28/11/2008

Gauak eta Goizak

Bart lau trago hartzen egon ginen. Zure galderek hunkitu ninduten. Zure interesak zerbait esan nahi zuen. Eta aitortu behar dizut deskolokaturik nengoela. Ederra eta jatorra zarela iruditu zitzaidan ikusi zintudan lehen momentutik. Eta maindireen azpian edertasun eta jatortasun hori guztia larrugorritan nola izango zen pentsatzen nuen. Zure gorputz biluzia imajinatzen nuen.
Urte batzuen distantzia banatzen gaitu. Asko edo ez hainbeste, segun eta nola ikusi. Elkarrekin irri egin genuen eta berriro ere, irri horiek, nire gorputzaren gainean zaudela imajinatu nituen.
Nire lagunak etxera joan nahi zuela esan zidan. Zuk beste taberna bat bilatzeko proposatu zenidan. Zalantzak eta beldurrak direla eta lagunari laguntzea erabaki nuen. Goizean esnatu naiz eta zure irribarrea, zure kurbak, zure ezpainak gogoratzean handitu zait zakila. Ohean urduri mugitu naiz banatu edo elkartu ahal gaituzten gauzetaz pentsakor, zutaz pentsakor.
Zakila hartu eta atzo, bion artean egin ez genuena, egin dut nik bakarrik...


1 comentário:

Idatzi disse...

Goizak eta gauak. Agian berriz topo egingo duzue eta pentsatu zenuen hura bete ahalko duzu.