29/04/2008

Ohean etzan zara.
Mediak eta ligeroa besterik ez daramazu.
Bizkarra eman didazu eta jolasten hasi zara.
Zer duzu eskaintzeko?
Berehala ohartzen naiz asko dela.
K-Y lubrikante potea hartu eta zure hatzak busti dituzu.
Nire erekzioaren gainean zabaldu duzu.
Gero eskua potean berriro sartu eta hatzak ipurzulora
eraman dituzu.
Uzkian jolasten eman duzu tarte txiki bat.
Hatz erakuslearekin, barrura eta kanpora
niri begira zauden bitartean.
Lau hankatan jarri zara
eta zure hatzek bidea seinalatu didate.
Ohean, zure atzean jarri naiz,
eta nire zakila zure zulo estura zuzendu dut.
Hasieran punta besterik ez,
gero zakil erdia.
Azkenean, hondoraino.
Burua almohaden artean daukazu
eta zure ipurmasailak eskaintzen dizkidazu
eta zure ipurzulotik sartzen naizen bakoitzean
zure plazer oihuek gero eta gehiago berotzen naute.
Sartzen naizen bitartean zure titiak laztandu ditut.
Zure titiburuak gogor gogorrak daude.
Eta hitz zikinak oihukatzen dizkidazu.
Eta zure eskua zure klitorian dagoela ohartu naiz.
Eta plazerez oihu egiten duzu.
Eta lehen aldiz
zure atzeko zuloan isuri egin naiz.
Eta lehen aldiz
zure atzeko zuloan isuri egin zara...

27/04/2008

Udaberriko gau ikaragarri horietako bat egin du bart. Deitu nizun ea buelta bat eman nahi zenuen. Kotxea hartu eta zure bila joan nintzen. Hiri osoa ikusten den mendira hurbiltzeko proposatu zenidan eta hara abiatu ginen. Bidean gindoazela zure soinekoa altxatzen zenuela ohartu nintzen. Mmmmmm, pentsatu nuen, aspaldi ez nuela zure joku maltzurrez goxatzeko aukera. Beraz, kotxearen abiadura moteldu nuen eta zeharka begiratu nizun. Soinekoa gerritik gora zeneukan eta orduan ohartu nintzen soinekoaren azpian ez zeneramala deus, ez tangarik, ezta ilerik ere. Instant batean ikusi zintudan horrela, baina zure jokuarekin jarraituz, berehala gurutzatu zenituen hankak eta zure izter biluziak besterik ez nuen ikusten. Mendia igotzen hasi ginenean txoko lasai batean bilatu nuen eta topatu nuen lehenengoan gelditu nuen kotxea. Gau giro benetan ederra egiten zuen eta kotxetik atera ginen. Kanpoko belardian etzanarazi zenidan eta nire galtzaren botoia askatu eta kremailera jaitsi ondoren nire zakila hartu eta zure ahoan sartu zenuen. Erreakzionatzeko astirik eman gabe. Esku batekin nire barrabilak laztantzen zenizkidan eta zure mihiaren laztan goxoekin izarrak ikusten nituen, zentzu literarioan eta benetako zentzuan, noski. Horrela tartetxo bat egon ostean nire gainean jarri zinen. Soinekoa berriro altxatu (baina kendu gabe) eta zure eskuek zure kobazulo goxora gidatu zuten nire zakila. Soinekoaren gainean zure bularrak laztantzen hasi nintzen eta orduan ohartu nintzen bularretarorik ez zeneramala eta oraindik eta beroago jarri nintzen. Soinekoa zen zure jantzi bakarra eta soinekoa erantzi gabe ni zamalkatzen hasi zinen. Zure aldaka zirkuluak eginez mugitzen zenuen. Aldaka igo eta nire zakilaren punta sentitzen zenuen zure alutxo barnean. Hor, aldakarekin zirkuluak eginez sufriarazten zenidan eta nik ezin nuenean gehiago zure aldaka jaitsi eta zure ipurmasailen kolpe goxoa nire barrabiletan sentitzen nuen, ni zure titiak askatu gabe. Berriro altxa, aldaka-zirkuluak eta berriro jaitsi, zakila zure hondoraino sartuz. Zuk kontrolatzen zenuen egoera eta isuri zinenean nire zakila atera zenuen zure kobazulotik eta nire gainean (ni mugitu gabe) buelta eman zenuen eta zure alutxoa jarri zenuen nire aurpegi parean. Altxor hezea jaten hasi nintzen eta zure barruan plazerraren zaporeaz goxatu nuen. Zure ahoak nire zakila irentsi zuen. Osoa irentsi zenuen eta zakil osoa ahoan zenuela ez zenuen mugimendurik egin. Bakarrik mihia mugitzen zenuen, nire orgasmoaren etorrera atzeratuz baina nire plazerra luzatuz. Ez dakit zenbat denbora pasa genuen horrela, baina azkenean zure ahoaren goxotasunak isuri egiteko aukera eman zidan eta zure barruan deskargatu nuen nire zukua...
Gau giro ederra atzokoa, bai...

26/04/2008

azken tabernatik nire etxera etorri ginen
eta oraindik garagardo usaina gure arropan genuela
biluztu zinen
eta katu bat bezala ohe gainean jarri zinen
eta nire begien aurrean mugitu
eta erekzio ezin gogorragoa izan nuen
galtzaren azpian
eta inoiz ikusi ditudan mugimendurik lizunenak
iruditu zitzaizkidan zureak
eta zu zinen guztia maitatu nuen
eskaini zenidan guztia
zure azalaren dunak,
zure eskuak estaltzen zuen ipurdi ederra,
zure irribarre maltzurra,
zure begirada...
eta betidanik maitaleak bagina
amodioa egin genuen basatiki,
ohe ertzean nire gainean eserita,
betidanik maitaleak bagina,
ikusten ginen lehen aldia baldin bazen ere...

21/04/2008

Latexen distirak
eraman nau
zugana
komun grisa batean
sexua besterik ez
gure artean
aulki baten gainean
piztiak bezala larrua jo
latexezko orroak
plazerezko horzkadak
larrua joz
piztiak bezala...
nire amets lizunetan
imajinatzen zaitut
lagun baten eskutik
helduta
nire aurrean
larrua jo egiten duzuela
eta fotograma ederragorik
ez dut ezagutu oraindik...

17/04/2008

Taberna batean ikusi nuen. Kuadrillako Laurak esana zidan mutil horrekin ni ohean ikustea gustatuko litzaiokela. Eta esaten zidan bakoitzean bere hitzek harritzen ninduten. Bai? Galdetzen nion. Bai, erantzuten zidan berak, zuk badakizu morboa ematen didazula... ba pentsa morbo ematen didan beste mutil batekin ikusten bazaitut! Eta hitz horiek lehen aldiz entzun nuenetik ezin izan nuen mutil horrekin oheratzeko ideia burutik kendu. Gustatzen hasia zitzaidan. Eta taberna hartan ikusi nuen, gaueko ordu txikietan. Eta une batez gure begiradak gurutzatu ziren.
Eta ni hurbildu nintzaion. Berak begiratu ninduen. Ez nekiena zen "ambiente"ko taberna batean geundela. Errazago izan zen dena horrela. Eta bat-batean bere ezpainak nire ezpainen gainean neukan. Eta berotzen hasi nintzen. Berak nabaritu zuen nire erekzioa eta eskutik hartuta komunera eraman ninduen. Komuna okupatuta zegoen. Agian norbait aurreratu zitzaigun eta "hemendik gertu bizi naiz" xuxurlatu zidan belarrira. Hipnotizaturik bezala jarraitu nion eta konturatu orduko bere etxeko egon gelan geunden. Biluztu ninduen. Biluztu zen. Biok geunden biluzik sofa gainean. Nire zakila hartu zuen eta nik berea. Nirea ez zen zakil gogor bat ikusten nuen lehen aldia zen eta liluraturik bezala nengoen. Sofatik jaitsi eta nire aurrean belaunikatu zen. Eta nire zakila jaten hasi zen. Gustatu zitzaidan. Izugarri ongi egiten zuen eta altxatzeko eskatu behar izan nion, bestela ez nuela asko aguantatuko. Eta sentsazio hori probatu nahi nuela pentsatu nuen. Sofan eserarazi nion eta ni belaunikatu nintzen. Eta zakil gogor hori ahoratu nuen. Sentsazioak nahastu ziren nire gorputzean eta gustura sentitu nintzen. Zakila jaten hasi nintzen eta, bat-batean ohartu nintzen nire opari gogor hura ez nuela askatu nahi. Bukaerara arte eraman nahi nuen. Eta jan eta jan aritu nintzen. Berak nire burua altxatzeko erregutu zidan, baina nik ezetz, ez nuen nahi, liluraturik bainengoen. Eta bukaerara arte eraman nuen. Eta bere espermaren zaporea nire aho-sabaian dastatu nuen. Eta dastatu dudan zukurik erotikoena iruditu zitzaidan. Putakumea!, esan zidan, ze ongi egiten duzun! Eta nire saria izango nuela agindu zidan. Sofatik jaitsi zen eta lau hankatan kokatuta bere eskuekin bere ipurmasailak ireki zituen. Hemen duzu nire kobazulo, sartu! Agindu zidan. Kondoia jarri eta mahai gainean zeukan lubrikatearekin busti nuen nire zakila. Burua lurreraino makurtu zuen, eta eskuekin gehiago ireki zituen ipurmasailak, nire zakilari bidea irekiz. Eta kobazulo estuan sartu nion nire zakila. Punta besterik ez hasieran, hondoraino gero. Eta bere plazer oihuekin oraindik gehiago berotu nintzen, eta bultzatzen hasi. Eta kobazulo estuak jaso zuen nire esperma beroa... Sofan etzan ginen biok. Eta Laura gurekin ez egoteak pena eman zidan. Hurrengo baterako, pentsatu nuen...

16/04/2008

Neskatxak

Neskatxak, maite zaituztet
hamabortz urteko neska
—haur segailok, gazi-gezok.

Zuen begi-aintziretan
ezinbertzez gainbeteak
hondatzen naiz, itotzen naiz.

Neskatxak, zuek zarete
ezti gozo, esne, gari
ene gosete handian.

* * *

Bazabiltzan
ahizpa gazte bi dantzan
(zein eremutan, ahantz dut...)

Haien beso luze-luzeek
niri eresiz ziostaten
ziraun-poema samin bat.

Ur ezpondan biak zeuden
elkarri laztanka, maitez
bular zuriak ikara,

iztar guriak ihesi.
Sortu orduko urtzen zan
ene gogorapen oro.

Han, palmadoi orlegian
gogoan nerabiltzanak
ezin erranak dirade.

Han, palmadoi ferde hartan
erori ziran neskatxak
elkarren besoetara.

* * *

Non zan hori? Zer egun zan?
Ala dena gau-amets bat
izan ote da bakarrik?

Herriminez, ezin-minez
erdiratzen zait bihotza
arrats luzetik goizera,
lo-gabean.
Jon Mirande
Bihar osteguna da (edo gaur esan behar nuke),
eta zutaz oroitu naiz beste behin...
Dutxaren uraren azpian
zure hezetasunak irudikatzen ditut
eta ur beroaren azpian
begiak itxita
sentitzeari ekiten diot
eta zure kurbak,
zure aldaka indartsuak,
zure ezpain haragitsuak
irudikatzen ditut,
zure hezetasunekin batera
eta begiak itxita
sentitzeari ekiten diot
eta nire zakila nola handitzen den
nabaritzen dut
eta poliki poliki
zintzilik eta triste zegoen nire gorputzaren zati horrek
sabaira apuntatzen du gogor-gogor
eta zu zara gogortasun horren erruduna
eta nire eskua da
gaurkoz behintzat zure lekua hartu duena
eta ur beroarekin batera
nahasten da
nire zakil gogorretik
isurtzen den zukua,
zure hezetasunekin elkartuko zena...

15/04/2008

... eta ispiluaren aurrean, beste behin,
ohe gainean eseri zinen.
Leihoa ongi zabaldu ostean,
hankak ere zabaldu zenituen
eta zure zukua edateko agindu zenidan.
Ohe alboan belaunikatu nintzen ni
eta zure hankartera hurbildu nituen nire ezpainak.
Eta aluaren gainetik musuka hasi nintzen,
zure begirada ispiluan eta aurreko etxeetan
jartzen zenuen bitartean.
Orduan zure eskuak jarri zenituen nire buruaren gainean
eta nire mingainaren mugimenduak zuzendu zenituen.
Eta zure zukuaz liluraturik ez dakit zenbat denbora egon ginen horrela,
ezta zenbat alditan nire ahoan isuri zinen ere,
baina orduak izan zirela esango nuke,
disfrutatu nituen orduak.
Zurekin, zure zukuarekin,
ispiluarekin eta aurreko etxeen leihoekin...

14/04/2008

...eta batzuetan, oraindik, imajinatzen dut
nire belarrira hurbiltzen zarela edota
nire korreoan kolatzen zarela,
eta zure hizkera enigmatiko eta desiragarri
harekin, xuabe-xuabe
xuxurlatzen didazula:
nire tanga beltzen kolekzioa ikusi nahi?
eta nik imajinatzen zaitut
goiz batean etxean zure ipurmasailak
tanga baten azpian pasiatzen
eta nire bizitza astintzen.
Bai, zure tanga beltzen kolekzioa
gustura ikusiko nuke,
baina ez dakit...
badirudi egunen batean eraiki genituen zubiak,
xuxurlatu genituen hitz indartsuak,
sortu genituen irudiak,
asmatu genituen fantasiak,
korapilatu genituen azalak,
masturbatu genituen azalak...
ez direla itzuliko.
Eta pena ematen dit,
zere eta zure tanga beltzen kolekzioa
ikusteko aukera ez banu ere,
zure hitz indartsuen bilduma ederra behintzat
irakurtzen eta goxatzen jarraitu nahi nuke,
eta tangen kolekzioa ikusiko ez banu ere,
zure ipurmasailak nola estaltzen dituzten
imajinatzen jarraitu nahiko nuke,
noizean behin
zutaz
nire izarak bustitzen jarraitu ahal izateko...
Larunbatean elkartu ginen Alde Zaharrean.
Eta trago batzuk hartu ondoren
pentsio batera joatea erabaki genuen biok.
Matrimonio ohe handi handia zeukan gelak.
Eta ohearen albo batean ispilu handi bat.
Biluztu ginen poliki poliki
eta etzanarazi zenidan.
Ohean etzanda,
ispiluari begira jarraitu nituen zure mugimenduak.
Eta horrela eraman zenuen ahoa nire hankartera.
Eta zure buruaren mugimenduak nire hankartean
jarraitu nituen ispiluko irudi ederrean.
Gero, barre egin zenuen eta, lau hankatan belaunikaturik
ispiluaren aurrez aurre geratu zinen eta
etorri esan zenidan.
Ni altxatu nintzen eta zure atzean jarri nintzen.
Zure ipurmasailak laztandu ondoren
nire zakila zuzendu nuen zure kobazulo hezera
eta zure barruan sartu nintzen.
Titietatik heldu zintudan eta aurrera-atzera
mugimendu goxoekin hasi nintzen,
bion begiradak ispiluan elkartu zirelarik...

11/04/2008

Gorputz goxoa zuen.
Eta bere mutilari zer gustatzen zitzaion ongi zekien.
Etxetik paseatzen zen, soinean txandala besterik eramaten ez zuela.
Eta garbigailua jartzeko aitzakiarekin
arropa zikinaren saskiaren aurrean makurtzen zen,
bere kurba guztiak agerian utziz.
Eta ongi zekien mutila begira zegoela.
Mutilak ezin zuen desafioari ezetz esan.
Neskarengana hurbildu eta galtza
jaisten zitzaion,
orkatiletaraino.
Eta neskak, zeharka begiratzen zion irribarretsu.
Eskuekin bere orkatilak hartzen zituen
eta makurtuta jarraitzen zuen,
mutilak atzetik eraso egiten zuen bitartean.
Eta mutilaren eskuak lehen ipurmasailetan
eta gero titietan nabaritzen zituen,
esku leun horien laztan basatiak.
Eta ongi (oso ongi) gogortutako zakil hori
bere gorputzaren barnean irrits egiten.
Gorputz goxoa zuen.
Eta bere mutilari zer gustatzen zitzaion ongi zekien.

Utzidazu jaten zure marrubia.
Maite dut zure fruitu goxoa
gorritzen denean.
Utzidazu jaten zure marrubia.
Eta gorriz (zure gorriz)
margotuko ditut nire ezpainak,
nire mihia, nire atzamarrak...
Utzidazu jaten zure marrubia.
Gustukoa dut zure
hankartearen zaporea...

06/04/2008

Gaur amets egin dut zurekin.
Zuk eskaintzen zenizkidan ezustekoekin, hain zuzen ere.
Etxera ailegatzen nintzen
eta berogailua tope-tope jarrita zegoen.
Horrek nire susmoak pizten zuen.
Eta gelara hurbiltzen nintzen.
Han, opari bat bezala
aurkitzen zintudan.
Ohe gainean,
soinean media polit batzuk
besterik ez zenituela.
Eta zure hankarte depilatua.
Zure ezustekoak.
Lotan zeundela zirudien.
Baina ez zeunden lotan.
Zure aluaren aurrean makurtzen nintzen.
Eta zure hankak zabaltzen saiatzen nintzen.
Baina orduan zuk irekitzen zenituen begiak
eta ezetz esaten zenidan.
Ezin nizula ukitu.
Gaur ez, gaur beste modu batez jolastuko dugu,
esaten zenidan.
Eta biluzteko keinua egiten zenidan.
Ni biluzten nintzen
eta ohean, zure aurrean belaunikatuta
geratzen nintzen,
zakila guztiz handiturik nuela.
Orduan jolasteko unea zela erabakitzen zenuen zuk.
Zure atzamarrak ahora eramaten zenituen.
Eta zure listuarekin busti.
Gero, hankak zabaltzen zenituen nire aurrean
eta bustitako atzamarrak zure alutxoraino eraman.
Eta agindu zenidan:
ez mugitu, ez ukitu,
nik esango dizut noiz masturbatu.
Eta ni zain nengoen.
Zure aginduen zain.
Gero eta beroago.
Gero eta gogorrago.
Eta zuk jolasten jarraitzen zenuen.
Eta zure atzamarren mugimenduak jarraitzen nituen nik.
Zure hankartean jolasten.
Kanpotik hasieran.
Kanpotik barrura.
Barrutik kanpora.
Orain ukitu zure zakila!
Masturbatu niretzat!
Oihukatu zenidan,
Isuri nire gainean.
Eta nire eskuarekin zakila hartu eta gehiago aguantatu gabe
astintzen hasi nintzen,
zure aurrean.
Eta zure sabelaren gainean isuri nintzen.
Gaur amets egin dut zurekin.
Eta guztiz bustita esnatu nau goizak...


04/04/2008

Berriro ere Gasteizko kaleetan barna ibili gara bart. Ostegun soziala. Lagun batekin joan nintzen. Ikasle garaiak gogoratu nahian. Eta pote batzuk hartu genituen. Kutxin, jakina. Eta gaueko azken orduan, dena ixtear dagoen une horretan agertu ziren haiek. Bi ziren. Gu baino pittin bat gazteagoak. Beltzaranak biak. Hasiera hasieratik, beltzaranagoa zena eder-ederra iruditu zitzaidan. Eta kasualitatea izan zen baina azken potea zaporeztatzen genuen une horretan hizketan hasi ginen.
Alkoholak, neurri egokian, bere efektua egin zuen, eta gure hizketaldia barreak nahastu ziren. Gustura egoten hasi ginenean taberna itxi ziguten. Laguna eta biok joan behar ginela esan genuen. Lotarako lekurik ez genuelako Gasteizen. Baina, itxaron. Esan ziguten. Pote bat hartuko dugu gure etxean. Eta nola esan ezetz halako gonbita bati. Laurok abiatu ginen nesken etxera. Handik urruti gabe zegoen eta han hasi ginen likore ezberdinak edaten. Sofa batean eserita geunden beltzaranagoa eta biok. Bestean nire laguna eta bestea. Eta halako batean, beltzaranagoak (deituko diogu "Nahia", esaterako) halako likoreak edan ondoren ezin ginela joan esan zidan, begirada maltzurra zuela. Bere begiak iltzatu ziren nireetan eta aitortu behar dut berotzen hasia nintzela. Agian nire galtzaren azpian ezkutatzen zen erekzioa nabarituko zuen. Ez dakit, baina bere ohean lekua zegoela esan zidan belarrira. Hitz horiek esan eta, "zer, ba al zatoz?" Gaineratu zidan. Nik nire lagunari begiratu nion, bere baimen bisuala eskatzeko asmoz, baina nire lagunak ezin ninduen ikusi. Bere ezpainak beste neskaren ezpainetan korapilatuak baitzeuden. Beraz Nahiaren atzetik joan nintzen eta bere gelara sartu ginen biok. Argia itzali zuen eta lanpara goxo horietako bat piztu zuen. Argi goxoa ematen zituzten horietako bat. Eta "ponte cómodo" esan zidan galtzak eranzten zituen bitartean. Bere ipurmasail ederrak agerian uzten zuen tanga berde bat zeraman jantzita. "Zer", esan zidan, "ahoarekin erantziko didazu tanga?" Ni ezin beroturik nengoen. Nire galtzak ere erantzi nituen eta Nahiak irribarre batez agurtu zuen nire galtzontziloaren azpian nabaritzen zen erekzioa. Ni belaunikatu nintzen eta nire mihiarekin bere zilborra dastatzen hasi nintzen. Eta zilborratik gerri osoa zeharkatu nuen. Tangak markatzen zuen muga osoa zeharkatu nuen. Zilborrean hasita ipurmasailetaraino. Eta ibilbide eder hori egin nuenean, eta tangaren azpian hezetasun goxoa nabaritu nuenean, bere atzean kokatu nintzen. Tanga goiko partetik hortzekin hartu eta eranzten hasi nintzen. Eta horrela, tanga eranzten nuen bitartean nire begiek bere ipurdiaren ikuskizun ederraz disfrutatu zuten. Tanga orkatilan zuela eta bera zutik zegoela, aurrera makurtu zen, 90 graduko angulua osatuz eta niri bere atzeko partea eskainiz. Nik, oraindik bere atzean belaunikatuta, mihia bere hankartera eraman nuen, eskuekin ipurmasailak laztantzen nizkion bitartean. Eta mihia hondoratu nuen alu goxo eta heze horretan. Tarte bat eman nuen horrela, belaunak nekatuak sentitu arte. Orduan ohean etzateko eskatu nion. Ohean etzan zen. Ohe ertzean hain zuzen ere. Eta nik bere hankak altxatu eta nire sorbaldetan jarri nituen. Eta aurreko operazioarekin jarraitu nuen. Oraingo honetan altxor txikian zentratuz. Bera isuri zen arte. Berak gelditzea eskatu zidan arte. Guztiz aztoratuta kendu zidan burua bere hankartetik eta basapizti bat bezala erori zen nire zakilaren gainean. Kolpe batez irentsi zidan guztia. Ni lurrean etzanda geratua nintzen eta bera zen orain nire gainean belaunikatuta zegoena. Gupidarik gabe jan zidan. Nire zakila bere ahoan sartu eta ateratzen zuen. Kolpe batez denbora osoan. Zakila atera eta, bat-batean, hondoraino sartu. Zakila atera eta, berriro, hondoraino sartu. Bere barruan isuri nintzen arte. Larru jotze benetan basatia izan zen. Ederra. Naturala. Goxoa. Pare bat aldiz gehiago egin genuen txortan goiza argitu den arte. Eta eguzkiaren lehenengo izpiekin batera utzi dut ohe gainean lotan. Badakit non bizi den eta non topatu. Baina nik ez diot telefonorik utzi ez ezer. (Agian bai nire lagunak besteari) Baina horrela nahiago dut. Batek daki. Agian egunen batean itzuliko gara Gasteizera. Agian beste larrujotze eder bat egingo dugu, edo agian ez. Baina argi daukadana da larrujotze hau ez dudala ahaztuko. Bisita produktiboa izan zen atzokoa...

02/04/2008

...eta ohean itxoin zion,
soinean takoi altuzko zapata moreak besterik ez zuela.
Eta lagunaren soineko bakarra,
aurpegian jarri zuen makillajea.
Eta horrela jantzirik
katuak bezala
egin zuten amodioa...

01/04/2008

Udaberriko egun goxoak etorriko dira
eta tirantedun kamiseta arrosaren azpian
ezkutatzen dituzun bular biluziak
ikusteko irrikan izanen nauzu.
Tirantea erantzi eta zure titiburuek
gidatuko dute nire mihiaren bidea.
Miazkadez osatutako soinekoa
eginen dizut
eta udaberriko lore guztien koloreak
eramanen ditut zure altxorraraino.