20/12/2010

Mihia



Begiak estali dizkizut zapi zuri batekin.
Atorra eta bularretakoa erantzi eta eskuak sorbaldan lotu dizkizut.
Praka estua eta tanga erantzi dizkizut gero.
Biluzik geratu zara, ezin ikusiz, sentituz.
Ohean etzan zaitut, hankak zabaldu eta ohearen alboetan lotu dizkizut.
Ezin mugituz, sentituz.
Ohe alboan, zure ondoan, biluztu naiz, belarrira hitz zikinak xuxurlatzen dizkizudan bitartean, eginen dizudana.
Zure gainean jarri eta, bat-batean, zakila jarri dizut ahoan, aperitibo gisa.
Baina ez, ez da gaur nire plazera bilatzen dudana, zure baizik. Edo hobeto esanda,
nire plazera zurean bilatu nahi dut.
Zakila zure ahotik kendu eta mihia atera dut. Ezpainak musukatu dizkizut astiro-astiro, presarik gabe. Eta handik abiatu naiz zure gorputzera. Belarrietara egin dut salto. Lobulua miazkatu dizut. Eta berriro ere xuxurlatu hitz zikinak.
Lobulua utzi eta listuazko bidea ireki dut zure leporaino. Banpiroa sentitu naiz une batez zure lepo eder zurian. Ezker aldean miazkatu dizut aurrena, eskuin aldean gero. Dardarka zaude eta ez da hotzez, plazerez baizik.
Lepotik besoetara joan naiz eta besoetako barruko alde biak musukatzeari ekin diot. Eta besotik titietara salto. Zure titiak inguratu ditut nire mihiaz. Zirkulu zabalak egin ditut hasieran. Eta zirkuluak ixten joan naiz, titiburuetara hurbilduz, gero eta itxiagoa, gero eta itxiagoak… Eta zure titien epizentrora iristean hozkada txiki bat eman dizut. Nire ezpainekin zure titiburuak hartu eta mihiaz dastatu, gozatu. Zure dardarak nabarituz.
Sabelaldera jaitsi naiz eta zilborarren inguruan paratu dut mihia. Gerrietara. Zure gorputzaren alboetan listuazko bide berriak ireki ditut. Hanketaraino iritsiz.
Zure izterretan nabil orain, goitik behera, behetik gora. Mihiarekin, besterik ez.
Une batez itzuli naiz zure ahora. Zakila sartu dizut berriro ere segundu labur batez. Baina berriro atera eta zure ezpainak miazkatu. Eta handik salto zure hankartera, zure alutxora. Gainetik musukatu dizut, albo bietan. Presarik ez dut eta jostatzen hasi naiz. Mihia zure alutxoaren gainetik pasatuz, albo batetik bestera. Ohartu naizenean ezin duzula gehiago orduan sartu dizut, barruraino baina goxo, xuabe, motel. Zure hezetasuna dastatuz egin dizut larrua jo. Mihiarekin, besterik ez. Aurrera eta atzera, aurrera eta atzera eta, tarteka ere, zure klitoria miazkatuz. Horrela egon naiz, tarte luze bateaz, zuk gelditzeko eskatu didazun arte, zure dardar goxoak bigarren aldiz nabari arte.
Orduan kendu dizut begietako zapia eta, eskuak eta hankak oraindik loturik dituzula, nire zakila astintzen hasi naiz zure gainean, zuretzako hasi naiz masturbatzen. Zure bularren gainean isuri naiz, eskuekin zure gorputzean zabaldu dut nire zukua eta zure ondoan etzan naiz ohean…

3 comentários:

katu beltza disse...

geroz eta geihago berotzen nauzu...
neska horren tokia gustora okupatuko nuke... goxoa zure mingaina, oso...

Lizar disse...

...zapi zuriak aukeren oroitzapen politak, mihiaren bidea erreka ederra, begi itxi eta irekiak amest eta gauzatuaren arteko atea

pantaila aurreko ninietako biri muxu bat

Lizar

Lore disse...

plazeren elkar trukaketa polita irudikatu duzuna...
testua ere plazer bilakatu zaiguna...
mx bi Kabaretari