04/04/2008

Berriro ere Gasteizko kaleetan barna ibili gara bart. Ostegun soziala. Lagun batekin joan nintzen. Ikasle garaiak gogoratu nahian. Eta pote batzuk hartu genituen. Kutxin, jakina. Eta gaueko azken orduan, dena ixtear dagoen une horretan agertu ziren haiek. Bi ziren. Gu baino pittin bat gazteagoak. Beltzaranak biak. Hasiera hasieratik, beltzaranagoa zena eder-ederra iruditu zitzaidan. Eta kasualitatea izan zen baina azken potea zaporeztatzen genuen une horretan hizketan hasi ginen.
Alkoholak, neurri egokian, bere efektua egin zuen, eta gure hizketaldia barreak nahastu ziren. Gustura egoten hasi ginenean taberna itxi ziguten. Laguna eta biok joan behar ginela esan genuen. Lotarako lekurik ez genuelako Gasteizen. Baina, itxaron. Esan ziguten. Pote bat hartuko dugu gure etxean. Eta nola esan ezetz halako gonbita bati. Laurok abiatu ginen nesken etxera. Handik urruti gabe zegoen eta han hasi ginen likore ezberdinak edaten. Sofa batean eserita geunden beltzaranagoa eta biok. Bestean nire laguna eta bestea. Eta halako batean, beltzaranagoak (deituko diogu "Nahia", esaterako) halako likoreak edan ondoren ezin ginela joan esan zidan, begirada maltzurra zuela. Bere begiak iltzatu ziren nireetan eta aitortu behar dut berotzen hasia nintzela. Agian nire galtzaren azpian ezkutatzen zen erekzioa nabarituko zuen. Ez dakit, baina bere ohean lekua zegoela esan zidan belarrira. Hitz horiek esan eta, "zer, ba al zatoz?" Gaineratu zidan. Nik nire lagunari begiratu nion, bere baimen bisuala eskatzeko asmoz, baina nire lagunak ezin ninduen ikusi. Bere ezpainak beste neskaren ezpainetan korapilatuak baitzeuden. Beraz Nahiaren atzetik joan nintzen eta bere gelara sartu ginen biok. Argia itzali zuen eta lanpara goxo horietako bat piztu zuen. Argi goxoa ematen zituzten horietako bat. Eta "ponte cómodo" esan zidan galtzak eranzten zituen bitartean. Bere ipurmasail ederrak agerian uzten zuen tanga berde bat zeraman jantzita. "Zer", esan zidan, "ahoarekin erantziko didazu tanga?" Ni ezin beroturik nengoen. Nire galtzak ere erantzi nituen eta Nahiak irribarre batez agurtu zuen nire galtzontziloaren azpian nabaritzen zen erekzioa. Ni belaunikatu nintzen eta nire mihiarekin bere zilborra dastatzen hasi nintzen. Eta zilborratik gerri osoa zeharkatu nuen. Tangak markatzen zuen muga osoa zeharkatu nuen. Zilborrean hasita ipurmasailetaraino. Eta ibilbide eder hori egin nuenean, eta tangaren azpian hezetasun goxoa nabaritu nuenean, bere atzean kokatu nintzen. Tanga goiko partetik hortzekin hartu eta eranzten hasi nintzen. Eta horrela, tanga eranzten nuen bitartean nire begiek bere ipurdiaren ikuskizun ederraz disfrutatu zuten. Tanga orkatilan zuela eta bera zutik zegoela, aurrera makurtu zen, 90 graduko angulua osatuz eta niri bere atzeko partea eskainiz. Nik, oraindik bere atzean belaunikatuta, mihia bere hankartera eraman nuen, eskuekin ipurmasailak laztantzen nizkion bitartean. Eta mihia hondoratu nuen alu goxo eta heze horretan. Tarte bat eman nuen horrela, belaunak nekatuak sentitu arte. Orduan ohean etzateko eskatu nion. Ohean etzan zen. Ohe ertzean hain zuzen ere. Eta nik bere hankak altxatu eta nire sorbaldetan jarri nituen. Eta aurreko operazioarekin jarraitu nuen. Oraingo honetan altxor txikian zentratuz. Bera isuri zen arte. Berak gelditzea eskatu zidan arte. Guztiz aztoratuta kendu zidan burua bere hankartetik eta basapizti bat bezala erori zen nire zakilaren gainean. Kolpe batez irentsi zidan guztia. Ni lurrean etzanda geratua nintzen eta bera zen orain nire gainean belaunikatuta zegoena. Gupidarik gabe jan zidan. Nire zakila bere ahoan sartu eta ateratzen zuen. Kolpe batez denbora osoan. Zakila atera eta, bat-batean, hondoraino sartu. Zakila atera eta, berriro, hondoraino sartu. Bere barruan isuri nintzen arte. Larru jotze benetan basatia izan zen. Ederra. Naturala. Goxoa. Pare bat aldiz gehiago egin genuen txortan goiza argitu den arte. Eta eguzkiaren lehenengo izpiekin batera utzi dut ohe gainean lotan. Badakit non bizi den eta non topatu. Baina nik ez diot telefonorik utzi ez ezer. (Agian bai nire lagunak besteari) Baina horrela nahiago dut. Batek daki. Agian egunen batean itzuliko gara Gasteizera. Agian beste larrujotze eder bat egingo dugu, edo agian ez. Baina argi daukadana da larrujotze hau ez dudala ahaztuko. Bisita produktiboa izan zen atzokoa...

1 comentário:

Anónimo disse...

ai gasteiz gasteiz... eta ostegunak zer esanik ez...