31/01/2008

Edozein koloretan apaintzen baduzu ere
edozein posturan eskaintzen badidazu ere
edozein lekutan bada ere
maite dut zure azala
zu maite zaitudan bezainbeste...

30/01/2008

Etxera iritsiko naiz
eta gisa horretan aurkituko zaitut
nire zain
eta desirak urtuko dizkiogu elkarri
negutegi efektua
gu geu izango bagina bezala
etxera iritsiko naiz
eta larrua jo eginen didazu
zure takoi altuetatik
eta larrua jo eginen dizut
zure lentzeria zeharkatuz
eta gau hauetako izotz guztia
urtuko dugu
plazerraren sutondoan
hankartetan daramagun sutondoan..
(zure zain)

29/01/2008

ipuina

Tabernako musika altua bazen ere, argi entzun nituen haren hitzak ene belarrietan:
- Proposamenaren bat egingo nizuke gustura. Sexu proposamena, ulertzen? –
Zertaz jolasten ari zen? Galdetzen nion ene buruari. Tabernaren atea zeharkatu bezain laster liluraturik utzi ninduen emakume horrek. Gorputz ederra zuen. Liraina eta ederra, eta haren ezpainetan lizunkeriaren zaporea idatzita zegoelakoan nengoen. Bero gehiegi sentitu nuen orduan gorputz osoan. Hankatartean bereziki. Hainbeste jendea tabernan egonda, zergatik ni? Izugarrizko morboa ematen niola azaldu zidan. Niri ematen zidana jakingo balu…
- Zein da zure proposamena?- galdetu nion.
- Jolas bat proposatzen dizut- erantzun zidan irribarretsu, eta titiburuen laztanak nire besoan iltzatzen ziren bitartean azalpenekin jarraitu zuen:
- Egin duzu inoiz hirukote bat ?
- Ba... egia esan ez.
- Eta gustatuko litzaizuke nirekin bat osatzea?
- Neska edo mutila?
- Oraingo honetan mutila.
- Uf, pixka bat erreparo ematen dit…
- Zer ba?
- Ni oso irekia naiz, baina ez dut ikusten nire burua beste mutil batekin ohean…
- Imajina ezazu irudia; zu nire aurrean, zakilaren zukua xurgatzen dizudan bitartean, beste tipo bat hor, nire atzean eman eta eman… imajinatzen nauzu sandwich horren urdaiazpiko bezala? Ez al zaizu irudi polita iruditzen?
Nire irudimena lanean hasi zen orduan, eta sutan dagoen galdara bat bezala hasi nintzen jartzen. Zer zuen txarra? Deus ez, eta egia esan aspalditik buruan izan nuen amets erotiko horietako bat zen, nahiz eta nire ametsetako hirukotean bi neska egon.
- Gainera zuk hautatuko duzu zure laguntzailea- esan zidan.
- Nola?
- Hautatu tabernan dauden mutilen artean bat, eta nik proposatuko diot. Hemendik gertu nire etxea dago. Ados?
- Ados!- Erantzun nion hankatartekoak prakatik askatzea eskatzen zidan unean.
Tabernako mutil guztiak aztertu nituen orduan eta batek nire begiradaren arreta bereganatzea lortu zuen. Rastadun beltza eta gaztea zen, atletiko itxurarekin baina ez gehiegi. Haren azalaren kolorea gustatu zitzaidan. Morbo gehiegi gehitzen zion egoerari. Kolore gehiago emango zion sadwitxari.
- Ikusten duzu han dantzan dagoen beltzaran rastafari hura? Zer iruditzen zaizu?- proposatu nion.
- Ondo, oso ondo. Egon hemen, oraintxe itzuliko naiz.
Beltzaranarekin hitz egin zuen. Biek begiratu ninduten momentu batez, eta sentzatzio kontraesankorra sentitu nuen orduan. Alde batetik nire aurpegia zeharo gorritzen zela ohartu nintzen, baina beste alde batetik nire hankatartea discovery espaziontzia nasatik ateratzeko unean bezala zegoela iruditu zitzaidan. Minutu batzuk ondoren niregana hurbildu ziren biak.
- Bikote ederra lortu dut tartean kokatzeko- esan zuen neskak – goazen nire etxera, ea nola portatzen zareten!
Etxera heldu ginenean jazz musikaz apaindu zuen giroa. Neskaren gelan soilik pelikuletan ikusten diren ohe handi horietako bat zegoen. Rona izotzekin eskaini zigun. Bestelako izotza apurtzeko tenorea zela ohartu ginen hirurok.
Kamiseta kendu zuen neskak, eta bularretakoaren azpian ez handiegi ez txikiegi, titi goxo pare bat marrazten ziren.
- Lagun bat, jantzi bat, zuei tokatzen zaizue orain – esan zigun.
Beltzarana zuzenagoa izan zen eta praka kendu zuen. Nik, gutxiago ez izateko gauza berbera egin nuen. Zakila antzekoak genituen, koloreak kenduta noski, eta galtzontziloaren azpian bioi nabaritzen zitzaigun tentetze gogorra.
- Ze gaiztoak zareten. Tira ba, nik ere prakak kenduko ditut.
Eta praka bakeroak kendu zituenean agerian gelditu ziren hanka luze eta eder pare bat, baita gure desioen zentroa estaltzen zuen kulero zuri ñimiñoa, ipurdi ederra marrazten ziona.
Aurrea hartu nien nik eta kamiseta kendu nuen. Beltzaranak ere bai. Neskak, ronari trago luzea eman ondoren, bularretakoa askatu zuen eta bi titi eder eta goxo airean gelditu ziren dantzan.
- Zuei tokatzen zaizue lehen, azkeneko jantzirik gabe geratzea, ezta?
Arrazoia zuen. Bere jolasean guztiz sarturik geunden biok, ronaren zaporeaz baino, bere azalaren lurrinaz mozkorturik. Ia ia erupzioan zeuden bi zakilak agerian gelditu ziren une berean, neskaren aurpegia desioz betetzen zen heinean. Buelta eman zuen orduan eta guri ipurdia emanda, kulero ñimiñoa kendu zuen poliki poliki, ipurmasail ederra gure begien aurrean erakutsiz.
- Ez mugitu handik – esan zigun.
Ronaren botila ekarri zuen eskuetan, eta han, zutik geundelarik gure zakilen gainean txorrotada luzea bota zuen.
- Mozkortu zarete inoiz sexuaz?
Hori esan eta beltzarengana hurbildu zen. Belaunikatu zen eta zakilaren rona edaten hasi zitzaion. Lehen mingainarekin. Ondoren zakila osoa irensten. Ronaren arrastorik zakil beltzean geratzen ez zenean niri begiratu zidan irribarretsu, eta hurbildu zitzaidan. Bere ezpainek dastatu zuten lehen nire zakil-punta. Eta han eman zuen tarte txiki bat, bere desioaren objektuaz disfrutatuz. Ondoren, ahoan zakil osoa ia hondoraino sartu zuen. Operazio berdina errepikatu zuen aldi batzuk. Hasieran zakil-puntan jolasten zuten haren ezpainek gozo gozo, eta gero nire zakil osoa zeharkatzen zuen haren ahoa, goitik behera. Beltzaranaren begiradapean hotzikara bat sentitzen nuen operazioa errepikatzen zuen bakoitzean. Baina nire sumendia erupzioan sartzeko zegoen unean erretiratu egin zen eta oheraino joan zen. Ohean belaunikaturik jarraitu zuen eta hurbiltzeko eskatu zigun.
- Sanwitxera jarriko dugu martxan?- galdetu zigun.
Beltzarana eta biok begiratu genion elkarri eta harengana joan ginen. Ohe gainera. Niri aurreko atetik sartzea tokatzen bazitzaidan arren, beltzarana kokatu zen aurrean lehenengoa, baina ez zitzaidan batere inporta. Atzetik ikusten nuen espektakulua izugarria zen. Ron botila hartu zuen berriro eta beltzaranaren zakilan botatzeaz gain, bere gibelaldean ere bota zuen. Orduan hasi zen aurrean zuen zakila on the rocks edaten, trago luzez. Eserleku hartzeko moduko ikuskizuna zen. Horrelako emakume eder bat nire aurrean, zakil beltza hori nola irensten zuen ikusten, ipurdi hori nola eskaintzen zidan... baina ez zen eserita gelditzeko unerik, eta gainera, nire hankatartekoak gerra eskatzen zidan aspaldi.


Neskaren potxinera zuzendu nuen nire zakila, eta lehen, zakil-puntarekin dastatu nituen bere beheko ezpain eder eta txiki horiek. Tartetxo batean beheko ezpainak dastatuz gero, alu guztia zeharkatzea erabaki nuen. Hondoraino sartu nion nire eztena. Bizpahiru aldiz sartu eta atera eman ondoren, eta beltzaranaren buztana ahoan zuelarik, esan zidan:- Bestean, mesedez, bestean sartu.- Nola?- Hor ondoan baselina duzu, nire ipurdian zulatu dezazun irrikitan nago- eta haren mingainarekin zurrupada handia eman zion zakilari.Baselinaz bete nuen nire zakila eta oraingo honetan, ipurtzulora zuzendu nuen. Zuloan gelditu zen une batez nire zakil-punta. Mina egiteko beldurra nuen, baina nire gorputz osoa eromena bat zen, eta oztoporik ez nuen ikusten. Baselina pixka batekin igurtzi nion ipurtzuloa eta nire giltzurrunek aurrera bultzatu zuten. Zakila erdia barruan nuen, eta han jolasten gelditu nintzen tarte batez, espektakuluaz disfrutatzen, aurrean nuen beltzaranaren plazeraren aurpegiak ikusten. Arrazoi zuen. Irudi ederra osatzen genuen. Hiru gorputz sexua eta lizunkeriaren edertasunaz lotuta. Beltzaranaren zakila ahots osoarekin nola zeharkatzen zuen sutan jartzen ninduen. Eta nik, geratzen zitzaidan zakila erdia hondoraino sartu nion. Giltzurrunek aurrera eta atzera kolpekatzen zuten, eta potroak une horretan munduan gauzarik ederrena iruditzen zitzaidan ipurdi horren kontra ere talka egiten zuten. Gerrikotik hartu nuen. Ni behintzat korritzera nindoan, gehiago eutsi ezinik. Abisatu nien. Eta orduan nola hondoratzen zuen zakila bere ahoan ikusi nuen. Bazekien zer egiten ari zena. Beltzaranaren zakila haren ahoaren hondoan zegoelarik eta nirea ipurtzuloaren hondoan neskaren plazeraren oihu indartsu bat entzun genuen. Zakila beltzaren esperma irensten zuen bitartean, nire zakilaren bere ipurtzuloan deskargatu nuen. Hirurok aldi berean lehertu egin ginen. Eta horrela, zakilak haren gorputzean sarturik geratu ginen tartetxo bat ohean etzanda…

28/01/2008

karminez seinalatuko didazu bidea eta zure karminaren arrastoa jarraituko dut, badakizu. Zure ezpainetan hasi eta beste ezpainetaraino ailegatu arte. Eta musukatuko zaitut. Musukatuko zaitut nekatu arte. Nekatu arte eta karmina nire listuan urtu arte, nire odolean zure karmina gehitu arte. Musukatuko zaitut karmina nire ezpainek, nire odolak irentsi arte. Musukatuko zaitut, goiko ezpainetan, zure ahoan marrazten diren ezpainetan. Eta musukatuko zaitut beheko ezpainetan, zure izterretan marrazten diren ezpainetan. Karminez bidea seinala iezadazu. Zure karminaren arrastoa jarraitzeko prest nauzu.

27/01/2008

tatuaje-denda bateko katalogoan ikusi zintudan lehenengo aldian. eta katalogoz katalogo bilatu zintudan. azalez azal. bart topatu zaitudan arte. nire katalogoan zaude orain. baina lasai, ez zaitut salmentan jarriko. zure tatuajez margotu nahi ditudalako nire gauak...

25/01/2008

suak babestuko gaitu neguaz
suak babestuko gaitu
nire suak babestuko zaituen moduan
zure suak babestuko nauen moduan
eta suaren ondoan
larrua jo eginen dugu
behin eta berriro
negua bukatu arte
eta haratago ere...

24/01/2008

goiza da. lehen ordua. eta esnatu berria nire gelako leihoa irekitzera noa. irekitzen dut eta goizeko haize hotz sanoa arnasa hartzen dut. leihoa ireki baina berehala gortinaren atzean ezkutatzen naiz. hor zaude. goizero bezala. ordu berean esnatzen gara. zuk ez duzu leihoa irekitzen, bai gortinak ordea. eta despistatuarena eginez motel motel mugitzen zara. gaur berdez esnatu zara. nagiak ateratzen dituzu ohean belaunikatuta. eta altxatzean zure lentzeria berde ikusten dut. eta nirekin batera nire hankartea esnatzen da. gelatik pasiatzen duzu. armairuak ireki, ohea egin, zerbait bilatu, baina oraindik jantzi gabe. zure ibilbidea zelatatuz nire hankartea hartu dut eta zure mugimenduen erritmora astintzen hasi naiz. leihora hurbiltzen zara. eta begiratzen nauzu. badakizu hemen nagoela. gortina honen atzean. baina despistatuarena eginez baldin bada ere begiratzen nauzu. buelta ematen duzu. eta lentzeriaz aldatzea erabakitzen duzu. nire ohorez, jakina. zure ipurdiaren forma borobilak eskaintzen didazu. bularretakoa askatzen duzu aurretik. eta zure bularrak, oraindik ikusi ez ditudan bular horiek irudikatzen ditut. gero aldakaren alde bitan jartzen dituzu eskuak. eta tanga hasten zara eranzten. nire mugimenduak askartzen ditut. nire zakila erupzioan dago. biluzik geratzen zara. eta ohe gainean hartu duzun gaurko tanga hartu eta janzten duzu. gaurkoa beltza da. gehien jartzen nauena. eta zure hanketatik nola igotzen den ikusteak hunkitzen nau. eta zure ipurmasailen artean enkajatzen den momentuan nire gortinak bustitzen ditut. eta zuk badakizu. eta operazioa errepikatuko duzu hurrengo goizean. eta zelatatuko zaitut. eta isuri egingo naiz. eta disfrutatuko duzu. eta maitasun berezi honen gatibuak garela ohartuko gara...


ohetik altxa eta zatoz
nire mezua jaso duzu eta
proposamen lizun zein eder
biltzen dituen mezua
ohetik altxa
eta erakutsidazu
zer dakizun egiten
erakutsidazu
zure basamortu koloreko
azalaren dunak
erakutsidazu
zure oasia apenas
estaltzen duen tanga
erakutsidazu
zure desira eta grina
altxa zaitez eta zatoz
nire mezua jaso duzu eta...

23/01/2008

lot nazazu
zure fantasietara
lot nazazu
zure ohera
lot nazazu
zure usainetara
lot nazazu
zure azalera
lot nazazu
zure jolasetara
lot nazazu
eta egin nirekin
nahi duzuna
zuri lotuta
egon nahi dudalako
zure fantasietara
zure ohera
zure usainetara
zure azalera
zure jolasetara...
lot nazazu

22/01/2008

marmelada baino goxoagoa
zure azala
marmelada baino gorriagoa
zure grina
marmelada baino hezeagoa
zure hankartea
marmelada baino itsaskorrak
zure hankak
sarritan marmelada pote bat dirudizu
eta nik barrutik dastatu nahi zintuzket
edo zure azalean zabaldu
eta miazkatu...
nire marmelada...

21/01/2008

pasiatu beltzez etxetik
eta nire izarak astindu
pasiatu ipurmasailak
eta nire hankartea astindu
pasiatu aldakak
eta nire begiak astindu
pasiatu bularrak
eta nire ezpainak astindu
pasiatu hankak
eta nire azala astindu
pasiatu eskuak, besoak, sabela,
begiak, sudurra, lepoa,
eta nire bizitza astindu
pasiatu beltzez nire aurretik
eta erupzioan dagoen
vesubioa topatuko duzu
nire izaren azpian...

20/01/2008

Cruel Zelanda liburuaren pasarteak irakurri ondoren lotan geratu nintzen. Nire zukua oraindik nire sabelaren gainean itsatsita nuela. Lo goxoan murgildu nintzen orduan, biluz biluzik edredoiaren azpian. Etorri zinenean buruz behera nengoen, lo seko. Ni ohartu gabe edredoia kendu eta mundura etorri nintzen bezala behatu zenidan. Zure presentziaren lehen indizioa freskotasun moduko bat nire bizkar gainean izan zen. Zerbait bota zenidan eta, xuabe-xuabe, zure eskuek nire bizkarra zeharkatu zuten. Sentzazio goxo horrekin esnatzen hasi nintzen. Handik gutxira ipurdia altxatu behar izan nuen, handitzen hasia zen nire hankartea ongi kokatu ahal izateko. Une hori aprobetxatu zenuen zuk eta eskuak nire ipurdira eraman zenuen. Olioa, body milk edo dena delako hori bota zenidan ipurmasailetan eta zure eskuen taktoak zoratu ninduen. Ipurtzuloraino hatz bat eraman eta han ere zure laztanen goxotasuna sentitu nuen. Gero eta gogorrago nengoen. Eta laztan horiek utzi gabe, beste eskuarekin beherantz joan zinen eta nire barrabilak laztantzen hasi zinen. Geroxeago, gerritik hartu ninduzun eta nire ipurdia altxarazi zenidan. Lau hankatan kokatu ninduzun. Horrela egonda, zure eskua errazago sartzen zen nire hankarteraino. Esku bat ipurdian eta bestea nire zakilean, zure barrura sartzeko erregutu nizun, baina zuk ezetz esan zenidan, ikuskizun horretaz gozatu nahi zenuela, nire gorputzaren jabea izan nahi zenuela, ni isuri arte horrela jarraituko zenuela. Krema horretaz busti zenituen berriro ere eskuak eta nire zakilaren gainean irrist egin zuen zure eskuak. Atzeko partean, zure hatz indizeak nire ipurtzuloa irekitzen hasi zen astiro, motel, xuabe. Eta aurreko eskua gero eta mugimendu gogorragoak egiten zituen. Nire zakilaren azala jaitsi, nire hankarte osoa astinduz, gogor helduz, isuri nintzen arte...

19/01/2008

Behin esan zenidan liburu bat irakurtzen ari zinenean nitaz oroitzen zinela. Zer nolako liburua zen galdetu nizun eta liburu erotikoa zela erantzun zenidan. Irakurtzen zenuen bitartean, bertan egiten zituzten gauzak, nirekin egiteko gogoa pizten zizula. Grazia egin zidan momentu horretan. Egunen batean, zure etxean nengoelarik, liburua kuriositate handiz hartu eta irakurtzen hasi nintzen:

… por eso no perdía el tiempo. Simplemente me aseguraba de que la impresionante verga de Ra-Hau estuviera dispuesta, en condiciones de funcionar, luego me daba la vuelta, me inclinaba en lo que tuviera a mano, árbol, pared, tronco cortado a la altura de mi vientre. Entonces, en ese mismo momento, se producía la inolvidable sensación, siempre conocida, siempre nueva. El glande que separa con fuerza las tiernas murallas de la vagina, la ensarta toda, siempre forzando, pero también con esplendida flexibilidad y maravillosa suavidad, luego toda la redondez, toda la longitud de la formidable verga que realmente parece llenar con exactitud todo el canal, todo el emplazamiento disponible, huésped inefablemente previsto y deseable, que cierra tras de sí la puerta de una casa expresamente edificada para él, ya que la habita toda. Cada vez, el furioso trabajo de zapa, el salvaje jugeteo de Ra-Hau dentre de mi me enarcaba voluptuosamente los riñones antes de llegar a mi corazón. Respondía golpe por golpe. Luego, como las olas rechazadas por la proa de un barco, todo mi cuerpo, toda mi alma parecían desgarrarse en dos por la verga de mi amante. Me rasgaba en dos y, por fin, como siempre, la proa daba con el sol, y yo expulsaba frenéticamente mi placer coincidiendo con Ra-Hau, en el mismo instante en que él descargaba el suyo dentro de mí.

Errekadu bat egitetik agertu zinenean hartu zintudan, prakak jaitsi nizkizun eta aurrera makurtarazita irakurketak handitutako nire zakila sartu nizun atzetik. Larru-jotze ederra egin genuen egun hartan. Gero, pista galdu nizun, eta egunen batean liburudenda batean liburu hori topatu nuen, zuregana eramanten ninduen liburua, hain zuzen ere: Cruel Zelanda, antza emakume batek idatzia. Liburua erosi eta egun gutxitan irakurri nuen. Irakurri eta goxatu. Badakizu, esku bakarrekin irakurtzen diren horietakoa baitzen. Eta jakina, zuk esandakoaz oroitzen nintzen eta pasarte bakoitza zurekin irudikatzen nuen. Edo zurekin irudikatzeko moldatzen nuen. Eta zutaz masturbatzen nintzen. Pista galdu nizun, agian, baina ordudanik liburu hura nire mesanotxetik gertu daukat gauero, hauetako gau batean agertuko zarelakoan eta pasarteak elkarrekin irakurri eta egingo ditugulakoan…

18/01/2008

Hotza egiten du kalean. Eguerdi aldea da eta etxera heldu naiz. Hotza egingo du baina ni bero nator. Nire imajinazioa lanean etorri da bidaia osoan. Istorioak, posturak, hizketaldiak, lentzeria, lizunkeriak, zure eskuak, nireak... hori guztia ibili da nire buruan. Eta etxeko atea ireki bezain laster arropa eranzten hasi naiz. Korridorean geratu dira prakak, berokia, jertsea, galtzerdiak eta zapatillak. Dutxaren azpian sartu naiz, elastiko eta galtzontzilotan eta ur beroa piztu dut. Ur beroa nire gainetik erortzen utzi dut. Eta begiak itxi ditut. Eta ur beroa erortzen jarraitzen duen bitartean heze sentitzen naiz. Eta busti nauen hezetasun hori zurea dela imajinatzen dut. Eta komunean zabaltzen ari den lurrina zure azalaren usaina dela ere imajinatzen dut. Eta nire galtzontzilo bustiak erantzi ditut astiro-astiro. Eta zakila benetan handituta daukat. Eta galtzontziloak orkatilen parean ditudala, urak bustitzen nauen bitartean, nire bi eskuekin hartu dut zakila. Ezkerrekoa barrabiletara eraman dut eta motel-motel laztandu ditut. Eskuinekoarekin nire hankartearen azala jaitsi dut. Eta berriro igo. Eta xaboia zabaldu dut. Eta begiak berriro itxi. Eta azala berriro jaitsi, eta igo, eta jaitsi. Eta orduan belaunikatu naiz dutxa barruan. Elastikoa ez dut erantzi. Eta bustita sentitzen naiz. Zikina sentitzen naiz. Eta zu irudikatzen zaitut, zure aldaka, zure bularrak, zure ipurdia, eta nire zukua itxoiten ari den ahoa. Nire aurrean zaudela imajinatzen dut. Eta zakila gogor astintzen hasi naiz. Mugimendu bortitzekin. Ipurdia oinen gainean eseri dut eta atzera bota dut gorputza. Urak bularra bustitzen dit... eta isuri egin naiz nire sabelaren gainean...


17/01/2008

Zure eskua imajinatzen dut zure lentzeria lizunenaren azpian. Eskuarekin igurtzen duzu nire desiren objetua. Gainetik hasieran. Barrutik ondoren. Hatz bat zure hezetasunean murgildurik. Gero ahora eramaten duzu. Edo horrela esaten didazu, gero, kontatzen didazunean. Eta nik, zure kontakizunak, zure masturbazio prozesua behin eta berriro irakurtzen dut. Eta nire ohera ekartzen zaitut. Imajinazioan baldin bada ere. Eta zure eskuaren erritmoarekin batera mugitzen dut nirea. Eta nire hankartea handitzen da. Eta ezker eskuarekin astintzen dut, motelago izateko. Eta zure lentzeria irudikatzen dut, zure hanka zabalduak, zure izter goxoak, zure zuku hezea. Eta orduan zerbitzatzen dut eskainiko nizukeen nire zukua. Eta eskua bustita dudala ohartzen naiz. Eskua eta izarak. Pena jadanik ez zaudela...



16/01/2008


Niregatik balitz, nire maite, maitale edo
noizbait konplize izan diren guztiekin larrua jotzen
jarraituko nuke bi edo hiru hilabetez behin.
Denak ziren ederrak, desiragarriak,
bestela ez nintzen haiekin oheratuko.
Eta maitagarriak:
oheratu naizen neska guztiak maite izan ditut nik,
gehiago edo gutxiago, une batean edo bestean,
aurretik, bitartean edo ondoren.
Maitasunak, niretzako, magma baten antza dauka,
inguratzen gaituen indar bat grinaz,
irribarrez eta algaraz osatua.
Baina nire maite, maitale edo noizbait konplize
izan zirenek maitasunarekin zerbait egin nahi zuten,
bizitzan gauzatzen joan beharreko egitasmo bihurtu edo,
eta hori niri nekagarria iruditzen zitzaidan.
Hesi batekin itxitako amets
bihurtu nahi zuten maitasuna.
Baina zein amets itxi liteke hesi batekin desegin gabe?
Urte asko ezkonduta daramatzatenen esaera da,
emazteak ez dituela berotzen eta:
«A, baina beste neska batekin zeinek gelditu ni?».
Agian, ugaritasunaren ametsa bizi dugu gizonok,
baina emakumea aukera egin duenaren ardurak bizi du,
bere aukera zaindu beharra dauka
ez dela erratu demostratzeko,
eta agian horregatik deuseztatzen du
maitasuna magma bat bezala bizi nahi dutenen ametsa.

Pako Aristi

Ez dugu inoiz torturarik atsegin izan. Eta gure joko lizunenetatik ere, hasiera hasieratik ezabatu genuen. Eta torturatzaileak gorrotatzen ditugun bezainbeste maite ditugu torturatuak.
Horregatik esan behar dugu guk ere, Igor eta Mattin maite zaituztegula. Zapalduen aldekoak izaten jarraitzen dugulako.
Antza, orain maitasuna ere legez kanpo utzi nahi dute. Baina maitasunak, desirak bezala, ez du legerik ezagutzen. Maitatzen dugu maitatzen dugulako. Desiratzen dugu desiratzen dugulako. Bi neskek elkar desiratzen duten bezala, bi mutilek elkar desiratzen duten bezala, edozein bikotek elkar desiratzen duen bezala.
Elizak, gobernuak edota Audientzi Nazionalak kontrakoa esan arren.
Maite zaituztegu.
Eta ezingo dute maitasuna debekatu.
Ezingo dute gure desirak ezabatu.
Maite dezagun!
Goza dezagun!

15/01/2008

Nire mihi bustiak
zure zukua dastatu nahi du
nire sorbaldak zure izterren pisu ederra sentitu
nire eskuek zure ipurmasailak laztandu
nire begiek zure sabela behatu
nire buruak zure eskuen erritmoa jarraitu
nire mihi bustiak
zure zukua dastatu nahi du...
Neskatxak, maite zaituztet
hamabortz urteko neska
—haur segailok, gazi-gezok.

Zuen begi-aintziretan
ezinbertzez gainbeteak
hondatzen naiz, itotzen naiz.

Neskatxak, zuek zarete
ezti gozo, esne, gari
ene gosete handian.

* * *

Bazabiltzan
ahizpa gazte bi dantzan
(zein eremutan, ahantz dut...)

Haien beso luze-luzeek
niri eresiz ziostaten
ziraun-poema samin bat.

Ur ezpondan biak zeuden
elkarri laztanka, maitez
bular zuriak ikara,

iztar guriak ihesi.
Sortu orduko urtzen zan
ene gogorapen oro.

Han, palmadoi orlegian
gogoan nerabiltzanak
ezin erranak dirade.

Han, palmadoi ferde hartan
erori ziran neskatxak
elkarren besoetara.

* * *

Non zan hori? Zer egun zan?
Ala dena gau-amets bat
izan ote da bakarrik?

Herriminez, ezin-minez
erdiratzen zait bihotza
arrats luzetik goizera,
lo-gabean.


Jon Mirande

14/01/2008

zure fantasia zikin-zikinak... (I partea)

Harritu nintzen erabat, galdera hori lehenengo aldiz egin zenidanean:
- eta zu, beste mutil batekin oheratuko zinateke?-
Nik ezetz erantzun nizun berehala eta zuk irri egin zenuen.
- Zergatik ez?- Errepikatu zenidan.
- Ba... ez dakit. Pentsatu nuen. Ez zaizkidalako gustatzen.
- Baina ni beste neska batekin ikustea gustatuko litzaizukeela esan didazu behin baino gehiagotan, are gehiago, hirukote bat egiteko proposamena ere egin didazu- Aurpegiratu zenidan. Eta nik ezin izan nuen hitzik ere esan. Arrazoi zenuen. Orduan jakin nahi izan nuen:
- Zuri ni beste mutil batekin larrua jotzen ikustea gustatuko litzaizuke?
- Erabat- Erantzun zenidan- Soilik imajinatzeak bero-beroa jartzen nau jadanik- Gainera, ez baduzu probatu nola esan dezakezu ez duzula gustukoa?
- Ez dakit, nik neskak gustukoak ditudalako eta, gainera, soilik zuretzako izan nahi dut.
- Niretzako izango zara berdin berdin, are gehiago, nireago izango zara ene fantasiak betetzen laguntzen badidazu. Eta gainera, badakit nola gustatzen zaizun zakila zupa diezazuten, ba... nork hobeto mutil bat baino?
- Zer esan nahi duzu?
- Mutilek ezagutzen duzuela zer gustatzen zaizuen. Eta zuri hori gustatzen bazaizu, beste mutil bati ere gustatuko zaio, ziurrenik, beraz, mutiko batek egiten badizu, neska batek baino hobeki egingo lizuke, ez zaizu iruditzen?
- Ez dakit zer esan, niri zuk nola egiten didazun izugarri gustatzen zait. Zure ahoak sobera ongi ezagutzen ditu ene zakilaren zoko-moko guztiak.
Eta pentsakor geratu nintzen. Isilik egin nuen zure etxeraino eraman gintuen bide osoa.
Bi aste pasa ziren eta hizketaldi hura behin baino gehiagotan etorri zitzaidan burura, baina ez nion garrantzi gehiagorik eman, taberna horretan egon ginen arte... Goizeko bostak ziren eta zure mugimenduen eta trago batzuen eraginaz bero-bero sentitzen nuen ene burua. Pozik nengoen, irribarretsu, eta tabernako txoko horretan zure ezpainetan dastatzen nuena izugarri gozoa iruditzen zitzaidan. Orduan zure irri maltzur horrekin begiratu eta esan zenidan:
- Ikusten duzu han dagoen mutikoa?
- Zein? Barra ondoan dagoena?
- Horixe bera. Zer deritzozu?
- Zer esan nahi duzu?
- Ba hori, ea zer deritzozun?
- Guapoa dela.
- Orduan gustukoa duzu?
- Ez dut hori esan, soilik polita dela, baina horrek ez du esan nahi nik gustukoa dudanik.
- Baina atsegin duzu?
- Bai...- dudatu nuen- ...pixka bat, zer ba?
- Ba ongi- azaldu zenidan- Zer ba? Ba aipatu nizun nire fantasia txiki hura bete nahiko nukeelako.
- Zer fantasia?- Harritu nintzen.
- Ohe batean ikusi nahi zaituztet, zu eta hori. Nik begiratzen dudan bitartean. Bueno... begiratu eta atzamarrekin lan egin, jakina...
- Tira, tira... bueno, gaur nahiko berotuta nago eta ideiak erakartzen nau baina ez dut uste mutiko horrek nirekin oheratzeko asmorik izango duenik!
- Ezetz? Ezagutzen dut. Auzokoa da. Eta auzokoa izateaz gain homosexuala ere badela badakit. Eta sartu garenetik ez dizu begirik kentzen. Txoro-txoro eginda dago zurekin.
- Ez da egia izango!
- Oraintxe bertan argituko ditugu gure zalantza guztiak.
Eta, ahoa bete hortz, jarraitu nuen mutikorenganaino eraman zintuen zure gerrien mugimendua. Garagardoari trago luze bat eman nion arnasa hartzen nuen bitartean, eta zuk hitz egiten zenuen bitartean mutikoaren begirada nire begietan iltzatuta sentitu nuen. Ez nekien non sartu. Eta ez nekien zer egin. Orain arte sentitu ez nuen erakargarritasun berezi bat sentitzen nuen. Mutiko horren azala dastatu nahi nuen zuretzat, haren ezpainak jan, haren ipurmasailak zeharkatu, haren barrabilak laztandu eta haren zakila jan, nirea izango balitz bezala, zu begira zauden bitartean... zakila hori jan, zuretzat...


(...to be continued)
SENZA CHE LO CHIEDESSI, MI HAI FATTO LA GRAZIA

Senza che lo chiedessi, mi hai fatto la grazia
di magnificare il mio membro.
Senza che lo sperassi, sei caduta in ginocchio
in posizione pia.
Quello che è stato non è stato sepolto.
Per sempre e un giorno
il pene riceve la pietà osculante della tua bocca.
Oggi non ci sei né so dove sarai,
nell'impossibilità totale di un gesto o di un messaggio.
Non ti vedo non ti sento non ti stringo
ma la tua bocca è presente, adorante.
Adorante.
Non credevo d'avere tra le cosce un dio.
Carlos Dummond de Andrade

11/01/2008

Ganbara beltzen klubeko lagunen eskutik heldu zaigu Sonia Gonzalez-en poema hau:

Dipsomania





Bere hitzen txanpan indarra

Bere musuen ardo gorria

Bere izerdiaren garagardo mikatza

Bere malkoen ginebra hutsa

Bere hankatartearen ron zuria


http://gbklub.blogspot.com/
Agur iragarria



Lotan nengoela uste zeneuen. Eta nik lokartuarena egiten besterik ez nuen egiten. Joan behar zinen eta nik banekien. Aspaldian sumatu nuelako. Zure aitzakia guztiak sinestu nituen, edo hori esan nizun, bederen. Orain, lokartuarena egiten ari nintzen bezala, lehen ere despistatuarena egin nuelako. Altxatu zinenean zure gorputza behatu nuen, begiak ia ia ireki gabe. Zure biribilguneen argazkirik ederrena egin nahi nizun. Zure aldaka ederra, zure bular goxoak, zure ezpain delikatuak, zure adats maitagarriak, zure ipurmasail desiragarriak...
Eta ez nengoen ametsetan, ez. Akordatzen ari nintzen gure jolas guztietaz, musuak, laztanak, miazkadak, larru-jotzeak, kafiak, lentzeria, tabernetako komunak, hiriburuak, baserriak, hondartzak... ibilbide ederra orain eten behar zenuena. Ohera hurbildu zinenean begiak itxi eta inoiz eman didaten muxurik leunena eta eztiena zaporeztatu nuen. Atera joan eta alde egin zenuen arte. Ez nuen ulertu baina despedidak gustukuak ez ditudanez errespetatu nuen. Eta etorri zinen bezala joaten zinela ikusi nuen. Eta itzultzeko asmorik ez zenuela banekien ere, despedida batek topaketa berri bat ahalbideratzen duela pentsatu nuen. Ohar bat eta zure tanga beltz ttipia utzi zenizkidan mesanotxearen gainean. Oharra irakurri eta tanga usaindu nuen, gaueko jolasek eragindako zure zukuaren usaina zeraman oraindik. Ez dakit itzuliko zaren. Baina badakit, behintzat, nire etxeko giltza ez zenidala itzuli eta zurekin eraman zenuela. Beraz, batek daki, agian gauaren batean, hotza sentitzean, gau bakar baterako baldin bada ere, nire izaretara bero bila etorriko zara. Nik, badakizu, ateaz gain, leihoa izango dut irekita. Eta noizbehinka, zuretzako istorioak asmatzen jarraituko dut. Egunen batean erantzungo didazulakoan. Despedidak ez zaizkidala gustatzen esan dut. Zure oharrak, zure ipuin erotikoen zirriborroak, zure tanga hartu eta ohean geratuko naiz, izarak zutaz (beste behin) bustitzeko asmoz. Bidaia ona izan!




09/01/2008

Eta bakarrik geratu ginen tabernan. Kamareroa ezagutzen zenuela esan zenidan eta barruan utzi gintuen. Gauaren ondorengo desolazio horretan. Barrara igo zinen, mediak orkatiletaraino jaitsi eta hankak zabaldu. Ni, miazkadak ematera joan nintzen. Baina ezetz, ez zela momentua esan zenidan. Eta alua igurtzen hasi zinen nire aurrean. Orduan, tabernako butaka horietako batean eseri nintzen. Zu barratik jaitsi eta nigana etorri zinen. Praka erantzi zenidan eta nire hankarte gogortua airean utziz, nire gainean eseri zinen. Aurrez aurre geunden biok, zure barruan, butaka horren gainean. Larrua jo egin zenidan nire lepoan miazkadak eta hozkadak egiten zenituen bitartean. Larru-jotze ederra gaueko ordu txikietan. Baina eguzkia atera aurretik joan behar zinela esan zenidan. Eta eguzkiaren lehenengo izpiekin batera desagertu zinen, bat-batean, banpiro bat izango bazina bezala. Eta han geratu nintzen ni, butaka horren gainean, biluzik, nola desagertu zinen ikusten...

Amodio poemarik xamurrena izkiriatu nahi nizuke

poeta erromantikoen xalotasun eta

erru gabeziarekin.



Zure zangoak luze luzeak balira

eta ene zangoak zureak lain luzeak

mahaipean luzatuko genituzke zangoak

zangalatrabatzera jolasteko.



Ene atzamarrek zure larrua ukituez gero

pospolu antzera izekiko lirateke.



Mundua arrisku larrian jarriko genuke

gure besarkadagatik ikaratzen ez dakit zenbat

Richter eskalan.



Erdu harresia aihenbelarrak lez eskalatuaz,

erdu untziaren kubertara jauzten den olatuaren gisan,

erdu eremu lehorra hondatzera datorren ekaitza bezala.

Erdu eta bihur ditzagun hitzak haragia.



Solda gaitzatela bata bestearen kontra.



Horrelako poema gogotsu bat eginen nizuke,

baina zer laburra den lirikarena.

Leihoa zabaltzean, zeldara zure ordez,

errealitatea sartzen zait, bere altzairuzko

hatzaparrekin, orroaka.



Joseba Sarrionandia
Emakumeen auzoan
Iritsi zara; hau da emakumeen auzoa, esan zidan. Ostia! Sin Cityn bezala!, esan nuen. Sin City? Gure aldean neska horiek pixa egiten dute kulerotan, hau beste kontu bat da. Eta emakume horiek?, galdetu nizun kalea zeharkatzen zuten lau neska seinalatuz. Gaueko patruila, erantzun zenidan serio. Gaueko patruila? Baina, baina, lentzerian doaz! Horregatik dira "gauekoak". Eta zer egiten dute? Intruso bat balego, hilko lukete... larrua jo ondoren, jakina! Eta neska bada? Zer inporta du horrek? Hau bizioen hiriburua da, hemen dena da posible, guk jarri genituen arauen arabera. Eta zer gertatuko da nirekin? Lasai gizon, zu ez zara intrusoa, nik ekarri zaitut, beraz...
hilko zaitugu larrua jo gabe. Hori edo... Hori edo?, galdetu nion zurbil. Edo gauan zehar patruilako guztiak eta ni, "pozik" utzi behar gaituzu... Zeuk erabaki! Biluztu ninduten eta lehenengoak, patruilako kapitainak, nire gainean larrua jo egin zidan. Bigarrenari "pozik" utzi nion ordu erdiko "mihi-lanarekin". Hirugarrena pozik uztea ez zen zaila izan, mingarria baizik. Gerrikoan lotzen diren horietako bibragailu bat atera, bere gerrikoan jarri eta atzetik larrua jo egin zidan. Ordurako hankartea berreskuratuta neukan eta laugarrenak nahi zuen zuku guztiak eman nion. Osoa jan zidan, gelditu gabe. Bosgarrenarekin ezin izan nuen, baina zin egin nion, hurrengo egunera arte bizirik mantentzen bazidaten, aurreko laurek egin zidatena egingo zidala berak. Eta promesa horrekin egun bat gehiago iraun nuen emakueen auzoan. Hurrengo gauean, bosgarrenak, larrua jo egin zidan gainean, alua jan nion ez dakit zenbait orgasmotaraino eraman arte, atzetik penetratu zidan, zakila esprimitu zidan eta gero, pistolaren kanoi hotzaren taktua nabaritu nuen nire buruan. Atzo bukatu behar izan zenuen lana. Gaur beranduegi da. Bidaia ona izan. Klik! Irri egin zuen. Pistola deskargaturik zegoen. Bai, pentsatu nuen izerditan blai nire kolkorako, hauen aldean Sin Cityko neskek pixa egiten dute kulerotan...

08/01/2008

LIKOREAK
Tabernan ilun horretan ezagutu ginen. Martxa egiteko gogoa zuela esan zidan eta botila bat whisky eskatu zuen. Botil oso bat?, harritu nintzen ni. Lasai, martxa emanen dizut, esan zidan. Jendetzaren artean, gaueko beste bi mamu bezala komuneraino lagundu nion. Mutilen komunean sartu ginen. Arropa erantzi zuen nire aurrean eta soilik bota altuak utzi zituen jantzita. Hortzekin ireki zuen botila. Eta garondotik behera, bere bizkarretik, whiskya isurtzen hasi zen. Edan ezazu!, agindu zidan. Nik agindua bete eta garondon hasita, nire mihiarekin bere sorbalda zeharkatu nuen, eta ipurmasailak zeharkatzen zituzten whisky errekak ere edan nituen. Ipurdiaren gainean gehiago isuri zuen eta edaten jarraitzeko esan zidan. Bi ipurmasail horien artekoa ere miazkatu nuen. Whiskyaren zaporeak haren azal gainean erotzen ninduen. Buelta eman zuen eta komunean eseri. Eta whisky gehiago isuri zuen haren alutxoaren gainean. Mozkortu nitaz!, oihukatu zidan. Hara jaitsi nuen mihia eta haren alutxoan edan nuen inoiz probatu dudan likorerik onena. Botila hustu zuen bere hankartean eta botila lurrean utzita nire burua hartu eta berriro ere bere alutxora zuzendu zidan. Bere eskuek gidatzen zituzten nire mugimenduak eta nik ez nuen gelditu nahi, zaporeen koktel hura edaten eman nahi nuen gau osoan eta alutxoa goitik behera, behetik gora edaten nion... Komuneko kanpoaldean jendea zain nabaritu genuenean atera ginen. Eta barrarantz gindoazela esan zidan: tira, hurrengo tabernan niri gustatzen zaidan likore goxo hori hartu eta zuregan edanen dut. Eta hurrengo taberna horretara iristeko irrikan geratu nintzen...





07/01/2008

Bartzelonan izan zen, zure lagun baten etxean. Hiria ezagutzera joan ginen eta zure lagun horrek beste bi lagunekin konpartitzen zuen pisua. Guri egongelan egokitu zitzaigun lo egitea. Ongi, ezin ginen kexatu. Hiriaz disfrutatu genuen, jakina. Eta hiriko giroaz zipriztindurik itzuli ginen etxera, larrua jotzeko gogo izugarriekin. Berandu zen, ordu biak inguru. Eta, antza, etxean denak lotan zeuden. Gu izan ezik, noski. Egongela ixteko aukera handirik ez genuen. Ohe bihurtzen diren sofa horietako bat geneukan guretzat. Zabaldu genuen zaratarik egin gabe. Eta ohe handi bat bihurtu genuen. Gure ohe horren ondo-ondoan zure lagunaren logela zegoen, eta aurreko partean, balkoi handi horietako bat. Aste santua zela uste dut eta beroa egiten zuen. Oroitzen zara? Balkoia ireki eta izaren gainean etzan ginen. Kulero eta kaltzontzilotan, besterik ez. Eta horrela nire zakilarekin hasi zinen jolasten. Gogor jarri zitzaidan berehala. Gogotsu nengoen. Zure laguna ez da esnatuko?, galdetu nizun. Espero dut ezetz, esan zenidan. Kaltzontzilo erantzi zenidan eta nire zakila jaten hasi zinen. Bira eman eta nire zakila jaten utzi gabe zure alua jarri zenidan ahoan. 69 ederra osatu genuen. Eta zenbaki horretan geundela ondoko gelako atea entzun zen. Zure laguna pixa egitera zihola. Lo aurpegiarekin begiratu gintuen. Gu, lotsa-lotsa eginda berari begira geratu ginen, gure jarduera geldituz. Eskua burura eraman zuen. Ufff, nigatik jarraitu, esan zigun, nik zuen lekuan gauza bera egingo nuke. Eta zuri begira esan zizun: goxa ezazu zakil gogor horretaz, bestela nik jango dut, e? Irri egin genuen hirurok. Guk gure jolasekin jarraitu genuen. Zure laguna komunera joan zen baina, itzuli zenean, bere gelara sartu ordez egongelako sofa txikian gelditu zen, guri begira. Ohartu nintzenean, kuleroen azpian zuen eskua. Eta bere alutxoa igurtzen zuen gure erritmoa jarraituz. Zuk postura aldatu zenuen eta nire gainean kokatu zinen, zure lagunari bizkarra emanez, baina aurreko etxeei zure bular borobil handiak erakutsiz. Bi aldetatik geneuzkan publikoa. Eta horrek bustitzen zintuela (gehiago ahal bazen) ohartu nintzen. Baita zure lagunari ere. Eta ez dut esan behar nola jartzen ninduen ni. Eskuak burura eraman zenuen, aurreko leiho baten atzean mutil bat ikusi zenuelako, guri begira. Eta larrua jotzen ninduzun, baina mutil horri begirik kendu gabe. Nik, zure bularren dantzaz disfrutatzen nuen, baina zeharka zure lagunaren mugimenduak zelatatzen nituen. Bere aurpegiak orgasmoren atarian zegoela iragartzen zuen, eta nire zakila zure aluan nola hondoratzen zen mira-mira eginda zegoen. Isuri ginen. Hirurok. Laurok, suposatzen dut. Eta larru-jotze interaktiboagorik ez dut ezagutu, oraindik...

06/01/2008

Kaletik gindoazela ohartu nintzen. Soineko beltza zeneraman, mediarik gabe oraingo honetan. Eta takoi altuko zapatak. Pittin bat aurreratu zinen, erakusleiho bat ikusteko aitzakiarekin. Eta bat-batean orkatilen parean ikusi nuen zure tanga beltza. Hor, jendez beteriko kale erdian geundela. Nik ez nuen eraskuleihoa ikusten, zu besterik ez nuen ikusten. Bero nengoen. Guztiz. Tanga erantzi eta eman zenidan. Zer, nora eramango nauzu orain? Galdetu zenidan. Eta une horretan bazenekien nahi zenuen lekura eraman ahal zintudala. Soineko beltzaren gainean, ipurdi parean jarri nizun eskua. Eta nire eskuaren takto leuna sentitzean hozkirri batek zeharkatu zuen zure bizkarra. Nire katua, esan nizun, soineko hori altxatzeko irrikitan nauzu, jarrai nazazu...

05/01/2008

tanga kendu eta makurtuta geratu zara
nire zain.
badakit nola gustatzen zaizun
postura horretan ni zure atzetik agertzea
eta zure barrualdean irrist egitea.
ez mugitu, banoa!
ipurmasailetatik hartuko zaitut
zure barrualdean gogor-gogor
irrist egingo dut
eta plazerraren irletara
eramango zaitut,
bazatoz?
Zure etxera heldu nintzenean, benetan maltzur aurpegia zenuela iruditu zitzaidan. Irribarre hori ezagutzen dut. "Gaur zerbait berria" esaten duzunetako irria baita. Halere, ez nuen deus ere imajinatu nahi eta ez nuen deus ere espero. Kafea hartzera gonbidatu baininduzun, besterik ez. Eta halakoetan, biok bagenekien batzuetan larrua jotzen genuela eta beste batzuetan, ordea, ez. Kafea zerbitzatu zenuenean logelan desagertu zinen. Nik, goilaratxoari ematen nizkion bueltan, kikara barruan. Eta bat-batean, zetazko bata bat jantzirik agertu zinen nire aurrean... Mando moduko bat eman zenidan eta nik, mando horri, harriturik begiratu nion. Zer demontre da hau? Galdetu nizun. Ikusiko duzu, erantzun zenidan, baina aurretik zure arropa nahi dut. Arropa erantzi nuen eta biluz-biluzik geratu nintzen. Orain, esan zenidan, agintzen dizudanean botoia sakatu. ????? Harriturik jarraitzen nuen guztiz. Baina orduan ulertu nuen. Bata kendu eta zure gerriaren inguruan zeneraman aparailu berria ikusi nuen. Eta hori? Hori nire tximeleta magikoa da, zuri plazerra ematen dizudan bitartean nire altxorra ere gustura-gustura egongo da. Atzo bertan oparitu zidan lagun batek eta... zurekin probatzeko agindu zidan... Hitz horiek esan eta nire hankartera makurtu zinen. "Gaur zerbait berria, badakizu", esan zenidan nire zakila irentsi aurretik. Hankartea jan ta jan aritu zinen. Une batean, burua altxatu eta esan zenidan: botoia sakatu. Nik botoia sakatu eta tximeletaren soinua zure alutxoaren gainean entzun nuen. Mmmmm, esan zenuen berriro ere nire hankartera makurtaraziz. Eta zakila jaten zenidan bitartean, esku biak libre zenituenez, nire ipurmasailetan jarri zenituen, eta nire ipurtzuloarekin jolasten ere aritu zinen. Tximeletaren hegaldi eder horretan hegal egiten ari nintzen ni neu, eta nire atzeko zuloan zure hatza sartzen zen bitartean, zure ahoak nire hankarte gogor-gogorra irensten zuen. Zure aurpegian ere plazerraren zantzuak antzeman nituen. Tximeleta badabil, pentsatu nuen zure ahoan isuritzean...

"Atzo jaso nuen zure mezua eta arratsalde osoa guztiz berotuta eta hankatartea busti bustia nuela pasa nuen. Azkenean komunean izkutatu beharra izan nuen gorputzeko kalenturak intzirio gozotan atera zitezen, galtzak jaitsi zapaten pareraino eta hain bustia zegoen alutxoa ferekatzen hasi nintzen. Lehenbizi poliki poliki, goitik behera, zuku beroa nola zerion gozatuz, gero azkartxeago, arnasa berotzen, ezker eskuko behatzak ere alfer zamarrik zirela eta lanean jarri nituen, alutxoan busti eta ipurdira, zulotxora, barruraino plazerraren plazerrez. Tarte horretan zuk zakila nola sartzen zenidan gogoratzen nintzen, nola baselina eman eta zure behatzekin irekitzen zenuen lehenbizi zulotxoa eta zakil puntaz nola gozatzen zenuen. Baina ez nuen denbora gehiegi izan oroimenerako, zure zakil gogortuaz gogoratzen nintzen bitartean gero eta kitzikatuago nengoen eta masturbazio azkarrari ekin nion, eskuinez aluari, eskerrez ipurdiari....handik eta intzirio gozotan lehertu nintzen arte, ederra izan zen..."

04/01/2008

Badira beldurra ematen duen edertasuna duten neskak. Dardara eragiten duten begiak. Euriaren lurrina daraman ahoan erokeriaren bat egitera bultza zaitzaketen ezpainak. Haien ilea, nola utzi laztandu gabe! Nola kendu burutik haien gorputzaren irudi imajinatua, gauean gelako epeltasunean zaudenean! Hain ederrak dira neska batzuek non neure burua saldua sentitzen dudan haien aurrean. Madarikazio biblikoen antzera, haien hitz bat aski nuke errekara saltatzeko. Zergatik egiten gaitu besteen edertasunak hain ahul, mengel, nerabe eta eskas? Gaur goizean ikusi dut horrelako bat, zelta-odola daraman euskaldun bat. Eskerrak ez didan begiratu, eskerrak ez den niregana hurbildu sua eskatzera, edo ordua galdetzera, edo elkarrizketa bat hitzartzera, eskerrak ez didan esan nitaz maiteminduta dagoela, eskerrak ez didan eskutik heldu eta «goazen» esan, ezingo bainiokeen ezetzik eman eta ezagutzen dudanetik maite dudala ukatu.




Pako Aristi
zure hankartea dastatzera nator,
esan zidan tabernan hurbildu zitzaidan neskak,
tragoa apuratu eta mira-mira eginda geratu nintzen,
zer?, esan nion
eta esaldia errepikatu zidan zigarroaren kea askatuz,
eta pentsatu nuen
inoiz ikusi ditudan ezpain ederrenak zituela,
zure hankartea hustutzera nator, hobeto esanda,
zuzendu zuen,
eta neska ezezagun horren kea jarraituz
tabernako komunean desagertu ginen biok...

Style



With high heels that place my ass

prick level like a cat

in heat stretching out her toes

to accommodate whoever comes

and curled hair to remind you

of what it feels like

down there I wet my lips

in labial readiness

shade my eyes for that overwhelmed

orgasmic look and say

I dress up

to appear

presentable.



(Karen Alkalay-Gut )

03/01/2008

EZ DA BATERE ARRAROA
Nork ez du gogoan txikitan ikusten genituen pelikulak? Larunbat arratsaldetan Tarzan eta Janerekin disfrutatzen genuen eta gure buru txikian, ohartu gabe, iltzaturik geratzen hasiak ziren irudiak erregistratu genituen. Gizonaren gorputz enbor biluzia eta tangaren aitzindari izan zen emakumea. Orain ulertzen dugu zergatik gustatzen zaigun hainbeste sexua eta erotismoa... Tarzan eta Janeren erruz.

Txikitan maitasuna erreprimitu egin ziguten
pelikularen zati hori, laguna, moztu ziguten
Paradisu zineman ikusiko gara
leku hau "ametsak forjatzen diren
materialarekin eginda dago"
Paradisu zineman ikusiko gara
"alemaniarrak grisez jantzita eta zu urdinez"
Oraindik ez da berandu samurtasunari toki bat egiteko
zaborrontzira botatako muxuak
berreskuratu behar ditugu, maitia...
(Joxe Ripiauk kantatzen zuen bezala)

ZITA
Ez hadi berandu heldu zitara
abisatu neuan ordu eta lekuan.
Bakardade sasoian bizi gaituk,
banaka eta bakarminez,
oldartuak, inguratuak,
elkartzea gehiegikeria duk,
kale bazterrean
lau minutuz hitzegitea ere
arrisku larria duk,
baina azaldu hadi.
Ez duk bilera bat,
enkontru bat bakarrik
bizi haizen jakiteko.
Ager hadi oraintxe bertan,
erlojuak markatzen duen mamulako une honetan,
ez dadila hire hutsunea heldu,
ez nazak denborari eta inguruari
amilondoari bezala begira utzi.




Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut
ezinezko beste kantoiren batetan.


Joseba Sarrionandia

02/01/2008

Kalean egiten duen hotz ikaragarritik ihes eginez heldu naiz etxera. Barrura sartu eta berogailua tope-tope jarrita duzula ohartu naiz. Hotzagatik izango dela pentsatu dut. Gauzak utzi eta etxetik bilatu zaitut. Ez zaudela dirudi. Egon gelan ez, lo gelan ezta ere... Sukaldera hurbildu naiz eta hortxe topatu zaitut. Irribarretsu begiratzen didazu. Leiho parean zaude. Ez hurbildu, agindu didazu. Gortinak ireki eta atorra kendu egin duzu. Bularretakorik ez daramazu eta goiko partea biluzik erakutsi duzu. Niri eta nahi duen auzokideri. Zure prozesu osoa ikusi nahi dut, esan didazu. Zer?, galdetu dizut. Ni zure aurrean biluztea nahi baduzu, erantzi zure arropa guztia oraintxe bertan! Eta gehiago pentsatu gabe arropa erantzi eta zure aurrean larru gorritan geratu naiz. Hotzagatik izango da ere, edota kaletik etorri berria naizelako, baina zakila oraindik pittin bat lokarturik daukat, ez guztiz, hori ez... Irri egin duzu. Prakaren botoia askatu eta eranzten hasi duzu. Astiro astiro erantzi duzu praka eta tanga morea, mediak eta ligeroa daramatzazula ikusi dut. Behetik gora, nire hankartea nola altxatzen den ikusteko aukera izan duzu. Eta badakit gustatu zaizula. Zugana joateko asmoa agertu dut, baina ezetz. Ez mugitzeko agindu didazu. Ezin zaitut ikutu. Aulki bat eskaini didazu, hori bai, eser nadin. Eta nire biluztasunean aulkian eseri egin naiz. Praka kenduta duzula, tangarekin jolasten hasi zara. Zure eskuak tangaren azpitik sartu dituzu eta, alua laztantzeaz gain, oihala kanpora eta barrura mugitzen duzu. Buelta eman eta gauza bera egin duzu zure ipurmasailak erakutsiz. Dorre eiffel baino altuagoa daukat jadanik hankartea. Tanga erantzi duzu azkenik, mediak eta ligeroa erantzi gabe. Eta ahoan jarri didazu. Lurrean etzan zara, nire aurrean. Hankak zabaldu eta zure eskuekin lanean hasi zara. Atzamarrak, zure zukuarekin busti dituzu. Altxatu egin zara. Tanga kendu didazu ahotik eta zure atzamarrak eskaini dizkidazu. Nik hatzak miazkatu dizkizut, gogoz. Orduan tangarekin estali dizkidazu begiak. Eta ez mugitzeko agindua errepikatu didazu berriro. Zure eskuak ez ditut sentitzen, ez nauzu laztantzen, baina batbatean zure ahoa sentitu dut nire zakila zeharkatuz. Punta miazkatu didazu, xuabe-xuabe, eta zure mihiak zirkuluak egin ditu horren inguruan. Horrela eman duzu tarte bat, ni erotu nahian. Gero, gutxien espero nuen unean ia zure eztarriraino hondoratu duzu nire buztana, eta hor geratu zara, mugitu gabe, ukitu gabe. Nik ezin dut gehiago, zure ahoa beroegi dago. Nire hankartea sutan dago eta opari bat dakar zuretzat. Nire zuku osoa edan duzu. Ahoa hankartetik altxatu eta musu heze bat eman didazu. Gure zukuak nahastu egin dira gure ahotan... Eta auzokideak gure jolasen lekuko izan dira, beste behin...
Urte berria zen eta lotu zintudan
lotu zintudan nire asmo berrietan,
nire amets berrietan,
lotu zintudan nire hankartean,
nire eskuetan,
nire mihian,
lotu zintudan urte berrian
nire izaretan
eta plazerra,
besterik ez nizun eskaini,
plazerra eman nizun
nire eskuak zure gerrian lotuz,
nire hankartea zurean lotuz,
nire mihia zure titiburuetan lotuz...
eta azkenean,
lotuta zegoena ni nintzela
ohartu nintzen...