03/12/2008

...


... eta maindireetan aurkitu zintudan
eta piztiak bezala larrua jo egin genuen
eta gaua tatuatu genuen azalean,
izerdian, irribarreetan
eta goizarekin abandonatu nuen
zure ohearen epeltasuna
berriro laster elkartuko garelakoan...

01/12/2008

tabernak eta gero...

... eta tabernetan aurkitu zintudan.
(bilatuko zaitut maindireetan)

29/11/2008

Imajinatuz


Imajinatzen ditut zure aldaka zabalak eta desegiten den izotz puxka bat nauzu
Imajinatzen ditut zure bular borobilak eta desiraz hiltzen naiz
Imajinatzen dut berriro topo egiten dugula eta gau osoa larrua jotzen ematen dugula,
zure aldaka zabalei helduta, zure bular borobilei itsatsita...
(bihar bilatuko zaitut tabernetan...)

28/11/2008

Gauak eta Goizak

Bart lau trago hartzen egon ginen. Zure galderek hunkitu ninduten. Zure interesak zerbait esan nahi zuen. Eta aitortu behar dizut deskolokaturik nengoela. Ederra eta jatorra zarela iruditu zitzaidan ikusi zintudan lehen momentutik. Eta maindireen azpian edertasun eta jatortasun hori guztia larrugorritan nola izango zen pentsatzen nuen. Zure gorputz biluzia imajinatzen nuen.
Urte batzuen distantzia banatzen gaitu. Asko edo ez hainbeste, segun eta nola ikusi. Elkarrekin irri egin genuen eta berriro ere, irri horiek, nire gorputzaren gainean zaudela imajinatu nituen.
Nire lagunak etxera joan nahi zuela esan zidan. Zuk beste taberna bat bilatzeko proposatu zenidan. Zalantzak eta beldurrak direla eta lagunari laguntzea erabaki nuen. Goizean esnatu naiz eta zure irribarrea, zure kurbak, zure ezpainak gogoratzean handitu zait zakila. Ohean urduri mugitu naiz banatu edo elkartu ahal gaituzten gauzetaz pentsakor, zutaz pentsakor.
Zakila hartu eta atzo, bion artean egin ez genuena, egin dut nik bakarrik...


26/11/2008

Bihotzak


Zure osotasuna eskaini didazu,
eta ni zure atzean nago,
zure bihotz formak behatuz,
zure madari aldakak laztanduz
eta zure barrurantz
bizitza bultzatuz...

24/11/2008

Jolastuz

Argi guztiak itzali eta kandela bat piztu duzu. Kandelaren argipean biluztu gara eta ohean eseri zara. Argizaria zure azalaren gainera bota duzu. Mina eta plazera sentitzen duzula esan didazu. Niri gustatu zait zure gorputzari behatzea. Zure jolasa jarraitzea. Argizariak estaltzen dizkizu titibularrak eta ni zure gorputzarengana abiatu naiz argizaria hori guztia leuntasunez garbitzera...

Sorpresak

Dendan ikusi genuen elkarrekin. Nik nola begiratu nuen ohartu zinen. Eta nik, lentzeria horren azpian hainbeste maite nuen zure gorputza irudikatzen nuen, desiratzen nuen, maitatzen nuen.
Hurrengo eguneko gauean berriro elkartu ginen. Zure etxean afaldu genuen eta ardoaren laguntzaz musuka hasi ginen eta... sorpresa ederra hartu nuen zure soinekoa erantzi nizunean!
Dendan ikusitakoa zeneraman eta hain ederra zeuden! Zuk asmatu zenuen. Asmatu zenuen nik lentzeria horren azpian zure gorputza ikusi nahi nuela. Eta nik asmatu nuen. Asmatu nuen lentzeria horren azpian zure gorputza zein ederra zen! Eta biok asmatu genuen (beste behin) maitasunez larrua jotzea zein goxoa eta zein ederra den!

23/11/2008

komunean

biluzten nauzu,
jolasten duzu nirekin
eta gustatzen zaizu,
gustatzen zaizu
ni biluztea,
hankartea nola handitzen den ikustea,
zure eskuen artean hartzea,
nire begiei begiratzea,
irri egitea
eta zure ezpainen artean sartzea,
orduan altxatzen zara eta
komunaren horman bermatzen dituzu eskuak
ipurdia pixka bat altxatu eta bide ematen didazu,
eskaintzen didazu, agintzen didazu...
nik eskuak bermatzen ditut zure aldakan
eta atzetik bilatzen dut zure altxor hezea
eta sartzen naiz,
eta zutik egiten dugu amodioa
komuneko hormaren kontra
eta gustatzen zait
biluzten hasten nauzunean....

22/11/2008

baineran

"Baineran murgildu naiz, ostirala ospatzeko. Ur bero-beroaz betetzen zen bitartean biluztu naiz eta nire bularrak, nire kurbak, nire aldakak... ikusi ditut ispiluan.
Gero uretara sartu naiz. Begiak itxi ditut eta hankak zabaldu. Uraren laztanak sentitu ditut. Eta nire eskua alura eraman dut eta lanean hasi naiz. Bainu lasaigarri ederra hartu dut... "

21/11/2008

Manifestua

Sexua eta askatasuna!
Plazerra lantzen duenarena da!
Sozilizatu dezagun plazerra!
Larrua jo dezagun!
SexKalerria eraki dezagun!
Altxa ditzagun gure gorputzen,
gure sentsualitateen banderak!
Sexua eta askatasuna!

20/11/2008

Sofan

Sofan eserita harrapatu nauzu. Erdi lo. Hitzik esan gabe nire arropa erantzi didazu. Ez dut erreakzionatzeko astirik izan. Eta aurrean zaitut, zu ere biluzturik. Zure ahoa eta zure eskuekin jolasten duzu nire barrabil eta zakilarekin. Nahi duzun denbora guztian. Nik ez dut erreakzionatzeko astirik, nire hankarteak bai, ordea. Eta ohartu naizenerako nire gainean zaude. Nire hankartea hartu duzu eta zure alura zuzendu duzu. Aluaren sarreran jarri eta nire izterren gainean eseri zara. Barruraino sartu duzu. Etxeko aulki guztiak kenduko dituzula esan didazu orduan. Eta ni, zure sofa bakarra izango naizela. Egunero nire gainean eseri nahi duzula....

Udazkenaz goxatu

Udazkenaren freskotasuna gustukoa dut. Edredoi azpian gaude biok. Ohe goxo batean. Jolasten egon gara gaur arratsaldean. Fantasiak, ipuinak eta abar luze bat elkarri kontatzen. Gero ohean jarraitu dugu, musika entzuten, irakurtzen... ilundu den arte. Bat-batean edredoitik atera zara eta gelan mugitu zara. Nik zure mugimendu ederrak jarraitu ditut. Ederra zaude. Ez dakit zergatik baina edredoitik ateratzeko tanga jantzi duzu. Agian probokatu nahian. Agian konturatu gabe, zerbait mekanikoa izan da. Dena den gustatu zait beste behin zure gorputz ederra behatzea. Argi goxoa ematen duen lanpara piztu duzu. Ez zela pizten esan didazu, eta hor egon zara tarte bat, zure gorputzaren ikuspena eskainiz. Ohera itzuli zarenean, despistatuarena egiten, ukitu didazu hankartea. Irri egin duzu. Gogorra nago. Bazenekien. Eta hozkirri bat sentitu dut zure eskuaren leuntasuna nabaritzean. Nire eskua eraman dut zure tangaren gainera. Hezea zegoela iruditu zait. Mmmmm, pentsatu dugu biok, udazkenaz goxatzeko modurik hoberena! Eta edredoiaren azpian murgildu gara gure gorputzak. Eta basatiki egin dugu amodioa...

19/11/2008

Ohean etzanda

etzan naiz ohean. Berogailuak etxea berotzen du eta ni biluzteko aprobetxatu dut. Ohean etzan eta liburua hartu eta beste ipuin erotiko bat irakurtzeari ekin diot. Aldaka altxatu behar izan dut gogortzen ari den zakila ongi jartzeko. Eta zakila ongi jarrita irakurtzen jarraitu dut. Eta oraingo honetan ez zaude. Eta faltan nabaritzen dut zure eskua nire ipurmasailak zeharkatuz. Hanketatik datorrena eta, atzetik, barrabilak hartzen nauena. Gero ipurmasailak laztantzen dizkidana...
beroegi nago, bai. Eta gaur behintzat liburua ez dudala behar ohartu naiz. Nire istorio propioa osatu baitut. Eta gustura nago ohean etzanda, biluzik eta guztiz beroturik. Eta faltan nabaritzen dut zure eskua nire ipurmasailak zeharkatuz. Edota zure istorio beroak nire belarrira kontatuak.
Kontatuko didazu ipuin bat? Oraindik eta gogorrago egon nahi dut zuretzat...

Imajinazioa garatuz...

Eserita zeunden nire aurrean. Eta zure gonaren gainean ikusten zen tanga beltza ikustea ezin izan dut ebitatu. Are gehiago, esango nuke hor jarri zarela nik ikusteko. Berriro zure tanga beltza. Eta hari fina horren arrastoa zure ipurmasailen artean nola galduko den imajinatu dut. Eta soilik goiko partea ikusi bazaitut ere nire irudimena lanean hasi da modu ikaragarrian.
Eta hari horrekin nola jolastuko genuke imajinatu dut. Nola mugituko nuke zure azala laztantzen dudan bitartean. Nola erantziko zenuke zuk, astiro-astiro nire aurrean...
Bai, zure tanga beltzak nire irudimena astindu du gaur goizean. Gauean zer astinduko duen ez dizut esan behar...

18/11/2008

Bondage

sokak zabaltzen ditut leunki zure azalaren inguruan eta janzten zaitut
eta inoiz ikusi dudan soinekorik lizunena daramazu niretzat
eta sokak apenas estaltzen du zure sexua, apenas estaltzen du zure ipurdia
berriz, zure ipurmasailak inoiz baino ederragoak uzten ditu agerian
eta soken soinekoarekin libre geratu dira zure titiburuak
eta puntan dituzula konturatzen naiz
eta nire listuaz janzten dizkizut eta gogorragoak jartzen zaizkizu
mmmmm, zer ederra zauden gaur! eta zuk badakizu eta irribarretsu zaude
eta begiratzen didazu, baina ezin zarenez mugitu
esaten didazu: larrua jo nazazu!
eta zure alua laztantzen duen soka apartatzen dut
eta zure atzean jartzen naiz, biok ohean etzanda gaudela
eta zure aldaka inguratzen duen soka hartzen dut eskuekin
eta nire zakila handitua errez sartzen da zure alu bustian
eta orain bai loturik gauden!

Liburutegian

Liburutegira sartu zarenean nire mahaitik ikusi zaitut. Zure urratsak jarraitu ditut agian zu ohartu gabe edo agian ohartuta. Eta mahai batzuk haratago nire aurrean eseri zarenetik ezin izan dut lasai egon. Zuri begira eman dut goiza.
Une zehatz batean altxatu naiz eta apalategien artean galdu naiz. Bat-batean, komikien apalategian nengoelarik agertu zara. Nire ondoan zeunden. Ia talka egin dugu, begiratu didazu eta irri egin duzu. Gero, despistatuarena egiten, zerbait bilatzen jarraitu duzu.
Nik, komiki erotiko bat hartu dut eta, zu hurbil hurbil zaudela, gainbegiratzen hasi naiz. Gero eta gehiago hurbildu zara nigan eta zeharka komikiari begira zaudela ohartu naiz. Irri egin didazu bigarren aldiz.
- Literatura interesgarria irakurtzen duzu, ezta?- esan didazu.
Eta nire zakilak galtzontzilotik ihes egin nahi zuela iruditu zait.
- Bai- erantzun dizut- nirekin irakurri nahi duzu?
- Irakurri soilik?- esan didazu.
Eta zure mahaira itzuli zara, zure ezpainetan irribarre maltzur hori duzula... Nik, komikia hartu eta komunean sartu behar izan naiz...



Etor zaitez


Etor zaitez nire mihiaren erresumara
Etor zaitez nire gainera
Etor zaitez eta igurtzi zure beheko ezpainak nireekin
Etor zaitez plazeraren gerrara,
tregoarik gabe
borrokatuko gara
gure arma guztiekin
Etor zaitez, jar nazazu bero
Etor zaitez eta emadazu zure zukua
Etor zaitez nire gainera
Etor zaitez;
nire mihiak erakutsiko dizu
plazeraren bidea...

17/11/2008

hemen

hemen nauzu
gogor-gogorra
beste behin
zure kurbetan pentsakor
zure azalaren leuntasunean
zure gorputzaren mugimenduetan
hemen nauzu
nire lotsak, nire beldurrak
zuretzako biluzten
eta maindireak
(beste behin)
zure oroitzapenez
bustitzen...
hemen nauzu

16/11/2008

Balkoian jolasean... (zure txanda)


Guztiz lokarturik nengoela zerbait sumatu nuen bizkarrean. Ahoz behera etzanda nengoen eta besoak ipurdi parean neuzkan. Orduan ohartu nintzen eskuak fularrarekin lotuta nituela. Bera nire atzean zegoen eta zeharka ikusi ahal izan nuen oraindik mediak zeramatzala baina bestela, biluzik zegoela.

Eskuak lotu zizkidanean ohean ahoz gora etzanarazi ninduen eta ulertu nuen bere mendekuaren unea zela.

Komunetik depilatzeko erabiltzen zuen argizaria zekarrela ikusi nuen. Eta jadanik zutiturik zegoen zakil gogorra laztandu ondoren argizaria zabaltzen hasi zen. Aurrena barrabiletan jarri zidan. Hurrengoa zakilaren inguru guztian. Eta jarri ondoren, jakina, kentzen hasi zen. Sentsazio arraroa iruditu zitzaidan. Alde batetik min pixka bat ematen zidan, baina bestetik plazera. Horrela, ordu laurden batean afeitatu zuen nire beheko partea eta gero, olio moduko bat zabaldu zidan xuabe-xuabe eskuekin…

Ni guztiz beroturik nengoen, baina bere jolasa ez zen han bukatzen. Ohe ertzean eserarazi ninduen eta aulki bat jarri zuen nire aurrean. Nik eskuak askatzeko ahaleginak egin nituen baina berak ezetz egin zidan buruaz.

Aulkian eseri zen, nire aurrean. Hankak zabaldu eta bere aluaren inguruan argizaria jartzen hasi zen. Orduan, bera ere, argizaria kentzen hasi zen niri begira zegoen bitartean. Bere alua ilerik gabe utzi arte.

Bera ere olioa zabaldu zuen bere aluaren inguruan, eta operazio horretan zegoelarik, noizean behin, eskuak sartzen zituen zulotxoaren barruan, nire berotasuna areagotuz.

Berriro ohean etzanarazi ninduen, ahoz gora. Eta bere alu biluzia nire ahoaren gainean eseri zuen, bere ahoa nire zakila irentsi bitartean. 69 ederra osatu genuen. Benetan gogotsu jan nion alu biluzia, sentsazio berriak sentituz, bere ahoak izarretaraino eramaten ninduen bitartean. Nik horrela bukatu nahi nuen, bere ahoan, baina bera ohartu zen korritzera nindoala eta altxatu zen.

- Lasai, oraindik ez dut zurekin bukatu- esan zidan.

Ohean lau hankatan jartzeko agindu zidan eta horrela egin nuen. Nire atzean jarri zen eta zaplastako xuabe bat eman zidan ipurmasailetan. Atzera begiratu nuen, baina burua ohearen mailara makurtzeko agindu zidan. Izterren artean sartu zitzaidan eskua eta nire barrabilak eta nire zakila laztantzen egon zen minutu batzuk.

Gero, bere mihia nabaritu nuen nire ipurmasailetan. Gora eta behera. Eta gutxien pentsatzen nuen unean nire ipurtzuloan nabaritu nuen. Potroetatik ipurtzuloraino egiten zuen bidea. Eta ni txoro-txoro eginda nengoen. Harria bezain gogorra.

- Eta orain plater gogorra- esan zidan.

Atzera begiratzeko baimena ez banuen ere zeharka begiratu nuen eta zakil-gerrikoa jartzen ari zela ikusi nuen. Itxura horrekin ederra zegoela bururatu zitzaidan. Baina nire ipurtzuloan silikonazko zakilaren punta nabaritzeak aterarazi ninduen pentsamendu horietatik. Lubrikantez betetako zakil faltsua astiro-astiro barneratzen hasi zen nire barrurantz. Gerritik hartu ninduen, noizean behin ipurmasailetan zaplastako xuabe horietakoak ematen zizkidan bitartean. Nik burua guztiz hondoratuta neukan ohearen gainean eta plazerezko listuaz bustitzen ari nintzen maindirea. Argi zegoen bera era gozatzen ari zela.

Barruraino sartu zitzaidan zakila eta horrela geratu zen une batez. Nik ezin nuen ezer egin, eskuak lotuta baineuzkan, baina berak bakarrik, bere eskuekin jolasten zuen. Eskuinekoa klitoriaren gainean zeukan. Ezkerrekoa bere ipurtzuloan.

Korritu zenean, nire ipurditik atera eta ahoz gora jarri zidan, ohe ertzean eserita. Nire aurrean belaunikatu eta bere aho goxoarekin nire zakila jaten hasi zen, barrabilak laztantzen zizkidan bitartean. Ez nuen luzaro iraun, eta berehala bere ahoan bota nuen nire zukua. Berak ahoa ireki zuen eta nire zukua nola irensten zuen erakutsi zidan, musu batean nire gorputzaren zaporea konpartitu bitartean…

15/11/2008

Lentzeria II

Erakusleihoei begira geratzen naiz sarritan
bertan, lentzeria horren barruan
imajinatzen zaitudalako
baina erakusleihoak
ez ditut bereziki gustukoak,
zu bai ordea,
lentzeriarekin
edota
lentzeriarik gabe
eta zu
nire gaueroko erakusleihoa izatea
nahiko nuke:
kristala hausteko,
lentzeria eranzteko
eta zure azala
laztanez dastatzeko...

Ihintzaren txanda


Ikerri ez zioten ezer esan. Eta egunen batean rolak aldatu ziren. Ihintzaren gurasoen etxean zeuden. Gurasorik gabe, jakina. Eta Ainara armairutik begira zegoen...

Ikerren aurpegian harridura ikus zitekeen. Azken bi astetan bi neska ezberdinek berarekin larrua jo nahi zuten (edo halako zerbait). Horretaz ohartu zen Ihintzaren etxera iritsi zirenean. Baina kasu honetan ezberdina izan zen.
Ihintza gelako sofa batean biluzten hasi zenean, beraren gainean kokatu zen Iker.
Lurrean belaunikatu, kuleroa erantzi eta hankak ireki zizkion Ihintzari.
Ihintza, erreazionatzeko astirik izan gabe, harriturik begiratu zion mutilari. Baina laster, harridurak plazerari eman zion bidea.
Ikerrek ongi ikasita zeukan lezioa. Beraz, mihiarekin Ihintzaren altxor hezea laztantzeaz gain, hatzekin atzeko partean jolasten ere egon zen.
Baina sofatik altxarazi zuen Ihintza eta ohera eraman. Ohean etzanarazi eta guztiz biluztu zuen. Neska bero-bero zegoela oharturik, hankak zabaldu zizkion eta bere zakilak irrits egin zuen neskaren alu labangarrian. Ihintzaren aldakari heldu zion eskuekin eta bere gerriarekin bultzatzen hasi zen.
Bitartean, Ihintzak eskuak jarri zituen Ikerren ipurmasailen gainean eta mugimendu horietan laguntzen zion. Gustura gustura zeuden biak. Orduan, Ihintzak hankak altxatu eta mutilaren sorbalden gainean jarri zituen. Horrela gehiago nabaritzen zuen mutilaren zakila bere barrualdean.
Mutilari hau gustatu zitzaion eta hori nabaritu zen, bultzada horietako batean isuri baitzen.
Ihintza berarekin batera isuri eta esan zion:
- oraingo honetan 55 segundo baino askoz gehiago iraun duzu, e?
Ikerrek ez zuen ulertu, bai ordea, armairu barruan bere alua laztantzen zuen Ainarak...

14/11/2008

Apostua

- Baietz!- esan zion Ainarak Ihintzari- Kapaza naizela!
- Ez dizut sinesten- erantzun zion Ihintzak- Ahorarekin mutil bati isuraraztea 60 segundotan? Ez, ez zara kapaza...
- Apostua egingo dugu?- desafiatu zion Ainarak
- Mmmmm- dudatu zuen Ihintzak- nigatik bai, baina nola egingo dut nik jakiteko?
- Etxean sartuko zara, ezkutatuta eta dena ikusiko duzu...
- Baina, norekin egingo duzu?
- Ikerrekin, aspaldi ohera eraman nahi nauela eta nik ba... badakizu, ezetz esaten diot baina ez legoke gaizki berarekin ohera joatea...
- Ados Ikerren hautaketarakin eta zer apostatuko dugu?
- Itxoin, itxoin... lehen arauak adostu behar ditugu.
- A!, ados, eta zeintzuk dira arau horiek?
- Kronometroa bere zakila nire ahoan dudala hasiko da, baina aurretik nahi dudana egin dezaket...
- Nahi duzuna baina ukitu gabe, ezta?
- Hori da, bai, ezin diot ezta azala ere ukitu. Ukitzen badut ez du balioko. Beraz, nire ezpainek bere azala ukitzean hasiko zara kronometratzen.
- Ados, horrekin ez dago arazorik. Halere oraindik oso denbora gutxi iruditzen zait mutil bati isuriarazteko...
- Ikusiko dugu!
- Eta zer apostatuko dugu orduan?
- Ikerrekin apostua egiten ari garela kontuan izanda... nik irabazten badut zu oheratuko zara berarekin, ni begira nagoen bitartean... eta zuk irabazten baduzu ba zuk hautatu beste bat eta ni oheratuko naiz berarekin.
- Kar, kar... ni Ikerrekin? Tira, ez dago gaizki, baina ez dut uste oheratuko naizenik. Eta zu... ba zer deritzozu Aitziberrekin oheratzen bazara?
- Aitziberrekin? Baina Aitziber neska da?
- Horregatik, kar, kar... mutil batekin nola montatzen duzun ikusiko dut orain, apostua egiten dugunean, beraz, interesgarriagoa iruditzen zait ikustea neska batekin nola egiten duzun. Gainera ez dut uste Aitziberri inportatuko zaionik, entzun dudanaren arabera neskak gustukoak ditu eta zuri nola begiratzen dizun kontuan izanda...
- Ados, ados... ez naiz Aitziberrekin oheratu behar izango, beraz ados.

...

Gurasoak kanpoan zirela iritsi ziren Ainararen etxera eta Ihintza gurasoen gelako armairuan ezkutatu zen. Armairuko zirrikituetatik gelaren ikuspen pribilejiatu bat zeukan. Handik gutxira deitu zuten atean. Iker zen eta Ainarak, zuzenean, gelara eraman zuen.
Mutila guztiz flipatuta geratu zen Ainara arropa eranzten hasi zenean eta esan zionean:

- Zer, ez zara biluztuko?
- Bai, bai - esan zuen Ikerrek guztiz gorriturik.

Larrugorritan geratu zen mutila eta bere aurrean, pizti eder bat moduan mugitu zen Ainara.

- Ezin nauzu ukitu- ohartarazi zion- nik eramango dut jokoa, ados?

Eta bizitzak eskaintzen zion opari eder hori nondik zetorren jakin gabe eta deus ulertu gabe baietz egin zuen mutilak buruarekin.
Neska belaunikatu zen bere aurrean eta hanken gainean atzera bota zuen gorputz-enborra. Orduan, eskua sartu zuen tangaren azpitik eta bere alua laztantzen hasi zen, beste eskuarekin bularrak laztandu bitartean.
Ikerren zakilak sumendi bat zirudien.
Ainara horretaz ohartu zenean mutilarengana hurbildu zen eta kolpe batez irentsi zuen bere zakila. Ihintzak kronometroaren botoia zapaldu zuen.
Zakilak bere aho osoa betetzen zuelarik mihia hasi zen mugitzen. 10 segundo.
Eskuineko eskuarekin barrabilak laztantzen zizkion. 20 segundo.
Ezkerreko eskuina mutilaren ipurmasailetara eraman zuen. 30 segundo.
Ezpainak zakilaren puntaraino eraman zituen listuaren arrasto ederra uzten. 35 segundo.
Berriro guztiz irentsi zuen mutilaren zakila. 40 segundo.
Eta zakila irentsi bitartean hatz bat hondoratu zuen honen ipurtzuloan. 45 segundo.
Barruraino sartu zion hatza, mihiaren mugimenduak jarraitu bitartean. 50 segundo.
Zakilatik ahoa kendu eta ezpainetatik erortzen zitzaion zuku zuria ikusi zuen Ihintzak. 55 segundo.
- Kabroi halakoa- pentsatu zuen armairu barruan zegoen neskak.
Kronometroa itzali eta Ikerri begira zegoen bitartean eskua bere kulerora eraman zuen. Hezetasuna nabaria zen kuleroaren gainean. Azpian nolakoa zen konprobatzeko asmoz eskua sartu eta hatzak bere aluan hondoratu zituen...

13/11/2008

Lentzeria

Aurretik irekita dauden kuleroak ez nituen ezagutzen. Zu ezagutu arte. Eta mundu bat ireki zenidan nire begien aurrean. Arropa erantzi nizun eta kuleroa ikustean... harriturik geratu nintzen. Zure gorputzaren kurbak nabarmentzen dituen lentzeria ez nizun kendu behar. Ez zen beharrezkoa. Eta zure biluztasuna gustukoa badut ere, morboa handia eman zidan kuleroak eta mediak uztea. Eta alua laztandu nizun kuleroa kendu gabe. Eta nire mihia sartu nizun kuleroa erantzi gabe. Eta larrua jo egin genuen zure kuleroan irekitzen zen hutsune eder horren bitartez...
Gaur, denda batean, atzetik irekita dauden kuleroak ere badaudela ikusi dut... Mundu bat da lentzeria! Gure jolasetara egokitzen dena...

Balkoian jolasean...

Afaldu ondoren iritsi ginen etxera. Gau bero horietako bat egiten zuen biontzako ezezaguna zen hiri horretan. Afariko ardoak berotuta geunden eta logelara sartu bezain laster hasi ginen jolasten. Balkoia ireki nuen eta gure jolasak eskaini nizkien aurreko leihoetako auzokideen begiradei. Bere biribilguneak markatzen zituen soineko arin bat zeraman, sorbalda biluziak agerian uzten zituena. Larruzko bota altuak eta izterretaraino iristen diren media horietakoak. Niregana etorri zen, musukatu nahian, baina atzera bultzatu nuen eta ohean eserarazi.
- Oraindik ez- esan nion.
Kamiseta erantzi nuen eta titiburuen gainean olioa botatzen hasi nintzen. Banekien nire titiburuak jateko irrikan egongo zela ordurako. Buelta eman nuen eta nire praka, poliki-poliki jaisten hasi nintzen, aurreko leihoei begira. Ondoren galtzontziloa hasi nintzen eranzten eta olio xirripa bat nire ipurmasailetan erortzen utzi nuen…
- Badakizu zer gogorra dudan zakila?- esan nion buelta eman gabe.
Berak altxatzeko ahalegina egin zuen baina ezetz esan nion, oraindik ezin zela mugitu. Orduan nire zakila olioztatu nuen guztiz, buelta eman nuen eta bere begien aurrean igurzten hasi nintzen. Barrabiletatik hasi zakil puntarantz igotzen esku biekin. Berak ahoa irekitzen zuen, nire zakilaren gaineko olio guzti hori garbitu nahi izango balu bezala. Berarengana hurbildu nintzen eta soinekoa erantzi nion.
Tanga beltz txiki horietako batekin eta izterretaraino iristen zitzaizkion mediekin geratu zen.
Titi txikiak bezain gogorrak zituen. Eta ni ere, horiek jateko irrikan nengoela aitortu behar dut. Olio tanta bat erortzen utzi nuen bere titien gainean eta mihiarekin mugimendu zirkularrak egiten titiak garbitu nizkion. Berak gehiago nahi zuen eta eskuak nire zakilera luzatu zituen. Baina geldiarazi eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman zuen ohean eta ahoz behera geratu zen. Besoak atzean jartzeko esan nion. Atzean jarri zituen eta fular batekin bizkarrean lotu nizkion besoak. Orduan, besoak lotuta, ohean esertzeko esan nion. Bere ahoa nire zakilaren parean zegoen eta olioa garbitzeko aukera eman nion. Zakila goitik behera xurgatu zidan, olio arrastorik utzi gabe. Zutitzeko esan nion eta zutik zegoelarik poliki-poliki tanga erantzi nion eta zakil-gerriko horietako bat atera eta bere gerriaren inguruan lotzen hasi nintzen.
Benetan ederra zegoela pentsatu nuen. Media luzeekin eta zakil-gerrikoarekin. Silikonazko zakilaren gainean olio tanta batzuk bota nituen eta bere aurrean belaunikatu nintzen. Nire eskuak bere ipurmasailetan jarri nituen eta ipurmasail goxo horiek laztandu bitartean silikonazko zakila jaten hasi nintzen. Berak ezin zuen ezer egin eta bero-bero zegoela ohartu nintzen, bere alua heze baino hezeagoa baitzegoen. Handik altxatu eta balkoiraino eraman nuen. Bizkarretik besoak askatu eta balkoiaren barandaren gainean jartzeko eskatu nion. Eskuak barandan bermatu eta bertan lotu nizkion fularrarekin. Aurreko leihoetako begiluzeentzat postal ederra egiten zuela bururatu zitzaidan. Mediekin eta zakil-gerrikoarekin. Bere atzean makurtu eta orkatiletan musuka hasi nintzen. Astiro-astiro nire mihia bere hankak zeharkatzen hasi zen. Orkatiletatik belaunetaraino. Belaunetatik izterretaraino. Izterretatik ipurmasailetaraino. Ipurmasailetatik aluraino. Alutik ipurtzuloraino. Ipurtzuloan jolasten utzi nuen nire mihia, bere plazerezko oihuak entzuten nituen bitartean.
Gehiago ezin zuenean, K-Y lubrikantearen botea hartu eta hatz batean igurtzi ondoren hatza bere ipurdian hondoratu nuen. Oihu txiki bat bota zuen, minezko edo plazerezko izan litekeena. Hatzarekin jolasten tarte bat eman nuen, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera. Orduan hatza atera eta nire zakilaren punta bermatu nuen bere ipurtzuloaren gainean. Nire eskuak bere titietara eraman eta titiei gogor helduz zakila barruraino sartzen hasi zen eta ni gerriarekin bultzaka hasi nintzen. Zakila guztiz hondoratuta zegoela nire aurpegia berera hurbildu eta elkarri zikinkeriak esaten genizkion bitartean hiriari eta aurreko leihoei begira geratu ginen. Esku bat eraman nuen bere klitoriaren gainera eta mugimendu motelekin laztantzen hasi nintzaion. Bere gorputzaren dardarek korritua zela adierazi zidatenean nire zakila bere barruan husten utzi nuen…

Hentai...

irudiak haragi bihur ditzagun!

12/11/2008

Komikia


Komiki erotikoak gustukoak ditut,
bertan ikasi baitut
sexua koito bat baino
askoz gehiago dela,
bertan ikasi baitut
zurekin nola jolastu,
nola goxatu,
lentzeria nola erabili
zure gorputz osoa
nola laztandu...

bai, irakurtzea
ederra da
eta eskuari lana emateaz gain
asko ikasten da...

Errelatoak

Atxiloturik eraman nahi zaitut nire fantasien gartzelara. Fantasia guztiak libre diren gartzela bakarrera, hain zuzen ere.
Atxiloturik eraman nahi zaitut nire maindireen gartzelara. Gure gorputzak libre diren maindire bakarretara, hain zuzen ere.
Ni zure laztanen, zure jolasen, zure begiraden gatibua naizelako jadanik...
Eta gauero errelato berriak irakurriko dizkizut.
Gauero errelato berriak asmatuko ditut zuretzat...

06/11/2008

Literaturaren ondorioak...

Nire gelara sartu zara atea jo gabe. Eta horrela topatu nauzu. Liburu erotiko bat ari nintzen irakurtzen eta beroa sentitzean biluztu eta ohe gainean etzan naiz. Liburuak bere eragina egina zuen eta zeharka begiratu dizut, altxatu gabe. Zu harritu zaitu ni horrela topatzeak, baina joan ordez ohera hurbildu zara eta urrundik bazen ere liburua gainbegiratzen hasi zara:

"Tú la tomaste en tus manos, y fuiste pasando un dedo en círculos por su cabeza. Luego apretaste el tallo con fuerza.
Subiste la mano apretando, hasta casi envolver la cabeza con la piel del tronco. Luego la hiciste descender casi con furia. Se te entreabrían los labios.
Cerraste los ojos y la acercaste a tus labios. La besaste con dulzura.
Tu lengua caliente empezó a acariciar la cabeza de mi polla. Yo noté una furiosa erección que parecía que quería arrancarmela de cuajo.
La metiste en tu boca mientras con la otra mano me acariciabas los muslos y los testículos. Yo no podía aguantar más. Cuando te diste cuenta me dijiste:
- Acaba en mi boca- Y lo hice.
Cuando me corrí apretaste más y tragaste sin dejar de chuparla. Yo acariciaba tu nuca amada. Te quedaste como dormida sobre mis muslos, con mi polla todavía dentro de tu boca, dando los últimos latidos.
- Creo que me he corrido- Me dijiste- Ha sido una delicia".

Irakurtzeaz bukatu zarenean zure eskua sentitu dut nire ipurdian. Maindirea kendu eta zure mihia, zure eskuak, sentitu ditut nire ipurmasailetan. Gero aldakatik hartu nauzu eta bira eman didazu. Imajinatu ahal zenuen moduan gogor-gogorra neukan zakila. Irri egin duzu eta esan didazu:

- Orain nik kontatuko dizut irakurri duguna - Eta burua makurtu zara nire hankartearen gainera...

04/11/2008

Hurbiltzen zarenean...


Ohean nagoela eta zure maltzur aurpegian hurbiltzen zarenean, badakizu nola jartzen naizen eta nola gustatzen zaidan. Maindireak alboratzen dituzu eta galtzontzilotan uzten nauzu ohearen gainean. Zu, zutik ohearen ondoan, arropa eranzten hasten zara eta kulerotan geratzen zara. Nire galtzontziloaren azpian handitu denari begira irri egiten duzu eta nire gainera etortzen zara. Lentzeria kendu gabe gure sexuak igurzten dira, koitoa egiten egongo bagina bezala. Eta hezetasuna nabaritzen dut zure kuleroa bustitzen. Erantzi nahi dizut kuleroa baina ez didazu uzten. Zuk ordea bai kentzen didazula galtzontziloa eta guztiz larrugorritan geratzen naiz zure begien aurrean. Orduan, astiro, zuk zeuk eranzten duzu kuleroa eta zure alua nire zakilaren gainean jartzen duzu eta berriro ere igurzten hasten gara, baina sartu gabe. Bitartean gure eskuak leku guztietan daude, bizkarrean, sabelan, ipurdian... gure mihiak, ordea, belarrietan, ezpainetan, lepoetan, besoetan...
zure plazerezko oihuek esaten didate korritzen hasi zarela, hain justu nire zukua zure sabelaren gainean botatzen dudanean...

03/11/2008

goizaren zain...

Goizean, egunaren lehen izpiak leihotik sartzen direnean, esnatzen hasten naiz, astiro. Maindireei heltzen diet, bertan iraundu nahian. Eta zu nire ondoan zaudela imajinatzen dut, eta zure azala irudikatzen dut. Eta berehala zutitzen zait zakila. Handia eta gogorra jartzen zait. Eta maindireak alboratuz eskua sartzen dut galtzontziloaren azpian. Eta nire izterrak laztantzen hasten naiz. Barrabiletara igo eta leun leun zakilara ailegatzen naiz. Eskuarekin gogor hartzen dut zakila, beheko partetik. Eta astiro igotzen dut zakil osoan. Puntara ailegatzean han gelditzen naiz. Begiak ixten ditut eta zure kurbak irudikatzean kolpe batez jaisten dut eskua eta berarekin batera zakilaren azala. Eta nire gainean irudikatzen zaitut. Eta beste behin larrua jotzen ari garela imajinatzen dut. Eta eskuaren mugimenduak azkartu. Eta ohartzen naizenerako, zure irudia buruan dudala, maindireak zikindu ditudala konturatzen naiz. Eta orduan bai ez dudala altxatzeko batere gogorik... baina eguna hasteko modu ederra delakoan nago...

02/11/2008

Bilatzen...

Gaur zurekin afaldu dut. Edo zu bezalako batekin, behintzat. Baina bere ezpainetan zureak ikusi ditut. Bere begiradan zurea.
Eta gaixo jarri naiz. Gaixo bere ezpainetan zureak maitatu baititut, bere begiradan zurea.
Eta ohartu naiz faltan botatzen zaitudala. Faltan botatzen dudala zure azala. Zure eskuak nire azalaren gainean. Faltan botatzen dut zure irria. Zure ahoa nire hankartearen inguruan, zure zukuaren zaporea, larrua jotzeko zure modu berezia...
Faltan botatzen zaitut eta, horregatik, besteen ezpainetan, besteen begiradetan bilatzen zaitut... baina ez zaitut aurkitzen.
Gutxienez, etxera etortzean, zure argazkia atera eta zuri begira maindirea zikindu dut zutaz.... gaur zurekin afaldu nahi nuelako...

01/11/2008

Ondorio ederrak

“… eta horrela hasi dut larunbat goiz polit hau, berriak irakurri, zure blogeko errelatoekin bero bero jarri eta nire etxeko komunean...pixamaren barruan bi eskuak sartuta, bat aurrekaldetik alutxora zuzenduz eta bestea atzekaldetik ipurtzuloa prestatuz. Poliki poliki hasi dira esku banatako atzamarrak bere lanean, gora eta bera bat, barrua eta kanpora bestea, nik espektakuloa sentitu eta ikusi egin ahal izan dut aurrean neukan ispiluari esker eta plazer handia sentitzearekin bat morbo handia ematen zidan nere aurpegian animalia zen hori ikustean, mingaina kanpoan ortzekik kaxka eginaz, begirada basatia eta eskuak lanean...baina ez dut denbora luzean aritu beharrik izan, laster hasi da nere alutxoa buztitzen eta intziriak nere ahotik ateratzen, konturatzerako atzeko atzamarra ere ipurtzuloraino sartu zait bete betean plazer ziztada handiak emanaz eta aurreko atzak lanari presati ekin dion, gora eta behera gora eta behera intziri luze batean galdu naizen arte. Ederra izan da benetan, eskerrik asko!!”

Tiraderako argazkia II


Mutil berbera da? Neska? Ezin jakin, baina tiradera ezezagunak beste argazki hau oparitu dit. Ordena aldatuta. Bi mutil eta neska bat. Oreka aldatu bada ere, fantasia bereko argazkia da; gorputzaz goxatu. Sexuaz goxatu. Eta osagai interesgarri gehitu bizitzari.
Haiek gustura daude. Goxatu zuten. Gu zergatik ez?

31/10/2008

laguntasun arriskutsuak

Lagunak ginen aspalditik. Zure mutilarekin utzi zenuenean deitu zenidan. Eta afaltzen egon ginen. Zu benetan triste, ni benetan animatu nahian. Eta bakarrik lo egin nahi ez zenuen esan zenidan eta zure etxeraino lagundu zintudan. Eta zurekin lo egiteko eskatu zenidan eta zure etxera igo nintzen. Zure malkoak garratzak ziren. Benetakoak. Eta ni, lagundu nahian nengoen, baina desiraz hiltzen nintzen. Desiraz zugatik. Eta ohe bakarra zegoen zure etxean. Eta biok han lo egin behar genuen. Eta okerrena zen jakitea zu ere beste momentu batean desiratu ninduzula, baina orain, argi zegoen, momentua ez zela. Eta biluztu ginen aurrez aurre. Eta zu , nire aurrean, bularretakoan eta tangan ikustean ezin beroago jarri nintzen. Benetan esfortzu handia egin behar izan nuen erekzioa kontrolatzeko. Eta kontrolatu nuen, maindireen azpian sartu arte, behintzat. Ni berehala sartu nintzen ohean eta orduan libre utzi nion nire hankarteari. Eta handitu zen. Ez dakizu nola! Eta bitartean zu oraindik komunera joan zinen. Tangan. Eta ezin nuen ebitatu eta zure kurbak, zure ipurmasailak, zure hankak, desiraz begiratu nituen. Nik soilik lagundu nahi zintudan. Baina nire gorputzak desiraz kargaturik zegoen. Eta elkarrekin lo egin genuen, beste deus egin gabe. Eta nik, zure azala sentitu nuen. Eta ziur nago zu, mugitu zinenean, nire erekzioaz ohartu zinela. Irri txiki bat nabaritu zuen zure ezpainetan eta gutxienez negarrez ez zeunden eta horrek asko poztu ninduen. Zu lokartu zinen baina ni, lokartu ezinean nenbilen. Guztiz aztoraturik zure ondoan. Guztiz beroturik. Eta diskrezio osoz, zu lotan zeundenean, maindireen azpian sartu nuen burua eta zure kurbak eta zure ipurmasailen artean sartzen zen tanga behatuz masturbatu nintzen. Poliki, astiro, nire eskua ia ia mugitu gabe, zu molestatu gabe. Laguntasun eta desira artean dauden mugak errespetatu nahian. Eta soilik horrela baldin bada ere, beste gau bat egongo nintzateke zure ondoan...

30/10/2008

sentitu

Sentitzen duzu hezetasuna zure hankartearen gainean? Senitzen duzu laztantzen zaituen mihia?
Aluaren hasieratik klitoriraino bustitzen zaituena? Utzi eramaten, maitia, nire mihia da, eta zuretzat, zure plazerarentzat ari da lanean. Nire plazera zurea baita. Senti ezazu nire mihia. Har ezazu nire burua zure eskuekin eta gida nazazu zure gorputzan zehar...

29/10/2008

surprise...

Mutila sartu zen etxera eta neska biluzik topatu zuen egon gelan. Neskak eskua zuen bularren gainean. Pentsatu gabe, atea itxi bezain pronto, biluztu zen eta zutitu zitzaion zakila. Irri egin zuen neskak eta bere besoetarantz abiatu zen. Azalak elkartu ziren eta hozkirri eder bat nabaritu zuten. Musuka hasi ziren. Musuka leku guztietan. Musuka lepoan, bizkarrean, bularretan, aluan, zakilan, ipurtzuloan, sabelan, belarrietan... eta lurrean etzan ziren. Gainean jarri zen mutila, neskak hankak altxatu, belaunak makurtu eta mutilaren hankarteari utzi zion libre lekua. Hankarte handituak neskaren barruan egin zuen irrist. Aspaldi ez zutela koito normal horietako bat egiten. Eta horregatik, arrunta ez zelako, ederra iruditu zitzaien biei. Beti ederra baitzen elkarrekin larrua jotzea eta bestearen azala sentitzea, lurrean bazen ere...

28/10/2008

Mendeku goxoa

Kanpoan asteburu bat elkarrekin egoteko gonbidatu zintudan. Nora? Galdetu zenidan. Baina nik ez nizun ezer esan. Sorpresa zela, besterik ez. Interneten aurkitu nuen lekua. Hotel erotiko bat zen. Agian urrun, agian garestia, baina nire mendekua burutzeko leku aproposa zela bururatu zitzaizun eta, azken finean, ziur nengoen zuri ere gustatuko zitzaizula...
Bidaia gustura egin genuen. Eta kotxean ordu batzuk igaro ondoren, gasolindegi batean gelditu eta begiak estali behar nizkizula esan nizun. Harrituta begiratu zenidan. Ez zenuen espero, ezta? Esan nizun. Ba, bai, hara eramatea nahi baduzu begiak estali behar dizkizut. Baina non den hara? Ah! Ezin dizut ezer esan.
Begiak estali nizkizun eta berriro martxan jarri ginen. Hotela berezia zen. Guztiz diskretoa. Dena txartelekin ordaintzen zen eta ez ginen inorekin topo egiten.
Horrela, gelaraino begiak estalita iritsi zinen. Gelan, begietako zapia kendu gabe, musukatzen hasi ginen eta, poliki poliki zure arropa eranzten hasi nintzen. Guztiz larrugorritan geratu zinen arte. Eta ni oraindik jantzirik nengoen.
Zuk ezin zenuen gela ikusi. Soto baten itxura zeukan. Eta gelaren erdian, interneten irakurri nuen moduan, nire jolasa egiteko, nire mendekua burutzeko tramankulu berezi bat zegoen.
Haraino gidatu zintudan eta bizkarra makurtzeko eskatu nizun. Zuk obeditu eta gelaren erdian makurtu zinen bizkarra. Besoetatik heldu nizun eta, tramankuluan, lotu nizkizun eskuak. Soilik orduan kendu nizun begietako zapia. Baina une horretarako ezin zinen mugitu. Inolaz ere.
Ni, zure atzean jarri nintzen. Zuk ezin zenuen ikusi han atzean egiten nuena eta hori gustatzen zitzaizula ongi nekien...
Zu konturatu gabe biluztu nintzen ni ere eta zure bizkarrera eraman nuen nire mihia. Lepoan hasi nintzen eta hortik behera, listuaz busti nuen zure bizkarezurrak markatzen zitzaidan ibilbidea.
Morbo izugarria ematen zidan zu horrela ikustea. Eta horrela zure ipurdiraino iritsi zen nire mihia. Ipurmasailen artean hondoratu nuen eta zure aluan sartu. Heze zegoela konprobatu nuen. Guztiz. Eta mihiarekin barrura eta kanpora egiten egon nintzen tarte batez, zure plazerezko oihuak entzun bitartean.
Handik berriro gora, eta zure ipurtzuloa laztantzen hasi zen nire mihia... Eta han jarraitu nuen, ez dakit zenbat denbora, zure "ezdakitzenbatorgasmo" nabaritu arte.
Orduan altxatu nintzen eta zure atzean zutik jarri nintzen. Aldakatik hartu zintudan eta zakila barruraino sartu nizun. Egia esan, nire zakilak irrits egin zuen zure alu bustian, zure alu hezean. Eta zure atzean, zure aldakari helduta bultzatu nuen eta sartu nizun zakila, korritu nintzen arte...
Soilik orduan askatu nizkizun eskuak. Altxatu zinen, buelta eman zenuen, nire ezpainak musukatu eta esan zenidan:
- lotu nazazu berriro eta egidazu mila aldiz!

27/10/2008

lotan...

Benetan nekatuta nengoela lotan geratu nintzen ohe gainean. Biluzik. Eta guztiz ahaztuta neukan zuk etxeko giltza zenuela. Esnatu nintzenean arraroa zen. Lotuta bezala sentitzen nituen eskuak eta ez nuen deus ere ikusten. Jakina, oraindik erdi lotan nengoen eta zer gertatzen ari zen ez nintzen konturatzen. Zure ahotsa entzun nuen arte...
Begiak estalita neuzkan eta eskuak sorbaldan lotuta. Zuk irri egiten zenuen hor nonbait, nire ondoan, nire biluztasunari so. Ohetik altxatu eta mugitzen saiatu nintzen, baina justu-justu zutik jartzea lortu nuen. Horma baten kontra bermatu nintzen. Guztiz deskolokaturik negoen. Eta orduan sentitu nuen zure mihiaren goxotasuna nire zakila zeharkatuz.
Esku batekin laztandu zenizkidan barrabilak. Bestea zakilaren inguruan jarri zenuen, zure mihiaren mugimenduei lagundu nahian. Eta mihiarekin nire zakila zure listuaz bete ondoren, ahoaren hondoraino sartu zenuen. Aitortu behar dizut jolasak erabat berotu ninduela. Horregatik gelditzeko eskatu nizun, bestela berehala korrituko bainintzen. Baina zuk kasurik ez. Gustatzen zitzaizun nik zure eskuetan eta, batez ere, zure ahoan edukitzea. Nahi zenuen guztia egiteko. Eta ongi zenekien zer egin nahi zenuen. Zure eskuak kendu zenituen. Suposatu nuen bizkarrara eramango zenituela. Eta soilik ahoa utzi zenuen nire zakilaren gainean. Eta nire zakil osoa zure aho barruan zegoela ohartu nintzen. Eta zu ez zinen mugitu, ez zenuen ahoa mugitu, soilik mihia. Eta nik plazerez oihukatzen nuen... zure ahoan korritu nintzen arte...
Eta korritu bezain laster nire mendekua hasi nintzen pentsatzen...


26/10/2008

Tiraderako argazkia

Nirea ez den gela bateko tiraderan aurkitutako argazki bat dira. Ez dakit zer garaiko mutil bat eta bi neska. Ezin imajinatu urtea. Ezin imajinatu egoera. Baina hirukote ederra osatzen zutela ikus daiteke. Sexuaz, laztanez, bizitzaz... goxatzen zutela.
Goxa dezagun tiradera batean aurkitutako argazki zahar eder bat izan aurretik...

11/09/2008

banoa...

Begiak estali nizkizun eta piztiak bezala larrua jo egin genuen. Larrua jo egin zenidan. Eta zapia gau osoan mantentzeko eskatu nizun. Zapia jarrita lokartu zinen, eta egunsentiaren lehen izpiekin abiatu nintzen ni, egunen batean zure azala laztantzeko esperantzarekin. Egunen batean...
Laster arte!

05/09/2008

Irudikatu zaitzaket

Parisen irudikatu zaitzaket,
kafe-etxe batean
nire begien aurrean dantzan.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Senaren gaineko txalupa batean
nire begien aurrean irribarrez.
Parisen irudikatu zaitzaket,
Montmartreko pentsio xume batean,
nire gorputzaren gainean, goxatuz.
Parisen irudikatu zaitzaket,
baina nahiago nuke,
hemen, nire ondoan
egongo zinela...

04/09/2008

Esklabua...

Bere esanetara egon nintzen gau osoan. Bere esklabua nintzela esan zidan behin eta berriro. Ohe gainean belaunikaturik jarri ninduen eta atzetik, nire hanken artetik eskua sartu eta nire hankarteari gogor heltzen zion. Esku librearekin nire burua makurtarazi zidan maindireen gainera. Nahi izan zuena egin zuen nirekin. Nahi duzuna egin dezakezu berriro ere. Nola ez. Bat-batean aho-gora etzanarazi zidan ohean eta nire zakila jateari ekin zion. Azkar, gupidarik gabe. Nik itxoiteko eskatzen nion, eta geldiarazteko asmoz altxatzen saiatzen nintzen. Baina bere besoekin atzera bultzatu eta berriro ohean etzanik uzten ninduen. Nire zukua berea zela oihukatzen zidan. Nire hanken artean makurturik jarrita, jateari utzi gabe, begiratzen zidan eta horrek beroago jartzen ninduen. Ahoan nahi ninduela esan zidan, hondoraino sartu zuen zakila eta nire zuku guztia irentsi zuen...

literatura pixkat...


Ondo zabaldu zizkidan hankak, eta gero ipurmasailak nik neuk bereizteko eskatu zidan, zuloa bere begibistan gera zedin... Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen. Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan; xurgatu egiten zidan, mihia sartzen, eta nire mokorrak astinka hasi ziren nik agindu gabe, gora eta behera, mingain hura nire ipurdiaz arduratzen zen bitartean, dena txistuz blai eginez (...)
Orduan, haren atzamarra hondoratzen sentitu nuen; sentsazio arraroa zen, baina hain nengoen kitzikatua, ezen mokorrei eraginka jarraitu bainuen, gehiago nahi nuela jakin zezan; haren atzamarra sentitu nuen barruan azterka, zuloa handitu nahirik-edo, eta gero zakilburua sartu zidan. Horrek min eman zidan, baina hain zen handia nire korritzeko gogoa, neuk egin nuen indar tramankulu hura osorik sar zedin. Poliki-poliki zakil osoa hondoratu zen nire ipurmasailen artean. Oinaze zorrotza sentitu nuen, baina minez bezainbat atseginez garrasi eragin zidan berotasun handia etorri zitzaidan bat-batean.
Jaunak gerritik heldu eta, bultzada indartsu batez, guztiz erantsi zidan; gero, mantso-mantso mugitzen hasi zen. Haren eskua klitorisera zuzendu zen eta atximurka hasi zitzaion, gero eta azkarrago. Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan (...)



Pilar Cristobal
Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak

Urtemuga

-Kabareta beltzak urte bat bete du, orain ohartu naiz- esan nion Ikerri
- Urte bat... ba denbora dexente da hori, ezta?
- Bai, denbora nahikotxoa...
- Eta garai hauetan... zer da gehien gogoratzen duzuna?
- mmmmm, ez dakit- pentsakor geratu nintzen- agian euskal neskarekin izandako elkarrizketa beroak eta fantasien trukaketa...
- a bai?
- Uste dut baietz... Beste kontu batzuk egon dira, baina hori izan zen garairik politena...
- Baina ezagutu zenuen?
- ... zuri esango dizut, ba!
- Tira, tira... ez baduzu nahi ez esan... dena den pozten naiz zure urtemuga honetaz eta ziur nago euskal neska ere poztuko dela...
- Hala espero dut nik ere...


03/09/2008

Fantasiak...

-Ba al dakizu zer?- esan zion Maitanek
- Zer?- erantzun zion Josunek
- Atzo, Irantzuren mutilak opari berezia egin zion...
- A, bai, Irantzuren urteak ziren, ezta? Eta zein izan zen opari berezi hori?
- Dirudienez bakoitzak zituen fantasiez hitz egiten zuten sarritan eta fantasia horietako bat betearazi zion Ikerrek.
- Bueno, ez da hainbesterako izango, ezta?
- Ezetz? Badakizu zein zen Irantzuren fantasia?????
- Ez, baina ziur nago zuk esango didazula...
- Begira, Irantzuk bere mutila beste bi mutilekin ikusi nahi zuen...
- Bi mutilekin? Baina nola? Larrutan?
- Hala da, bai. Hori zen Irantzuren fantasia... Bere mutila beste bi mutilen artean. Bata atzean eta bestea aurrean...
- Ostia... baina hori norentzako oparia izan zen, Irantzurentzat edo bere mutilarentzat?
- Irantzurentzat, jakina! Imajinatu duzu inoiz ze irudi ederra! Hiru mutil zure aurrean, haien artean gauzak egiten eta zu han...
- Baina gutxienez... parte hartuko zuen, ezta?
- Je, je... Noski, noski... Ikuskizunaz goxatu ondoren bere txanda izan zen. Orduan bai izan zela bere opariaz goxatzeko unea...
- Eta nola antolatu zuen hori guztia? Zeren eta benetan zaila izan behar da...
- Zaila? Ke ba! Begira, mutil horietako bat hartu eta ohean etzanarazi zuen. Gero bere gainean jarri eta mutilaren zakila goxo-goxo barrura. Bestea Irantzuren aurrean belaunikatu zen eta zakila aho parean jarri zion, neskak ongi xurgatu ahal izateko eta zulorik sektretuena eta goxoena, atzekoa hain zuzen ere, bere mutilarentzat utzi zuen, jakina... Imajinatzen? Ahoa ur egiten zait...
- Joe... ba ez dakit, niri zaila egiten zait imajinatzea... Eta gainera, bere mutilak nondik atera zituen beste mutilak?
- Ba... hori ez dakit... lagunak, ezagunak... edo kontratatuko zituen, batek daki! Baina egi bihurtzeko fantasia ederra iruditzen zait niri behintzat... Ufff! Guztiz bustita nago oraintxe bertan... uste dut komunera joango naizela...

02/09/2008

Egarriz

Egarri nintzela elkartu nintzen zurekin. Eta zu beti bezain lirain, beti bezain eder. Ez dakit nola baina zure etxean bukatu genuen, eta konturatu orduko nire ahoa, nire aurpegi osoa zure hanken artean neukan. Eta handik erregutu nizun behin eta berriro ez mugitzeko. Egarria asetzen hasia nintzelako zure geografiaren oasiei esker...

17/08/2008

maite dut

maite dut zure arropa,
maite dut zure tanga beltza,
zure elastiko estua
maite dut zure ligeroa,
zure mediak,
maite dut berotzen nauen arropa
zuk eramaten duzulako...




14/08/2008

Bero

Eguraldia okertu den arren zure ikuspenak berotzen nau, zuk berotzen nauzu eta gauero lo aurretiko une horietan zure gorputza nire gainean dagoela irudikatzen dut eta bero sentitzen naiz, ezin beroago, eta ebitatu ezin ditudan mugimenduak egiten hasten naiz eta zure irudiaz bustitzen dut nire zilborra...


12/08/2008

Arearen gainean

Egunero pasatzen zara nire aurretik, nire gorputza eguzkitan dagoen unean, goizeko lehen orduan. Lehen egunean zure begiradan jarri nuen arreta, niri begira baitzeunden. Bigarren egunean bikinia aldatu zenuen eta beste bat estuagoa eta txikiagoa zeneraman. Nitaz hurbilago pasa zinen. Zerbait zeneraman eskuetan, erloju bat-edo. Eta arearen gainean erortzen utzi zenuen, nire aurrean. Niri bizkarra emanez erlojua hartzeko makurtu zinen, eta irudi ezin erotikoago horrekin altxarazi zenidan zakila. Zu altxatu zinenean, begiratu zenidan eta nire bainu-jantziak ezkutatu ezin zuen hankarte handitua ikusi zenuen. Barre egin zenuen eta joan zinen. Nik zure gorputz ederraren ikuspena jarraitu nuen eta zure irribarrea nire hankarteari lotua imajinatu nuen. Oraindik eta gogorrago jarri nintzen. Hurrengo goizean elkar ikusteko eta irribarre bat baino gehiago elkar konpartitzeko esperantzarekin...


31/07/2008

Oporrak

Eta begiradak eta jolasak leihoen bidez elkartrukatu ondoren zure etxean elkartu ginen. Eta azkenean zure bainera ezagutzeko aukera izan nuen. Zure bainera eta zure gorputz bustia. Kaleko berotasunari aurre egin genion uretan sarturik eta gure barruko berotasunari aurre egin genion gure fantasiei bide librea emanez. Xaboia zabaldu zenidan gorputz osoan, zure gorputzarekin. Eta zure bularren ferekak, zure mingaina nire lepoan, zure eskuak nire ipurdian... dena sentitzeko aukera izan nuen. Zure azala dastatzeko aukera, hain zuzen ere. Eta berotasun honetatik ihes eginez biok oporretara joatea erabaki genuen, gure jolasekin, gure fantasiekin jarraitzeko asmoz...