18/11/2008

Liburutegian

Liburutegira sartu zarenean nire mahaitik ikusi zaitut. Zure urratsak jarraitu ditut agian zu ohartu gabe edo agian ohartuta. Eta mahai batzuk haratago nire aurrean eseri zarenetik ezin izan dut lasai egon. Zuri begira eman dut goiza.
Une zehatz batean altxatu naiz eta apalategien artean galdu naiz. Bat-batean, komikien apalategian nengoelarik agertu zara. Nire ondoan zeunden. Ia talka egin dugu, begiratu didazu eta irri egin duzu. Gero, despistatuarena egiten, zerbait bilatzen jarraitu duzu.
Nik, komiki erotiko bat hartu dut eta, zu hurbil hurbil zaudela, gainbegiratzen hasi naiz. Gero eta gehiago hurbildu zara nigan eta zeharka komikiari begira zaudela ohartu naiz. Irri egin didazu bigarren aldiz.
- Literatura interesgarria irakurtzen duzu, ezta?- esan didazu.
Eta nire zakilak galtzontzilotik ihes egin nahi zuela iruditu zait.
- Bai- erantzun dizut- nirekin irakurri nahi duzu?
- Irakurri soilik?- esan didazu.
Eta zure mahaira itzuli zara, zure ezpainetan irribarre maltzur hori duzula... Nik, komikia hartu eta komunean sartu behar izan naiz...



2 comentários:

Idatzi disse...

Agian eta zorte apur batekin liburutegian bertan egin ahalko duzu azkenean komikian "ikusi" zenuena...

Kabaretari disse...

ongi legoke, bai... eta beti dago txoko ezkutatu bat apalategi guzti horien artean...