14/04/2008

...eta batzuetan, oraindik, imajinatzen dut
nire belarrira hurbiltzen zarela edota
nire korreoan kolatzen zarela,
eta zure hizkera enigmatiko eta desiragarri
harekin, xuabe-xuabe
xuxurlatzen didazula:
nire tanga beltzen kolekzioa ikusi nahi?
eta nik imajinatzen zaitut
goiz batean etxean zure ipurmasailak
tanga baten azpian pasiatzen
eta nire bizitza astintzen.
Bai, zure tanga beltzen kolekzioa
gustura ikusiko nuke,
baina ez dakit...
badirudi egunen batean eraiki genituen zubiak,
xuxurlatu genituen hitz indartsuak,
sortu genituen irudiak,
asmatu genituen fantasiak,
korapilatu genituen azalak,
masturbatu genituen azalak...
ez direla itzuliko.
Eta pena ematen dit,
zere eta zure tanga beltzen kolekzioa
ikusteko aukera ez banu ere,
zure hitz indartsuen bilduma ederra behintzat
irakurtzen eta goxatzen jarraitu nahi nuke,
eta tangen kolekzioa ikusiko ez banu ere,
zure ipurmasailak nola estaltzen dituzten
imajinatzen jarraitu nahiko nuke,
noizean behin
zutaz
nire izarak bustitzen jarraitu ahal izateko...

Sem comentários: