20/03/2012

pasartea

Zoruan etzanarazten nauzu
guztiz biluzturik nago
eta zu, nire inguruan,
dantza egiten duzu
arropa erantzi bitartean,
zakila gogortzen zait
egarri naiz zutaz
orduan xuxurlatzen didazu:

- nire aulkia bihurtuko zaitut!

eta zakila eskuekin tinko mantentzeko
eskatzen didazu, gorantz begira




eta orduan esertzen hasten zara
zure aulki berrian
presarik gabe,
alua jartzen didazu zakilaren puntan
eta aurrera eta atzera mugitzen zara
intzirien artean,
eta nahi duzun unean
esertzen zara guztiz,
eta nire zakila hondoratzen da
zure alu bustian
eta zure ipurmasailek jotzen dute
nire aldaken gainean,
eta zure bizkar ederra
ikusten dut hemendik...

eta sorpresa berri bat prestatu duzu niretzat:
ez zara mugitzen,
ni gogotsu nago,
zure mugimenduen zain,
irrikan,
baina zuk
nobela bat hartu duzu eskuetan,
nobela erotikoa,
elkartu ginen azken aldian oparitu nizuna,
azal arrosa duena, bai,
eta irakurtzen hasi zara,
presarik gabe,
nire desira areagotu nahian,
eta esaten didazu:

- gutxien espero duzunean,
gustukoa dudan pasarteren batekin batera
mugitzen hasiko naiz,
eta zu nire barnean korritzen utziko zaitut... nik nahi dudan unean....

Eta ni zain nago,
sufrimendu eder honetan murgildurik,
pasarte horren zain...

09/03/2012

Deia

Arratsaldeko lehen orduan deitu didazu telefonoz.
Aspaldi hitz egin gabe, eta ahots "bihurria" nabari dut
telefonoaren beste aldean.
Hitz batzuk konpartitu ondoren halaxe esan didazu:

- Ba al dakizu nola nagoen?
- Nola zaude?- galdetu dizut nik.
- Biluzik, ohean eserita. Zurekin hitz egiten hasi baino lehen biluzik nengoen jadanik.
- A, bai? Eta? Zer esan nahi didazu horrekin?
- Biluztu naizela zuretzat, guztiz gainera...
- Guztiz?
- Bai, alutxoa ere biluztu dut, badakit zuk gustukoa duzula horrela, ezta?
- Edozein modutan ere gustukoa dut zure alutxoa, nahiz eta aspaldi ez ikusi...
- Bai, horregatik gaur bururatu zait larrua jotzen ahal genuela. Telefonoz, behintzat...
- Eta nola egin dezakegu hori?
- Biluztuko zara zu ere niretzat?
- Segundo bat...

Telefonoa mahai gainean utzi eta arropa guztia erantzi dut.

- Biluzik nago zuretzat- esan dizut.
- Ongi da. Orain sentitu nahi dut nola jartzen zaizun tente, hor, hanken artean daukazun zakil goxo hori... Nire eskuen artean hartuko nizuke, ahoan sartu, irentsi... eta nola handitzen zaizun sentitu...
- Handitzen ari zait.
- Eta ni bustitzen hasi naiz. Hankak zabaldu ditut eta bibragailu bat daukat hemen, ohe ondoan.
- Zer egin behar duzu bibragailu horrekin? Azalduko didazu?



- Zure zakila balitz bezala hartu dut eta ahoan sartu. Goxoa dago, egia esateko. Martxan jarri dut eta hankartera eraman. Puntarekin jolasten ari naiz, aluaren sarreran, behetik gora... Zer deritzozu?
- Uffff, nik ere nire esku librea eraman dut nire zakilera. Gogor gogorra daukat. Eta astintzen hasi naiz, mugimendu motelekin...
- Ba pentsatu zure eskua ordez nirea dela, edota nire ahoa, zuk nahiago bezala. Ni, bitartean, bibragailua nire aluan hasi naiz sartzen. Zarata entzuten duzu?
- Bai, entzuten dut... Eta oraindik beroago jartzen nau horrek....
- Orain gutxiago entzungo duzu, barruraino sartuko baitut...
- Eta esku bat klitoriaren gainera eramaten baduzu?
- Halaxe egingo dut, bai... Eta zu, masturbatuko zara leiho ondoan?
- Leiho ondoan?
- Bai, morbo ikaragarria ematen dit nigatik leiho ondoan masturbatzen ari zarela pentsatzeak, edonoren begibistan...
- Leihora hurbildu naiz, gortinak kendu, telefonoa esku batean, bestean... zakila.
- Eta? Gogorra dago zakil hori?
- Inoiz baino gogorragoa!
- Leihoa ireki, mesedez, kristalak oztopo eginen du zure gorputza eta auzokideen artean...
- Leihoa ireki dut, eta zakila astintzen ari naiz. Uste dut bikote gazte bat begira daudela, gortina baten atzetik...
- Mmmmm, ze ona. Nik topera jarri dut bibragailua, eta topera ere dabil nire eskua klitoriaren gainean. Korritzear nago, entzun ezazu nire intziriak aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!
- Ni ere korritzear nago, zuretzat aaaaaaaaaaaaa!

...........................................................................................