11/01/2008

Agur iragarria



Lotan nengoela uste zeneuen. Eta nik lokartuarena egiten besterik ez nuen egiten. Joan behar zinen eta nik banekien. Aspaldian sumatu nuelako. Zure aitzakia guztiak sinestu nituen, edo hori esan nizun, bederen. Orain, lokartuarena egiten ari nintzen bezala, lehen ere despistatuarena egin nuelako. Altxatu zinenean zure gorputza behatu nuen, begiak ia ia ireki gabe. Zure biribilguneen argazkirik ederrena egin nahi nizun. Zure aldaka ederra, zure bular goxoak, zure ezpain delikatuak, zure adats maitagarriak, zure ipurmasail desiragarriak...
Eta ez nengoen ametsetan, ez. Akordatzen ari nintzen gure jolas guztietaz, musuak, laztanak, miazkadak, larru-jotzeak, kafiak, lentzeria, tabernetako komunak, hiriburuak, baserriak, hondartzak... ibilbide ederra orain eten behar zenuena. Ohera hurbildu zinenean begiak itxi eta inoiz eman didaten muxurik leunena eta eztiena zaporeztatu nuen. Atera joan eta alde egin zenuen arte. Ez nuen ulertu baina despedidak gustukuak ez ditudanez errespetatu nuen. Eta etorri zinen bezala joaten zinela ikusi nuen. Eta itzultzeko asmorik ez zenuela banekien ere, despedida batek topaketa berri bat ahalbideratzen duela pentsatu nuen. Ohar bat eta zure tanga beltz ttipia utzi zenizkidan mesanotxearen gainean. Oharra irakurri eta tanga usaindu nuen, gaueko jolasek eragindako zure zukuaren usaina zeraman oraindik. Ez dakit itzuliko zaren. Baina badakit, behintzat, nire etxeko giltza ez zenidala itzuli eta zurekin eraman zenuela. Beraz, batek daki, agian gauaren batean, hotza sentitzean, gau bakar baterako baldin bada ere, nire izaretara bero bila etorriko zara. Nik, badakizu, ateaz gain, leihoa izango dut irekita. Eta noizbehinka, zuretzako istorioak asmatzen jarraituko dut. Egunen batean erantzungo didazulakoan. Despedidak ez zaizkidala gustatzen esan dut. Zure oharrak, zure ipuin erotikoen zirriborroak, zure tanga hartu eta ohean geratuko naiz, izarak zutaz (beste behin) bustitzeko asmoz. Bidaia ona izan!




1 comentário:

Anónimo disse...

Aio txiki!