30/06/2008

Muxu bat....

Muxu bat eman zioten elkarri eta beren azal biluzien gainean laztan-festa ederra ospatu zuten. Klitorien lurraldeetara eraman zituzten atzamarrak eta mihiaren txistuarekin idatzi zituzten hurrengo iraultzaren argibideak, titiburuen gainean...


29/06/2008

Ekainaren 28an...

Larunbat gaua zen. Ekainaren 28a, hain zuzen ere. Eta Alde Zaharreko taberna batean elkartu ginen. Begiradak gurutzatu genituen. Hasiera hasieratik emakume ederra iruditu zitzaidan eta tabernaren beste aldetik ikusten ninduen begirada horrekin liluraturik nengoen. Bularralde ederra erakusten zuen tirantedun kamisetaren azpian eta kurbak ere benetan interesgarriak ziren. Begi horien eraginez zutitu zitzaidan zakila galtza bakeroen azpian.
Barrara hurbildu nintzenean bere ondoan pasa eta begira geratu zitzaidan. Potea eskatu eta nire ondoan zegoela ohartu nintzen. Inoiz ikusi dudan begiradarik xamurrena duzu, esan zidan. Eta nik zer erantzun ez nuen jakin baina inoiz ikusia nuen begiradarik xamur bezain lizunena zela berea pentsatu nuen. Eta poliki-poliki gauaren hariek korapilatu gintuzten. Hizketan hasi ginen hasieran, baina elkarrekin hartu genuen laugarren potearekin gure ezpainek bat egin zuten. Eta barra ondoan muxuka hasi ginen. Ni bero-bero nengoen eta bera ere bai. Bere etxera joatea proposatu zidan, gertu bizi zen eta.
Etxean geundela arropa erantzi zidan, ohean etzanarazi zidan eta bera ere biluzten hasi zen. Tirantedun kamiseta erantzi zuen nire aurrean eta bere bular ederrak ikusi nituen. Titiburu goxo horiek jateko irrikan nengoen. Orduan buelta eman zuen eta galtza bakeroa erantzi zuen. Tanga fin bat zeraman bere ipurmasail ederrak agerian uzten zituena. Emakume gorputz eder horren aurrean guztiz beroturik nengoen.
Orain ez beldurtu, faborez, esan zidan. Eta hitz horiek esatearekin batera buelta eman zuen. Tangaren azpitik harria bezain gogorra zegoen zakil zutitu bat zeukan. Hasieran ez nuen jakin nola erreakzionatu. Begira geratu nintzen. Bera kurbak, bere titiak, bere ezpainak, bere ipurdia... eta bere zakila! Alde egingo duzu? Galdetu zidan. Alde? Une batez pentsatu nuen. Ez naiz inoiz egon zu bezalako emakume batekin, esan nion, eta uste dut ez dudala hori berriro esango. Lau hankatan berarengana hurbildu nintzen, aldakatik heldu eta tanga jaitsi nion astiro-astiro, bere zakil handituari liluraturik begiratzen nion bitartean. Tanga belaunean zegoelarik, zakila laztandu nion eta inertziaz-edo, nire ahoan sartu nuen. Zakil bat ahoan izateko sentsazioa ezagutu nahi nuen eta nire mihiarekin laztantzen hasi nintzen, gora eta behera. Ahoaren hondoraino ere sartu nuen bere plazerra areagotuz eta horrekin batera nire berotasuna ere areagotu zen. Kendu, kendu, eskatu zidan horrela tarte bat eman ondoren. Nik pittin bat kendu eta bere esperma nire bularraren gainean sentitu nuen.
Orain zure txanda, esan zidan. Eta lau hankatan kokatu zen ohe gainean. Ni, ohe ondoan zutik, bere atzean kokatu eta ipurtzulo eder horretan nire zakil handitua sartzen hasi nintzen. Hondoraino sartu nion eta ipurmasail eder horien dantzaz goxatu ondoren nire zukua deskargatu nuen bere barruan.
Ohe gainean geratu ginen biok. Eskerrik asko ez joateagatik, esan zidan. Eskerrik asko zuri, ez joateagatik, esan nion. Irri egin genuen eta inoiz txorta egin dudan emakumerik ederrena zela esan nion...


28/06/2008

Etzan zaitez

etzan zaitez zoruan, ohean, mahaian
etzan zaitez eta
busti itzazu atzamarrak
busti itzazu plazerrez, amodioz, bizitzaz...
gero nik zure plazerrez edan dezadan...




27/06/2008

IBILI...

Ibiltzen zara biluzik nire amets hezeen gainean eta zure oinen azala jartzen duzu nire azalaren gainean.
Ibiltzen zara biluzik nire begien gainean eta ibiltzean zure titiburuen dantza jarraitzen dut hezetasun honetatik.
Ibiltzen zara biluzik nire hankartearen gainean eta zure aluaren txokoen intimitatea eskaintzen didazu, nire geologia ariketak egin ahal izateko.
Ibiltzen zara biluzik nire aurrean
teleberrin hezetasunaren portzentaiak
inoiz baino altuagoak direla
entzuten dugun unean...

bakardadean?

Ohe gainean eseri naiz, zure testu zaharrak irakurtzeko asmoz eta zure istorioek jotzen dute nire hankartean. Astiro irakurtzen dut, hitz bakoitzaren boterea dastatuz nire zakila handitzen den bitartean. Galtzontzilo apartatu dut pixka bat, zure janzkeraren deskribapena egiten duzunean, eta biok nola egingo genukeen larrua jo deskribitzean eskua eraman dut zakilara. Azala jaitsi dut mugimendu motelekin eta berriro igo, zure hitzek markatzen duten erritmoa jarraituz. Eta zure errelatoa azkartzen den einean azkartzen da nire eskuaren mugimendua, nire zukuaz zure testu zaharrak busti ditudan arte...
Orain inprimatu beharko ditut berriro...

26/06/2008

lo gelako jolasak

sartu naiz lo gelara eta ohea egiten ari zara, esnatu berria. Egiten duen beroarekin tirantedun kamiseta bat eta tanga beltza besterik ez daramazu. Ixil-ixilik zure gorputzaren mugimenduei begira nauzu eta berehala zutitu zait galtzontzilo azpiko harria. Zure eraginez jakina. Galtza belaunetaraino jaitsi dut eta galtzontzilo pixka bat jaitsita, oheko beheko partea egiten ari zaren momentuan hurbildu naiz zuregana eta konturatu zarenerako nire eskuek zure aldaka inguratu dute. Ez mugitu, agindu dizut. Aurrera pixka bat makurtu zara eta irribarre bat eskaini didazu. Zure aginduak gustukoak ditudala badakizu, esan didazu. Nire helburua oztopatzen duen tangaren haria alde batera apartatu eta goxo-goxo irristatu naiz zure barruan. Heze zaude. Guztiz. Badakit nola gustatzen zaizun horrela bat-batean harrapatzea eta zure barruraino sartzea. Bultza eta bultza ibili naiz zure atzean, nire eskuek zure aldaka gogor heltzen duten bitartean eta horrela larrua jo egin dugu, piztiak izango bagina bezala, eguneko lehenengo argiekin. Eguna hasteko modurik hoberena ezagutzen al duzu?


24/06/2008

Udako sua

Udako sua ailegatu da azkenean. Eta udako sua gustukoa dut, ligatzen duzunean errazago biluzten garelako eta gure mihiek dastatzen dutelako gustukoa dugun azalaren zapore izerditsua. Gustukoa dut gauerdian esnatzea eta ohe gainean dagoen zure gorputz biluziari behatzea. Zure bizkarraren kontra jartzea eta nire hankartea zure ipurmasailen artean kokatzea. Nire atzamarra aurrera eramatea eta zure klitoria laztantzea zu esnatu arte, zuri nire plazer guztia eman arte. Eta zure ipurmasailen arteko izerdian nire zakila igurztea zure sorbaldan isuri arte... Udako sua ailegatu da azkenean baina zu ez zaude...

11/06/2008

Aspaldi...

Aspaldi ez nauzula lotu. Eta ongi gogoratzen ditut zure eskuak nire azalaren gainean, nire eskuak sorbaldan lotuz eta gero, ipurmasailen artean oinetara jeitsiz. Mugitu ezinik, zu nire aurrean masturbatzen zaren bitartean. Gero buelta ematen zenidan eta ahoz gora jarrita nire aurpegiaren gainean esertzen zinen. Eta mihiarekin lanean hasteko agindu. Eta nik zure aginduak betetzen nituen eta zure kobazulo hezea dastatzen nuen. Handik jaisten zinen eta tarteka, irrien artean, nire hankarte handitua dastatzen zenuen, tarteka, ni isurtzeko aukerarik eman gabe. Eta azkenik, nire zakilaren gainean esertzen zinen eta zure erritmora larrua jotzen zenidan, zu isuri arte, ni isurtzen nintzen ala ez inporta gabe... Eta gero, hozkailura hurbildu eta garagardo bat atera, nire eskuak, nire oinak askatu gabe. Garagardoa edaten zenuen eta niri zure ahotik ematen zenidan edaria eta nik edan. Gero garagardo gehiago edaten zenuen eta nire zakilaren gainean isurtzen zenuen eta han edaten zenuen. Nire zakila berriro altxatzen zen eta zure ahoarekin egiten zenidan amodioa, garagardoa eta nire zukuaren zapore nahasiak zure ahoan sentitu arte... Aspaldi ez nauzula lotu...

06/06/2008

Olioa

Etxera sartu eta zu aurkitu zintudan biluzik. Giltzak utzi nizkizula gogoratzen nuen, baina aspaldi zu ikusi gabe, aitortu behar dizut ez nuela zure bisita espero. Eta hantxe topatu zintudan, nire etxean, nire ohe gainean eta, gainera, biluzik. Baina biluzik ez ezik bat-batean ohartu nintzen mesanotxearen gainean zer zegoen. Pitxer bat olio. Ohean etzanarazi zenidan eta arropa erantzi. Biluzik geratu nintzen ohe gainean eta orduan zure eskuek hartu zuten olioa eta nire azalaren gainean zabaltzen hasi zinen. Bularrean hasieran, sabelean ondoren. Eta azkenik, zakilaren gainean. Zure eskuek irrist egiten zuten nire zakilaren gainean eta gora eta behera egiten zuten. Olio guztia bota zenidan hankartearen gainean eta masajerik irristagarriena egin zenidan, nire zukua olioarekin nahasi zen arte. Plazerez beteriko sentsazioak ez ziren bukatu horrekin eta zuk erakutsi zenidan udaberriko orgasmo eta sentsazio horiekin guztiekin jarraitzeko bidea...

03/06/2008

EZUSTEKOAK II

Beste kafe bat hartzera joan behar ginela esan zidan eta furgoneta berriro hartu eta errepidera atera ginen.
Ezagutzen zuen borda txiki batean hartu genuen arratsaldeko bigarren kafea, bizitzaz barre egiten genuen bitartean eta gure laguntasun bereziaz goxatzen genuen bitartean.
Bazkalostea luzea da, esan zidan bere irribarre maltzurrarekin. Bordatik atera eta furgoneta hartu genuen. Oraingo honetan berak gidatu zuen eta mendiko bidexka batetik sartu gintuen eta txoko apartatu batera eraman ninduen. Han geundela atzeko partera joateko eskatu zidan eta nik agindu. Atzeko partera joan eta eseri nintzen. Orduan soinekoa erantzi eta mediek, ligeroak eta tangak bere biluztasun ederra oraindik eta ederragoa egiten zuten. Bularretakorik ordea ez zeraman. Gisa horretan ikusi nuenean nire zakila, berriro ere, harria bezain gogorra jarri zen. Nigana hurbildu eta galtza eta galtzontziloak erantzi zizkidan. Kamiseta bakarrik utzi zidan, morboa ematen ziolako-edo. Orduan buelta eman eta bere ipurmasailak nire aurpegi parean jarri zituen. Nik ez nuen egoera desaprobetxatu eta mingaina aterata, tangaren inguruan bere ipurmasailak musukatzen hasi nintzen. Horrela tartetxo bat eman nuenean esku batekin tanga fina altxatu eta azpitik sartu nuen nire mihia. Bere alutxoa musukatzen hasi nintzen eta nire mihia alutxoaren barruraino sartzen ere. Gero, mihia astiro-astiro igo eta bere ipurtzuloa musukatzen hasi nintzen. Bere plazerezko oihuek konfirmatu zidaten bide onetik nindoala. Orduan, mihia atzeko zulotxoan utzita, esku bat eraman nuen bere aurreko zulora eta masturbatzen hasi nintzen. Ondoren furgonetaren zoruan etzan zen nire aurrean. Nik tanga erantzi eta bere gainean makurtu nintzen. Hasieran mingaina aluaren gainetik pasatzen hasi nintzen, mugimendu motelekin bere berotasuna areagotzen. Gero, mihia gero eta barruraino sartzen hasi nintzen. Baina azkenean klitorian zentratu nintzen. Mihiarekin klitoriaren inguruan zirkulu motelak egiten hasi nintzen, presarik gabe, xuabe-xuabe, eta horrela joan zitzaizkigun minutu luze-luzeak… Plazerezko erreinura eraman nuen behin baino gehiagotan. Orduan altxatu eta zeukan fantasia bat bete nahi zuela esan zidan. Nik, egia esan, ez nekien zer gehiago egin ahal genuen, baina edozertarako prest nengoen, bero-bero eta oso gustura. Furgonetaren aurreko partera joan eta kutxa batetik zerbait atera zuen. Nik ez nuen oso ongi ikusten baina bat-batean ohartu nintzen. Tanga erantzita baina mediak eta ligeroa erantzi gabe, gerriaren inguruan “zakil-gerriko” horietako bat jantzi zuen eta berriro ni nengoen lekura itzuli zen.


Gerriko horrekin jantzita ikuste hutsarekin erupzio bat bezala sentitu nuen nire zakila. Irudi benetan ederra osatzen zuen nire ametsetako musa erotikoa, nire betiko ninfa ederra. Eta paperak aldatzeko tenorea zela esan zidan, mutila izatea zer zen sentitu nahi zuela, eta niri neska izatea zer zen sentiarazi nahi zidala. Ahal zuen moduan, furgoneta barruan zutik jarri zen eta ni bere aurrean belaunikaturik jartzeko agindu zidan. Egoera dominatzen hasi zen eta aginduak ematen ere bai. Gogor, gupidarik gabe, baina goxo era berean. Eta silikonazko zakila hura jateko agindu zidan. Ni harriturik nengoen, zer egin oso ongi jakin gabe. Baina aginduak betetzeko prest. Nire eskuekin bere ipurmasailak hartu eta zakila jaten hasi nintzen. Sentsazio hori, gezurrezkoa bazen ere, sentitu nahi nuen. Eta zakila jaten nion bitartean nire atzamarrak bere atzeko zulotxoarekin jolasten hasi ziren. Bera estasi moduko batean zegoela zirudien, eta bere eskuak nire buruan jarrita mugimenduak agintzen zizkidan. Nahikoa da! Oihukatu zidan bat-batean. Hartu ninduen eta lau hanketan jartzeko agindu zidan. Lau hanketan jarri nintzen eta burua zoruaren parean jartzeko ere esan zidan. Zeharka ikusten nuen zer egiten ari zena eta ezin beroturik nengoen, postura horretan eta bera, zakil-gerriko horrekin jantzita. Atzean kokatuta bere eskuek nire zakila hartu zuten eta mugimendu bortitzekin astindu ere. Baina horretan ez zen gehiegi luzatu. Bote bat lubrikante irekitzen zuela iruditu zitzaidan. Botiketan saltzen duten Johnson K-Y horietako bat-edo. Eta berehala bere atzamar hotzak nire ipurtzuloaren inguruan nabaritu nituen. Ipurtzuloa tartetxo bat masajeatu ondoren bere hatz erakuslea nire barruan nola hasi zen sartzen konturatu nintzen. Hasieran pixka bat besterik ez. Gero barruraino. Eta barruan zegoelarik motel-motel mugitzen hasi zen. Eta hatzarekin jolasten hasi ere, poliki-poliki kanpora eta barrura, kanpora eta barrura. Eta nik jarraitzeko eskatzen nion, egiten zidana gustatzen ari zitzaidalako. Eta ez dakit zenbat denbora egon zen horrela. Dexente iruditu zitzaidan niri, behintzat. Eta orduan, beste gonbidatuarentzat lekua egina zegoela iruditu zitzaionean silikonaren hotza nabaritu nuen nire ipurtzuloaren sarreran. Eta astiro-astiro silikonazko zakila nire barruan sartzen hasi zen, “larrua jo egingo dizut!” oihukatzen zidan bitartean. Hasieran punta sartu zidan eta punta barruan zegoelarik mugimendu zirkularrak egiten hasi zen, kontu handiz. Eta horrela, kontu handiarekin, nire ipurdiko espazioak konkistatzen hasi zen. Punta sartu ondoren beste zati txiki bat ere sartu zuen. Eta berriro zirkuluak. Eta berriro zakila atera eta lubrikante gehiago eman. Eta berriro barrura, tarteka. Eta horrela, esku batekin nire gerritik heltzen ninduen bitartean eta bestearekin nire barrabilak eta zakila laztantzen zituen bitartean, barruraino sartu zidan bere zakil osoa, eta nik minaz baino gehiago plazerez oihukatzen nuen, ia-ia erotutik. Eta sentsazio arraroak ere, uste baitut ipurditik orgasmo bat izan nuela. Orduan zakila atera zuen eta gerrikoa kendu gabe, berak eman zuen buelta eta lubrikantea seinalatu zidan. “Orain zu”, erregutu zidan, “izan zaitez nire jabe, emadazu ipurditik!”. Nik leherzorian negoen, baina lubrikantea hartu eta nire zakilean eman ondoren bere iputzuloaren inguruan ere eman nion. Atzamar bat ere sartu nion eta lekua egin ostean nire zakil bolkanikoa sartu nion, barruraino kolpe batez eta aguantatzen saiatu banintzen ere, bultza egin nuenean hirugarren aldian nire zuku beroa deskargatu nion bere atzeko zulotxo goxo horretan. Eta gero, etzanda geratu ginen biok tarte luze batez. Ondoren, berriro herrian, lejia goxo batekin ospatu genuen gure sexu-deskubrimendu berriak eta udaberriko orgasmo eta sentsazio eder horiek guztiak…

02/06/2008

EZUSTEKOAK (I. ZATIA)

nirekin izarak bustitzen eta fantasiak
konpartitzen dituenari

Eguerdi polita egiten zuen eta eguzkiak gustura jotzen zuen Bergara gainean. Ardoak girotuta bazkari osoa eman genuen sexuaz hizketan. Biok ongi genekien gure fantasia guztiez arazorik gabe hitz egin ahal genuela. Bai, baina horrek arazo txiki bat ere bazuen, elkarri ere berotzen geniola. Eta nola berotu ere! Jatetxearen izkina diskretu batean geunden eta tabernariak kafea ekarri zigunean esku bat nabaritu nuen nire kremailera gainean. Kremailera jaitsi zidan eta, mahiaren azpian, airean geratu zen nire hankarte gogorra. Zerbait eroriko bazitzaion bezala mahiaren azpira jaitsi zen eta ohartu nintzenerako nire hanken artean nuen. Bere ezpain goxoek inguratu zuten nire sexu beroa eta bere ahoaren barnean sartu zuen nire hankarte osoa. Behin bakarrik. Ondoren berriro altxatu eta aulkian, normal-normal eseri zen. Irri egin zuen. Eta bere kikaran azukre-koskorra botatzen zuen bitartean desiraz beterik utzia ninduela ongi zekien. Tabernaria kontuarekin zetorrenean, ahal izan nuen moduan kremailera igo eta disimulatzen saiatu nintzen. Baina uste dut tabernariak ikusiak gintuela eta ez zitzaiola batere inporta. Kontrakoa agian. Horregatik alde egin zuen hain laster, eta urrundik guri begira geratu zen. Plazer txiki hori ematea erabaki nuen eta tabernaria adi-adi zegoela mahai azpira jaitsi nintzen ni. Udaberriko soineko tirantedun motz horietako bat zeraman jantzita, izterretaraino ailegatzen diren mediak eta tanga eta mediak lotzen zuen ligeroa eta guzti horrek nahikotxo laguntzen zuen. Belaunean kokatu nuen nire mingaina eta izterrak zeharkatu nituen (medien gainean) tanga txikiak markatzen zuen mugaraino. Eta tanga finaren gainean miazkada ederra eman nion, behetik gora. Eta ni ere maltzurra izan nintzen. Hori egin eta altxatu nintzen eta nire aulkitik begiratu nion. Orain, desiraren seinaleak bere aurpegian ikusten nituen.
Joateko ordua zela esan zidan eta tabernari penatua atzean utzita bere furgonetarantz joan ginen, buelta bat ematera eramango ninduela esan zidan. Berak eramango ninduela baina nik gidatu behar nuela esan zidan. Beraz, furgoneta hartu eta errepidera atera ginen. Sorpresaz beteriko enkontrua izango zela esan zidan. Eta horrela izaten hasi zen.




Bidetik gindoazela soinekoa gerriraino altxatu eta bere lentzeria guztia begibistan utzi zuen. Jatetxekoak guztiz bustita utzia zuela aitortu zidan eta ezin zuela gehiago ere esan zidan. Eskua tangaren azpian sartu zuen eta laztantzen hasi zen. Esfortzu handiak egin behar nituen nik errepidean arreta mantendu ahal izateko. Eta badaezpada, abiadura moteldu nuen eta noizean behin, zeharka, nire eskuinean eskaintzen zidan ikuskizun ederrari begiratzen nion. Korritzen ari zenean, nire hankartera makurtu eta kremailera berriro jaitsiz askatu zidan nire hankarte handitua. Libre zuen eskuarekin laztantzen hasi zen, beste eskuarekin bere alua eta klitoriaren gainean lanean jarraitu bitartean. Barrabilak laztandu zizkidan, eta gero nire zakila hartu zuen, gogor hartu ere. Esku osoarekin inguratu zuen, ni furgonetaren abiadura guztiz moteltzen nuen bitartean, errepidearen albo batean furgoneta guztiz gelditu arte. Orduan bere ezpainek berriro hartu zuten nire zakilaren punta. Txistua bota zidan zakilaren gainean eta esku librearekin zabaldu zuen, goitik behera. Gero, kolpe batez, zakila osoa irentsi zuen, erreakzionatzeko astirik eman gabe. Eta nire zakil osoa aho barnean zuela hantxe gelditu zen, mugitu gabe. Bakarrik mihia eta esku librea mugitzen zituen, besterik ez. Eta horrela ez dakit zenbat denbora egon zen, baina mugimendu ezak gehiago berotu ninduen eta bere aho barruan deskargatu nuen nire zuku beroa, berak irentsi zuena. Une berean bere eskuaren lanaren ondorioz bera ere isuri zelakoan nago. Gero altxatu eta aurrez aurre begiratu zidan irribarretsu. Ahora ireki eta barruan geratzen zitzaizkion zuku beroaren apurrak nola irentsi zuen erakutsi zidan. Gero musu luze bat eman zidan eta nire maskulinitatearen zaporea dastatzeko aukera izan nuen...


(TO BE CONTINUED)