20/11/2012

Basati

Izan zaitez basati. Larrua jo ezazu nire ahoa, larrua jo nire ipurdia, izan zaitez basati, zakil gerrikoa jantzita agindu nazazu, goxa nazazu, zabaldu nire ahoa, zabaldu nire uzkia, basatiki, behin eta berriro, aseturik geratu arte, izan zaitez basati, piztiak bezala, jarri nire gorputza dantzan zure agindupean, jarri nire gorputza dardarka zure basatikeripean, izan zaitez basati eta larrua jo nazazu behin eta berriro ahoan, ipurdian, basatiki... izan zaitez basati

12/11/2012

Jasotako argazkiak

"Nire argazkiak bidaltzen dizkizut goza dezazun, goza dezazuen, nik gozatu dudan bezala. Muxu hezeak guztiontzat". 

E.

05/11/2012

Goiza

Goizean, ohean, nire ondoan etzan zara, arropa guztia erantzi didazu eta edredoiarekin nire gorputz biluzia estali. Aurrean leihoa daukagu, eta kalean entzuten da euri finaren soinua. Zuk kamisetaz eta kuleroaz jantzita zaude. Eskuak olioz bete dituzu eta nire gorputza zure eskuekin errepasatzen hasi zara. Buruz behera nago eta lepoan hasi zara, sorbaldak, bizkarra, hankak, ipurdia… Ipurdira iristean, esku batekin ireki dizkidazu ipurmasailak eta beste eskuarekin atzamar bat sartu didazu uzkian. Hor barruan jolastu eta berriro masajearekin jarraitu. Buelta emateko eskatu didazu gero, buruz gora. Eta, nolabait, ibilbidea errepikatu duzu: lepoa, sorbaldak, bularra, sabela, hankak, barrabilak… Azkenik zakila hartu didazu, goxo, motel. Olioz bete didazu eta zure eskuekin mota guztietako mugimendu lasaiak egin dituzu, nire aurpegia begiratu bitartean. Eta aurpegiak esan dizu mugimenduak noiz azkartu edo noiz moteldu. Jolasa denboran luzatu nahi baituzu. Eskua zakilaren oinarrian jarri eta zakila estutu. Gero, olioz lagundurik puntaraino igo eta esku osoarekin zirkuluak egin dituzu nire zakilburuaren inguruan. Gero, zakilburua gogor estutu eta kolpe batez azala beheraino jaitsi. Ondoren, barrabilak laztandu eta berriro zakilari ekin, mugimendu berdinekin. Ni korritzear egon naiz ez dakit zenbat alditan, eta azkenik belarrira xuxurlatu didazu: utzi eramaten, eskainidazu zuku hori… Eta korritu egin naiz zure eskuen lanari esker. Goxo geratu gara ohe barruan eta loak hartu gaitu. Gozatua da goizeko loaldi hauek. Ez dakit zenbat denbora pasatu den, baina, bat-batean, zerbait nabari dut nire hankartean, edredoiaren azpian. Han zaude zu kokatuta, eta ezpainen artean nire zakila hartu duzu. Zakil osoa sartu duzu ahoan, baina orain ez da zaila izan, lasai-lasai baitzegoen. Baina ahoan behingoz sartuta ez zara mugitu eta zakila zure aho barruan nola handitzen den hasi zara sentitzen. Eta segundo azkar batzuetan nire zakilak bete zaitu ahoa. Eta zuk berdin jarraitu, mugitu gabe, aho guztia bete-betea, gustura. Mingaina da mugitzen hasi zaren muskulo bakarra. Baina lan bikaina egiten du zure mingainak. Burua altxatzeko keinua egin dizut nik, baina ez nauzu utzi, oherantz bultzatu dituzu nire aldakak eta zakila modu berezi horretaz jateari eutsi egin diozu. Eta zakila jan bitartean nire eskuak zure eskuekin bilatu eta zure buru gainean jarri dizkidazu. Eskuak jarri dizkizut buruan eta, une berean, korritu egin naiz zure aho barruan, bero, goxo… Eta zuk berdin jarraitu duzu, nire zukua irentsita, ahoa kendu gabe, zakila zure aho barruan nola jaisten zaidan nabaritu bitartean. Ederra da horrela esnatzea…