26/06/2008

lo gelako jolasak

sartu naiz lo gelara eta ohea egiten ari zara, esnatu berria. Egiten duen beroarekin tirantedun kamiseta bat eta tanga beltza besterik ez daramazu. Ixil-ixilik zure gorputzaren mugimenduei begira nauzu eta berehala zutitu zait galtzontzilo azpiko harria. Zure eraginez jakina. Galtza belaunetaraino jaitsi dut eta galtzontzilo pixka bat jaitsita, oheko beheko partea egiten ari zaren momentuan hurbildu naiz zuregana eta konturatu zarenerako nire eskuek zure aldaka inguratu dute. Ez mugitu, agindu dizut. Aurrera pixka bat makurtu zara eta irribarre bat eskaini didazu. Zure aginduak gustukoak ditudala badakizu, esan didazu. Nire helburua oztopatzen duen tangaren haria alde batera apartatu eta goxo-goxo irristatu naiz zure barruan. Heze zaude. Guztiz. Badakit nola gustatzen zaizun horrela bat-batean harrapatzea eta zure barruraino sartzea. Bultza eta bultza ibili naiz zure atzean, nire eskuek zure aldaka gogor heltzen duten bitartean eta horrela larrua jo egin dugu, piztiak izango bagina bezala, eguneko lehenengo argiekin. Eguna hasteko modurik hoberena ezagutzen al duzu?


Sem comentários: