
Eta gaixo jarri naiz. Gaixo bere ezpainetan zureak maitatu baititut, bere begiradan zurea.
Eta ohartu naiz faltan botatzen zaitudala. Faltan botatzen dudala zure azala. Zure eskuak nire azalaren gainean. Faltan botatzen dut zure irria. Zure ahoa nire hankartearen inguruan, zure zukuaren zaporea, larrua jotzeko zure modu berezia...
Faltan botatzen zaitut eta, horregatik, besteen ezpainetan, besteen begiradetan bilatzen zaitut... baina ez zaitut aurkitzen.
Gutxienez, etxera etortzean, zure argazkia atera eta zuri begira maindirea zikindu dut zutaz.... gaur zurekin afaldu nahi nuelako...
5 comentários:
Askotan besteengan faltan botatzen dugun hori topatu nahi dugu, baina ezpain, azal, muxu horiek pertsona batenak bakarrik izango dira.
Sarritan horrela da, bai...
Aukerak bi dira: edo berriz ere muxu hariek berreskuratu, edo erabat berriak eta desberdinak direnak aurkitu. Ezin lotu gaitezke izan zenera....
hala ere..... ez da joku txarra besteen ezpainetan falta genituen muxuak bilatzea...
Egia da... ezin gaitezke lotu izan zenera eta ez da joku txarra besteen ezpainetan falta genituenak bilatzea. Azken finean, espero ez badugu ere, agian muxu berriak aurkituko ditugulako, aurrekoak bezain goxoak...
Enviar um comentário