28/06/2010

Soineko fina loredunaz jantzita agertu zinen. Azpian tanga beltza, besterik ez. Kalean beroa, bero ikaragarria. Eta gorputzean jolasteko gogoa. Baserri abandonatu hartara eraman ninduzun (aspaldi bezala), lurrean etzateko esan zenidan eta nik zure agindua bete nuen. Orduan, folio batzuk atera zenituen eta orduan ohartu nintzen nire errelato erotikoak zirela. Bat eman eta irakurtzeko eskatu zenidan, nire ahotsarekin entzun nahi zenuelako. Ni, lurrean etzanda, irakurtzen hasi nintzen, zuk arropa eranzten zenidan bitartean, errelatoan kontatzen nuena jarraituz. Guztiz biluzturik geratu nintzen. Zu altxatu zinen eta, soinekoa erantzi gabe, tanga kendu zenuen eta nire gainean eseri zinen, nire aurpegiaren gainean, hain zuzen ere. Zure alutxo goxoa jarri zenidan ahoaren parean. Nik mingaina atera besterik ez nuen egin behar. Eta zu dastatu, ipurmasailetatik heldu bitartean. Eta nire mingainak zure alutxoan lan egin bitartean atzamar bat eraman nuen zure ipurmasailen artera, eta ipurditxoan, astiro-astiro, sartu nizun, azkenik, zuk nire ahoan korritu zinen arte...

11/06/2010

busti zure gorputza dutxaren azpian
ni izango nauzu zure ondoan
zure azalean irristatuko den ur guztia
edateko,
zure lepoan, bularretan, besoetan
sabelan, hanketan,
hankatartean
nire mihiaz edango zaitut
baita lehortu ere
busti,
busti zure gorputza

02/06/2010

Zure jolas berriarekin iritsi zinen eta lotzeko eskatu zenidan. Lotzeko eta nik nahi nuena egiteko. Eta nik lotu zintudan. Lotu zintudan eta lurrean, alfonbra gainean lau hankatan geratu zinen, nire begiradapean, nire desirapean. Lehendabizi zure gorputz osoa laztantzen hasi nintzen, eskuekin, mihiarekin... Gero zure bularretakoa askatu eta tanga astiro-astiro erantzi nizun, orkatilen alturara utzi arte. Eskuekin zure ipurmasailak banatu eta mihiarekin zure ipurdiaren inguruan jolastu. Orduan, zure atzean kokaturik, zure ipurmasailen artean jarri nuen nire hankarte handitua eta nire eskuekin estutu nituen zure ipurmasailak nire zakilaren inguruan. Eta zakila gora eta behera hasi nintzen mugitzen. Bitartean, eskuak zure bularretara eraman nituen eta gogor heldu zintudan. Horrela minutu batzuk eman ondoren, zakila eraman nuen zure aluaren sarrerara, eta hantxe egon nintzen jolasten, barrura sartu gabe, nire zakila zure aluaren ezpainetatik gora eta behera, zu erotu nahian, zuk barruraino sartzeko erregutu zenidan arte. Eta orduan bai, orduan sartu nintzen zure barrunbe bustira eta larrua jo egin nizun...