05/02/2008

gaua eta berandu. badakizu niretzako ohiko konbinazioa dela. santa ageda abesten ibili gara eta ardo trago bakoitzean ikusi zaitut. zu, ordea, ez zeunden. kaxeritaz jantzitako neska bakoitzean bilatu zaitut, eta pololoen azpian zure tanga beltza aurkitzen nuela imajinatu nahi izan dut. baina ez, ez zaitut aurkitu. eta beste trago bat ardo eta non dago zure ile horia flekillorekin? eta zure aldakak? zure bular handiak? beste hiri edo herri batean agian, denboraren beste uneren batean, agian. beste trago bat ardo eta pololoen azpiko tanga ikusten hasia naiz edolontziaren hondoan. eta azken tabernatik atera. eta balantzaka etxera etorri. eta haize hotza aurpegian sentitu. eta gauaren bakardadeaz goxatu. eta izkinei zutaz galdetu. nor zen? mamu bat? izpiritu bat? jainkosa bat? ez zaude eta hori da errealitate bakarra. hori eta ni bero nagoela, jakina. nire gelako aulkian eseri naiz. trago bat likore zerbitzatu dut eta, astiro-astiro arropa erantzi dut, guztiz biluzik geratu arte. eta orain biluzik nago zutaz pentsatzen, zu imajinatzen, zu maitatzen, zu desiratzen. eta imajinazioak altxatu dit hankartea. eta eskuineko eskuarekin hartu dut. eta eskulanak egiten hasi naiz. eta zu hemen egongo bazina zer egingo genukeen pentsatuz isuri naiz. santa ageda egun arraroa gaurkoa. eta beste egun bat zu gabe...


Sem comentários: