13/11/2008

Balkoian jolasean...

Afaldu ondoren iritsi ginen etxera. Gau bero horietako bat egiten zuen biontzako ezezaguna zen hiri horretan. Afariko ardoak berotuta geunden eta logelara sartu bezain laster hasi ginen jolasten. Balkoia ireki nuen eta gure jolasak eskaini nizkien aurreko leihoetako auzokideen begiradei. Bere biribilguneak markatzen zituen soineko arin bat zeraman, sorbalda biluziak agerian uzten zituena. Larruzko bota altuak eta izterretaraino iristen diren media horietakoak. Niregana etorri zen, musukatu nahian, baina atzera bultzatu nuen eta ohean eserarazi.
- Oraindik ez- esan nion.
Kamiseta erantzi nuen eta titiburuen gainean olioa botatzen hasi nintzen. Banekien nire titiburuak jateko irrikan egongo zela ordurako. Buelta eman nuen eta nire praka, poliki-poliki jaisten hasi nintzen, aurreko leihoei begira. Ondoren galtzontziloa hasi nintzen eranzten eta olio xirripa bat nire ipurmasailetan erortzen utzi nuen…
- Badakizu zer gogorra dudan zakila?- esan nion buelta eman gabe.
Berak altxatzeko ahalegina egin zuen baina ezetz esan nion, oraindik ezin zela mugitu. Orduan nire zakila olioztatu nuen guztiz, buelta eman nuen eta bere begien aurrean igurzten hasi nintzen. Barrabiletatik hasi zakil puntarantz igotzen esku biekin. Berak ahoa irekitzen zuen, nire zakilaren gaineko olio guzti hori garbitu nahi izango balu bezala. Berarengana hurbildu nintzen eta soinekoa erantzi nion.
Tanga beltz txiki horietako batekin eta izterretaraino iristen zitzaizkion mediekin geratu zen.
Titi txikiak bezain gogorrak zituen. Eta ni ere, horiek jateko irrikan nengoela aitortu behar dut. Olio tanta bat erortzen utzi nuen bere titien gainean eta mihiarekin mugimendu zirkularrak egiten titiak garbitu nizkion. Berak gehiago nahi zuen eta eskuak nire zakilera luzatu zituen. Baina geldiarazi eta buelta emateko agindu nion. Buelta eman zuen ohean eta ahoz behera geratu zen. Besoak atzean jartzeko esan nion. Atzean jarri zituen eta fular batekin bizkarrean lotu nizkion besoak. Orduan, besoak lotuta, ohean esertzeko esan nion. Bere ahoa nire zakilaren parean zegoen eta olioa garbitzeko aukera eman nion. Zakila goitik behera xurgatu zidan, olio arrastorik utzi gabe. Zutitzeko esan nion eta zutik zegoelarik poliki-poliki tanga erantzi nion eta zakil-gerriko horietako bat atera eta bere gerriaren inguruan lotzen hasi nintzen.
Benetan ederra zegoela pentsatu nuen. Media luzeekin eta zakil-gerrikoarekin. Silikonazko zakilaren gainean olio tanta batzuk bota nituen eta bere aurrean belaunikatu nintzen. Nire eskuak bere ipurmasailetan jarri nituen eta ipurmasail goxo horiek laztandu bitartean silikonazko zakila jaten hasi nintzen. Berak ezin zuen ezer egin eta bero-bero zegoela ohartu nintzen, bere alua heze baino hezeagoa baitzegoen. Handik altxatu eta balkoiraino eraman nuen. Bizkarretik besoak askatu eta balkoiaren barandaren gainean jartzeko eskatu nion. Eskuak barandan bermatu eta bertan lotu nizkion fularrarekin. Aurreko leihoetako begiluzeentzat postal ederra egiten zuela bururatu zitzaidan. Mediekin eta zakil-gerrikoarekin. Bere atzean makurtu eta orkatiletan musuka hasi nintzen. Astiro-astiro nire mihia bere hankak zeharkatzen hasi zen. Orkatiletatik belaunetaraino. Belaunetatik izterretaraino. Izterretatik ipurmasailetaraino. Ipurmasailetatik aluraino. Alutik ipurtzuloraino. Ipurtzuloan jolasten utzi nuen nire mihia, bere plazerezko oihuak entzuten nituen bitartean.
Gehiago ezin zuenean, K-Y lubrikantearen botea hartu eta hatz batean igurtzi ondoren hatza bere ipurdian hondoratu nuen. Oihu txiki bat bota zuen, minezko edo plazerezko izan litekeena. Hatzarekin jolasten tarte bat eman nuen, aurrera eta atzera, aurrera eta atzera. Orduan hatza atera eta nire zakilaren punta bermatu nuen bere ipurtzuloaren gainean. Nire eskuak bere titietara eraman eta titiei gogor helduz zakila barruraino sartzen hasi zen eta ni gerriarekin bultzaka hasi nintzen. Zakila guztiz hondoratuta zegoela nire aurpegia berera hurbildu eta elkarri zikinkeriak esaten genizkion bitartean hiriari eta aurreko leihoei begira geratu ginen. Esku bat eraman nuen bere klitoriaren gainera eta mugimendu motelekin laztantzen hasi nintzaion. Bere gorputzaren dardarek korritua zela adierazi zidatenean nire zakila bere barruan husten utzi nuen…

1 comentário:

Anónimo disse...

Uffff, nik ez dut inoiz hortik probatu baina gogoa ematen du!