Ez ezkutatu zure harribitxia, zure treska beteak, ezin dituzu zure bihurguneak ezkutatu, eta halere, liluratzen nau zure herabetasunak eta zure eskuek estaltzen duten guztia
Mostrar mensagens com a etiqueta erotikoa. Mostrar todas as mensagens
Mostrar mensagens com a etiqueta erotikoa. Mostrar todas as mensagens
16/10/2007
15/10/2007
Asaltatu ninduzun, eskuak gau-mahaian lotu eta arropa guztia erantzi. Nire biluztasuna zure gutizietara eskainita. Nire barrabilak zure ezkerreko eskuarekin hartu zenituen eta nire zakila zure ahoaren hondora sartu zenuen. Ordudanik zu bezalako jainkosarik ez dut ezagutu. Itzuli, nahi duzunean eta zure sakrifizioetarako aberea izango naiz, nire jainkosa...14/10/2007
12/10/2007
Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.Hango harrabots urruna entzuten da irlatik.
Uretara sartu gara biluzik,
Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Begira, haizeak garia bezala mugitzen du urak hondarra.
Urpera sartu eta azpitik begiratu zaitut.
Atsegin dut esku eta zangoen mugimendu geldoa,
Atsegin sabelpeak itsasbelarren forma hartzean.
Lehorrera igo gara. Bero da eta itzal egiten dute pinuek.
Gaziak dira zure besoak, gazia bularra, sabela gazia.
Ilargia itsasoarekin lotzen duen indar berak
lotu gaitu geu ere.
Mendeak segundo bihurtu dira eta segundoak mende.
Udare zurituak gure gorputzak.
Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.
Kirmen Uribe
11/10/2007
10/10/2007
08/10/2007
maitatu nahi zaitut horrela eskaintzen zarenean, nire desiren mugatik hari fin bat besterik ez bereizten nauenean, maitatu nahi zaitut praka bakeroak ipurmasailen azpian uzten dizkizudanean eta burua makurtzen duzunean, morbo izugarri ematen didala dakizulako, maitatu nahi zaitut beti, sexuaren grinaz, sentsualitatearen morboaz eta azal leunen xamurtasunaz... maitatu nahi zaitut.04/10/2007
03/10/2007
Dantza nigan!
nire buztanaren inguruan harilkatzen den sugea izan zaitez,

nire buztanaren inguruan harilkatzen den sugea izan zaitez,

nire ohea betetzen duen eskultura izan zaitez, behatoki horretatik, zure konstelazioen lentzeria behatu nahi nuke, zure orbitan bizi den planeta izan nahiko nuke... dantza ezazu nigan, nire buztanaren inguruan harilkatzen den sugea izango zina bezala.
02/10/2007
30/09/2007

Bazenekien nire kontakizun erotikoetan behin baino gehiagoetan tangak aipatzen nituela. Bazenekien eta, horregatik, nire bide erdian agertu zinen tangaz jantzirik. Nire kontakizun baten protagonista izan nahiko bazenu bezala. Nik, prakak jaitsi nizkizun eta, zure hari-tangaren azpian atzamarrak sartuz, nire kontakizun baten protagonista bihurtu zintudan.
29/09/2007
26/09/2007
24/09/2007
txokolate ezpainen artean
23/09/2007
22/09/2007
iradokizuna...
ez, azpian ez daramat deus, esan zenidan. Eta bazenekien horrek zer suposatzen zuen niretzat. Ikustea baino gehiago, imajinatzea jartzen ninduen txoratuta. Eta jaka ireki zenuen eta bularrek markatzen duten lurraldea kausitu nuen. Zure bularren argazki bat egin nuen eta zure zilborrera jaitsi nintzen. Zure kremailera izateko prest nauzu, eta badakizu... nola gustatzen zaizun nirekin jolastea! Eta nola gustatzen zaidan niri! Irekizazu pixka bat gehiago...

21/09/2007
hezetasunak maitatzen...
Zure hezetasunak maite ditut oraindik. Hezetasunak estaltzen duen kuleroa ere bai. Eta gustukoa dut hezetasunaren zaporea zure azalaren gainean. Eta gustukoa dut zure azala. Eta kuleroa. Eta, batez ere, kuleroak ezkutatzen duena. Eta maite ditut zure eskuak gora tiraka. Eta badakizu nola jartzen naizen. Zilborra jango nizuke. Baita beste zerbait ere. Zure hezetasunak maitatzen emango nuke bizitza oso bat. Igo kuleroa. Nik jaitsiko dizut eta.
Subscrever:
Mensagens (Atom)













