29/02/2008

Eguraldi eguzkitsuak zuregana eraman nau beste behin. Opor horiek izan ditut gogoan. Hondartzan ezagutu ginen eguna. Zu top lessa egiten ari zinen, arean etzana. Ni nire lagunekin nenbilen eta zure ondoan pasa nintzenean, disimulu handirik gabe zure bular ederrei begira geratu nintzen. Orduan, nire bainu-jantziaren azpian zerbait altxatzen hasi zen. Zure bularretatik igo nuen begirada eta okerrago izan zen, zure begiekin egin bainuen topo. Zuk, irribarre eskaini zenidan. Eta ni, korrika batean, uretara sartu nintzen. Uretatik ateratzean zure ondoan pasa nintzen berriro. Zure irribarrearekin, zure kurbekin, zure gorputzarekin liluraturik bainengoen. Zure begiei begira geratu nintzen. Bikiniaren goiko partea jantzi zenuen (zure bularrak estaliz) eta ea paseo bat eman nahi nuen galdetu zenidan. Eta lagunak ahaztuta paseoan hasi ginen hondartzan. Eta poliki-poliki urrundu ginen, arroka bakarti horietara iritsi ginen arte. Han, nire bainu-jantziaren azpikoa guztiz tenteturik zegoen. Eta hori da hondartzak duena; disimulatu ezinik nenbilela. Zu, jakina, ohartu zinen eta, bat-batean, arroken atzean geundela, bikiniaren beheko partea jaitsi zenuen. Gero, nire bainu-jantzia kendu zenidan eta arean etzanarazi zenidan. Eta niri sorbalda emanez makurtu zinen niregana. Zure eskuekin hartu zenuen nire zakila eta zure alutxoraino gidatu zenuen. Horrela jarrita, itsasora begira, nire zakilaren gainean egin zenuen dantza. Inoiz ezagutu dudan dantzarik sentsualena. Eta orgasmorik naturalena izan genuen biok. Opor ederrak izan ziren, oroitzen zara?




28/02/2008

dutxan zure zain nauzu eta zure azalaren falta sumatzen dudanez nirea laztantzeari ekiten diot (zurea izanen balitz bezala), eta nire titiburu txikiak gogortzen dira xaboiaren kontaktuan, eta benetan gogortzen dena hankartea da eta ze goxo irrist eginen zuen zure barnean imajinatzen dut eta ez, oraindik ez dut ukitu nahi, eta eskua atzera eramaten dut eta nire ipurmasail bustiak laztantzen ditut, zureak bailiran, eta bero bero jartzen naiz eta bero hau guztia zuk eragin duzula ohartzen naiz eta ezin dut gehiago eta orduan eskua aurrera daramat eta gogor-gogor dagoen zakila hartzen dut, eta xaboiaren laguntzaz zure alu barruan dagoela imajinatzen dut, begiak itxi eta dutxan belaunikatzen naiz eta zu nire aurrean zaudela imajinatzen dut eta nire hankartea sartzen dizut eta zuk gehiago eskatzen didazu, bularretatik heltzeko exigitzen didazu eta nik heltzen zaitut, eta zure barruan nago, imajinazioan baldin bada ere, eta nire zukua isuritzen da zure bizkarraren gainean...

27/02/2008

Tabernan egin dugu topo.
Kafesne pare baten inguruan.
Eta hitz egiten dugun bitartean,
zure ezpainek kafearen aparra
nola dastatzen duten
begira nago.
Pittin bat aurrerago, barraraino,
makurtu zara
eta ez dakit non jarri begiak.
Ez dakit apropos egin duzun ala ez
baina era berean,
zure bularraldea
eta zure galtzetatik ihes egin nahi duen
tangaren haria
ikusi ditut.
Zure gorputz haragitsua
benetan goxoa dirudi.
Eta zure eskuek eskaini behar dituzten
laztanak imajinatzen jarri naiz.
Eta elastikoak ezkutatzen dituen
bularrak imajinatu ditut.
Baita tangak ezkutatzen dituen
ipurmasailak.
Eta orduan ohartu naiz
zure begiak nire hankartean zeudela.
Nire gogortasuna behatuz.
Komunera lagunduko didazu?
Galdetu didazu.
Eta komunerantz abiatu gara biok.


26/02/2008

ERAKUTSIDAZU,
zure tanga beltzen kolekzioa
ERAKUTSIDAZU,
belarrian xuxurlatuko dituzun hitz indartsuak
ERAKUTSIDAZU,
erakartzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
berotzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
pentsarazten zaituena
ERAKUTSIDAZU,
zoratzen zaituena
ERAKUTSIDAZU,
zuregana naraman bidea
ERAKUTSIDAZU,
gure hitzek topo egiten duten puntua
ERAKUTSIDAZU,
gaurik sutsuena, jolasik beroena
ERAKUTSIDAZU,
azkenean, lentzeriak nabarmentzen duen aldaka, ezkutatzen duen altxorra
ERAKUTSIDAZU,
nahi duzun moduan, unean eta tokian...
nik ere nirea
ERAKUTSIKO DIZUT...



maite dut zure tanga beltz ttipia...
zure aldakaren biluztasun ederra
nabarmentzen duelako.



25/02/2008

esna ezazu natura
esna ezazu bizitza
esna nazazu
goiz eta arratsaldez
esna ezazu plazerra
esna itzazu orduak
esna nazazu
goiz eta gauez
esna ezazu natura
esna ezazu bizitza
esna nazazu
zure mihiarekin,
zure aho sakonarekin,
zure alu hezearekin,
esna nazazu
behin eta berriro



Zure bila joango naiz
hiriburu ezkutuetara
eta zure azala dastatuko dut
zure eskuak
zure belarriak
zure ezpainak

beherago jaitsiko naiz
eta tabernako komunean bada
ala eskaintzen dizudan ohe handian bada
zure azala dastatzen jarraituko dut
zure titiburuak
zure sabela
zure izterrak

zatoz nire bila
esango didazu
eta bilaketa horretan
berriro ere
zure azala dastatuko dut
zure ipurmasailak
zure alua
...zure altxorra...

agindu
eta han izango nauzu

22/02/2008

















ZATOZ Hemen izango nauzu. Gure fantasiak errelitate bihurtzeko gunea eskaintzen dizut ZATOZ Gauari lapurtuko dizkiogu laztanak, xirriak eta beste kontu batzuk
ZATOZ Larrutan egingo dugu biok lo hartu arte. Besarkatuta gelditu arte
ZATOZ Gaua luzea da eta elkarrekin luzeago egingo dugu
ZATOZ Nire sexua soilik zuretzat izango da

21/02/2008

zure atzetik nenbilen. Aspalditik. Eta ikusten zintudan bakoitzean, zure ibiltzeko erak erotzen ninduen. Batez ere, hurruntzen ikusten zintudanean. Ziur nengoen ipurdi ederra ezkutatzen zuela zure praka bakero estuak. Eta takoi altuek zure ipurmasailen mugimenduak ederragoak egiten laguntzen zuten. Zenbat urte zenituen ez nekien. Eta ez zitzaidan inporta. Gorputz horrekin nola inportatu! Halere, 30 eta 40ren artean kalkulatu nuen nik. Hobe, pentsatu nuen. Esperientziarekin. Eta horregatik, burutazio hauen guztiengatik, nigana eto rri zinenean ezin nuen sinetsi. Are gutxiago zure ohean geundenean. Zure gorputz ederra biluztu zenuen nire aurrean. Eta nire pentsamenduak iragarriko bazenitu bezala, mediak eta takoi altuak jantzita utzi zenituen. Eta gisa horretan jantzita (biluztuta hobeto esanda) nire arropa erantzi zenuen eta zure zaldia banintz, nire gainean zamalkatu zenuen gau osoan, nire zakil gogortuaren gainean. Zuk agindu eta markatu zenuen erritmoa. Eta nik eskertu nizun eman zenidan guztia...





Nekatuta eta berandu heldu naiz etxera. Zaratarik egin gabe afaldu dut. Ez baitzaitut esnatu nahi. Bisitan etorri zara aspaldiko partez eta ez zaitut molestatu nahi izan. Sofan eseri naiz afaldu ostean. Etxea benetan lasai dago. Zu lotan zaudela dirudi. Gelako atea behintzat itxita duzu. Garagardo bat atera dut. Berogailua piztuta utzi duzu. Despiste bat izan dela pentsatzen dut. Eta bero handia dagoenez arropa erantzi dut astiro. Telebista aurrean geratu naiz, lasai-lasai. Eta lokartu naizela ere pentsatzen dut. Bat-batean zerbait nabaritu dut nire atzean. Sofaren goiko partean sentitu zaitut. Eta sentzazio goxo bat nabaritu dut. Zure oinak nire gorputza zeharkatuz jaisten dira. Eta xuabe-xuabe jaitsi ere. Kremaz beterik baitaude. Kremaz bete dituzu zure oinak. Eta oinekin, nire gorputz biluzia laztantzen duzu. Zakilara iritsi arte. Han gelditzen zara. Eta zure masajeak gogortzen du nire hankartea. Eta kremaz beterik daukat. Jaisten zara eta nire aldamenean jartzen zara. Zure eskuek irrist egiten dute nire zakilaren kremaren gainean. Sentsazio goxoa areagotuz. Eta bat-batean altxatzen zara. Buelta ematen duzu nire aurrean eta zure eskuekin hartzen dituzu zure ipurmasailak. Irekitzen dituzu eta, niri sorbalda emanez, goxo-goxo esertzen zara nire gainean. Zure esku batekin hartzen duzu nire zakila eta zure ipurtzuloraino gidatzen duzu. Han uzten duzu une batez. Eta mugimendu motelekin kremaz beteriko punta sartzen duzu barrura. Puntan geratzen zara. Eta disfrutatzen duzu. Nik eskuak eramaten ditut aurrera eta zure titiak laztantzen ditut. Zure aldakak mugitzen dituzu eta konturatu orduko, nire zakilaren beste zati bat dago zure atzeko barrualdean. Horrela, nire barrabilen gainean eserita geratzen zaren arte. Sinbiosi perfektua osatzen dugu. Eta orduan ohartzen naiz gortinak irekita utzi dituzula. Etxeko argi guztiak piztuta dauzkagu eta aurreko auzokidea (leihoan dagoena) gure eszenaren sekuentzia guztia ikusten ari da. Ipurmasailetatik heltzen zaitut eta altxatu zaitut. Orduan lurrean jarri zara. Lau hankatan nire aurrean, zure atzeko partea eskainiz. Eta hara zuzendu naiz. Baina oraingo honetan, atzean baldin banago ere, zure aurreko kobazulora zuzendu dut nire zakila. Eta barruraino irrist egiten dut. Zuk, leihora begiratzen duzu. Eta auzokidea ikustean irri egiten duzu eta isuri egiten zara. Nik, zerbait ezberdina egitearren, zakila ateratzen dut, eta zure ipurmasailen artean kokatzen dut. Zuk ulertzen didazu, eta zure eskuekin zure ipurmasailak ixten dituzu nire zakilaren inguruan. Eta igurtzi egiten duzu. Eta gora eta behera mugitzen duzu ipurdia ni masturbatuz. Eta nire zukuak zure sorbalda bustitzen du... eta beste amets-fantasia bat bete dugu...



20/02/2008

Aspaldian ikusi gabe, egunen batean berarekin topatu nintzen eta proposamen zehatz bat egin zidan. Nire fantasia bakar bat betetzeko prest zaude? Zure fantasia guztiak beteko nituzke. Erantzun nion. Baina fantasia bakar bat bete nahi zuen nirekin. Horrela hobe zela uste zuelako. Orduan baietz erantzun nion. Eta berak taberna horretara eraman ninduen. Goiko partera. Eta zuzenean komunera eraman ninduen. Orain, esan zidan, egidazu nahi duzuna. Ez nuen gehiago pentsatu. Bertan praka erantzi nion. Buelta eman nion eta bere ipurmasailak behatu eta ukitu nituen. Tanga poliki-poliki erantzi nion eta nire zakila bere ipurmasailen artean jarri nuen, sorbaldan eta lepoan musuak ematen nizkion bitartean. Biok bero bero geundenean bere alutxoan sartu nion nire zakil handitua, esku batekin klitoria laztantzen nion bitartean. Eta taberna horretako komunean egin dudan txortaldirik beroena eskaini zidan berak. Orain, esan zidan, desagertuko naiz. Nik onartu nuen, hitzordua horrela egina zegoelako, baina nire telefoneo zenbakia utzi nion eta beste fantasia bat bete nahi bazuen deitzeko esan nion. Irri egin zuen eta zera esan zidan: desagertuko naiz baina ez betiko. Noizean behin nire berri izango duzu. Eta noizean behin larrua jo egingo dizut. Eta zapore goxo horrekin geratu nintzen tabernako atetik nola desagertzen zen ikusten nuen bitartean. Likore gogor bat eskatu nion tabernariari. Eta komuneko eszenak gogoratuz, likorea edaten nuen bitartean, berriro gogor-gogorra jarri zitzaidan zakila...


19/02/2008

...bai. Eta amets goxoek fantasiak areagotzen dituzte. Eta desira ahaztuak berpizten dituzte. Horregatik agian imajinatu dut ibai galdu batean gaudela. Biok bakarrik. Udaberriko egun bero horietako batean. Eta biluzten gara eta uretara sartzen gara. Ur hotzarekin titiburuak gogortzen zaizkigu. Nireak jaten dituzu aurrena. Zureak jaten ditut nik gero. Belaunikatzen zara eta uretan sarturik dudan zakila irensten duzu. Baina nik zure burua altxatu eta gerritik heltzen zaitut. Nire besoekin altxatzen zaitut eta zure hankek nire aldaka inguratzen dute. Uraren barruan airean zaudela esan daiteke. Nire gorputzari lotuta. Eta nire zakilaren punta zure aluaren kontra sentitzen duzu. Orduan, zure pisu goxoa jaisten uzten duzu. Eta poliki-poliki jaisten zara, nire zakila zure barrualdean nola sartzen den sentituz. Izterretatik heltzen zaitut orain. Eta horrela, mugimendu motelekin, basoko piztiak baiginan amodioa egiten dugu... Amets goxoetatik fantasia goxoetara bidaia eginez...


Gutxien uste nuen ametsetan agertu zara gaur. Zarata entzun dut baina ez diot garrantzirik eman eta lotan jarraitu dut. Orduan, bat-batean, zerbait sentitu dut nire hankartearen gainean. Ezpain goxo batzuk zeharkatu dute goitik behera nire zakila. Eta segundo gutxi batzuetan gogor-gogor jarri zait aho horren barruan, zure ahoan. Baina ez zara luze egon bertan. Zure helburua beteta zegoen; ni (eta nire hankartea) esnatuta baikeunden. Galtzontzilo guztiz erantzi didazu eta, zure eskuekin gidatuta, nire zakila hartu eta zure aluraino gidatu duzu. Puntarekin laztandu duzu zure kobazuloaren atea. Eta gero soilik punta sartu duzu. Hankak aurreratu duzu eta kukubilko geratu zara nire gainean. Eta nire hankartearen punta zure barruan dagoela aldakak mugitu dituzu, zirkuluak eginez, eta ni guztiz erotuz. Gehiago ezin nuenean zure gorputz osoarekin jaitsi zara eta barruraino sartu duzu nire zakila. Kukubilko zaudenez, posturaz ez aldatzeko eskatu dizut eta nire eskuak zure ipurmasailetan jarri ditut. Handik eusten zaitut. Baina zu zara erritmoa markatzen duena. Gora altxatu duzu berriro gorputza, astiro, zakil-puntari ihes egiten utzi gabe. Eta berriro, zure aldaken dantza eskaini didazu. Eta zure bularren mugimenduei so nengoenean, berriro jaitsi eta barruraino. Ez, horrela ez dut asko aguantatuko, baina badakit zuk badakizula eta horrekin disfrutatzen duzula. “Utzi eramaten” esan didazu. Eta horrela egin dut. Hirugarren asaltoan goxo-goxo joan naiz zure barrualdean…

Esnagailuak esnatu nau. Pena amets bat besterik ez dela izan. Baina ametsa izateko oso erreala izan da. Eta horrela azal daiteke nola esnatu naizen. Eta nola nuen hankartea galtzontziloaren barruan. (Harria bezain gogorra). Horregatik, detaileak ez nituenez ahaztu nahi, gosaldu aurretik, ametsaren kronika idatzia uztea deliberatu dut. Gutxien uste duzun ametsetan ager baitaiteke nahi duzun hori…



18/02/2008

Beti heltzen dira goizak. Eta beti heltzen den goiz horietako batean esnatu eta nire sofan aurkituko zaitudala amestu egin dut sarritan. Bularretako eta kulerotan, besterik ez, nire aurrean, nire hankarteak grabitatearen indarrari desafiatu bitartean.
Eta sofatik mugitu gabe biluzten zaitut. Aurrena bularretakoa. Gero kuleroa. Hankak zabaltzen dituzu eta kuxin bat jartzen duzu zure oinen artean. Nik ulertzen dut eta belaunikatzen naiz. Eta zure alua jaten hasten naiz. Kanpotik hasieran. Barrutik geroago. Eta zure eskuak jartzen dituzu nire buruan. Eta zure altxorraraino gidatzen duzu nire burua. Eta altxorra laztantzen du nire mihiak, xuabe-xuabe, goxo-goxo. Eta paradisu ederretara eramaten zaitut.
Eta horrela ematen dugu egun hori guztia. Larrua jotzen. Nik zuri. Zuk niri.
Gauean desagertzen zaren arte. Hurrengo amets batean agertzen zaren arte...

17/02/2008

Katamotz basatiak bailiran maitatu dira bart nire ametsen eszenatokian. Nik ezin izan dut parte hartu. Niretzako lekurik ez, dantza sentsual horretan. Eta piztien edertasuna ikustearekin konformatu behar izan naiz. Maita zaitezte nahi duzuen bakoitzean nire begien aurrean. Katamotz ederregiak zarete. Maita zaitezte debeku guztien gainetik. Amodio ezinezko guztiak maitatzen dugun moduan maite zaituztegulako...

Gauak oherantz narama. Nekaturik sentitzen nintzen eta ez ateratzea erabaki dut nire larrua jotzeko aukera guztiak ezabatuz. (Aukerarik banuen...) Eta edredoipean sartuko naiz hemendik gutxira. Eta kafea elkarrekin egiten genuen garaiak ekarriko ditut nire gogora. Eta biluztuko naiz. Eta esku bat bularrean eta beste bat zakilan jarriko dut. Eta astiro-astiro nire gorputza laztanduko dut. Goizean, zure mezu batekin esnatzeko esperantzarekin...


16/02/2008

nire eskuek zure azala zeharkatuko dute. eta zure lentzeriaren azpian sentituko duzu nire berotasuna. lepoan hasi eta bizkarra zeharkatuz zabalduko dut olioa. eta masaje ederrean mugilduko zaitut. begiak itxiko dituzu eta bidaia zoragarria eskainiko dizut. lepoa, sorbaldak, bizkarra, ipurmasailak, izterrak... gero nire oparia jasoko dudalakoan...



15/02/2008

Ze bitxia den bizitza! Atzo, greba egunean, auzoan egin zen konzentraziora hurbildu nintzen eta, bat-batean, nire atzean, bost metro eskasetara Arantxa ikusi nuen. Institutu garaietako amodio ezinezko horietako bat. Edo hobeto esanda, institutu garaietako "nire amodio ezinezkoa". Zenbat urte garai horietatik zu ikusi gabe? Hamar bat bai behintzat. Eta irudiz bete zitzaidan burua. Sentimenduez bete zitzaidan azala. Ondoko klase batekoa zinen. Soilik bistaz ezagutzen ginen. Nik, zure gustukoa izan nintzela jakin nuen. Berandu jakin ere. 17 urte genituen. Eta horretaz enteratu nintzenean, 25 urteko mutil batekin ari zinela ateratzen jakin nuen. Eta nire desirak, handiak baziren ere, gehiago areagotu ziren. Eta oroitzen naiz, korridorean ikusten zintudanean, nire begiradak nola jarraitzen zintuen. Eta zure praka bakero estuek markatzen zituzten kurbak nola miresten nituen. Eta gauetan zutaz nire maindireak nola bustitzen nituen... Zuk bazenekien. Gustukoa zintudala ere jakin zenuen eta korridorean, nire ondoan pasatzen zinenean, nabaritzen zitzaizun. Politago pasatzen zinen. Bihurriago. Ederrago. Institutua bukatu eta gutxi jakin dut zutaz. Herri batekoa zinen eta suposatzen denez herri horretara bizitzera joango zinen. Behin, oroitzen naiz zurekin ligatzeko azken saiakera egin nuela. Hiriko festak ziren eta bion lagun baten bitartez elkartu ginen eta parrandan ibili ginen. Zuk nobioa zenuen eta zenizienta izango bazina bezala, gaueko azken autobusa hartu behar zenuen zure herrira itzultzeko. Eta ni, zure zapatarekin geratu nintzen. Soilik zure zapatarekin. Maiteminduta nengoen? Ez dakit. Baina ez dakizu zer emango nuen zurekin gau bakar bat egotearen truke. Gau bakar bat eskatzen nion bizitzari. Gau bakar bat zure azala dastatzeko, zurekin larrua jotzeko, postura guztietan amodioa egiteko, zure aho haragitsua nire zakilan sentitzeko, zure alutxoa eta zure ipurdia nire ezpainetan sentitzeko... baina ez zen posiblea izan. Eta urteak pasa dira zutaz jakin gabe. Eta atzo agertu zinen. Eta nire bizitza jo zenuen. Bost metro atzerago. Mutil batekin agertu zinen. Nola ez! Zure nobioa izanen da. Berria da? Betikoa? Guk 17 genituenean berak 25 zituena? Berdin dio. Han agertu zinen eta ni zugana hurbiltzera ez nintzen ausartu. Baina jainkosa bat bezala begiratu nizun. Eta ez zara hainbeste aldatu. Eta 10 urte pasa badira ere lehen bezain ederra zeundela iruditu zitzaidan. Edo gehiago. Praka bakeroak eramaten jarraitzen duzu, Arantxa. Eta zure ipurdiak krudelkeri ederra izaten jarraitzen du niretzat... Eta zure ezpain haragitsuak, zure ile luzea... Kontzentrazioa bukatuta mutilarekin desagertu zinen. Eta arraroa nabaritu nuen nire gorputza. Beste bidegurutzeren batean elkartuko gaitu berriro bizitzak? Patuaren seinale bat izan ote zen? edo krudelkeriaren seinalea? Niren bihotzean eta nire zakilan, bederen, kolpe berri bat izan da zure berragerpena. Zutaz liluraturik nenbilen, neskek oraindik tanga erabiltzen ez zenuten garai horietan, inozenteak ginen garai horietan... eta orain, zure betiko ezpain goxoekin, zure betiko ipurdi ikaragarriarekin, zure almendra begi eder horiekin imajinatzen zaitut, nire gelan, tanga ñimiño batekin, orain duzun zure emakume esperientzia guztiarekin, agian depilatutako alu xuabearekin, nigana makurtzen edo nire gainean kokatzen, eta nire eskuak zure ipurmasailak hartuz, nire ezpainak zure titiburuak dastatuz... gau bakar bat baldin bada ere


(Oraindik pasatzen zara nire fantasien korridoretik)

13/02/2008

Otsailak 14 greban egonen gara. Istorio berriekin ostiralean itzuliko gara. Bitartean badakizue...
Maitasuna egin... baita iraultza ere!

no time for love

12/02/2008

NO TIME FOR LOVE

"No time for love" diogu azken garai hauetan. Eta gure ezpainetan, gure begietan, gure sexuetan "maite zaituztegu" esatea debekatu nahi digute. Baina ez, ez digute eskubide hori ukatuko. Ez. Sexua, azala, sentimenduak... gure territorio libre bakarra direlako. Eta territorio horietan gurekin zaudetelako. Zuek eta ilegal guztiak. Sexuaren ilegalak, mugen ilegalak, demokrazia faltsuen ilegalak... Beraz, maitatzeko garaia ez bada ere maite zaituztegu harro oihukatuko dugu behin eta berriro eta horrela izanda, bitxia bada ere, maiteminduen "ustezko" egunean, maitasunez eginen dugu greba, bai, otsailak 14 greba eginen dugu, maitasunez eta maitasunagatik, zuengatik eta nazkatuta gaudelako. BLOG GREBA ere eginen dugu, maite zaituztegulako...



11/02/2008

NO TIME FOR LOVE

NO TIME FOR SEX
ilegalizaziorik ez!


10/02/2008

Aulkian eserita. Ez mugitzeko agindua eman zenidan eta ni ez nintzen mugitu, jakina. Nigana etorri eta olioa bota zenidan nire lepotik behera. Olioak irrits egin zuen nire gorputzean. Hankarteraino iritsi arte. Olioa ere zure bularretan bota zenuen. Belaunikatu zinen eta nigana hurbilduz, zure titien artean hartu zenuen nire zakila. Hartu eta masturbatu ere. Zure titien artean, nire zukuak zure lepoa busti zuen arte. Ederra. Zu bezala...


08/02/2008

...eta nahi duzuenean errepikatuko dugu: zuen lau esku nire hankartearen gainean, zuen lau begi nire azala zeharkatuz, zuen irribarreak, zuen alu hezeak, eta ni zuentzat, zuen gatibua, zuen jolasa. Nahi duzuenean errepikatuko dugu. Bart hirukote ederra osatu baitugu...

07/02/2008

Argazkilaria izan nahi nuke.
Zure gorputza erretratatuko nuke behin eta berriro.
Ez nintzateke nekatuko.
Naturak eman duen lan maisu horietako bat baitzara...
Aspaldiko gau hura ahaztu ezinik nabil. Inguru honetako herri bateko festak ziren eta poliki poliki bakarrik geratzen hasi ginen. Zu eta biok garagardoen artean aspaldiko partez. Konbinazio arriskutsua. Eta zure begietan nik neukan gogo bera antzeman nuen. Eta sexuaz hasi ginen hizketan. Eta zure kamisetak ezkutatzen zituen titi indartsu horiek jango nituela pentsatzen hasi nintzen. Eta zure praka bakeroak zaintzen zituen izter eta ipurmasail eder horiek laztantzeko irrikitan nengoen. Eta ezin nuen imajinatu zuk zeuk antzeko pentsamenduak zenituela. Eta festetatik alde egitea erabaki genuen. Eta elkarrekin alde egin genuen. Etxerako bidea oinez egin genuen eta banku batean eseri ginen eta gure ezpainak elkartu ziren. Eta nire eskua zure praka bakeroaren gainean kokatu nuen eta ipurmasail sendo horiek sentitu nituen. Eta orduan etxera gonbidatu zintudan eta etxean desira guztiak grina bihurtu ziren. Praka kendu eta zure tangaz disfrutatu nuen, zuk nire zakila handituaz disfrutatu zenuen moduan. Kamiseta kendu eta zure titiburu eder horiek ikusi nituen, inoiz ahaztuko ez ditudan titiburu eder horiek, eta zure titi handi ederrak. Eta lau hanketan jarri zinen hasieran, eta nire zakila eskatzen zenidan, zure hankartean. Eta pixka bat eman nizun, baina ematen zenidana gehiegi iruditu zitzaidan. Eta segituan korritzeko arrisku handia zegoenez posturaz aldatzea eskatu nizun. Ni jarri nintzen azpian eta zuk, nire gainean kokatuta, larrua jo egin zenidan. Nik zure bularrak hartzen nituen bitartean hor zeunden zu, nire zakilan zehar, gora eta behera, gora eta behera, isuri ginen arte.
Goizeko lehen eguzki izpiekin altxatu zinen, tanga jarri, arropa jantzi, nire ezpainetan musu bat eman eta "joan behar dut" esan zenidan. Ordudanik ez dugu berriro larrua jo egin, baina zure irudi horrekin ez dakizu zenbat alditan masturbatu naizen, zure titiburu horiek nire eskuen artean irudikatuz....

06/02/2008

- Aizu Ainara, lagun bat etorriko da pisura gaur gauean, ados?-
Nola esan ezetz Maialeni, horrelako lagun jator bati. Banekien etorriko zen laguna mutila bat izango zela. Eta banekien ere, zertarako zetorren. Ez zitzaidan inporta. Baina gau horretan ez nintzen atera. Nekaturik nengoen eta pisuan geratzea erabaki nuen.
Ibai sartu zenean Naiak ez zekien ni pisuan nengoela. Naiaren gelara sartu ziren eta zaratak entzuten hasi nintzen. Ibairen ahotsa argi eta garbi entzun nuen. Lizunkeriak esaten zizkion Naiari. Izugarrizko ikusmira piztu zen nigan une horretan. Morbo izugarria sentitzen nuen. Beraz, haien gelako ateraino hurbildu nintzen, zarata egin gabe. Orduan, Ibai kusi nuen, sofan eserita, eta honen aurrean Naia, belaunikaturik, zakila xurgatzen zion, bizitza jokoan izango balu bezala.
Izozturik gelditu nintzen, nire lagunak zakil handi hura nola irensten zuen ikusten nuen bitartean. Buztana musukatzen zuen, goitik behera xurgatzen zuen, haginkada txikiak ematen zizkion puntan. Eta Ibaik oihu egiten zuen eta esaldi zikin eta lizunak esaten zizkion.
Zarata egin gabe nire gelara joan nintzen eta ohean etzan nintzen. Harriturik nengoen, are gehiago eszena kilikagarria iruditu zitzaidalako. Bustirik nengoen, larrua jotzeko gogoekin. Hori dela eta, gona altxatu nuen, tanga alboratu eta klitoria laztantzen hasi nintzen. Suabe-suabe hasiera batean. Indartsuago ondoren. Horrela nengoen, nire aluan jolasten, gelako atea ireki zenean. Orduan, Naia sartu zen, erdi biluzik, soilik bere tangarekin. Ezinezkoa zen ukatzea egiten ari nintzena. Bi atzamar neuzkan nire aluaren barnean. Beraz, han gelditu ginen biok, elkarri begira. Bakarrik esan zidan zarata entzun zuela eta zer zen ikusteko etorria zela. Nire atea itxi eta alde egin zuen.
Ohean gelditu nintzen pentsatzeko asmotan. Baina, pentsatzeko astirik izan baino lehen, atea ireki zen berriro eta Naia eta Ibai sartu ziren nire gelara. Naiak, irribarretsu, masturbatzea oso gauza polita dela esan zidan. Baina gizon bat etxean baldin badago beharrezkoa ez dela esan zidan. Harriturik gelditu nintzen, baina erreakzionatu aurretik, Naia ohean zegoen jadanik. Dohainik ez zela izango esan zidan. Bere gizona uzten zitzaidan esan zidan baina berak ere disfrutatzeko asmoa zuela. Hori esan bezain pronto, bere eskua nire tanga gainean jarri zuen.
Ni ez nintzen pentsatzeko gai. Naiaren mingaina nire mingaina gainean sentitzen nuen, baita bere eskua nire tanga gainean. Orduan, Ibairen eskuak nabaritu nituen nire titien gainean.
Naia belaunikatu zen eta tanga kendu zitzaidan. Ibaik beste arropa guztia eranzten zidan une berean. Naiak jarri zuen burua nire hanka artean eta nire barneko izterrak xurgatzen hasi zen. Mihiarekin nire izterren azala zeharkatzen zituen, aluaren mugaraino heltzen. Nere onetik atera zitzaidan orduan, zeren eta mihia nire aluaren barnean sentitu nahi nuen. Atzean, Ibai nabaritzen nuen, nire titiak estutzen.
Azkenik, Naia nire alua musukatzen hasi zen eta mihia nire barnean sartzen hasi zen, astiro, astiro. Nire alua xurgatzen zuen une beran atzamar batekin nire ipurtzuloan jolasten hasi zen. Ibairen mihiak nire gorputz osoa zeharkatzen zuen eta etzanarazi ninduten. Naiarekin hitz batzuk gurutzatu zituen eta, orduan, alua jango zidala pentsatu nuen, baina ez zen horrela izan. Naia nire gainean jarri zen, bere alua nire aurpegi gainean jartzen eta 69 bat osatzeko asmotan nire alua xurgatzen jarraitu zuen. Ibaik, ordea, nire atzean jolasten hasi zen, mihiarekin nire ipurtzuloa xurgatzen hasi zen. Batzuetan, bietako mihiak elkartzen ziren eta nire aluaren gainean sentitzen nituen. Ondoren, Ibaik atzeko zulora bueltatzen zen, Naiak nire aluan jolasten jarraitzen zuen bitartean.
Naiaren alua nire ahoan nuelarik ipurmasailak laztantzen hasi nintzaion. Musukatu nizkion eta, eroso jarri zenean, alua jaten hasi nintzen. Bat-batean Ibaik gelditzeko esan zigun. Ezin zuela gehiago aguantatu eta, korritu baino lehen, gutariko batekin larrua jo egin nahi zuela.
Naiak, irribarretsu, “gonbidatuak aurretik” esan zion eta orduan Ibai eseri zen sofan. Horrela eserita, bere zakilaren gainean jarri zidaten niri. Zakila, nire barnea nola zeharkatzen zuen nabaritu nuen. Haragi gogorra sentitzen nuen nire aluaren barnean, Naia nire titiburuak xurgatzen hasi zen une berean. Ibairen eskuek ipurditik hartzen ninduten eta gora eta beherako mugimenduak egiteko laguntzen ninduen. Horrela, minutu batzuk egon ondoren, nire barnean isuri zen, eta orduan, Naia belaunikatu zen eta nire gorputzetik kanpo zegoen bere gizonaren zakilaren zatia xurgatzen hasi zen...





05/02/2008

Valentina izena zuen. Komiki batean aurkitu nuen. Eta ordudanik nire fantasien gauak populatu zituen betiko. Izterretaraino iristen zitzaizkion bota altu horiekin, aldaka biluziaren inguruan janzten zituen gerriko horiekin guztiekin... Valentina izena du eta egunen batean paperatik ateratzea eta haragi bihurtuta nigana etorriko den esperantza daukat, egunen batean, Valentina...
neska batek esan zidan behin nirekin larrua jo egin nahi zuela. Asko poztu nintzen. Ni ere berarekin larrua jo egin bainuen. Baina ez zen nik pentsatzen nuena. Neskak larrua jo egin nahi zidan. Bera mutila izanen balitz bezala eta ni neska. Hasieran harritu nintzen. Gero esan nuen, zergatik ez? Bere fantasiak bete nituen. Larrua jo egin zidan. Nik aitortu behar dut disfrutatu egin nuela. Eta berak esan zidan bere bizitzaren esperientziarik ederrena izan zela, egin duen txortaldirik hoberena, alegia. Berak ni larrua jo egin ondoren, gogor gogorra nengoen eta lau hankatan kokatu zen nire aurrean. Orduan nik larrua jo egin nion. Nire zakila irristatu zen inoiz irristatu den alurik hezeenean. Leku guztietatik bustita zegoen. Benetan bero. Piztiak bezala larrua jo egin nion. Eta gau hartan hitzarmen bat sinatu genuen. Nahi genuen bakoitzean larrua jo egingo genuela. Konpromisorik gabe, hizketaldi aspergarririk gabe, kontu arrarorik gabe, taburik gabe. Eta noizean behin, bere telefono deiak aztoratzen nau. Eta bere ahotsa entzun orduko trenpatzen naiz. Eta hitzarmenean sinatutakoak dio, gutxienez urtean behin amoranteak izango garela. Bizitza osorako. Urtean behin gutxienez. Bere fantasiak egi bihurtzeagatik...


gaua eta berandu. badakizu niretzako ohiko konbinazioa dela. santa ageda abesten ibili gara eta ardo trago bakoitzean ikusi zaitut. zu, ordea, ez zeunden. kaxeritaz jantzitako neska bakoitzean bilatu zaitut, eta pololoen azpian zure tanga beltza aurkitzen nuela imajinatu nahi izan dut. baina ez, ez zaitut aurkitu. eta beste trago bat ardo eta non dago zure ile horia flekillorekin? eta zure aldakak? zure bular handiak? beste hiri edo herri batean agian, denboraren beste uneren batean, agian. beste trago bat ardo eta pololoen azpiko tanga ikusten hasia naiz edolontziaren hondoan. eta azken tabernatik atera. eta balantzaka etxera etorri. eta haize hotza aurpegian sentitu. eta gauaren bakardadeaz goxatu. eta izkinei zutaz galdetu. nor zen? mamu bat? izpiritu bat? jainkosa bat? ez zaude eta hori da errealitate bakarra. hori eta ni bero nagoela, jakina. nire gelako aulkian eseri naiz. trago bat likore zerbitzatu dut eta, astiro-astiro arropa erantzi dut, guztiz biluzik geratu arte. eta orain biluzik nago zutaz pentsatzen, zu imajinatzen, zu maitatzen, zu desiratzen. eta imajinazioak altxatu dit hankartea. eta eskuineko eskuarekin hartu dut. eta eskulanak egiten hasi naiz. eta zu hemen egongo bazina zer egingo genukeen pentsatuz isuri naiz. santa ageda egun arraroa gaurkoa. eta beste egun bat zu gabe...


04/02/2008

Donna che gira nuda per la casa
tutto mi ammanta di una grande pace.
Non é nudità datata, provocante.
E' un girar di nudità vestita,
innocenza di sorella e bicchier d'acqua.
Il corpo neppure lo si nota
al ritmo che lo porta.
Passano curve in stato di purezza,
dando alla vita un nome: castità.
Peli che affascinavano non turbano.
Seni, natiche (tacito armistizio)
riposano dalla guerra.
E anch'io riposo.

03/02/2008


pagadian (ipuina II)


Goizaren lehenengo eguzki izpiek esnatu ninduten. Ohea hutsik zegoen, baina oraindik gorputzen berotasuna nabaritzen zen maindireetan. Dutxaren soinua entzuten nuen, eta erdi irekita zegoen atetik, lurrinaren artean, neskaren gorputz biluztua nabaritu nuen. Begirada bat besterik ez nuen bota, baina nahikoa izan zen nire hankatartean harriaren gogortasuna berriro nabaritzeko. Bart izandako sexu-jaialdia ahaztu ezinik nenbilen, eta horrek ere bere lana egiten zuen. Beltzaranaren arrastorik ez, ordea. Alde egingo zuen lehenago, ziurrenik.
Baina goizeko ordu horietan pixka bat lotsaturik nengoen eta komunaren atea alde batera utzita, sukaldera joan nintzen. Kafe beltz beltza behar nuen indarrak berreskuratzeko eta larunbat goiza berri honi aurre egin ahal izateko.
Kafea irakiten zen unean, haren ahotsa entzun nuen sukaldearen atean:
- Kaixo goapo! Niretzako ere kafetxo bat prestatuko didazu?
- Noski baietz!- Erantzun nion haren gorputz lirain eta ederraren biluztasuna behatzen nuen bitartean. Buelta eman zuenean hanka ederren gaineko ipurdi goxoa eta biribila nire desira guztiak berpiztu zituen. Lau azukre-kozkor bota nion kafeari.
Jantzi egin zen eta kafea elkarrekin hartu genuen.
- Ez al zara animatzen mendi buelta bat ematera?
Egun polita egiten zuen, zerua oskarbia zegoen, eta kirol pixka bat egitea ongi egongo legokeela pentsatu nuen.
- Nora joan gaitezke?
- Ba, lasai, hemendik gertu mendi ugari dago eta nik bidezidor asko ezagutzen ditut. Nik eramango zaitut.
Eta horrela abiatu ginen mendira. Gustura egin genuen igoera, gai ezberdinen inguruan hizketan. Baina gaueko txortaldiaren gaia atera zenean igoera egiten hasi zena nire buztana izan zen. Berak ere horrelako zerbait nabaritzen zuelakoan nengoen, haren begiradan desiraren izpiak nabaritu nituelako. Bidezidorraren ezkerraldean izugarrizko pagadi handia eta ederra topatu genuen, eta bertan galtzeko proposatu zidan.
Pagadiaren barrurantz ordu erdi bat inguru ibili ostean itxoiteko esan zidan. Gelditu egin nintzenean pago baten kontra jarri zuen nire sorbalda eta motxilatik atera zuen soka batekin zuhaitzean lotu ninduen.
- Baina, baina... zer egiten didazu?-
- Lasai, zurekin pixka bat jolastea nahi dut, besterik ez. Sufriaraztea egin nahi dizut, baina sufrimendu goxoa emango dizut...
Eta hitz horiek esan ondoren nire aurrean kokatu zen. Kamiseta kendu zuen eta titizorroa eramaten ez zuenez haren bularrak mendiaren erdian gelditu ziren dantzan.Lau hanketan kokatu zen orduan, eta praka jaitsi zuen poliki poliki. Horrela eman zuen minutu pare bat, tanga besterik ez zuela eramaten, mendiko pizti bat izango balitz bezala. Zeharka begiratu zidan, eta nire praka barrenean zakila gogor gogorra zegoela konturatu zenean, altxatu egin zen eta niregara hurbildu zen.
- Utzi eramaten, bale?
Ezin nuen hitzik esan. Nire prakaren botoia askatu zuen, eta praka eta galtzontzilo belaunetaraino jaitsi zizkidan. Ezpainak bustiak zituen, erdi irekiak, gozozaleak... Eta haren mihiaz gero eta gehiago bustitzen zituen, momentuaren zain.Nire izterren barneko partea laztandu zuten haren eskuek eta astiro astiro iztondoetarainoko bidea egin zuten. Gero eta gogorragoa nengoen. Eta lotuta egotearen sentsazioa nire beroaldia areagotzen zuen. Inpotentzia ederra sentitzen nuena! Esku batekin barrabilak hartu zizkidan eta bestearekin zakilari heldu zitzaidan, gogor, amildegi batetik ez erortzeko geldituko zitzaion azkeneko kirtena izango balitz bezala. Orduan, ezpainek nire zakilaren goiko partea inguratu zuten. Aho osoa nire buztanaren barruan nahi nuen, ezin nuen gehiago itxaron, baina ezin nuen deus egin.
- Sartu barruraino, hondoraino!- Esan nion plazeraz eroturik. Baina hor gelditu zen, hankatartearen gailurra dastatuz, eskuak nire ipurdiraino eramaten zituen heinean. Haren eskuek nire ipurmasailak hartzen eta banantzen zituzten, eta atzamar batekin, ipurtzuloan jolasten hasi zen, nire beroaldia areagotuz.Une horretan aho bustiarekin zeharkatu zuen nire zakila osoa, motel, oso motel. Ahoa, zakilaren sustrairaino hondoratzen hasi zen, kanpora eta barrura, kanpora eta barrura...Esku bat haren potxinera eraman zuen orduan eta klitori hezean lanari ekin zion, igurtzi eta igurtzi. Korritzera nindoala abisatu nion, mesedez kentzeko, ezin nuelako gehiago aguantatu. Baina berak ezetz egin zidan buruarekin eta gero eta azkarrago hondoratu zuen ahoa zakilaren sustrairaino behin eta berriro, behin eta berriro, eta plazer handiz oihu egin nuen nire esperma haren ahoan husten zen unean...

02/02/2008

Lehen, Joxe Ripiauren kantek zuregana eramaten ba ninduten, gaur, bederen, Mikel Laboaren kanta batek eraman nau zuregana... zergatik ote?


baga, biga, higa,
laga, boga, sega,
zai, zoi, bele,
arma, tiro, pum!


01/02/2008

eta badakizu badakizulako: zure lorea zaporeztatzeraino eramango nau loreen bideak...
eta arrosen lurrinaz zaporeztatuko zaitut gorriz
Atzetik

zure atzean kokaturik
nire eskuen artean hartuko dizkizut bularrak,
goxo eta beroak
nire bularra zuregana
itsasten den bitartean,
nire izterrek zure ipurmasailen kontra,
zure burua atzerantz eramaten duzula,
oihu xuabeak egiten dituzun bitartean,
eskuak mugitzen dira
gorputz biak etengabe laztanduz,
zure sabel beroa
nire hankartearen gogortasuna,
inoiz ez bezala hartzen zaitut,
atzeko atetik
eta nitaz betetzen zaitut;
dardarka zaude,
plazer berriak zure gorputz osoa
zeharkatzen zaituelarik,
eta zure intimitatean
hondoratzen naiz
eta bizkarra musukatzen dizut
eta lotuta gaude betiko
eta goxatzen ari zara
eta zeharka zelatatzen duzu nire plazerra,
eta gehiago nahi duzu
eta ni,
zure gatibua
dena emateko prest nago...