26/12/2011

Biluztuko zara nire aurrean eta gorputza aurrerantz makurtu
zain izanen nauzu ni, zure atzean,
zure sorbaldetan hasi eta mingaina zure atzekalde guztian paseatzeko
sorbaldetan hasi, lepoan jarraitu,
bizkarratik jaitsi
ipurmasailak zeharkatu
uzkia goxatu
alua penetratu...

...nire mingain bustiaz

17/12/2011

Asteburu luzea (III)

… Lore aulkitik askatu eta gure aurrean biluztu da, guztiz ia-ia, tanga fina izan ezik.

Horrela paseatu da etxetik une batez. Jon eta bioi zutik jartzeko eskatu digu.

Zutik jarri gara eta halaxe esan digu:

- Uste dut tristegia daudela txoritxo hauek.

Belauniko jarri da bion artean eta, tarteka, gure zakilak jaten hasi da, gure aurpegietara begirada altxatu bitartean. Lehen Jonena, gero nirea. Eta horrela tarte batez. Eta bai, txoritxoak animatzen hasi dira.

- Nik agindu dezaket orain?- galdetu digu.

- Nola ez... – erantzun diot.

Sofara joan da eta sofa gainean igo. Belauniko jarri da, sofaren burura begiratuz eta ipurdia gure aldera erakutsiz. Horrela egonda, niri eskatu dit tanga ahoarekin kentzeko.

Eta halaxe egin dut. Sofa parean, zoruan belauniko jarri naiz, tanga nire ahoarekin hartu eta, astiro, hasi naiz jaisten.

Belaunetan utzi diot tanga fina. Orduan horrela esan dit Lorek:

- Nire ipurdian sentitu nahi dut zure mingain eder hori, eta… Jon, lagunduko al diozu ?

Mingaina jarri dut bere ipurdiaren gainean. Jonek eskua jarri du nire buruaren gainean. Eta bere laguntzarekin hasi naiz Loreren ipurdia jaten, mingaina barruraino sartzen. Lorek, intzirien artean, hozka egiten dio sofaren goiko partera.

Jon ere bero bero jarri da berriro. Eta honako hau izan da Loreren hurrengo eskaera:

- Uste dut nire ipurdia ondo prestatuta dagoela… Jon, sartuko al didazu zure zakila, mesedez?

Jonek ez du ezetz esan. Eta eskaera betetzeko prestatzen hasi da.

Ni Loreren atzetik kendu naiz, baina beste eskaera bat egin dit neskak:

- Eta Jon ipurditik ematen didan bitartean, zuk, bere atzean, barrabilak jango dizkiozu?

Nik ere ez dut ezetz esan.

Lanera jarri da Jon. Kondoia jarri, lubrikante pixkat bota eta… poliki-poliki barrura hasi da sartzen. Eta ni, jakina, Jonen barrabilak atzetik jaten.

- Uff, ipurdi estu-estua eta goxoa daukazu- esan du Jonek- nik gustukoak ditudanak bezalakoa…

- Ah bai?- erantzun dio Lorek intzirien artean- ba sartu, sartu barruraino zure zakil lodi hori eta korritu nire barnean…

Hitzak entzun eta mugimenduak azkartu ditu Jonek. Bere barrabiletan nabari dut korritu egin dela. Intziri edo oihu ederra bota du mutilak.

Lore atzera niregana begiratu eta halaxe esan du:

- Bigarren txanda ! Nire ipudi estu-goxoa gose dago oraindik...

Erditik kendu da Jon eta ni jarri naiz, zutik, Loreren atzean. Kondoia, lubrikantea… operazioa errepikatu eta Jonek irekitako bidean sartu naiz ni ere. Egia da: ipurdi estu-goxoa dauka Lorek. Ahaztezinak diren horietakoak. Eta ipurmasail ederrak.

Baina hasieran pixkat kostatu zait sartzea eta horrela esan diot:

- Ipurmasailak gehiago irekitzen ahal dituzu?

- Belaunetan daukat tanga eta horrek galarazten nau… - esan dit- horrela sartu beharko zara…

Eta horrela sartu naiz. Poliki poliki barruraino.


- Jon, - esan dio- eseri hemen, nire ondoan, mesedez, eta laztandu nire alua…

Sofan eseri da Jon eta nik Loreren atzetik eman bitartean, eskua jarri du neskaren aluaren gainean, edota barruan, eta hatzak sartzen eta klitoria laztantzen aritu da.

Orduan, Lorek, korritzear dagoela, oihukatu dit:

- Atera nire ipurditik, kabroi hori, nire ipurmasailen artean zakila jarri eta korritu nire bizkarrean!

Ni, berobero nagoela, Loreren ipurditik atera, kondoia azkar-azkar kendu, eta zakila bere ipurmasailen artean jarri dut. Nire eskuekin ipurmasailak estutu ditut nire zakilaren inguruan eta aurrera eta atzera mugimenduak eginez korritu naiz, Loreren bizkarreren gainean. Lore ere korritu da une berean…

08/12/2011

Cabaret desire

Cabaret desire da Erika Lusten azken filma. Oraindik ez dugu ikusi, baina ezaguna egiten zaigu izenburua, ezta? Eta itxura benetan ona dauka. Erikaren aurreko filmak bezala... Hona hemen trailerra:

Cabaret Desire - Trailer from Erika Lust on Vimeo.



Ea laster film osoa ikusteko aukerarik dugun (konpainia onean, hobe, jakina)...

07/12/2011

Asteburu luzea (II)

Eta txirrina jo dute orduan...

- Lehenengo gonbidatua iritsi da- esan diot Loreri.

Atea ireki eta Loreren harridurarako Jon sartu da landetxean. Lore eta biok dakigula, behintzat, Jon gay da (edota bisexuala, baina horretaz ez gaude hain ziur) eta noizbait Loreri aipatu dio ea egunen batean bere maitalea maileguz utziko zeniola. Dirudienez ni aurreratu naiz eta gaur da eguna.
Landetxera etorri aurretik, jakina, Jonekin hitz egin dut nik. Horregatik irri konplizea egin du Lore aulkian lotuta eta ni biluz-biluzik ikusi gaituenean.
Bion artean aulkia hartu (Lorerekin, noski), komunetik atera eta egon gelara eraman dugu.
Egon gelan tximinia piztuta dago, goxo-goxo.
Eta Lore oraindik aulkiari lotuta utzi dugu, zetazko zapiarekin.
Bere aurrean jarri gara eta ni hasi naiz Jon biluzten eta mutilaren gorputza musukatzen eta miazkatzen. Bitartean Jonen eskuak ez dira geldirik egon, jakina, eta nire zakila, bularra eta ipurdiaren artean mugitu dira eztiki.
Jon biluztu dut guztiz. Tente-tente dago bere zakil depilatu ederra. Lorerengana nire burua biratu eta hauxe esan diot:

- Hurrengo jokaldi hau zuri eskainia, politt hori!

Belauniko jarri naiz, eskuak nire bizkarraren atzean utzi eta soilik mihia Jonen hankartearen inguruan hasi naiz pasatzen. Inguruan, baina poliki poliki nire desiren erdigunera hurbiltzen.
Horrela iritsi naiz Jonen barrabiletara eta gogoz jan dizkiot, bata bestearen atzetik.
Gero mihiarekin miazkatzen igo naiz bere zakilaren puntaraino eta han buelta batzuk eman ditut. Jonen begietara begiratu dut, ahoa goxo-goxo ireki eta horrela esan diot:

- Sartuko al zait zakil eder hau nire aho txikian? Proba eginen al dugu?

Bero bero dago Jon eta baietz esan dit buruaz. Orduan, kolpe batez irentsi diot zakila eta ahoa gora eta behera hasi naiz mugitzen, zakilan zehar. Baina Jonek eskuak jarri dizkit buruan eta bere zakila nire ahoaren barru-barruan mantzentzera behartu nau une luze batez.

- A, zer-nolako ikuskizuna! - entzun diogu Loreri.

Gero, eskuak kendu eta burua altxatu dut, zakilatik kendu.
Orduan esan dit Jonek:

- Ez jarraitu hortik... Ba dakizu zure gorputzaren beste atal baten desioan nagoela. Nola nahi duzu egitea? Hori bai erabaki ahal duzula...

Badakit zer nahi duen Jonek. Hori izan zen etortzeko jarri zidan baldintzaren bat. Beraz, orain, baldintza hori bete behar.
Loreren aurrean jarri naiz, lau hankatan, burua bere hanken gainean bermatuta.
Eskuak atzera eraman ditut, nire ipurmasailak ireki eta Joni esan:

- Zurea da, Jon.

Jonek kondoia jarri, lubrikantea bota eta nire uzkian jarri du zakila.

- Ufff.... ipurdi txiki goxo hau apurtzeko irrikan nengoen! Ireki gehiago, mesedez...

Nire ipurmasailak ireki irekita daude Jonen zakilarentzat. Nire begien aurrean, berriz, Loreren hankartea (baina oraindik jantzita). Begiak altxatu ditut eta Loreren begiekin egin dut topo. Sutan dago eta gorputza desiraz dardarka.
Jon hasi da sartzen nire ipurditxoan. Eta Loreri begira horrela esan dio:

- Ezin dut gehiago eskatu, Lore. Zure maitalearen ipurdia zure begi politen aurrean zulatu... hau gozatua!
- Niretzako ere- esan du Lorek- opari ederra da, Jon.



Barruraino sartu da Jonen zakila eta orduan hauxe esan dit niri:

- Ni, jadanik, ez naiz gehiago mugituko, baina zure ipurdian korritu nahi dut beraz, has zaitez mugitzen, mesedez.

Eta ni hasi naiz nire ipurdia, nire gorputza mugitzen, aurrera eta atzera, Jonen zakila nire barruan nola sartzen eta ateratzen den sentituz. Jonen potroak nire ipurmasailekin kolpatuz. Eta horrela entzun dugu Jonen plazerezko oihua, intziria. Nire ipurdi barruan korritu da mutila.
Handik atera eta etzanda geratu da zoruan. Ni altxatu naiz eta Loreri galdetu:

- Ikuskizun berri hau gustukoa izan duzu?
- Izugarri- esan dit- baina hirugarrenean ni partaide aktiboagoa izatea espero dut, sumendi bat baino beroago nago, zu eta Jonen aurrean... Egingo al didazue zerbait lehenbailehen, mesedez?...

03/12/2011

zuena



jostailu bat naiz zuen eskuetan
jostailua zuen ahoetan, zuen aluetan

ipurdietan, lepoetan

bularretan, sorbaldetan


jolastu nirekin,
sar zaitezte nire zulo guztietatik

bata bestearen atzetik,

edo biak batera,


jolastu nirekin,
agindu nazazue
eta egidazue zuena...

08/11/2011

Landetxe batean galdu gara Lore eta biok. Aspaldi aipatu genuen eta orain egin dugu.
Asteburu luzea izango da eta jolasteko gogoekin iritsi gara.
Asteburu honetako arauak ere aspaldi jarri genituen eta, horien artean, erritmoak nik markatu behar ditudala dago.
Etxea bero dago. Komuna ikusi eta bainera handia duela ikusi dut. Primeran.
Ur beroaz betetzen hasi naiz.
Loreri komunera etortzeko esan diot.
Aulki bat jarri dut baineraren aurrean eta bertan esertzeko esan diot.
Aulkian eseri eta zetazko zapi batekin besoak lotu dizkiot aulkira.



Gero, musika goxoa jarri, jostailuen kutxa ondoan utzi eta biluzten hasi naiz. Guztiz.
Bainera beterik dago eta barrura sartu naiz.
Kutxatik plug txiki bat atera eta miazkatu ondoren, lau hankatan jarri naiz bainera barruan. Pluga lubrikantez bete eta nire ipurditxoan sartu dut. Hantxe utzi eta ur berotan murgildu naiz, buruz gora etzanda, eskuekin nire zakil gogortua laztandu bitartean.
Orduan Loreri esan diot momentuz ez dudala askatzeko asmorik. Momentuz ez, behintzat. Baina berak agindu ditzakeela nire mugimenduak, nik beteko ditudala.
Kutxa irekiari begirada bota dio eta horrela esan dit:

- Plug handiagoa hartu eta sar ezazu.

Halaxe egin dut. Lorek esandako pluga hartu, txikia nire ipurditik kendu eta bestea sartu dut, motel motel.

- Hor mantendu- esan dit- eta orain dildoa hartu.

Dildoa hartu dut. Eta:

- Ahoan sartu, eta egin zure zakila nire ahoan egongo balitz bezala...

Dildoa hartu dut eta ahoan sartu. Eta dastatzen hasi naiz, goxo, ez dakit zenbat denbora.

- Eta orain- esan dit- pluga kendu eta dildoa zure ipurditxoan sartu.

Pluga nire ipurditik atera eta aulkian jarri dut dildoa, Loreren hanken artean.

Baineratik atera eta, Loreri begira, bere hanken gainean esertzen hasi naiz, dildoa nire ipurdian sartu bitartean. Horrela, poliki poliki dildo osoa sartu da nire ipurdiaren hondoraino. Eta eserita geratu naiz Loreren gainean.

Loreren atorraren botoiak askatu ditut, atorra ireki eta, orduan, dildoa nire ipurdian sentitu bitartean, eskuarekin nire zakila astintzen hasi naiz, gogor.
Loreren sabelaren gainean hustu dut nire zukua eta belarrira hauxe xuxurlatu diot:

- Hau hasiera besterik ez da izan. Sorpresaz beteriko asteburua daukagu aurretik.

Eta txirrina jo dute orduan...

06/11/2011

Nerabeak bezala mozkortu gara. Guztiz. Eta horrela eraman nauzu zure ohera, irribarreen artean.
Bat-batean, ni ohean buruz gora etzanda, galtza eta galtzontziloa erantzi dizkidazu, eta erreakzionatzeko astirik izan gabe irentsi duzu nire zakila. Gordin, goxo. Nire hankartearekin jolastu duzu, zure ezpainen artean sartuta, mingainarekin. Eta bitartean atzamar bat sartu didazu ipurdian.
Korritzear nagoela esan dizut. Atzamarra nire atzeko zuloan mantendu duzu orduan, baina burua altxatu eta beste eskuarekin jarraitu duzu ahoak hasitako lana. Nola korritzen naizen ikusi nahi baituzu. Eta horrela izan da. Nire sabelaren gainean isuri naiz.

Orduan, zure eskua nire sabela gainean jarri eta nire zukuarekin jolastu duzu.
Nire ondoan etzan zara. Eta belarrira xuxurlatu didazu:

- Gustukoa dut zure zakila nire ahoan handitzen denean. Gustukoa dut nire atzamarrarekin zure ipurdian sartzen naizenean. Behin eta berriro egin nahi dizut bata eta bestea: zakila nire ahoarekin irentsi, uzkia nire atzamarrarekin bete…

Eta antzeko gauzak. Eta lortu duzu ni gogor-gogor jarraitzea.
Orduan galtza eta tanga erantzi duzu zuk eta nire gainean jarri. Zakila zure aluan sartu eta gerriarekin dantzatzen hasi. Nik kamiseta kendu nahi izan dizut, baina ez didazu utzi. Eta gerria mugitzen jarraitu duzu, eskuak nire bularran bermatu bitartean, eta nireak zure ipurmasailak heldu bitartean. Eta horrela korritu zara zu.
Ez mugitzeko esan dizut orduan. Lau hankatan zaude ohe gainean. Behetik mugitu naiz eta zure atzean jarri. Ispilu bat daukagu aurrean. Beraz, burua altxatzeko esan dizut eta ispiluari begiratzeko. Atzetik sartu dut nire zakila zure alutxoan, ispiluan gure gorputzak, gure mugimenduak jarraitu bitartean. Eta zakila barruraino sartu ondoren eskuak jarri ditut zure ipurmasailen gainean.

- Gustukoak ditut zure ipurmasailak- esan dizut- batez ere nire gerriaren kontra talka egiten dutenean.

Eta zuk iletik hartzeko eskatu didazu orduan, gogor baina goxo, minik egin gabe.



Nik iletik hartu, eta erritmoa zuk markatzeko eskatu dizut. Ni mugitu gabe, hasi zara ipurdia mugitzen, aurrera eta atzera, nire gerriaren kontra zure ipurmasailekin talka eginez, eta nire zakila zure alutxoan sartu eta atera eginez. Eta horrela korritu gara bigarren aldiz, ispiluari begira. Guztiz mozkorturik, nerabeak bezala…

25/10/2011

fantasiak, errealitatetik gertu...

Hona hemen Lorek bidalitako kontakizun polit-interesgarri-beroa:


Gure ohe jolasetan beste pertsona bat sartu nahi nuen eta hala proposatu nizun. Ideia gustatu zitzaizun, baina gure ohe lagun berria neska bat izan behar zela aipatu zenidan. Ez nuen aitzakiarik jarri, neskak ere gustukoak ditut eta jolas polita sortu genezakeen.
Hautaketa nire esku utzi zenuen eta horrek pilo gustatu zitzaidan.
Aukeran gertuko zirkulutik alde egin nahi nuen eta zuretzako ezezaguna zen neska bat aukeratu.
Lehen kolpean lagun bat etorri zitzaidan burura; jatorra, goxoa, ezagutzen ez duzun nire laguna, gure ingurutik 100 kilometrotara bizi ohi dena, ederra, polita... baina kanpoan zegoen (tarte luzeegirako gainera) eta beste pertsona baten bila abiatu nintzen.
Asteburuetako parrandatan aurkitu nahi nuen. Bolada batez gauetan jolas politak sortu nituen. Lagunekin ateratzen nintzen nire kontu, eta gustuko neskengana hurbiltzen nintzen. Gerturatu, hitz egiten hasi, dantzatu, par egin, fitxak sartu... gehienetan horretan geratzen zen kontua baina oso aberasgarria izan zen.
4 hilabetez egon nintzen horrela eta 2 neskekin besterik ez nuen nire proposamenaz hitz egiten lortu. Guztietan ezetza jaso nuen. Ateraldi bakoitzaren ondorengo egunak sexualki oso aktiboak suertatzen ziren.
Nire larunbateko hizketaldiak kontatzen nizkizun eta pertsona horiekin fantasiaren bat osatzen genuen etxeko jostailutxoekin. Orduan, beste pertsona batekin egiteko gogoak gehiago piztu zitzaizkizun zuri, eta hirukotea osatzea zaila suertatzen bazen zuk beste neska batekin bakarrik egin nahi zenuela esan zenidan.
Asteburutan gehiago ateratzen hasi zinen, baina beste inorekin oheratu gabe bueltatzen zinen beti, fantasia bete nahi zenuela baina beti nirekin akordatzen zinela eta aurrean zenuen neska puskarekin egoteko gogoa kentzen zitzaizula. Alde batetik poztu eta bestetik tristatu nintzen.
Baina atzo ideia bat bururatu zitzaidan.

- Lasai gaur gauean beste neska batekin egingo duzu larrua jo. Etxera ekarri dizut. Gaur arratsaldeko 9etan bueltatu etxera eta bertan izango duzu neska.

Etxea “despejatu” nuen, hainbeste gustatzen zaidan arropa arina jantzi eta kolore gorriz margotu nituen azkazalak, bai... 2 kilometrotara ikusten den kolore gorri berbenero hori.







Etxera sartu zinenean irri eder bat bota zenidan.

- Ezagutzen al zaitut...? Zure azkazalak izugarri gustatzen zaizkit... - esan zenidan irrifar eder batekin batera.
- Zure lagunak hona etortzeko esan dit, oparitxo bat jasoko nuela... – erantzun nizun.

Eta azkazalak kolore gorriz margotzea gustatzen zaion neska baten azalean jarri nintzen. Azkazal gorriak zure gorputzean zehar, zure zakila astintzen ikustea... azkazal markatuak, protagonistak. Beste pertsona bat nintzen, ez nituen nire eskuak ezagutzen zurean eta ederra izan zen, basatiagoa nintzen, lizunagoa, barne beroa beste toki batzuetan sentitu nuen eta zure gorputzeko beste toki batzuetara iritsi nintzen, akaso beste pertsona bat nintzelako bestela ireki zenidan zure barrua eta gorputza.Hirukotea osatu ez baina ederra izan da bai bidea baita ondorioa ere. Ea noiz errepikatzen dugun, eta ea oraindik ezagutu ez baina barruan dudan zein izaerari ateak irekitzen diodan elkarrekin gozatzen jarrai dezagun.



LORE

09/10/2011

Eser zaitez






Eser zaitez
nire ahoan,
eskaini
zure altxor goxoa,




eser zaitez
lasaitasunez:
nire ahoa
zure plazerarekin
bete arte...






24/09/2011

Holandara joan gara, zure lagun bat bisitatzera, asteburu-bidaitxoa-edo. Bere etxean lekurik ez du eta hotel batean hartu digu lekua. Hara eraman gaitu. Ostiral arratsaldea da oraindik eta han utzi gaitu, gauzak uzteko, dutxatzeko edota atseden pixkat hartzeko. Berarekin gauerako egin dugu hitzordua.
Hoteleko gela bakoitza tematika batekin apaindurik dago. Berehala ohartu gara hotel txiki baina dotore horietakoa dela. Atsegina. Gure gelara sartu eta, hara sorpresa! Ohea gorriz apainduta dago, eta lo-gela Veneziako karnabalen gaiaz apainduta. Edo kasualitate handia da, edo esango nuke zure lagunak ongi ezagutzen zaituela. Edo aurretik hitz egindako zerbait izan dela, bera eta zure artean. Ez dakit. Gainera, horma oso bat ispilu handi bat da. Tentagarria, dotore, ederra.
Motxiletatik gauzak ateratzen hasi gara. Mahaitxoan utzi dituzu zureak, ohe gainean nireak. Dutxara sartuko zarela esan didazu eta dutxara sartu. Nik gauzak ateratzen bukatu eta orduan ohartu naiz, mahaitxoaren gainean, zure gauzen artean, maskara bat dagoela, eta ohar bat, maskara jartzeko esaten didana. Orduan pentsatu dut dena "kasualitate" handiegia dela. Eta barre egin dut. Eta maskararen ondoan zetazko soka beltz bat.
Maskara hartu eta jantzi egin dut. Era berean biluztea bururatu zait eta halaxe egin dut. Guztiz biluzik geratu naiz ispiluaren aurrean, ohe ertzean eserita eta maskara jantzita.



Orduan zu atera zara dutxatik. Itxura berberarekin. Guztiz biluzik zaude, aurpegian daramazun maskara izan ezik. Gorputza oraindik heze daukazu. Eta nik jolasteko gogoak ditut. Zutitu, zure ondoan jarri eta muxuka hasi naiz. Nire mingainarekin zure gorputza lehortu nahi bezala. Titiburuak gogortu zaizkizu. Niri, zakila.
Ispiluaren aurrean, zoruan, lau hankatan jartzeko eskatu dizut. Zuk halaxe egin duzu. Zetazko soka hartu eta zure hankak lotu ditut. Eta bat-batean zure sakelakoa jo du. Zure laguna da, ea zer moduz moldatu garen, ea dutxatu garen... Aspaldi ez zarete ikusi eta hitz egiteko gogoak ditu. Gauera arte ezin itxaron. Eta nik hitz egiten jarraitzeko keinua egin dizut. Lagunen arteko hizketaldian murgildu zarete orduan, zu lau hankatan eta hankak loturik dituzun bitartean.
Eta nik aprobetxatu dut zure bizkarra muxukatzeko. Eta handik beherago joan naiz, zure atzean belauniko jarri eta zure ipurmasailen artean sartu dut nire aurpegia. Zure uzkia dastatzeko irrikan nago eta han sartu dizut mingaina. Gero eta zailago egiten zaizu hizketaldia jarraitzea. Baina jolasa gustukoa duzu. Nik ere bai, jakina. Eta badut zuretzako beste sorpresatxo bat. Zakil-gerriko bat atera dut nire motxilatik eta ni neu janzten hasi naiz. Ispiluari esker jarraitzen dituzu nire mugimenduak. Zakil-gerrikoa jantzi eta nire zakila geratu da goian, zakil-gerrikotik kanpo. Eta silikonazkoa nirearen azpian. Asmatu al duzu zer egin nahi dizudan?
Uste dut baietz.
Nora eraman behar gaituen afaltzera galdetu diozu lagunari, zerbait galdetzearren. Ongi pasatuko dugula erantzun dizu berak. Jakina baietz, pentsatu duzu zuk.
Lubrikantea hartu, nire eskuan zabaldu eta atzamar bat sartu dizut ipurdian. Intziri txiki bat atera zaizu. Eta lagunak galdetu dizu ea ongi zauden. Baietz erantzun diozu. Primeran.
Atzamarrarekin jolastu dut zure ipurdian, zure zulotxoa ongi irekiz. Eta zuk, noski, hankak ezin dituzu mugitu.
Orduan prestatu dut plater nagusia. Zure atzean kokaturik silikonazko zakila zuzendu dut zure alutxorantz. Eta nirea zure uzkirantz. Ispiluari begiratu diogu biok. Eta maskaren azpiko gure begiradekin topatu. Desiraz eta morboz beterik daude.
Ea sex shopak eta bestelako toki erotikoak dauden galdetzen hasi zara. Berriro ere, galdetzearren, noski.
Nire bi zakilak prestatu dira zure bi zulotxoetan. Eta barrurantz sartzen hasi. Orduan bai atera zaizula intziri ederra. Eta lagunak ea zer moduz zauden galdetzean, paradisuan zaudela erantzun diozu. Nik zure aldakak ongi heldu eta barruraino sartu naiz kolpe goxo batez. Eta orduan eskapatu zaizu "oraintxe bertan zakil goxo bat daukat nire ipurdian sarturik eta beste bat alutxoan", eta eten duzu deia. Dibertigarria izango da gaurko afaria. A ber hitz horiek nola azaltzen dizkiozun lagunari...
Sakelakoa zoruan utzi eta nik bultzatzeari utzi gabe kendu dut nire maskara eta, bat-batean, zurea ere. Eta zure maskara kentzearekin batera korritu zara. Eta ispiluan ikusi ahal izan dut zure orgasmoa. Orduan, ni ere iritsi naiz zure ipurdian sarturik, eta zure alutxoan, jakina...

22/09/2011



Liburu hau irakurri berri dut eta esan behar dut arras interesgarria suertatu zaidala. Ez da sexu analaren inguruko gida bat, hori da lehendabizi argitu behar den gauza. Gay pare baten ikuspuntutik ipurdiaren inguruko gauza asko aztertzen dute: tabuak eta debekuak historian zehar, ipurdiaren inguruko errepresioa eta, bereziki interesgarria egin zaidana: pasiboaren eta aktiboaren gaineko "aurreiritziak". Ez dut gehiago azalduko, baina ipurdia gustukoa duzuenontzat (gay, hetero edota bisexualak bazarete ere) gustatuko zaizuelakoan nago, beraz, irakurtzea gomendatzen dizuet. Eta batez ere, sexu analaren dagokoionez, "pasiboa" izatea gustukoa baduzue, (edota pasiboa eta aktiboa...) pasiboaren defentsa eta aldarrikapen ederra egiten baitute. Ah! Eta erraz irakurtzen da. Batzuetan gogorra baina bestetan dibertigarria. Guztiz gomendagarria.... beste aurrerapauso bat tabuak apurtzeko bidean. Irakurri eta on egin!

Hemen informazio pixka bat gehiago:

Por el culo, políticas anales.

07/09/2011

Errolda berritzeko bideoa

Tontakeria izanen da, baina bitxia iruditu zait, behintzat, gazte jendearen parte hartzea bultzatzeko Hungarian egin duten kanpaña.

Dirudienez errolda berritu behar dute eta horretarako, interneten bidez egiteko aukera eskaintzen dute. Hori dela eta, gazteen arreta bereganatzeko-edo, eta mezu hau zabaltzeko asmoz, bideo bitxi bat zabaltzen ari dira (hemen azpian ikus dezakezuena). Bertan zer ateratzen da? Lentzerian (eta gutxi gainera) dagoen neska bat, nahiko "lanpetuta" ematen duena. Beraz, funtzionarioa bere etxera iritsi, "lanpetuta" dagoela ikusi eta internetez bidez ere egiten ahal duela esaten dio neskari...

Zer deritzozue?

05/09/2011

Irudimena lantzen, gorputza trebatzen...

Ez dut zurekin inoiz egin. Baina sexuaz mintzatu gara behin baino gehiagotan.
Morboa ematen didazu eta badakizu.
Gaur, etxera iristean, zure hitz batzuk, zure kontakizun batzuk etorri zaizkit burura.
Eta hasi naiz biluzten. Biluzten eta etxetik paseatzen.
Orduan zure irribarrea, zure begirada lizuna ere etorri zaizkit burura.
Eta zakila tente jarri zait.
Belauniko jarri naiz zoruan, eta eseri naiz nire oinen gainean.



Esku batekin inguratu dut nire zakila. Bestearekin barrabilak.
Begiak itxi, zutaz pentsatzen hasi eta zakila laztantzen hasi naiz.
Zure hitzek, zure irribarreak laztantzen didate, astintzen didate zakila.
Gorputza atzerago eraman dut, oraindik oinen gainean eserita, baina burua ia zoruan jarrita. Eta azkarrago, bortitzago hasi naiz zakila astintzen. Eta beste eskua barrabiletatik kendu eta uzkira eraman dut. Eta atzamar bat uzkiaren barrurantz sartu. Barruraino. Eta korritzear nagoela oihukatu dut zure izena eta isuri naiz nire sabelaren gainean eta orain idazten dizut esateko hau guztia zugatik egin dudala eta nahi duzunean zure aurrean ere errepikatuko dudala...

23/08/2011

Nahi duzuna (jostailuekin jarraituz...)

Egun batzuk pasa ondoren jaso dut zure deia eta, berriro ere, elkartu gara.
Oraingo honetan ni izan naiz "eskaintza" egin duena. Eta zuk kopak prestatu bitartean komunera sartu naiz, dutxa azkar bat hartu eta zure aurrean agertu naiz, biluz-biluzik.

- Egin ezazu nahi duzuna- esan dizut.

Irribarre maltzurra egin duzu. Uste dut nire hitzak soberan zeudela eta zuk, jadanik, zerbait zenuela buruan.

- Ados- esan didazu- etzan zaitez ohean.

Ohean buruz gora etzan naiz. Zu, zure soineko gorriaz jantzirik ohe gainera etorri eta, koparekin ardo pixka bat bota didazu ezpainen gainean. Gero, nire ezpainetan edan duzu ardoa. Nire bularraren gainean bota duzu beste pixka bat. Eta berriro ere edan. Eta, azkenik, zakila bete didazu ardoz, eta gogotsu edan duzu den-dena.
Ongi beroturik nauzu.
Orduan altxatu zara ohetik eta zetazko zapi batzuk atera dituzu. Zapiekin eskuak eta hankak lotu dizkidazu ohean, X-a biluzi bat osatuz.
Lotu ondoren, soinekoa erantzi gabe, tanga erantzi duzu eta zera esan didazu:

- Orain jostailu berri bat aterako dut eta, uste dut, lerde-jario egonen zarela...

Kajoira joan eta jostailua atera duzu. Hasiera batean "zakil-gerriko" normal bat iruditu zait. Baina oker nago. Oraingo honetan pittin bat bihurriagoa bada gure jostailua! Zakil-gerrikoa bada, bai, baina ahoan jartzekoa! Harriturik geratu naiz, sorpresaz harrapatua, kitzikaturik.

Jostailua hartu eta nire ondora etorri zara. Buruan pixka bat altxatzeko esan didazu.
Nik burua altxatu eta ohen inguruan jostailu berria lotu didazu. Silikonazko zakila orain ohean daukat. Eta ongi loturik nauzu, zentzu eta leku guztietan...



...eta oker ez banago, zu ere busti-bustirik zaude egoera berri honekin.
Orduan kokatu zara berriro ere ohearen gainean. Niri begira zaudela, alua jarri didazu nire zakilaren gainean eta, tarte batez, igurzten egon zara.
Gero, gora mugitu zara, nire aurpegirantz. Eta nire aurpegi parean zaudela, soinekoa altxatu eta zure ilerik gabeko alua erakutsi didazu, goxo, eder.
Gorputza pixkat altxatu eta, kontu handiz, dildoaren gainean esertzen hasi zara. Eta nire ahoko dildoa zure alutxoaren barruan sartzen hasi da. Eta bai, ni lerde-jarioa botatzen ari naiz, ahoa ezin ireki, ikuskizun berri bereziaz goxatzen. Eta zure zukua nire aurpegirantz iristen ari da, dildoaren bitartez.
Horrela denboralditxo bat eman ondoren korritu zara. Eta ni desiraz hiltzear nauzu. Baina, dirudienez, sari bat merezi dudala erabaki duzu. Buelta eman duzu eta beste aldera begira jarri zara, nire hankarteari begira, hain zuzen ere. Eta horrela egonda, nire ahoko dildoa berriro ere sartu duzu zure alutxoan. Gero, zure gorputza aurrerantz makurtu eta zure ezpain goxoekin hartu didazu zakila. 69 berezi samarra osatzen dugu horrela. Kolpe bakar batez jan duzu nire zakil osoa. Barru-barruraino sartu duzu zure ahoan. Eta, gainera, nik zure ipurdiaren dantza ederra ikus dezaket nire posizio honetatik. Dildo hori zure alu barruan sentituz. Eta bitartean, zuk ahoa ez duzu mugitzen. Nire zakilaren gainean mugitzen duzun bakarra mingaina da. Eta nola mugitu behar duzun ongi dakizu. Berehala korritu naiz zure ahoan. Eta zu ere korritu zara, bigarren aldiz, nirean...

22/08/2011

nahi dudana (II)

...orduan ohe gainera joateko eta buruz behera etzateko esan dizut eta ez mugitzeko.
Ni jantzita nago eta gelatik mugitu naiz zure gorputz ederrari so eginez.
Kandela perfumatu horietako bat piztu eta ohetik gertu utzi dut.
Ohe gainera igo naiz orduan, zure bizkarraren gainera, hain zuzen ere.
Nire mihia zure lepoan jarri eta leuntasunez zeharkatu dut zure bizkar guztia, ipurmasailetaraino.
Kandela hartu eta argizaria egina dagoela ikusi dut. Lehendabiziko tanta beroak bota ditut zure sorbalden inguruan. Eta handik ere hasi naiz jaisten. Ipurditik gertu, baina oraindik zure bizkarraren gainera bota dut argizariaren azken tanta beroak.
Eta irrits egin du argizariak, zure ipurmasailen artean desagertu arte.
Gero hasi naiz kentzen, astiro, zure azala dastatu bitartean.
Eta argizari guztia kendu ondoren, berriro ere eraman dut nire mihia zure bizkarraren gainera. Goitik behera. Zure ipurdira hurbiltzean, zure eskuak eraman dituzu zure ipurmasailetara. Ipurmasailak eskuekin hartu eta mihia erdian jartzeko eskatu didazu. Eta hara eraman dut nire mingaina: zure uzkiaren gainera. Uzkiaren inguruan muxukatu zaitut, luze, goxo. Mihia pittin bat zure barrurantz sartuz.
Gero, lau hankatan jartzeko esan dizut, eta burua ohe gainera makurtzeko.
Irudi ederra eskaintzen didazu horrela, badakizu.
Ni ohetik altxatu eta zerbait atera dut kajoi batetik. Zuregana berriro hurbildu eta esku batean jarri dizut: silikonazko dildo eder bat. Eta dildoarekin lasaitasunez jolasteko eskatu dizut. "Zure alutxoan, barru barruan sarturik ikusi nahi dut" xuxurlatu dizut.



Orduan zure atzean geratu naiz, eskaintzen didazun ikuskizunari adi adi begira.
Ederki jolasten duzu dildoarekin. Hasieran aluaren gainetik. Eta astiro-astiro, alutxo barrurantz sartuz.
Barru-barruraino sartuta daukazunean, ez mugitzeko esan dizut. Belaunetaraino jaitsi ditut nire praka eta galtzontziloak. Zakila gogor-gogorra daukat eta lubrikantez bete dut. Ohe gainera igo eta zure atzean geratu naiz belauniko.
Zuk esku batekin dildoa mantentzen duzu zure alu barruan. Nik nire zakila zuzendu dut zure uzkiaren sarreraraino. Eta sarreran denboralditxo batez jolasten egon ondoren, barrura hasi naiz sartzen. Barru barruan nagoelarik dildoa mugitzeko eskatu dizut, eta mugimendu koordinatuetan hasi gara sartzen zure gorputzean, dildoa aurretik, ni atzetik, gero eta azkarrago, gero eta bortitzago. Eta zu bete beteta korritu zara. Eta ni, korritzear nagoelarik, zure ipurditik atera eta zure bizkarra gainean isuri dut nire zukua...

18/08/2011

nahi dudana

Egon gelan itxoiteko esan didazu.
Ardo bat dastatu bitartean zure zain nago, sofan eserita.
Eta bat-batean agertu zara
nire aurrean
inoiz baino biluziagoa,
zuri, eder,
eta sentsualki mugitu zara egon gelatik
lirain, lizun,
nigana hurbildu,
zure gorputza nire belarriraino makurtu
eta goxo xuxurlatu didazu
zurekin nahi dudana egiteko...

...eta niri gauza gehiegi bururatu zaizkit.


05/08/2011

Ekarri dut (II)

Komunetik atera ondoren Lorek azaldu zidan bere "plana" hasi besterik ez zuela egin.

- Hau hasiera besterik ez bada izan, zer etorriko da gero?- galdetu nion.
- Ikusiko duzu... Etorri nirekin.

Tabernatik atera eta Alde Zaharreko pentsio batera eraman ninduen. Logela bat erreserbatuta zeukan. Logelara igo, sartu eta esan zidan:

- Beste pertsona batekin geratua naiz orain, hemendik gertu. Hitzordu horretatik perla bat ekarriko dizut zuretzat, sorpresatxoa, ados?

Hitzik gabe utzi ninduen. Zer zerabilkion buruan? Soil-soilik imajinatzearekin jadanik bero-bero jartzen nintzen. Beraz, baietz egin nion buruarekin eta logelan geratu nintzen, txintxo-txintxo, baina bero-bero ere.

Logelan gustura aritu nintzen, Lorek nire egonaldia arintzeko-asmoz (edo nire beroa areagotzeko asmoz, ez dakit) nobela erotiko ederra utzi zidan gelan.
Eta ez dakit zenbat denbora igaro zen. Atea jo, ireki eta hau sorpesa! Lore beste neska batekin zetorren, begiak estalita zituena. Nor zen galdetzekotan egon nintzen baina iruditu zitzaidan magia apurtuko nuela eta isil-isilik geratu nintzen. Loreren eskuetan utzi nuen jolasa.

Gerora jakin nuen Alazne izena zuela eta Loreren ezaguna zela. Lorek proposatu zion gurekin hirukotea osatzea, baina ni ez ninduen ezagutzen, noski. Alaznek buelta batzuk eman zizkion eta, azkenean, baietz esan zion Loreri. Eta hara hor sorpresa ederra, nire begien aurrean, Alazne izeneko neska, begiak estalita.

Logelara sartu ziren biak, atea itxi eta zutik geratu ziren ate ondoan.

- Orain biluztuko zaitugu- esan zion Lorek.

Niri laguntzeko keinua egin zidan eta lasaitasun osoz Alazne biluzten hasi ginen, Lore eta biok elkar musukatu bitartean. Biluztu eta bere gorputza laztan goxoez jantzi.

Gero, Lorek esan zion:

- Orain kulero "berezi" bat jarriko dizut, ados? Jarri eskuak atzean eta gero ikusiko duzu...

Jolasarekin, ez ikusiarekin, bero-bero zegoen Alazne. Egia esan, hirurok geunden horrela: ederki ongi beroturik!

Alaznek atzera eraman zituen eskuak, eta Lorek "zakil-gerrikoa" jantzi zion. Gero ohe ondora eraman eta hantxe zutik geratzeko esan zion, belarrira xuxurlatu bitartean:

- Mutil bati ipurditik larrua jotzeko gogoa zenuela esan zenidan, baietz?

Eta Alaznek, ia dardarka, baietz erantzun zion buruarekin.
Orduan, Lore biluztu eta ohean etzan zen, buruz gora. Belaunak igo, hankak zabaldu eta ni bere barruan sartzeko keinua egin zidan.
Ni ere biluztu nintzen, ohe gainera igo, eta Loreren gorputz osoa musukatzen eta laztantzen hasi nintzen. Lorek kuxin bat hartu, bere bizkarraren azpian jarri eta, horrela, altuera gehiagorekin eskaini zidan bere alutxo bustia.

- Har nazazu!- agindu zidan. Eta Alazneri zuzenduz, esan zion:
- Eta zuk, kendu begietako zapia eta aprobetxatu aurrean daukazuna...




Ni Loreren barruan sartzen hasi nintzen eta zakila alutxoaren barruan banuen ere, kuxinari esker, nire ipurdia ongi altxatuta geratzen zen Alaznerentzat.
Ohe ertzean lubrikante botea zegoen. Alaznek begietako zapia kendu, zakil-gerriko bere gerrian estuturik, lubrikantea eta nire ipurdi altxatua ikusi eta... argibide gehiagorik ez zuen behar.
Dildoa lubrikantez bete eta nire ipurdia irekitzen hasi zen. Astiro-astiro hasieran. Azkarrago gero. Eta bultzada bakoitzarekin ni ere bultzatzen ninduen Loreren alutxoan. Ni bete-beterik sentitzen nintzen, Loreren barruan eta Alaznerekin nire barruan. Orduan, bultzatzeari utzi gabe, Alazne nire sorbalden gainean makurtu eta hiruron buruak pare-parean geratu ziren.

- Ondo sartzen zaizu nire zakila zure ipurditxoan?- xuxurlatu zidan belarrira. Eta Loreri zuzenduz esan zion:

- Mila esker, Lore, opari bikoitza hau egiteagatik, mutil hau ipurditik larrua jo ahal izateagatik eta, gainera, bere gorputzaren bidez, zuri ere larrua jotzeagatik...

Hitz hauek esan eta Lore musukatzeari ekin zion (ni erdian nengoen bitartean). Eta gauza bat eta beste ni korritzear nengoen eta lehertu egin nintzen Loreren barruan. Halere, gustura geratu nintzen hor erdian (eta zakila ez zitzaidan jaisten) Alazneren bultzadak jasoz eta Loreren barrualdean bultzatuz, biak iritsi ziren arte...


03/08/2011

Ekarri dut...

Bigarren ardo goxoa dastatzen ari ginen Lore eta biok Bilboko taberna batean, bizitzaz, munduaz eta, batez ere, sexuaz hitz egin bitartean. Bat-batean esan zidan:

- Erosi nuen eta ekarri dut...
- Zer ekarri duzu?
- Erakutsiko dizut? Utziko didazu probatzen?
- Ba... ez dakit, ikusi arte ezin dizut esan, ezta?- esan nion.
- Baina horrek ez du graziarik, lehen baietza eman behar didazu, zer den jakin gabe... nitaz fidatu... Orduan? Bai?
- Bale, zutaz fidatuko naiz: bai.
- Oso ondo!- esan zuen irribarre maltzur batez.

Orduan poltsoa ireki eta erakutsi zidan: zakil-gerriko horietako bat zeraman poltso barruan, baita lubrikante bote bat ere.

- Zer diozu orain?- galdetu zidan.
- Ufa! Ba morboa ematen dit, badakizu, baina non probatu nahi duzu hori?
- Hemen eta orain, hori da nire desioa...
- Hemen eta orain?
- Bai, taberna handia da eta komunak ere handiak dira, eta bat baino gehiago daude, beraz, ez dugu kanterik emango... Beraz, komunera eraman nahi zaitut, irrikan nago, gogotsu.

Ardoa bukatu, eskua hartu zidan eta hitzik esan gabe komunera gidatu ninduen.

Lore eta biok aipatutako horietako komun batean sartu ginen. Lepoa muxukatu zidan eta gero esan:

- Kendu prakak eta buelta eman!

Txortaldi azkar, bortitz eta eder horietako bat egin nahi zuen. Nik bere desioa bete eta praka eta galtzontziloak orkatiletaraino jaitsi nituen. Eta berari begira geratu nintzen.

Lore soineko gorriaz jantzirik zegoen, beraz, soinekoa altxatu eta zakil-gerriko jantzi zuen. Zakil gerriko berezia zela ohartu nintzen, silikonazko zakila izateaz gain, bibragailu txiki bat ere bazeukalako, bere klitori gainean geratzen zena.



Orduan, bibratzen hasi eta berehala esan zidan:

- Orain buelta eman, hormari begira!

Ni hormari begira jarri, eskuak horman bermatu eta... dildo ongi lubrikatua nire ipurdian sartzen sentitzen hasi nintzen. Bere eskuak nire gerrian jarri zituen eta, bere aldakekin bultzatzen hasi zen, gogor, azkar... Dildoa barru-barruraino sartzen zidan horietako kolpe bakoitzean. Eta bibragailuak ere goxo jartzen ari zen bere klitoria.

- Korritzear nago!- xuxurlatu zidan belarrian- nirekin batera korritu nahi?

Nik baietz egin nion buruarekin. Orduan, sartu-ateraldiak egiteari utzi gabe, esku bat eraman zuen nire hankartera eta nire zakila astintzen hasi zen, gogor, kupidarik gabe. Une berean iritsi ginen biok, poz-pozik, gustura.

- Beste ardo bat beharko dugu orain, ezta?- esan zidan.
- Bai, ea erlajatzen garen...
- Erlajatu? Indarrak berreskuratzeko esan nahiko duzu, ezta? Nik nire jostailu berriari joku gehiago atera nahi diot gaur bertan...

31/07/2011

Aspaldiko desirak

Hona hemen Lizarren aportazio interesgarri berri bat:


24 urte zituen eta nik 16, besterik ez, ezagutu ginenean. Bere herriko jaiak ziren. Txosna baten barran zegoen, lagun batekin garagardo bat edaten. Ondotik pasa eta begiradak giltzatu egin zitzaizkigun. Handik 5 minututara lagunen artetik galduak ginen. Gorputzean hamaika esku genituenaren sentsazio beroa, herriko belardietan bueltak, mingainen hezetasuna gorputzean zehar, hanka-tarte handituaren sugarra... Elkarri begira, elkarri berotzen, elkarri irensten... prakak erantzi gabe. Ordurarte ez nuen mutil batekiko halako sentsazio indartsua izan. Biluztu gabe ere desioa erakutsi zidan berak. Egun horien bueltan elkarrekin egon ginen, baina berak, aste batzuk lehenago utzi berri zuen neskarekin bueltatu nahi zuen eta hor geratu zen dena.

Ezagutu ginenetik 5 urte pasata, Mikel Laboaren kontzertu batean elkar ikusi genuen. Agurtu, urte horietan egindakoaz errepaso azkarra egin eta desio bera barrutik.

Ez dakit zenbat urte pasa diren jada, baina aurrekoan, bere auzoko jaietan ikustean... antzeko txosnan, begirada berbera... Lagun artean zebilen, baina ez nuen berriro ere momentua pasatzen utzi nahi eta aspaldi esan nahi niona esatera hurbildu nintzen. Ezin nuen besterik egin...
- Iepa Iñigo, aspaldiko!
Harritua geratu zen bera.
- Poz handia da zu berriz ikustea. Polit-polita zaude, beti bezala.
Irrifartsu elkarri begira geratu ginen. Segundo batzuk pasa ziren, eta ezagutzen ez nuen bere lagun batek moztu zuen isiltasuna...
- Ondoko txosnara goaz Iñi.
Buruarekin baietz esan zion berak eta bertan geratu ginen.
- Ez dakit inoiz esan dizudan, baina desioa erakutsi zenidan pertsona zara.
- Begirada bera daukazu, Lizar.
- Zuk zure bizitza daukazu eta nik nirea, baina horrek ez du iragana borratzen, ezta?
Begiekin baiezkoa eman zidan.
- Zurekin larrua jo nahiko nuke Iñigo... xuabe, basati, konplize, goxo... desio sexuala deskubritu nuenarekin. Gorputzak eta barruak eskatzen dit. Indar hori askatu nahiko nuke.
Begirada nirean gehiago sakondu zuen berak.
- Ikusi izan zaitudan bakoitzean pentsatu dut, oroitu zaitudan bakoitzean. Bizitzaren denboratik kanpo, inongo konpromisorik gabe, norberaren egoera errespetatuz.



Isiltasuna berriz ere. Ez nuen ez gutxiago ez gehiago espero.
- Paper honetan nire telefonoa daukazu. Ez esan ezer.
Bera, paperari begira ziharduen.
- Orain lagunekin joango naiz. Nahi baduzu deitu, baina lasai, ez du zertan orain izan behar. Urte ugari pasa dira eta dagoeneko nirean ez da ezer ez aldatuko.
Eskutik heldu zidan berak. Agindu bezala ez zuen ezer esan. Besarkada bat eman nion eta berak lepoan muxu diskretu bat emanaz erantzun zidan. Askatu, buelta eman eta kodrilarengana bueltatu nintzen.

- Zein da tipo hori?
Galdetu zidan Anek.
- Aspaldiko desio bat.
- Ez dakit eman diozun paperean zer jarriko duen, baina zuri begira jarraitzen du eta telefonoa poltsikotik ateratzen ari da...


Lizar

27/07/2011

Egarri



Egarri zaude nire hankartean
eta asebete nahi zaitut
horregatik gidatzen dut
zure burua nire eskuarekin
eta horregatik ere eskaintzen dizut
gogotsu nire zakil gogortua

egarri zaude nire zakilaren gainean
eta zeharkatzen didazu
zure ezpainekin
zure mingainarekin

eta zakila zure ahoan hondoratu bitartean...
begiak altxatu eta nire begietara so egiten didazu
eta oraindik eta gehiago zutitzen zait zakila
zure aho barruan

eta zakila zure ahoan hondoratuta
eta begietara so egiten didazun bitartean...
korritu egiten naiz zure ahoan...

egarri al zaude oraindik?

28/06/2011

Gau beroa

Gaueko ordu bata da eta sekulako beroa egiten du oraindik.
Ohean etzan gara biok, biluzik eta leihoa zabal-zabalik, haize fresko pixka bat sartzen hasi baita.
Lasaitasuna da nagusi eta zuk nire zakila hartu duzu zure eskuan. Gogor heldu diozu, baina mugitu gabe, sentituz nola handitzen den zure eskuaren barnean.
Eta gogortu zait, eta musuka hasi gara. Eta nire eskua zure hankartera eraman dut eta alua laztandu dizut.
Horrela egon gara tarte batez. Zu azpian zaude eta guztiz bustita nabaritu zaitudanean orduan jarri naiz zure gainean, zakila zure alurantz zuzendu eta barrurantz hasi naiz sartzen.
Bultzada batzuk eman ditut zure gorputzean. Orduan gelditzeko esan didazu. Zure gorputzetik atera naiz eta zu lau hankatan jarri zara ohe gainean eta atzetik egiteko eskatu didazu.



Ni zure atzekaldean jarri naiz, ohe gainean belaunikaturik. Eta leihoaren pare-parean nago horrela. Iluntasun osoan gaude baina, aurreko etxeetako leihoetan norbait egonez gero, ziur nago ikusi ditzakeela gure gorputzak dantzan. Siluetak, behintzat, itzalak.
Eta horrela zaitut, katu basati bat bezala niretzat. Zeharka aurreko etxeetako leihoak ikusgai. Aurrean zure gorputz ederra nire desirei eskainia. Burua oherantz makurtu duzu, ipurdia ongi altxatuta. Zure ipurmasailen gainean jarri ditut nire eskuak eta zure atzetik bultzaka hasi, haize freskoak lagunduta. Berehala korritu naiz zure gorputzaren barruan...

24/06/2011

korridore estuan

Korridore estu batean gaude. Zu erdian, gu zure bi aldeetan. Hiruron azalek topo egiten dute, laztandu. Atzetik aho bat zure lepoan. Aurretik beste bat titiburuetan.
Eta eskuak zure azalean, gora eta behera. Zakil bat zure ipurmasailen artean, beste bat zure izterren artean. Eta sartzen hasiko gara, kontu handiz, zakil biak zure gorputzean. Zu bete-betea, plazerez asetua utzi arte, zu gure zakiletan, gure ezpainetan, gure eskuetan, gure gorputzetan urtu arte. Gu ere urtuta baikaude zure gorputz ederrean eta korrituko gara biok batera zuk agintzen diguzunean, korridore estu batean...

21/06/2011

Ongi etorri uda



Mendian, bide baten erdian, botila bat ur eta astean zeharreko eguerdi bero batean.
"Zerbait bururatuko zaizu", esan zidan prakak nire aurrean jaisten zituen bitartean, tanga zuri fina agerian utziz, eta botila seinalatuz.
"Bai, zerbait bururatzen ari zait", erantzun nion.
Botila hartu eta ura botatzen hasi nintzen bere bizkarraren gainean. Eta ura, bere bizkarretik ipurdirantz nola irristatzen zen ikusten geratu nintzen.
Tangaren bidea hartu zuen urak. Orduan hurbildu nintzen ni, belanikatuta bere atzetik. Eta tanga inguruko ura mihiarekin edaten, miazkatzen hasi nintzen.
Ur gehiago bota nuen eta ur gehiago irristatu. Tanga guztiz bustirik, atzeko haria altxatu eta, azpitik, ura sartzearekin batera mingaina sartu nuen nik, tanga eta uzkia artean jolastuz.
Eta mingaina lanean zegoen bitartean, esku bat eraman nuen bere hankartera (oraindik tangaren gainetik) eta laztantzen hasi.
Urarekin nire esku hori busti eta berriro ere bere hankartera eraman. Eta astiro-astiro, eskua tanga azpitik sartu eta alua zuzen-zuzenean laztantzen hasi nintzen nire esku bustiarekin.
Gero, tanga ere prakaren lekura jaitsi (izterretaraino) eta mingainarekin bere uzkian jolasten jarraitu nuen. Eskua, berriz, bere alu gainera berriro eraman, hatz bat barruan eta beste bat klitorian...
Eta horrela korritu zen, intzirien artean, mendi erdian... eta "udari ongi etorri ederra eman diogu", esan zidan.
Tanga bustia kendu, praka ahal bezala jarri eta bidean jarraitu genuen...

20/06/2011

Gaueko kontu zikiñak...

Lore eta biok ari ginen trago batzuk hartzen Bilboko Alde Zaharrean. Eta gaueko azken orduan planteatu zidan Lorek:

- Orain gustura ikusiko nuke nola liatzen zaren beste mutil batekin?
- Mmmmm, hirukote bat egiteko gogoa al duzu?
- Ez, ez behintzat hirukote “partehartzaile” bat…
- Orduan?
- Zu eta beste mutila hori elkarrekin, hori da ikusi nahi dudana. Eta ni ikusle, besterik ez, edo nire kabuz zerbait egin, zuek ikusi bitartean…
- Ah, bale, orain ulertzen dut. Uste dut noizbait komentatu didazula fantasia hori… Eta ni prest egonen nintzateke, badakizu…. Baina zaila ikusten dut. Are gutxiago gaur egin nahi baldin baduzu…
- Zaila? Zergatik?
- Non bilatuko dugu orain mutil bat gurekin liatzeko prest dagoena?
- A ber… ez da “gurekin” liatzeko, baizik eta “zurekin”… beraz, ez da ezta bisexuala izan behar… nahikoa da homosexuala izatearekin, zu gustukoa izatea eta morboso puntu bat edukitzea…
- …eta uste dut dagoeneko zuk zerbait daukazula buruan, baietz?
- Ondo ezagutzen nauzu, e? Ba bai, hemendik gertu “ambiente”ko taberna bat dago. Eta ordu hauetan, ziur nago erraz topatuko duzula boluntarioren bat zurekin liatzeko…

Saiatuko ginela esan nion eta taberna horretara joan ginen biok. Dantza eta trago gehiago batzuk eta gero bi mutilekin hizketan ari ginen tabernako txoko batean: Iñigo eta Edu. Proposamena bota genien ea nor animatzen zen eta gure proposamena onartu zuten, baina batekin liatzen banintzen bestea ere ikusle moduan egon behar zela esan ziguten. Guk ere onartu genuen haien proposamena.
Horrela eraman gintuzten Eduren etxera.
Etxean, nik Iñigo aukeratu nuen. Lore eta Edu butaka banatan eresi ziren, eroso-eroso, ikuskizuna ikusteko prest.
Iñigok momentu batean erantzi zidan arropa guztia, ezpainetan muxuka hasi, mingainarekin lepotik beherantz jaitsi eta nire aurrean belauniko jarri eta zakila jaten hasi zitzaidan.
Mutilak nola egin bazekien eta berehala zutitu zitzaidan bere aho barruan.
Eduk, bere butakan, praka eta galtzontziloak jaitsi eta bere zakila laztantzen hasi zen. Lore oraindik mugitu gabe zegoen, gure mugimenduei adi-adi.
Iñigo altxatu zen, bere arropa erantzi eta, zutik geundelarik, gure ezpainak berriro elkartu ziren. Orduan esku bat jarri zidan buruan eta beherantz indarra eginez, makurtzeko esan nahi zidan. Gorputza aurrera makurtu nuen eta, nire aurpegiaren aurrean bere zakil gogorrarekin topo egin. Orduan zeharka begiratu eta Lore ikusi nuen. Praka eta kuleroak orkatiletan zeuzkan eta muduko lasaitasun osoz bere alutxoa laztantzen ari zen esku batekin, niri begira bitartean. Ni zalantzan geratu nintzen Iñigoren zakilaren aurrean. Horregatik, Lore guztiz biluztu eta niregana hurbildu zen. Esku batekin Iñigoren zakila hartu eta bestearekin nire burua gidatu zuen. Eta Loreren laguntza-gidatuarekin zakila jaten hasi nintzen.




Ondoren Lore butakara itzuli zen eta Iñigok hormara hurbiltzeko esan zidan, eta hormaren kontra jartzeko. Eta hara joan nintzen. Hormaren kontra nire eskuak jarri eta gorputza aurrera makurtuta, ipurdi goxoa eskaintzen nion Iñigori. Berriro ere belauniko jarri zen nire atzean eta, oraingo honetan, mingaina sartu zidan ipurdian, eskuekin nire barrabilak laztandu bitartean. Eta tarte batez horrela aritu ondoren, lurrean lau hankatan jartzeko esan zidan.
Horrela egin nuen nik eta lurrean lau hankatan jarri nintzen. Eta argi zegoen Lore gero eta gusturago (eta beroago) zegoela.
Eta bat-batean, eskua bere alutik kendu gabe, esan zidan:

- Eta horrela egonda zakila jaten badiozu Eduri?

Lau hankatan hurbildu nintzen Edurengana. Eta zakil hori ere nire ahoan sartu.
Bitartean atzetik nabari nuen Iñigoren buztana, nire ipurdia ireki nahian.
Zakila nire ipurdian hondoratzen hasi zen, eta Iñigoren potroen kolpe goxoak nire ipurmasailetan sentitu. Zakil osoa ipurdi barruan nuelarik, orduan ere irentsi nuen, guztiz, Edurena.



Eduk korritzear zegoela esan zidan, ahoa kentzeko eta nire aurpegian egin nahi zuela. Nik bere zakila atera nuen nire ahotik, Eduk zakila gogor astintzeari ekin eta… nire aurpegiaren gainean deskargatu zuen bere zukua….
Lore intzirika zegoen, belauniko jarrita gure ondoan, bere alua modu bortitzean laztantzen, hatzamarrak barru barruan.
Nire atzekaldean, Iñigo ere korritzear zegoen. Eta nire ipurdi barruan bultzatu bitartean, esku batekin nire zakila astintzen hasi zen. Une hartan idei eder bat bururatu zitzaion Loreri. Nire azpian etzan zen, 69a osatuko bagenu bezala. Hankak zabaldu eta bere alutxoa eskaini zion nire ahoari. Eta beste aldean ahoa ireki zuen nire zukua jasotzeko asmoz. Nik burua makurtu eta gogobiziz jan nion alutxoa. Eta era berean Iñigok egindako lanen ondorioz korritu nintzen Loreren aho gainean. Eta Iñigo, bukatzeko, nire ipurditik atera eta nire bizkarraren gainean korritu zen...

17/06/2011

Neskalagunek egiten dutena

Neskalagunek egiten dutena da topatu berri dudan laburmetrai baten trailerra. Dirudienez uda eta gero izango dugu ikusgai. Bitartean trailerrarekin konformatu behar. Eta itxura interesgarria badauka, behintzat:

Tráiler "3,2 (lo que hacen las novias)" from Interrumpidos Films on Vimeo.

Musika



Musika jotzen dut zure azalean, zure titiburuak nire mingainak inguratzen dituenean.
Musika jotzen dut zure azalean, zure lepoan nire listuaren bideak irekitzean.
Musika jotzen dut zure azalean, ezpainetan hozka txikiak egiten dizkizudanean.
Musika jotzen dut zure azalean, zure ipurmasailei ondo helduta.
Musika jotzen dut zure azalean, zure uzkian hatz batekin jolasten dudanean.
Musika jotzen dut zure azalean, klitoria nire zakilarekin laztantzen dizudanean.
Eta zure azken dardarak dira lortzen dudan notarik hoberena.

15/06/2011

gehiago ( II )

( ... ) askatu zaitudanean, zurekin jolastu ondoren, sokak hartu eta ohean lotu dizkidazu eskuak eta hankak. Zure txanda dela ohartarazi didazu begiradarekin eta irribarre maltzur batekin.
Alderantzizko streep teesa egin didazu (kamiseta jantzi baituzu). Eta logelan, nire inguruan mugitu zara, nire gorputz lotua eta biluztuari begira. Pentsatzen ari zara zer egin nirekin, zure jostailu berriarekin. Ohera hurbildu eta mihia pasa didazu izterretatik barrabiletaraino. Barrabilak miazkatu dizkidazu. Eta nire zakila zure ahoaren gose dago, irrikan. Baina ez, ez da hori zure plana. Zure alutxoa ere nire ahoaren gose baitago. Horregatik igo zara ohera eta, horregatik ere, zure alutxoarekin eseri zara nire aurpegiaren gainean. Zure hankartea eman didazu arnasa hartzeko. Eta mingainarekin zure plazeraren oxigeno guztia arnasa hartzen saiatzen ari naiz. Gerria mugitzen duzu nire aurpegian eserita. Zure zukuak bustitzen dit mihia, ezpainak, aurpegia. Eta orgasmora eraman zaitut, hemendik, nire loturetatik mugitu ezinik...

13/06/2011

gehiago

Guztiz biluztu eta orduan, lotu zaitut, bondage eder batean. Hankak eta eskuak. Eskuak atzean jarrita, sorbaldan. Eta makurtu zaitut. Ezin duzu ikusi. Soilik sentitu. Nire desiren gatibu zaude. Eta ederra ikusten zaitut. Zer egingo dizut orain? Zaplada goxo bat ipurmasailetan? Dildo batekin zure aluan edo uzkian jolastu? Zakilarekin akaso? Mingainarekin? Eskuekin? Dena delakoarekin? Kopa bat ardo hartu dut eta aulki batean eseri naiz, zure ipurdi altxatuak eskaintzen didan ikusikizun ederraren aurrean. Ez dut presarik. Zuk ezta. Goxatzen ari zara nire menpe. Eta laster hartuko dut erabakiren bat, laster hurbilduko naiz zuregana eta... gehiago eskatuko didazu...








06/06/2011

Metafora

Ikusten duzu azal iluna

izerditan, biluzik

eta hozka egingo zenioke ipurdian

azal guztia miazkatu

zimiko txiki goxoak barrabiletan eman,

bere lepoa zure mingainarekin inguratu,

eskuekin zakila hartu

astindu

eta

ahoratu

behin eta berriro...

hori guztia eta gehiago

egingo zenioke

baina ezin duzu:

amets bat besterik ez da izan.

Desiraren metafora...

04/06/2011

Porno pixka bat...

Larunbat arratsaldea da. Zure etxeko giltzak hartu eta sorpresa ematea pentsatu dut.
Zure etxean sartu naiz, isiltasunez. Ez dakit ezta egongo zaren ere. Baina, bai, zarata entzun dut egon gelan. Telebista piztuta duzula-edo. Eta egon gelara hurbildu naiz. Soinuak sexuarenak direla iruditu zait, baina esan zenidan larunbatean etxean bakar-bakarrik egongo zinela, eta arraroa egin zait. Egon gelako atea irekita dago. Disimuluz begiratu dut eta hantxe ikusi zaitut, sofan eserita, film porno bat ikusten, hankak zabalik eta eskua zure kuleroen azpitik sartuta.



Hasieran "paloa" eman dit, baina berehala zure irudi eder horrekin liluraturik geratu naiz eta, isiltasunean, adi adi begiratu dut nola masturbatzen zaren, nola goxatzen zaren. Sorpresa zuk eman didazuna. Une honetaz disfrutatu nahi dut. Bukatzen duzunean hurbilduko naiz zuregana, agurtzera edo... dena delakoa...

27/05/2011

Fantasiak

Pentsatzekoa behintzat ematen du... ea zer iruditzen zaizuen:

Nuestro propio cielo from Roberto Pérez Toledo on Vimeo.

25/05/2011

Kontzertuan

- Uste dut- esan zidan Lorek- Beñat nirekin “egoteko” gogoa duela.
- Eta zuk berarekin?- erantzun nion.
- Bai, gustukoa dut eta, batez ere, gustura “dastatuko” nuke…

Handik egun batzuetara sorpresa polita prestatu nion Loreri. Bilbon Morcheebaren kontzertua zegoela ikusi eta sarrerak erosi nituen. Kontzertu lasai batera joango ginela esan nion.
Horrela, Lorek jakin gabe, Bilboko taberna batean elkartu ginen Lizar, Beñat, Lore eta laurok.
Sorpresa unea pasatuta bokata batzuk eskatu eta, ardo eta irri artean, gustura afaldu genuen.
Kontzertuan musika altua zegoen eta zera esan nion Loreri:

- Tira, orain da momentua Beñatekin jolasten hasteko, ez zaizu iruditzen?
- Benetan ez zaizula inporta?- galdetu zidan.
- Gaur ez, bihar batek daki!- erantzun nion- beraz… aprobetxatu!




Beñatengana hurbildu zen Lore eta honen belarrira hizketan hasi zen. Jakinminez nengoen zer esango ote zion. Lizarrek zeharka begiratu zidan, niregana hurbildu eta esan:

- Zer gertatzen ari da hemen? Zure begiradak zerbait tramatu duzula esaten dit...
- Eta ez zaude oker- erantzun nion- Uste dut aurreko egunean gure lagunak gogoz geratu zirela, bata bestea dastatzeko gogoz hain zuzen ere... ez zaizu iruditzen?
- Mmmmm, izan daiteke... Eta haiek elkarri dastatzen badiote guk biok zer eginen dugu?
- Ikusiko dugu nola doa gaua, baina momentuz nik hau ikusi nahi dut...

Kontzertua aurrera joan ahala gero eta gertuago zeuden Lore eta Beñat, gero eta beroago denok.
Momentu batean Lore eta biok joan ginen garagardo batzuk hartzera eta Loreri esan nion:

- Nola doa gaua?
- Zuk ze uste?
- Nik uste dut Beñat aspaldi “gogorturik” dagoela galtzen azpian... ez zara konturatu? Eta kontzertua baino gehiago zure gorputza ikusten duela, aurreko eguneko irudiekin... Zer egingo duzu?
- Zer egin behar nuke?
- Eskaiozu laguntza komunera joateko eta bertan... badakizu, erasora!
- Horrela egingo nuke gustura- esan zidan- baina zu ere gurekin egotea nahi nuke...
- Mmmmmm, zaila ikusten dut hori baina ideiaren bat bururatzen ari zait...
- Eta? Zein da ideia hori?
- Berarekin komunera joan, mobila eraman eta han zaudetenean niri deitu.
- Zuri deitu?
- Bai, nik gidatuko zaitut hemendik... Lizarren laguntzarekin, noski.
- Eta zer esango diot berari?
- Esaiozu nahi duzuna. Baina esaten ahal diozu telefono erotiko horietako bati deitzen ari zarela eta handik esaten dizutena jarraitzen ari zarela, ez dakit...
- Ze maltzurra zaren! Baina, egia esan, gustukoa dut jolas mota hau, morbo ikaragarria ematen dit!

Handik garagardo pare batera komunera alde egin zuten Beñat eta Lorek. Eta bitartean Lizarri azaldu nion jolasa. Lizar eta biok barrara hurbildu ginen, kontzertuaren soinu altuaz apartatzeko. Eta barran geundelarik jo zuen deiak. Lore zen. Hartu eta esaten hasi nintzen:

- Telefonoa ezkerreko eskuarekin hartu eta bestearekin ireki Beñaten galtzak eta galtzontziloak eta orkatiletaraino jaitsi. Ziur nago guztiz enpalmaturik dagoela, aspaldi aspaldi nahi zuen zurekin larrua jo-eta. Zakil ederra, ezta? Eskuarekin laztandu pixkat. Orain belauniko jarri eta zakil horren gainean mingaina pasa, motel, xuabe.... Zakila jateko unea iritsi da. Biak zaudete irrikan. Beñatek zure ahoaren goxotasuna ezagutu nahi du eta zuk zure ahoa beteta sentitu. Jan! Jan orain zakil goxo hori, barru-barruraino sartu, eztarriraino, gupidarik gabe! Ziur nago Beñat zeruan dagüela eta, ba al dakizu zer? Ni ere “tente-tente” nago eta Lizar, disimuluz, nire kremailera jaisten hasi da, eta eskuarekin nire zakila hartu eta astintzeari hasi. Orain igo, buelta eman eta zure galtzak jaitsi, orkatiletaraino. Horrela. Tanga beltza daramazu, ezta? Atzamar bat zure ahoan busti, tangaren atzeko “haria” alde batera alboratu eta zure uzkian jolasten hasi.
Orain esaiozu Beñati belauniko jartzeko zure atzean eta mingaina zure uzkian sartzeko. Ziur nago bitartean zakila astitzen ari dela gure Beñat, baietz?
Orain, buelta eman berriro, bizkarra horman bermatu eta Beñati aurrez aurre begiratu eta esaiozu alutik nahi duzula horrela. Baina tanga erantzi gabe, albo batera mugitu eta Beñati bidea seinalatu... Sentitzen ari zara Beñaten zakil gogorra zure alutxoan, baietz? Eta goxoa dago, ezta? Esaiozu gogor bultzatzeko, zure barruan deskargatzeko eta zu ere… utzi eramaten, Lizar eta biok ezin baitugu jarraitu, hemen jende asko baitago, baina zu, korritu orain, Beñatez goxatu eta korritu! Zuen intziriak entzuten ari naiz!

Piiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii

Eten zen deia eta barre ederra egin genuen Lizar eta biok.
Mezu bat bidali nion Loreri:

“Barran gaude”

23/05/2011

ezpainen inguruan...

zure soinekoa erantzi

eta lentzeria guztia

mediak izan ezik


sofan etzanarazi

hankak igo

eta

zure "ezpainetan"

muxu ematea

gustukoa dut


zure ezpainen alboetan

uzten dut nire arrastoa

lasaitasunez

zure alutxoa inguratzen

zure alutxoraino hurbiltzen


presarik ez dut

eta zoratzen zaitut

esperoan

mingaina aluan noiz sartzeko zain

mingainarekin klitoria noiz dastatzeko

zain


minutu luzeak ematen ditut

alutik izterretara

izterretatik alutxora


eta gehiago ezin duzunean

orduan hondoratzen dizut

mingaina zure alutxo bustian

eskuak zure izterretan bermaturik

eta jaten zaitut

presarik gabe,

zure zukua dastatuz


zoratzen zaitut

baina gehiago nahi dut

eta mingaina klitoriaren gainera daramat

eta atzamar bat zure ipurtzulora eraman


eta zure dardarek

esaten didate

korritu zarela

nire aho bustian

eta ikaragarria

iruditzen zait


(nik ere busti dut nire praka)...

21/05/2011

Hondartzan

biratu harearen gainean

mugitu katu bat bezala

eta eskaini zure azala

zure gorputz irekia


erotuko nauzu

zutituko nauzu


zabaldu besoak harearen gainen

jolastu nire desirarekin

eta eskaini zure azala

zure gorputz irekia


erotuko nauzu

zutituko nauzu...

eta gogor bultzatuko dut

zure atzetik

gogor asebeteko dut

nire desira

gogor beteko dut

zure gorputza

harearen gainean

katu bat bazina bezala

eginen dizut

larrua jo

18/05/2011

4 + 1

Kabaretariak hasiera besterik ez du kontatu, izan ere, benetako jolasa, ondoren etorri baitzen.
Proposamen, galdera bota ondoren, Lore eta biok irri maltzur bat bota genion elkarri. Nik lurretik altxatu, telefono mugikorra hartu eta dei galdu bat egin nuen. Bitartean, Lorek Kabaretariariaren esku eta hankak askatu zituen.
-Lotsatia al zara? - Galdetu zion Lorek.
-Bai – Erantzun zuen berak
-Ba gaur lotsa guztiak galdu beharko dituzu... - Esan nion nik


Orduan etxeko atea jo zuten. Kabaretaria urduritu egin zen eta salto batean lurreko arropa janzten hasi zen. Lorek atzetik goxo besarkatu zuen eta...


-Lasai politta, bisita honetarako ez duzu arroparik behar eta...

Lore eta biok Beñati proposamen bat bota genion... bere argazki kamerarekin etorri eta ea guri argazki sesio bat egingo ote zigun. Berak baietz... noski.
Dena prestatu bitartean kanpoan egoteko eskatu genion, Kabaretaria eta Beñat jolasaren nondik norakoak jakin gabe. Bukatzean dei galdu bat egingo geniola hori besterik ez genion esan.
Atea, biluzik nengoela, ireki nion Beñati. Atzean nor zegoen konturatu gabe besarkatu eta muxu luze bat eman zidan.

-A ze ongi etorria... nago argazki sesio honekin asko disfrutatuko dudala, polit hori!
-Bai, gaur lau gara eta bostgarrena zure kamera. Zer diozu?

Gelan, jantzita zegoen bakarra Beñat zen.

-Orain zu zara gidari, nahi duzuna egingo dugu. - Bota zuen Lorek.

Beñatek Lore ikaragarri gustukoa zuen/du, eta nik hori banekien/badakit. Ez dakit momentu horretan bera zer pentsatzen egongo zen, baina, lizentzia txiki bat hartuta... nago, Lore Kabaretariaren ondoan biluzik ikustearen kolpe horrekin zutitu zitzaiola zakila.

-Bista eder hauek ikusita, ta argazkilaria neu naizenez... mmm... esaten ditudan posturak egin beharko dituzue. Hori izango da nire lana ordaintzeko eskatzen dudan gauza bakarra. - Eta Beñatek irri egin zuen.

Lore Kabaretariarekin enroiatzen hasteko esan zien aurrena, eta ni haien parean jartzeko hankak apur bat irekiak nituela. Guztiok biluzik Beñat izan ezik.
Beñat nire atzean jarri zen eta hor hasi zen kamerari tiroka, nire hanken artean ikusten zen irudiaren bila. Ni zoratzen nengoen ikusten eta sentitzen ari nintzenarekin. Ezin nintzen mugitu, eta nire hankarteak izugarrizko gosea zeukan. Beñat argazkiak toki desberdinetatik hartzen zituen eta tarteka kameraren hotza sentitzen nuen nire azalean, baita bere azala nirearen kontra, “nahi gabe” argazki iheskor bat egiten zuenean. Aurreko irudia gainera txortaldi basati batena zen. Lore egoerarekin guztiz beroturik zegoen, eta hala jarduteko agindu zion Kabaretariari:

- Zure blogeko sarrera horietako batena egidazu hemen, ilustrazio polita sor dezagun.

Detaile bi emango ditut eta ea zein kontakizun den asmatzen duzuen... Lubrikante pote bat, plug bat eta sofa erosoa.
Sarrera zein zen asmatu nuenean, zoratu nintzela uste dut. Eta halako zerbait esan nion Beñati:

-Agintzen didaten guztia betetzeko ez naiz jaio... sentitzen dut, orain ni izango naiz argazkilari.
-Hitz horien esperuan nengoen, ttiki!
-Poltsoan altxor txiki bat neukan zurekin jolasteko, baina modu gordinean dastatu nahi zaitut gaur.

Kabaretaria eta Loreren plazer soinuen artean kendu nion arropa guztia Beñati.

-Buff... ez dut gehiegi iraungo...- Esan zidan Beñatek begiekin nire gorputz biluzia irentsiz.
-Lasai nik ezta...

Muxuka hasi ginen. Aurrekoa jateko gogoa eta beroa dugunetan bezala. Bere esku eta gorputzarekin azaleko zati guztiak estaltzen zizkidan. Sofan esertzeko agindu nion eta hala egin zuen Beñatek. Lore eta Kabaretariaren gorputzak leihoari begira zeuden bata bestearen atzean. Ni Beñaten gainean eseri nintzen eta bere zakil eder eta gogorra segituan sartu zen nire alutxo bustian. Lau kolpetan iritsi ginen biak batera, eta aspaldian eduki dudan orgasmorik potenteena eduki nuen.

Aurreko minutuan bizitako desio guztiaren tentsioa modu ezin ederragoan eztanda egin zuen Beñatekin batera.

Kabaretaria eta Lore?! Ba oso oso gustura bukatu zuten ere! Blogean bilatu erantzuna...
Ah, ta argazkirik politena... lauron artean sortu genuena...









Lizar


14/05/2011

3

Nire etxera gonbidatu nituen Lizar eta Lore. Elkarrekin hurbildu ziren eta, zirudienez, etxera etorri aurretik planaren bat bururatu zitzaien, nirekin jolasteko.
Zerbait afaldu ondoren muxuka hasi ziren haien artean, irrien artean.
Gero, niri begira geratu ziren. Biak altxatu, niregana hurbildu eta arropa guztia erantzi zidaten.



Aulki batean esertzeko esan zidaten.
Aulkian eseri eta bertan lotu zizkidaten eskuak eta hankak.
Mugitu ezinik geratu nintzen aulkian lotuta.
Orduan hasi ziren haiek ere elkarri biluzten, laztan eta musuen artean.
Guztiz biluzik geratu zirenean, Lore nire gainean esertzera etorri zen, ni neu aulkia banintz bezala. Nire zakil gogortua bere ipurmasailen artean kokaturik geratu zen, gustura. Eta Lore pittin bat hasi zen ipurdia mugitzen, gora eta behera, nire zakila oso modu goxoan harrapatuz.
Denboralditxo bat horrela egon ondoren, ipurdia pittin bat altxatu, nire zakila hartu, aurrerantz mugitu eta berriro eseri zen nire izterren gainean. Baina oraingo honetan nire zakila bere hanken artean geratu zen, berea izango balitz bezala.
Orduan, zakila laztantzen hasi zen (ni neu masturbatuko nintzatekeen moduan) gora eta behera, Lizarri begiratu eta zera esan zion:

- Jango al didazu zakil goxo hau?

Lizarrek baietz erantzun zion buruaz, aulkiaren aurrean belauniko jarri eta nire/Loreren zakila jaten hasi zen.

- Hustu arte- esan zion Lorek. Eta eskuak Lizarren buruan jarri zituen, mugimenduak gidatzeko asmoz.

Lizarrek gogo handiz irentsi zidan zakila eta, jan bitartean, nire zakilak ere Loreren alua ukitzen zuen, bere hankartean plazera sortuz.
Berehala iritsi nintzen Lizarren ahoan. Baina, nola iraun gehiago bi edertasun horien jolasen objektua izanda?
Halere, hori zen haiek nahi zutena, bururatutako jolasaren hasiera besterik ez zen.
Lore aulkitik jaitsi eta Lizarren aurrean jarri zen, belauniko baita ere. Musuka hasi ziren, nire zukuaren zaporea konpartituz.
Gero, Lizar mugitu gabe, Lore jarri zen bere atzean. Biak ziren belauniko nire aurrean, bata bestearen atzetik. Eta handik Lorek hozka txikiak lepoan eman zizkion Lizarri. Eta hozkak eman bitartean eskua aurrera eraman eta Lizarren alua laztantzen hasi zen. Hatzak alutxoaren barruan sartzen, klitoria laztantzen, hatzak aluan, hatz mamiak klitorian… Horrela korritu zen Lizar.
Eta korritu ondoren, Lorek zoruan etzateko esan zion.
Lizar ahoz gora etzan zen zoruan, burua nire oinen aurrean kokaturik.
Orduan, Lore Lizarren aurpegiaren gainean eseri zen, bere alutxo irekia Lizarren ahoari eskainiz eta eskuak nire izterren gainean bermatuz.
Ni aurrez aurre nituen Loreren begiak. Orduan, gerria mugitzen hasi zen, eta Lizar mihia atera eta alutxo goxo hori jaten hasi zen. Eta Lizarrek alutxoa jaten zion bitartean, Lorek pittin bat aurrerantz gorputza makurtu eta bere ezpainen artean hartu zidan zakila. Plazerean murgilduta zegoen, guztiz, eta modu basati-ederrean jan zidan zakila eta bera ere, jakina, Lizarren ahoan korritu zen.
Zoruan etzanda geratu ziren biak une batez. Musu eman zioten elkarri eta Lorek esan zuen:

- Eta orain gure mutila askatuko bagenu?
- Oso ideia ona- erantzun zion Lizarrek- niri jolas berriren bat bururatu zait jadanik...

10/05/2011

Opari bat

Egun berezia zen zuretzat eta opari bat egin nahi nizun. Zure etxera hurbildu nintzen eta ardo pare bat hartu genuen. Opari bat nuela zuretzat esan nizun, baina jasotzeko biluztu behar zinela.


Hala egin zenuen, poliki poliki nire aurrean biluztu.


- Eta orain?- galdetu zenidan.


Nik ohean etzateko esan nizun, buruz behera.




Ohean etzan zinen eta nik zapi goxo batzuk atera eta hankak ohera lotu nizkizun, eta eskuak atzean, sorbaldan loturik.

Horrela egonda ni ere biluztu nintzen eta zure sorbaldaren gainean jarri.

Masaje xuabe batekin hasi nintzen, zure lepoan, zure sorbaldetan. Gero, burua makurtu eta mingainarekin jarraitu nuen zure azalaren gainean. Sorbaldetan hasi ipurmasailetaraino.

Ipurmasailen inguruan tarte luze bat eman nuen, mihiari bueltak emanez, zure desioa areagotuz.

Eta gutxien espero zenuenean uzkirantz zuzendu nuen mingaina. Nire mingainarekin zure uzkiaren inguruan beste tarte luze bat jolasten egon nintzen, zure plazerezko intziriak entzun bitartean. Eta bide batez eskua sartzen nuen zure hanken azpitik eta alutxoa laztantzen nizun.


Mingaina ipurdian, eskua alutxoan.


Baina gradu bat gehiago igo nahi nuen tenperatura. Orduan begiak estali nizkizun. Zuk ezin zenuen ikusi baina nik bibragailu txiki atsegin bat atera nuen eta horrekin berriro zure uzkirantz jo nuen. Bibragailua ongi lubrikatua ipurdian sartu nizun eta bibrazioez gain nik ere zirkuluak egiten nituen zure barrualdean. Bitartean, nire beste eskua zure klitoria ari zen laztantzen.


- Uste dut ipurditxoa prest duzula- esan nizun.


Eta orduan (zuk oraindik ikusi gabe) tamaina ertaineko plug bat atera eta zure ipurdian sartzen hasi nintzen. Plug osoa sartu eta hantxe utzi nizun, barruan. Orduan zakila zuzendu nuen zure alutxorantz eta irrits egin zuen zure barruan. Kolpe bakar batez sartu nizun barruraino.


Nire eskuekin zure esku lotuak hartu eta nire gerria aurrera eta atzera hasi nintzen mugitzen. Eta nire mugimenduekin, zure aluan sartzeaz gain, zure ipurdiko pluga ere jotzen nuen. Nik ere aitortu behar dut guztiz beroturik nengoela eta zu baino lehenago iritsi nintzela. Halere, kondoia aldatu eta oraindik gogor-gogor nengoenez zure alutxora itzuli nintzen eta berriro sartzeari-ateratzeari ekin nion. Eta oraingo honetan zu ere iritsi zinen, intzirien ozenen artean.


- Gustatu al zaizu oparia?

09/05/2011

Saria

…Zelaian botata geratu ginen. Ni oraindik biluzik, zu jantzita. Orduan nire sorbalda gainetik begiratu, barre egin eta esan zenidan:

- Hortxe dator zure saria…

Bikote bat hurbiltzen ari zitzaigun. Neska eta mutila. Ezagunak egin zitzaizkidan berehala. Zure ezagunak ziren, eta ezagun bereziak guretzat, zeren eta behin baino gehiagotan esan nizun morbo ikaragarria ematen zidan bikotea zela… Iker eta Amaia.
Instintoz-edo, eskuekin estali nuen nire hankartea. Zuk berriro barre egin eta hauxe esan:

- Orain lotsatuko zara? Eskaini diegun ikuskizuna eskaini ondoren?
- Ikuskizuna?- galdetu nizun- hor egon al dira?
- Jakina! Gure atzetik etorri dira!

Ezin izan nuen gehiago esan, bikotea gure ondoan zegoelako jadanik. Amaiak zuri zuzenduz galdetu zuen:

- Orduan? Saria, ezta? Urrundik ala ematen zuen behintzat...
- Bai- erantzun zenion- sari irabazita, gainera…






Amaia zu biluzten hasi zen eta, orduan, zu ere guztiz biluzturik geratu zinen nire aurrean. Gero Iker hartu eta hau ere biluztu zuen. Orduan, niregana biratu eta hauxe esan zidan:

- Badakit inoiz buruan izan duzula nolakoa izango zen Iker eta zure neskaren arteko txortaldia, ezta? Inoiz imajinatu al duzu, baietz? Eta morboa eman dizu…

Baietz egin nion buruaz, eta berak jarraitu:

- Orain, Ikerrek egingo dio larrua jo, baina txortaldi hau zurea da, zu ari zara berarekin larrua jotzen, ulertzen? Zugatik egiten du, zure plazeragatik… beraz, orain esan behar didazu nola nahi duzun, nola ikusi nahi duzun zure laguna… eta nirea, noski!

Amaiak Ikerren ondora eraman ninduen, nire eskua hartu eta Ikerren zakilaren gainean jarri zidan.

- Gidatuko al diozu gure Ikerri?- esan zidan- eta zure neska lau hankatan jarriko al dugu?

Baietz esan nuen eta halaxe jarri zinen, lau hankatan, lurrean, hostoen gainean, ipurdia altxatuta.

- Gidatu zakiltxo hori, mesedez- errepikatu zidan Amaiak- nahi duzun zulotxora...

Iker belauniko jarri nuen, zure atzekaldean eta, bere zakila, zure aluaren sarreraren gainean pasatzen hasi nintzen. Eta horrela tarte bat egon ondoren uzkirantz zuzendu nuen zakilaren punta. Amaiak lubrikante pixkat atera eta berari esan nion zabaltzeko.
Zure belarriaren ondora makurtu nintzen eta hauxe esan nizun:

- Orain denok ikusiko dugu nola sartzen zaizun zakil goxo hori ipurdian, bai? Eta ez dut Oihu bat ere entzun nahi, ados? Bakarrik zure aurpegiko keinuak ikusi nahi ditut, besterik ez…

Lurretik zuhaitz baten adar txiki bat hartu eta ahoan jarri nizun, txakur baten ahoan hezur bat izango balitz bezala… Zuk adarrari hozka egin eta zakila zure ipurdian sartzen sentitzen hasi zinen. Ni zure inguruan mugitzen nintzen. Zure keinuak ikusi nahi nituen baita zakila zure barruan nola sartzen zen ere. Eta zakil osoa sartzear zegoelarik zure aurpegiaren aurrean jarri nintzen, aurrez aurre, azken kolpe hori zure aurpegian sentitzeko, adarra nola hozkatzen zenuen ongi ikusteko.


Ikerrek barruraino sartu zizun zakila eta, Amaiak, ez mugitzeko eskatu zion, horrela geratzeko.
Orduan, Amaia ere biluztu zen eta zure aurrean lau hankatan jarri, aurpegia zurearen parean eta ipurdia niregana altxatuz. Atzera begiratu eta bere ipurditxoa niretzat zela esan zidan. Ni oso oso bero nengoen eta ez nuen gehiegi ere pentsatu. Ikerrek egindako operazioa errepikatu nuen Amaiaren ipurditxo goxoan. Barru-barruraino sartu nion eta orduan ez mugitzeko esan zidan. Orduan, Amaiak zuri begiratu eta halaxe esan zizun:

- Orain gu mugituko gara, ados? Guk hustuko ditugu zakil hauek gure ipurdietan, guk egingo diegu larrua jo, kabroi hauei. Gure ipurmasailen kolpeak nabarituko dituzte haien potroen kontra.

Zure eskuak hartu zituen Amaiak eta, esan bezala, gorputza atzera eta aurrera mugitzen hasi zen, nire zakilaren inguruan. Gauza bera egin zenuen zuk Ikerren zakilaren inguruan. Basapizti ederrak zineten zuen ipurdiekin guri larrua jotzen. Eta horrela, bakoitza bere unean, korritu ginen laurok...

- Hau saria bazen- esan nizun- ez dut pentsatu nahi zein izango zen zigorra!

06/05/2011

Pagoen artean

Zelai hartan geunden, pagoen artean. Buelta txiki bat ematera atera ginen. Bidean hizketan egon ginen. Pagoen artean sartu eta galduta bezala genbiltzan. Goizeko eguraldi onaz goxatuz.

Bat-batean esan zenidan:

- Biluztuko zinateke niretzat?
- Non? Hemen?
- Bai, jakina. Hemen eta orain...
- Zure desioa hori bada... zergatik ez?

Zu zuhaitz baten azpian eseri eta ni zure aurrean, astiro-astiro biluzten hasi nintzen: zapatilak eta galtzerdiak, kamiseta, galtza, galtzontziloak.
Guztiz biluzik geratua nintzen eta nire zakila tentetzen hasia zen, gogortzen.

- Ba al dakizu zer nahi dudan orain?- galdetu zenidan.
- Zer?
- Ikusi nahi dut nola masturbatzen zaren, hemen, zuhaitz hauen artean, niretzat...
- Eta nola egitea nahi duzu?

Irribarre maltzurra egin zenuen. Zure lekutik altxatu, esku batekin nire zakila hartu eta, zakilatik goxo-goxo tiraka pago baten albora eraman ninduzun. Zuhaitzaren kontra jarri zenidan, nire sorbalda zuhaitzaren gainean jarrita. Han utzi eta aurrean eseri zinen zu.

- Horrela nahi dut- esan zenidan- erakutsi nola egiten duzun.

Ni guztiz beroturik nengoen, eta eskulanekin hasi nintzen. Esku batekin nire barrabilak laztandu bitartean, bestearekin zakila astintzen hasi nintzen, zure begiei so eginez.

- Korritzear zaudenean abisatu, mesedez- esan zenidan.

Eta gehiago berotu ninduten zure hitzek.

- Eta hatz bat ipurdian sartuko bazenu?- galdetu zenuen.

Barrabiletan neukan eskua atzera eraman eta hatz bat sartu nuen nire ipurditxoan. Orduan, zu gehiago hurbildu zinen niregana, nire aurrean belauniko jarri eta zure esku batean sartu zenituen nire barrabilak, nik zakila astintzeari ekin bitartean.

- Uste duuuut... - esan nizun- korritzera noala...

Zure eskuarekin nire barrabilak pittin bat estutu eta esan zenidan:




- Ez, oraindik ez.

Ahoa ireki zenuen, mihia pixka bat atera eta esan:

- Orain bai, nahi baduzu... baina ongi apuntatu eta sari bat emango dizut.... gaizki apuntatu eta... beste zigor bat...

Nik, atzeko eskua ipurditik kendu eta zure kokotsaren azpian jarri, horrekin zure burua pittin bat altxatu, zakila zure aho zabalerantz zuzendu eta zakilaren punta zure mihiaren gainean jarri, zakila gogor astindu eta horrela isuri nintzen zure ahoan...

Zure ondoan belauniko erori nintzen. Zuk musu eman eta nire zaporea dastatu nuen zure ahoan.

- Uste dut saria irabazi duzula- esan zenidan...