26/04/2008

azken tabernatik nire etxera etorri ginen
eta oraindik garagardo usaina gure arropan genuela
biluztu zinen
eta katu bat bezala ohe gainean jarri zinen
eta nire begien aurrean mugitu
eta erekzio ezin gogorragoa izan nuen
galtzaren azpian
eta inoiz ikusi ditudan mugimendurik lizunenak
iruditu zitzaizkidan zureak
eta zu zinen guztia maitatu nuen
eskaini zenidan guztia
zure azalaren dunak,
zure eskuak estaltzen zuen ipurdi ederra,
zure irribarre maltzurra,
zure begirada...
eta betidanik maitaleak bagina
amodioa egin genuen basatiki,
ohe ertzean nire gainean eserita,
betidanik maitaleak bagina,
ikusten ginen lehen aldia baldin bazen ere...

Sem comentários: