean Lizarren ipurdiarekin egin du topo eta miazkada batzuk eman dizkio. Gero, gorputza altxatu du Norak eta bere plastikozko zakilarekin zulatu du Lizarren ipurdia. Kate ederra osatzen dugu hirurok, Nora erdian dagoela. Eta bi nesken ipurdiak ederki ongi beteak. Orduan bururatu zait eskuak erabiltzea. Ezkerreko eskua Noraren hanken azpian sartu eta klitorisa laztandu diot handik. Eskuinekoa aurrera eraman eta Lizarren klitorisera eraman dut. Noraren ipurdi barruan isuri naiz eta, gero, zuek ere iritsi zarete...

Eta handik afaltzera eta trago batzuk gehiago hartzera atera gara hirurok...


PD: Horrela irudikatu dut nik (zuen baimenarekin) gure "hirukotea"...

10/11/2010

Errelatoa


Zure errelatoa inprimatu eta logelara joan nintzen. Berogailua pizturik goxo egoten zen etxean, naiz eta kalean euria egin.

Atea itxi, arropa erantzi eta guztiz biluzik geratu nintzen ispiluaren aurrean. Kajoia ireki eta jostailuen kutxa atera nuen. Eta handik "plug anal"en kit-a. Hiru dira, tamaina ezberdinetakoak, bakarrik edo lagundurik jolasteko apropos.
Ohe gainean utzi nuen orrialdea. Eta ni, lau hankatan jarri nintzen lurrean, irakurtzen hasi nintzen bitartean. Plug txikiena hartu nuen orduan, lubrikantearekin busti, atzera eraman eta... barrura sartu nuen. Erraz sartu zen nire ipurditxoan. Eta han barruan nuelarik plug-arekin jolasten egon nintzen, zirkuluak egiten nire barnean, sentsazioak nabaritzen...
Orrialdea lurrera eraman nuen gero. Plug txikiena astiro kendu, eta bigarrena hartu nuen. Burua lurreraino makurtu, orrialdearen gainean jarri arte, ipurdia altxatu eta bigarrena sartu nuen, berriro ere, atzetik... Honi pixka bat gehiago kostatu zitzaion, baina goxo-goxo sartu zen hau ere. Eta jolas berbera errepikatu nuen.
Une batez, irakurtzeari utzi eta, plug-a ipurdian sarturik nuela, lau hankatan ibili nintzen gelatik, eta ispilu aurrean geratu nintzen. Txakur bat bezala sentitu nintzen. Larrua jotzen ari diren txakur bat bezala. Eta zu han atzean zeundela imajinatu nuen.
Nire atzeko partean nabaritzen nituen sentsazioetan zentraturik nengoen, baina halere, argi zegoen nire zakila tente-tenge zegoela.
Paperera itzuli nintzen. Hirugarren plug-a hartu (lodiena) eta operazioa errepikatzen saiatu nintzen. Burua paperera makurtu, ipurdia altxatu eta plug-a ipurtzuloan kokatu. Baina oraingo honetan gehiago kostatzen ari zitzaion. Lodiegia ote zen? Burua altxatu, gela aztertu eta idei berri bat izan nuen. Papera ohe gainean jarri nuen berriro ere eta aulki bat bere aurrean. Eta aulkiaren gainean hirugarren plug-a. Orduan, aulkian eseri nintzen, zure errelatoaren aurrean eta, jakina, plug-aren gainean. Astiro-astiro egin nuen hasieran. Puntaren gainean eserita nengoen eta jaisten hasi nintzen, plug-a nire barnean nola sartzen zen nabaritzen, eta irakurtzeri utzi gabe. Plug-a erdia nire barruan nuenean, lubrikante botea hartu eta nire zakila eta barrabilen gainean bota nuen. Esku batekin barrabilak laztandu nituen eta bestearekin zakila astintzen hasi nintzen. Bitartean, nire gorputzarekin beherantz bultzatzen ari nintzen. Plug osoa barru barruan sartu zitzaidan eta horrela geratu nintzen, eserita, nire ipurdi "betea" sentitzen, goxatzen. Nire eskuaren mugimenduak azkartu nituen orduan eta... zure errelatoaren gainean isuri egin nintzen...

08/11/2010

Aurreko kontakizunari erantzuna

Lizarrek aurreko kontakizunari erantzun dio, eta hurrengo lerro hauetan kontakizunaren ondorioak eskaintzen dizkigu. Irakurri eta on egin! Mila esker, Lizar!:



...Eta gauzatxo bat gertatu zitzaidan, Beñati zure irudia ipini nion. Bai, badakit. Ez zaitut ezagutzen. Baina ametsetan gertatzen den antzeko zerbait bizi nuen esna, eta Beñaten irudikatu zintudan. Orduan, nahi gabe idatzitako istorioa apur bat aldatzen joan nintzen, zure testuetan irakurritako fantasiak gehituz. Paperean ez, baina nire buruan idazten nuen ahala, geroz eta gehiago berotzen hasi nintzen. Zureak zirenak nirean sartzen nituela ohartu nintzenean tenperatura gehiago igo zen nire gorputzean. Segituan utzi nuen ordenagailuaren pantaila, aurreko pareta lila, eta ondoko argazki txuri-beltza.
Pareta gorridun gelara joan nintzen eta jostailu berria (womolia), betiko jostailu maitea (motxilan eramateko moduko ezpainetako forma duen bibradore gorri diskretua), zapi zuria eta media beltzak hartu eta ohean pausatu nituen. Poliki-poliki tiradun kamiseta beltza kendu nuen, ez goraka baizik eta beheraka, tirak besaburuen inguruak ferekatuz hasieran eta gorputz guztia zeharkatuz ondoren; bizkarra, zilborra, ipurdia, izterrak... Beñatek egingo zukeen bezala. Erdi gardena den bularretako laranja ez nuen kendu, bai ordea elastiko grisak. Tanga laranja ere bere tokian utzi nuen. Bai, morbo handia ematen dit arropa zatitxoekin edo larruazalean egindako marrazkitxoekin gorputza apaintzea. Zure testuetako pasarte batzuk buruan dantzan nituela mediak jantzi nituen, Beñati gustatuko litzaioken bezala.
Horrela nengoela oheari begira jarri nintzen, ateratako "materialari" so. Janzkerak pilo bat laguntzen duela esan beharra daukat, ze horrela jantzita hamaika gauza egiteko aukera neukala iruditu baitzitzaidan. Ohatzeak, gainera, beltzez tindaturiko metalezko barrak dauzka buruaren aldean, eta horrek ere aukerak areagotu zituen. Zapi zuria hartu eta ezkerreko eskua erdiko barrara lotu nuen. Belauniko jarri nintzen ohearen gaiena, hankak apur bat irekiz. Bi hatz miazkatu eta klitoria laztantzen hasi nintzen. Buff.. segituan jarri nintzen heze eta orduan nire ipurdiak ere laztan eske sentitu nuen. Horietan, ezpainetako forma duen bibragailua erabiltzen dut. Lodiera perfektua eta dardar goxoa baitauka hastapeneko prestaketetan... Ezkerreko eskuko korapiloak tira egiten zidan tarteka, norbaitek eskumuturretik tinko ni heltzen egongo balitz bezala. Womolia probatzeko irriketan nengoen jada, baina erabiltzen ari nintzen jostailu maitea barruan edukitzen jarraitu nahi nuen. Lau hanketan jarri eta ipurdia goraka begira ipini nuen, burua oheko burukoaren gainean jarriz. Horrela lortu nuen ezpainetakoa ipurdiaren barruan geratzea. Postura horretan ,womolia hartu nuen eta botoiari start emanaz nire barruan sartu nuen. Itxuraz oso erakargarria ez den Womoliarekin jolastuz, eta uzkia goxo goxo zegoen bitartean iritsi nintzen orgasmora; Beñaten zakila nire aluan eta bere hatz erakuslea ipurdian zeukala imajinatzen nuen bitartean...


Lizar

03/11/2010

Bego

Begoña eta Estherrekin joan nintzen behin kanping batera. Hirukote ederra osatzen genuen, baina gure artean sexurik ez, zoritxarrez. Zoritxarrez diot zeren eta niri Begoñak asko erakartzen ninduen. Eta gainera sexuaz askotan hitz egiten genuen. Argi eta garbi. Berak ere aipatu zidan berarentzat ni erakargarria nintzela baina "badaezpada ere" ez zuela nirekin liatu nahi. Tira, dena den, sexuaz asko ikasi dut bere ondoan. Are gehiago aldi hartan, kanpinera joan ginenean. Ondarruko festak ziren eta parranda egitera atera ginen. Esther lagun batzuekin topatu eta haiekin geratuko zela esan zigun, haiekin lotara ere joango zela. Bego eta biok geratu ginen. Biok geneukan ligatzeko gogoa, baina, zerbait sortuz gero, zer egingo genuke? nora joan? Orduan erabaki genuen batek ligatuz gero eta nahi izanez gero kanpin dendara joateko eskubidea izango zuela. Baina bestea ere. Eta horretan hitzartu genituen gauzak.
Gaua aurrera joan ahala, Bego hasi zen hizketan mutil batekin eta hau berehala erori zen nire lagunaren "sarean". Aitortu behar da ez zela zaila, gau hartan Bego eder ederra zegoelako, bere praka bakero estuekin eta tirantedun kamisetarekin.
Nik alde egitea erabaki nuen eta dendarako bidea hartu. Han utzi nituen eta galdera bat nirekin etorri zen bide osoan. Dendara etorriko al dira? Pentsatze hutsarekin bero jartzen nintzen, egia esan.
Dendara sartu nintzen. Pittin bat mozkorturik negoela ohartu nintzen. Eta lokartu ezinik. Begoñak mutil horrekin zer egingo zuen pentsatzen.
Ordu erdi bat inguru pasako zen. Eta orduan agertu ziren dendan. Ni lo zakuan murgildu nintzen eta lokartuarena egin. Auskalo Begok mutilari zer esango zion! Baina dendara sartu ziren biak. Nire ondo ondoan. Eta bero-bero zeuden. Baina, zergatik ez ziren joan kotxera? Edo zelai batera? Begok opari bat egin nahi zidala bururatu zitzaidan orduan. Eta nire lo zakutik ikuskizunaren zain geratu nintzen. Begok mutila biluztu zuen, guztiz. Zakil handia zeukan, tente eta ederra. Belauniko zeuden biak. Bego makurtu eta zakila jan zion, gogoz. Ni inoiz baino beroago jarri nintzen. Beti saiatu nintzen imajinatzen nola egingo zuen txortan nire lagunak, eta orain hantxe neukan, zuzeneko ikuskizuna. Gogor gogorra jarri nintzen, esku bat nire hankartera eraman eta astintzen hasi nintzen, poliki poliki, mugimendu motelekin.
Mutila gu baino helduagoa zen eta bazekien zer egiten ari zen.
Bego hartu, buelta eman, lau hankatan jarri eta kamiseta kendu zion eta bularretakoa askatu. Gero, belaunaraino jaitsi zion praka bakero estua eta tanga. Eta burua makurtzeko eskatu zion.
Begok lurrera makurtu zuen burua eta nire begien pare parean geratu ziren bereak.
Postal ederra zen. Bego hor, lau hankatan, ipurdia altxatuta, mutil horrekin bere atzean, eta bere begiak nire begien ondoan, niri begira, gainera. Irribarre txikia eskaini zidan.
Orduan ohartu nintzen mutila bere atzean zer egiten ari zen. Zakil burua jarri zion ipurtzuloan. Eta Begoren aurpegia aldatu egin zen. Min aurpegia jarri zuen, baina berehala eskatu zion (edo zidan?) "apurtu nazazu, irekidazu ipurdia!" eta mutilak bere aginduak bete zituen. Zakila ipurdian sartu zion eta gogor hasi zen bultzatzen ipurdi borobil eder horren bartean. Eta ni? Ni paradisuan nengoen nire lagunaren ipurdia nola zulatzen zuten ikustean. Begok egiten ahal zidan oparirik ederrena. Eta mutila bultza eta bultza zegoen bitartean, Begok, diskrezio osoz, esku bat sartu zuen lo zakuaren azpian eta nire hankarte handituari heldu. Nik egiten utzi nion eta horrela korritu nintzen Begoren eskuan, mutila bere ipurdian korritzen zen une berean...

19/10/2010

Igerilekuan

Astero bezala igerilekura joan naiz gaur eguerdian. Gustukoa dut eguerditan joatea, jende gutxi baitago eta ia-ia bakarrik zaudelako uretan eta, orokorki, instalazioetan.
Eta gaur, hau ezustekoa! Igeri egiten ari nintzen bitartean agertu zara. Uretatik ikusi zaitut eta begiradarekin jarraitu ditut zure mugimenduak.
Aspaldi ikusi gabe eta bainu jantziaren azpian zure kurba ederrak deskubritu ditut beste behin. Eder ederra zaude.
Uretara sartu zara eta ni zure kale ondoan jarri naiz. Orduan agurtu zaitut eta zuk ere ezusteko ederra hartu duzu. Barre egin dugu biok, baina ez gara berriketan gehiegi luzatu, ez hozteko. Gerorako utzi dugu. Halere, ondoko kaleetan egon gara "largoak" egiten. Eta noizbehinka, burua ur azpian izan dudanetan, zuregana begiratu eta bainu-jantzia gustura kenduko nizukeela bururatu zait, zure bular ederrak hartu, ura zure lepotik nire mihiarekin lehortu... Aspaldiko topaketetan egiten genuen bezalaxe...
Ordu erdi bat inguru egon gara biok igeritan. Eta ateratzear geundelarik esan didazu beti morboa eman dizula igeri leku batean larrua jotzeak, eta hau eta beste egingo zenidakeela...
Maltzur maltzurra izaten jarraitzen duzula konprobatu dut, badakizulako ze erraztasunarekin handitzen zaidan zakila eta hala izan da oraingoan ere. Tente-tente jarri zait. Eskerrak sokorristaz aparte inor ez zegoela. Beraz, ahal bezala uretatik atera eta toalla hartu dut. Zu barrezka zeunden. Aldageletarako bidea hartu dugu orduan. Ordu biak dira eta ez da inon inor ikusten.

- Eta zure aldageletara zurekin sartzen banaiz? - bota didazu bat-batean.
- Itxoin, begiratuko dut ea norbait dagoen.

Mutilen aldageletara sartu eta inor ez dagoela ohartuta atera naiz eta seinale bat egin dizut. Barrura sartu bezain pronto musuka eta ikutuka hasi gara. Bainu jantzia kendu didazu, zakilatik hartu eta dutxa indibidual horietako batera eraman nauzu.
Atea itxi ondoren, ura gure gainean erortzen utzi dugu eta nik ere erantzi dizut bainu-jantzia.
Ez nengoen oker: eder ederra zaude oraindik. Eta asko gustatzen zait zure biluztasuna. Uraren azpian musukatu dizut lepoa, belarriak, bularrak, titiburuak, besoen barneko aldea... eta astiro-astiro jaitsi naiz zure sabelaraino. Belauniko jarri naiz, mihia zure aluaren gainean jarri eta dutxaren zaporearekin nahastu zait zurea ahoan. Ederra egoteaz gain, goxo zaude. Eskuak jarri dizkidazu buruan eta nire mihiak klitorisa gainean bere lanean jarraitu bitartean nire esku bat eraman dut zure ipurdira eta sartu dizut ipurtzuloan. Bestea aluaraino eraman eta hatz bat sartu dizut barrura. Horrela eraman zaitut orgasmoraino.
Orduan altxarazi egin nauzu eta hormaren kontra bermatu. Baina bat-batean ate bat etzun dugu eta ohartu gara norbait sartu dela alboko dutxan. Zure hatzarekin ixiltzeko keinua egin didazu. Baina segidan, belauniko jarri zara eta nire zakila jaten hasi. Berriro ere arrazoi nuen: maltzur-maltzurra eginda zaude. Zuk nire zakil osoa sartu duzu ahoan, hondoraino. Eta horrela geratu zara. Mihia besterik ez duzu mugitzen, zakilaren inguruan. Eta nik, intziriak kontrolatzeko kriston esfortzua egin behar izan dut. Zuk ere esku bat eraman duzu nire ipurdira eta hatz bat barrura sartu. Beste eskuarekin potroak laztantzen dizkidazun bitartean. Paradisuan nago eta badakizu horrela ez dudala asko iraungo. Nire eskuekin burua atzeratzeko keinua egin dizut. Baina zuk (zakila oraindik zure ahoan duzula) ezetz egin didazu buruaz. Goxe zaudela dirudi. Eta zure ahoan korritu naiz, gustu handiz. Orduan zu altxatu zara eta nire zukua oraindik ahoan duzula musukatu egin didazu, dutxaren azpian.
Aldagela berriro hutsik agertu arte itxoin dugu ateratzeko. Eta igerilekutik atera ondoren "kirola" egiteko gehiago ikusi behar garela ondorioztatu dugu. Hala izan dadila!

14/09/2010

Leihoa (Hitzordua IV)



Denbora ez galtzeko pizza bat eskatu genuen bazkaltzeko eta, ondoren,
atseden goxoa hartu genuen ohearen gainean.
Gero, zapi zuri fin bat atera eta galdetu zidan:

- Eta honekin, zer egingo zenuke?

Zapiarekin bere gorputz biluzia laztantzen hasi nintzen, hozkada txikiak ematen nizkion bitartean, ezpainetan, lepoan, ipurmasailetan...
Buelta emateko eskatu nion, eta buruz bera etzanda geratu zen ohe gainean.
Besoak atzean jartzeko esan nion eta horrela lotu nizkion. Bitartean, bere gorputzaren atzeko alde osoa laztantzen jarraitu nuen, miazkatzen...
Eskuin eskua bere gorputzaren azpitik sartu eta bere alura eraman nuen. Eta klitoritik alu barrura mugitzen hasi nintzen. Ezker eskuina, berriz, ipurtzulora eraman nuen eta hatz bat hondoraino sartu nion, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen nizkion bitartean. Bi hatzen lanek bere eragina izan zuten eta orgasmora eraman nuen.
Orduan almohada baten azala hartu eta horrekin hankak lotu nizkion. Altxatzeko esan nion eta, ahal bezala, altxatu zen.
Aulki bat jarri nuen leihoaren parean eta hantxe, aulkiaren gainean belauniko igotzeko eskatu nion. Eta horrela egin zuen. Nik leihoa ireki eta berak belaunak aulkiaren gainean jarri zituen eta kalerantz begira geratu zen.

- Orain- esan nion- gure aurreko mutilak zure aurpegia besterik ez du ikusiko. Imajinazioa landu beharko du gizajoak. Edo ez hain gizajoak…

Bere tanga hartu eta horrekin estali nion ahoa. Orduan bere atzean makurtu nintzen, belauniko, eta nire aurpegia bere ipurdiaren parera geratu zen. Mihia bere ipurmasailetan pasatzen hasi nintzen, noizbehinka hozkada txikiekin jarraitu bitartean. Ipurtzuloan mihi jarri eta handik alu hezerantz jaisten nintzen. Tangak arintzen zuen bere intzirien soinua, baina halere goxatzen ari zen. Eta nik, bere aurpegia imajinatzen nuen, eta bere bularrak airean, hor, leiho irekian, aurreko etxeetako bizilagunentzat opari eder gisa, eta horrek gehiago berotzen ninduen.
Orduan, nire mihia bere alu bustiaren barruan lanean zegoen bitartean, berriro sartu nion hatz bat ipurtzuloan eta beste bat bere klitorira eraman. Eta horrela eraman nuen, bigarren aldiz, orgasmora.
Tanga ahotik kendu nion eta aulkitik jaisteko eskatu. Ni zutik geratu nintzen, leihoa albo batera nuela.

- Eta? Zer egingo didazu zuk orain zauden bezala egonda?

Horrela lotuta (besoak atzean eta hanketan) aukera asko ez zeukan, baina ziur nengoen ondo aprobetxatuko zituela. Eta ez nintzen okertu.

Belauniko jarri zen alfonbraren gainean eta niregana hurbildu. Ahorarekin nire zakila bilatu eta zakilburua hasi zitzaidan jaten. Zakilburuaren gainean zirkulu ederrak egiten zuen bere mihiak. Eskuak jarri nizkion buruan eta zakila jaten zidan bitartean bere adatsak laztantzen nituen. Orduan nire zakil osoa sartu zuen ahoan, den dena, ia barrabiletaraino, eta handik berriro, atzera egiten zuen eta zakilburuan geratu. Eta berriro zakil osoa jan.
Nire eskuekin burua atzerarazi nion eta zakila atera nuen bere aho goxotik. Ahoa irekita mantentzeko eskatu nion. Zakil burua bere ezpainen artean sartu eta ni neu nire buztana astintzen hasi nintzen. Berak mihia ateratzen zuen eta mihiarekin punta ukitzen zidan eta horrek ere gero eta beroago jartzen ninduen. Esku bat jarri nuen bere kokotsean, bestearekin zakila astinduz jarraitu bitartean eta horrela korritu nintzen bere mihiaren gainean.
Mihi zuria erakutsi zidan, ahoa itxi eta irentsi egin zuen. Orduan altxatu zen, nire parean jarri eta muxu heze eta luze bat eman zidan, nire zukuaren zaporea zuena.
Eskuak eta hankak askatu nizkion eta eguna bukatzen ari zitzaigula ohartu ginen…

07/09/2010

Dutxa (Hitzordua III)

Lizarri eskainia




…Lokarturik geratuak ginen ohe gainean. Begiak ireki eta bere kurba biluzi ederrekin egin nuen topo. Gustukoa nuen bere gorputz biluzia ikustea. Bazkaltzeko ordua zen eta, pena handiz, esnatzeko esan nion. Arropa jantzi gabe abiatu ginen dutxara eta ura gure gorputzen gainean irristatzen hasi zen. Xaboiarekin bere gorputza laztantzen hasi nintzen. Besoak, bularrak, sabela, hankak, alua… Aparrez jantzi nizkion kurbak. Orduan berak xaboia hartu eta operazio berbera errepikatu zuen nire gorputzean. Besoak garbitu, bularra, sabela, barrabilak, zakila… Xaboia pasatzeko eta buelta emateko eskatu nion. Bere atzeko aldea garbitzeko gogoz nengoen. Buelta eman zuen baina xaboia erori zitzaion. Orduan, xaboia hartzeko, aurrera makurtu zen. Postura horretan bere ipurdi eder osoa eskaintzen zidan eta nik ez nuen aukera galdu nahi.
Ez mugitzeko eskatu nion. Eta makurturik jarraitzen zuen bitartean, nire zakila jarri nuen bere ipurmasailen artean. Goxo nengoen eta bere bizkarra ere laztantzen hasi nintzen. Zakila, berriro ere, bere ipurmasailen artean handitzen ari zen. Eta berak eskuekin bere orkatilak heldu eta barre egin zuen.
Zakila guztiz handiturik neukan eta ipurmasailen artean, gora eta behera, irristatzen hasi nintzen. Horrela tarte bat egonez gero atzerantz aldendu eta esan nion:

- Sartu hatz bat ipurtzuloan! Nik ikusteko.

Esku bat orkatilatik kendu eta bere ipurdira eraman zuen. Eta hatz bat sartu zuen ipurtzuloan eta jolasten egon zen, aurrera eta atzera, barrura eta kanpora…

- Jarraitu horrela- esan nion. Dutxatik atera nintzen, gelara joan eta gure jolasak komunera ekarri nituen.

Fusta hartu eta bere hatza ipurdian sartzen zuen bitartean kolpe txiki bat eman nion ipurmasailetan.

- Eman berriro, mesedez!- Eskatu zidan.

Bigarren kolpetxoa eman nion eta orduan ohartu nintzen hatza ipurtzuloan hondoratuta zuela. Ni neu guztiz beroturik nengoen. Fustarekin hirugarren kolpe eman nion, fusta utzi, kondoi bat hartu, zakil gogorrean jarri eta atzetik bere alutxo bustian sartu nintzen.

- Beste bidea ireki dizut- Esan zidan ipurtzulotik hatza kenduz- aprobetxatu!

Eta eskuekin ireki zizkidan ipurmasailak. Bere alutxotik atera nintzen. Dildoa hartu, berari eman eta esan nion:

- Nik zure atzeko aldea lantzen dudan bitartean ea zer okurritzen zaizun horrekin!

Eta zakila sartu nion ipurdian. Astiro-astiro. Gustatzen zitzaidan ikustea zakila nola hondoratzen zen bere barruan. Eta dildoarekin zerbait okurritu zitzaion, jakina. Ni, bere ipurdi barru-barruan nengoelarik dildoa alura eraman eta barrura sartu zuen. Dildoarekin jolasten hasi zen aurreko aldetik. Eta ni atzetik. Aldaketatik hartu, bultzaka hasi eta berehala korritu nintzen bere ipurdi barruan. Eta han geratu nintzen, bera, dildoarekin bukatu bitartean. Bere orgasmoaren dardarak nabari nituen nire zakilean.
Orduan altxatu zen, musu bat eman zidan eta uraren azpian sartu ginen berriro.

- Aperitibo goxoa- esan zidan- Orain bazkaria eskatu beharko dugu…

24/08/2010

Pentsioan (Hitzordua II)

Neskari eskainia


Pentsiora iritsi ginen. Ohe bikoitzeko gela bat hartu, ordaindu eta igogailuan sartu ginen. Laugarren pisuan zen. Igogailuan sartu bezain pronto kremailera jaitsi zidan eta zakila atera.

- Handituko al zaizu berriro?-

Eta galdetu bezain pronto nire aurrean belauniko jarri zen eta zakila bere ahoan sartu. Berehala handitu zitzaidan eta ahoa bete nion nire zakilarekin. Igogailua gelditu zenean barre eginez altxatu zen. Bizkarra eman zidan eta nire gorputza bereari estutzeko eskatu.
Nire zakil tentea oraindik prakaren kanpoan zegoen. Igogailuaren ateak zabaltzen hasi zirenean atzetik besarkatu nion. Bere gorputzari estutu nintzen. Eta horrela lortu nuen nire zakila disimulatzea, bere ipurdiaren gainean, praka bakeroaren gainetik baldin bazen ere. Eta eskerrak! Zeren eta bikote heldu bat topatu genuen igogailuaren zain. Hobeto disimulatzeko lepoan musukatu nion. Eta horrela abiatu ginen gure gelaren bila.
Halere, bikotea joan zenean, nigandik askatu eta esku batekin hartu zidan zakila. Eta horrela eraman ninduen gelaraino.
Ez dut azaldu behar, beraz, ze bero iritsi ginen gelara. Gela nahiko txukuna zen: ohe handia, mahai txiki bat, ispilua zuen armairua, komuna eta dutxa, eta kalera begiratzen zuen leihoa. Paradisu bat guretzat.
Armairuaren kontra bultzatu ninduen lepoan musukatzen zidan bitartean. Kamiseta kendu zidan, lehendabizi. Gero prakak eta galtzontziloa. Biluzik utzi ninduen. Eta han gelditzeko eskatu zidan.
Sex shopeko poltsak hartu eta komunera sartu zen. Ni ez nintzen mugitu. Bere zain nengoen. Gogotsu. Orduan ireki zen komuneko atea. Eta nire fantasia beroenetako musa erotikoa agertu zen nire aurrean. Nik, hainbeste alditan, imajinatu bezala. Gerritik gora biluzirik zegoen, bere bular borobil eder handiak erakutsiz. Eta gerritik behera begiratzeak zorabiatzen ninduen. Enkajezko mediak zeramatzan, izterretaraino iristen diren horietakoak. Eta gerrian sex shopean erositako zakil-gerrikoa jantzirik. Esku batean, gainera, berak hautatuko fusta fina.
Itxura eder horrekin hurbildu zitzaidan eta belauniko jartzeko agindu zidan. Ni belauniko jarri nintzen, jakina, eta nire ahoa bere plastikozko zakilaren parean geratu zen.
Plastikozko dildoa nire ahorantz zuzendu eta horrela oihukatu zidan:

- Jan nazazu!

Ni guztiz beroturik nengoen neskaren paperean. Eta bera, mutilarenean, antzeko zegoela iruditu zitzaidan. Esku bat jarri nion ipurdian. Beste eskuarekin dildoa hartu eta jateari ekin nion. Gogoz. Bere intziriengatik ematen zuen benetako zakila jaten ari nintzela. Argi zegoen gustatzen ari zitzaiola. Nik, gainera, ipurdiko eskua kendu eta gerrikoaren azpitik sartu nion, klitoriaren gainean, hain zuzen ere. Intziriak gero eta altuagoak ziren. Eta nik plastikozko zakila jan bitartean bera, nire atzamarren lanarekin korritu egin zen.
Gelditzeko eskatu eta ohe gainean, lau hankatan, jartzeko esan zidan. Ispiluari begira.
Nik bere aginduak bete eta ohe gainean jarri nintzen, lau hankatan eta ispiluari begira.
Horrela nengoela gortinak ireki eta pertsiana igo zuen.

- Ikus dezatela zer egin behar dizudan!- Esan zidan.

Aurreko etxeko leihoak ez ziren oso hurbil, baina halere, leiho horietako edonork ikusi ahal gintuela, urrundik bazen ere. Morbo gehiago eman zidan.
Fustarekin kolpe txiki bat eman zidan ipurmasailetan, goxo.

- Begiratu ispilura!- agindu zidan

Nik aurrera begiratu eta biok osatzen genuen irudia ikusi nuen. Ederra iruditu zitzaidan. Ispiluan ikusi nuen fusta bigarren aldiz nola altxatzen zuen eta nola ematen zidan bigarren kolpe txikia, ipurmasailetan berriro ere.
Fusta utzi eta lubrikante botea hartu zuen. Operazio guztia ispiluan jarraitu nuen. Tarteka, leihora zeharka begiratzen banuen ere. Lubrikantea bere hatz erakuslean zabaldu eta nire ipurtzulora zuzendu zuen. Hasieran zulotxoaren inguruko kanpoko aldean jolasten egon zen. Gero, astiro-astiro, hatza nire ipurtzuloaren barruan sartzen hasi zen.

- Zer, gustatzen al zaizu?
- Bai- erantzun nion- segi, mesedez, ez gelditu…

Hatz osoa sartu ondoren, atzerako bidea egin zuen, astiro-astiro berriro ere.
Orduan, lubrikante botea berriro hartu eta dildoaren gainetik zabaldu zuen.

- Orain bai – esan zidan- orain nire traste honekin apurtuko dizut ipurdia. Ikusiko duzu!

Burua ohearen parean makurtzeko agindu zidan, baita ipurmasailak nire eskuekin zabaltzeko ere. Eta nik, beste behin, bere aginduak bete nituen. Burua ohera makurtu, eskuak nire ipurmasailetara eraman eta ipurmasailak zabaldu.

- Horrela gustatzen zait, bai- gaineratu zuen- bidea irekita ikustea. Txakurtxo bat bezala egingo dizut. Nire txakurtxo zikina.
- Eta zeren zain zaude?- Oihukatu nion nik. Guztiz-guztiz beroturik.
- Mmmm- barre egin zuen berak- gustatzen al zaizu nire neska izatea, ezta? Nire putatxoa.
- Bai! Larrua jo nazazu, mesedez!

Orduan nabaritu nuen dildoaren punta nire ipurtzuloaren sarreran. Punta sartu zidan hasieran eta, poliki-poliki, plastikozko zakilak nire ipurdia nola irekitzen zuen sentitu. Min puntu bat eta plazer handia.

- Irekidazu ipurdia!- Txakur bero-bero batek bezala oihukatu nion.


Esku bat eraman zuen nire barrabiletara eta, dildoa sartu bitartean, barrabilak laztantzen zizkidan, eta batzuetan leuntasunez estutu. Hondoraino sartu zidan dildoa eta sentsazio berri bat izan nuen, orain arte ezagutzen ez nuena. Plazerez dardaraka nengoen. Ipurditik korritua nintzen.
Bera ohartu zen. Orduan, nire ipurditik xuabe-xuabe atera, zakil-gerrikoa kendu, eta ohen buruz gora etzateko esan zidan.
Ohean etzan nintzen eta bera nire gainean jarri. Baina orain norabidea aldatuta geneukan. Berak, nire gainean eserita, ez zeukan ispilua aurretik, baizik eta leihoa.
Kondoi bat jarri zidan eta eskuekin nire zakila hartu (oraindik gogor gogorra nuela) eta bere alutxorantz zuzendu. Nire zakilaren puntarekin bere alutxoaren sarreran jolasten egon zen tarte batez. Aurrera begiratu zuen eta esan zidan:

- Aurreko balkoi batean badago mutil bat, guri begira.

Nik, ohean etzana, ezin nuen ikusi. Orduan, nire zakilaren punta bere alutxoan sartu eta esanez jarraitu zuen:

- Esku bat sartu du prakaren azpitik eta bere zakila astintzen ari da. Ziur nago lehen ere han zegoela eta nik zure ipurdia nola zulatu dudan ikusi duela. Ziur flipatu egin duela. Agian gero gonbidatu dezakegu eta hirukote bat osatu. Ez al litzaizuke gustatuko? Mutil horrek eta zuk ni larrua jotzen. Berak alutik eta zuk ipurditik…

Hitz egiten zuen bitartean ni oraindik eta gogorrago nengoen. Bazekien ni nola berotu. Lehertzeko zorian. Nire zakil osoa bere alutxo bustian hondoraturik zegoen. Eta bere bularrak nire begien aurrean botaka. Orduan eskuak bere bularretara eraman eta gogor heldu nion.

- … edo beste modu batez nahiago zenuke?- hitz egiten jarraitu zuen- Agian ni lau hankatan jarri eta zu nire ipurditik sartu eta orduan, mutila zure ipurdian sartu, e? Eta hirurok ispiluari begira. Ondo, ezta?

Gerria zirkuluak eginez mugitzen hasi zen nire gainean. Bere zaldia izango banintz bezala zamalkatzen ninduen. Korritzear nengoen.

- Korritu orain kabroia!- Esan zidan.

Eta ni, bere barruan deskargatu nintzen.Orgasmo ikaragarria. Bera heltzear zegoen eta ni, oraindik gogorturik nengoenez, kondoia badaezpada aldatu eta berriro zamalkatu ninduen. Gora eta behera mugitu zituen gerriak, nire zakilaren inguruan eta, hiruzpalau kolpetan bera ere korritu egin zen.
Nire gainean etzan eta besarkaturik geratu ginen.

- Oraindik goiz da- esan zuen- atseden pixka bat hartu, dutxa bat, bazkaltzera joan eta beste asalto bat?
- Horrelakoak badira, agian bat baino gehiago. Egun bakarreko hitzordua aprobetxatu beharko dugu-eta!...
Biok barre egin genuen eta besarkaturik geratu ginen ohean...