06/04/2008

Gaur amets egin dut zurekin.
Zuk eskaintzen zenizkidan ezustekoekin, hain zuzen ere.
Etxera ailegatzen nintzen
eta berogailua tope-tope jarrita zegoen.
Horrek nire susmoak pizten zuen.
Eta gelara hurbiltzen nintzen.
Han, opari bat bezala
aurkitzen zintudan.
Ohe gainean,
soinean media polit batzuk
besterik ez zenituela.
Eta zure hankarte depilatua.
Zure ezustekoak.
Lotan zeundela zirudien.
Baina ez zeunden lotan.
Zure aluaren aurrean makurtzen nintzen.
Eta zure hankak zabaltzen saiatzen nintzen.
Baina orduan zuk irekitzen zenituen begiak
eta ezetz esaten zenidan.
Ezin nizula ukitu.
Gaur ez, gaur beste modu batez jolastuko dugu,
esaten zenidan.
Eta biluzteko keinua egiten zenidan.
Ni biluzten nintzen
eta ohean, zure aurrean belaunikatuta
geratzen nintzen,
zakila guztiz handiturik nuela.
Orduan jolasteko unea zela erabakitzen zenuen zuk.
Zure atzamarrak ahora eramaten zenituen.
Eta zure listuarekin busti.
Gero, hankak zabaltzen zenituen nire aurrean
eta bustitako atzamarrak zure alutxoraino eraman.
Eta agindu zenidan:
ez mugitu, ez ukitu,
nik esango dizut noiz masturbatu.
Eta ni zain nengoen.
Zure aginduen zain.
Gero eta beroago.
Gero eta gogorrago.
Eta zuk jolasten jarraitzen zenuen.
Eta zure atzamarren mugimenduak jarraitzen nituen nik.
Zure hankartean jolasten.
Kanpotik hasieran.
Kanpotik barrura.
Barrutik kanpora.
Orain ukitu zure zakila!
Masturbatu niretzat!
Oihukatu zenidan,
Isuri nire gainean.
Eta nire eskuarekin zakila hartu eta gehiago aguantatu gabe
astintzen hasi nintzen,
zure aurrean.
Eta zure sabelaren gainean isuri nintzen.
Gaur amets egin dut zurekin.
Eta guztiz bustita esnatu nau goizak...


1 comentário:

Anónimo disse...

Opariak, ezustekoak... bizitzaren saltsa