25/10/2011

fantasiak, errealitatetik gertu...

Hona hemen Lorek bidalitako kontakizun polit-interesgarri-beroa:


Gure ohe jolasetan beste pertsona bat sartu nahi nuen eta hala proposatu nizun. Ideia gustatu zitzaizun, baina gure ohe lagun berria neska bat izan behar zela aipatu zenidan. Ez nuen aitzakiarik jarri, neskak ere gustukoak ditut eta jolas polita sortu genezakeen.
Hautaketa nire esku utzi zenuen eta horrek pilo gustatu zitzaidan.
Aukeran gertuko zirkulutik alde egin nahi nuen eta zuretzako ezezaguna zen neska bat aukeratu.
Lehen kolpean lagun bat etorri zitzaidan burura; jatorra, goxoa, ezagutzen ez duzun nire laguna, gure ingurutik 100 kilometrotara bizi ohi dena, ederra, polita... baina kanpoan zegoen (tarte luzeegirako gainera) eta beste pertsona baten bila abiatu nintzen.
Asteburuetako parrandatan aurkitu nahi nuen. Bolada batez gauetan jolas politak sortu nituen. Lagunekin ateratzen nintzen nire kontu, eta gustuko neskengana hurbiltzen nintzen. Gerturatu, hitz egiten hasi, dantzatu, par egin, fitxak sartu... gehienetan horretan geratzen zen kontua baina oso aberasgarria izan zen.
4 hilabetez egon nintzen horrela eta 2 neskekin besterik ez nuen nire proposamenaz hitz egiten lortu. Guztietan ezetza jaso nuen. Ateraldi bakoitzaren ondorengo egunak sexualki oso aktiboak suertatzen ziren.
Nire larunbateko hizketaldiak kontatzen nizkizun eta pertsona horiekin fantasiaren bat osatzen genuen etxeko jostailutxoekin. Orduan, beste pertsona batekin egiteko gogoak gehiago piztu zitzaizkizun zuri, eta hirukotea osatzea zaila suertatzen bazen zuk beste neska batekin bakarrik egin nahi zenuela esan zenidan.
Asteburutan gehiago ateratzen hasi zinen, baina beste inorekin oheratu gabe bueltatzen zinen beti, fantasia bete nahi zenuela baina beti nirekin akordatzen zinela eta aurrean zenuen neska puskarekin egoteko gogoa kentzen zitzaizula. Alde batetik poztu eta bestetik tristatu nintzen.
Baina atzo ideia bat bururatu zitzaidan.

- Lasai gaur gauean beste neska batekin egingo duzu larrua jo. Etxera ekarri dizut. Gaur arratsaldeko 9etan bueltatu etxera eta bertan izango duzu neska.

Etxea “despejatu” nuen, hainbeste gustatzen zaidan arropa arina jantzi eta kolore gorriz margotu nituen azkazalak, bai... 2 kilometrotara ikusten den kolore gorri berbenero hori.







Etxera sartu zinenean irri eder bat bota zenidan.

- Ezagutzen al zaitut...? Zure azkazalak izugarri gustatzen zaizkit... - esan zenidan irrifar eder batekin batera.
- Zure lagunak hona etortzeko esan dit, oparitxo bat jasoko nuela... – erantzun nizun.

Eta azkazalak kolore gorriz margotzea gustatzen zaion neska baten azalean jarri nintzen. Azkazal gorriak zure gorputzean zehar, zure zakila astintzen ikustea... azkazal markatuak, protagonistak. Beste pertsona bat nintzen, ez nituen nire eskuak ezagutzen zurean eta ederra izan zen, basatiagoa nintzen, lizunagoa, barne beroa beste toki batzuetan sentitu nuen eta zure gorputzeko beste toki batzuetara iritsi nintzen, akaso beste pertsona bat nintzelako bestela ireki zenidan zure barrua eta gorputza.Hirukotea osatu ez baina ederra izan da bai bidea baita ondorioa ere. Ea noiz errepikatzen dugun, eta ea oraindik ezagutu ez baina barruan dudan zein izaerari ateak irekitzen diodan elkarrekin gozatzen jarrai dezagun.



LORE

09/10/2011

Eser zaitez






Eser zaitez
nire ahoan,
eskaini
zure altxor goxoa,




eser zaitez
lasaitasunez:
nire ahoa
zure plazerarekin
bete arte...