08/01/2008

LIKOREAK
Tabernan ilun horretan ezagutu ginen. Martxa egiteko gogoa zuela esan zidan eta botila bat whisky eskatu zuen. Botil oso bat?, harritu nintzen ni. Lasai, martxa emanen dizut, esan zidan. Jendetzaren artean, gaueko beste bi mamu bezala komuneraino lagundu nion. Mutilen komunean sartu ginen. Arropa erantzi zuen nire aurrean eta soilik bota altuak utzi zituen jantzita. Hortzekin ireki zuen botila. Eta garondotik behera, bere bizkarretik, whiskya isurtzen hasi zen. Edan ezazu!, agindu zidan. Nik agindua bete eta garondon hasita, nire mihiarekin bere sorbalda zeharkatu nuen, eta ipurmasailak zeharkatzen zituzten whisky errekak ere edan nituen. Ipurdiaren gainean gehiago isuri zuen eta edaten jarraitzeko esan zidan. Bi ipurmasail horien artekoa ere miazkatu nuen. Whiskyaren zaporeak haren azal gainean erotzen ninduen. Buelta eman zuen eta komunean eseri. Eta whisky gehiago isuri zuen haren alutxoaren gainean. Mozkortu nitaz!, oihukatu zidan. Hara jaitsi nuen mihia eta haren alutxoan edan nuen inoiz probatu dudan likorerik onena. Botila hustu zuen bere hankartean eta botila lurrean utzita nire burua hartu eta berriro ere bere alutxora zuzendu zidan. Bere eskuek gidatzen zituzten nire mugimenduak eta nik ez nuen gelditu nahi, zaporeen koktel hura edaten eman nahi nuen gau osoan eta alutxoa goitik behera, behetik gora edaten nion... Komuneko kanpoaldean jendea zain nabaritu genuenean atera ginen. Eta barrarantz gindoazela esan zidan: tira, hurrengo tabernan niri gustatzen zaidan likore goxo hori hartu eta zuregan edanen dut. Eta hurrengo taberna horretara iristeko irrikan geratu nintzen...





3 comentários:

lost disse...

Ipuin ona eta argazki ikaragarria. Badago Sonia Gonzalezen poema bat buruz ez dakidana sexua alkohol bihurtzen duena. Bere izena "dipsomania" da. Topatzen badut jarriko dut hemen.

Kabaretari disse...

Eskerrik asko! Eta bai, Soniaren poema aurkitzen baduzu jarri, mesedez. Aiooooooooooooo

lost disse...

Hor doa:

Dipsomania

Bere hitzen txanpan indarra
Bere musuen ardo gorria
Bere izerdiaren garagardo mikatza
Bere malkoen ginebra hutsa


Bere hankatartearen ron zuria