21/02/2008

zure atzetik nenbilen. Aspalditik. Eta ikusten zintudan bakoitzean, zure ibiltzeko erak erotzen ninduen. Batez ere, hurruntzen ikusten zintudanean. Ziur nengoen ipurdi ederra ezkutatzen zuela zure praka bakero estuak. Eta takoi altuek zure ipurmasailen mugimenduak ederragoak egiten laguntzen zuten. Zenbat urte zenituen ez nekien. Eta ez zitzaidan inporta. Gorputz horrekin nola inportatu! Halere, 30 eta 40ren artean kalkulatu nuen nik. Hobe, pentsatu nuen. Esperientziarekin. Eta horregatik, burutazio hauen guztiengatik, nigana eto rri zinenean ezin nuen sinetsi. Are gutxiago zure ohean geundenean. Zure gorputz ederra biluztu zenuen nire aurrean. Eta nire pentsamenduak iragarriko bazenitu bezala, mediak eta takoi altuak jantzita utzi zenituen. Eta gisa horretan jantzita (biluztuta hobeto esanda) nire arropa erantzi zenuen eta zure zaldia banintz, nire gainean zamalkatu zenuen gau osoan, nire zakil gogortuaren gainean. Zuk agindu eta markatu zenuen erritmoa. Eta nik eskertu nizun eman zenidan guztia...





Sem comentários: