07/06/2014

Laura

Ohiko tabernan hitzordua izan nuen Lorerekin.
Eta ohiko ardoa hartuta hizketan egon ginen, barrako izkina batean, gustora.
Bat-batean Laura ikusi genuen, tabernara sartzen.
Laurak ez gintuen ikusi eta mahai batean eseri zen, norbaiten zain, antza.
- Ez dakit zergatik- esan nion Loreri- baina azken garai hauetan morbo ikaragarria ematen dit neska horrek, bere intelektualilla aurpegi horrekin, bere betaurrekoekin...
- Jeje... Gustora eginen zenuke larrua jo berarekin, ezta? - erantzun zidan Lorek- en plan peli porno, ezagutzen zaitut, bere betaurrekoen gainean korritu eta hori guztia...
Barre egin nuen eta hizketaldiarekin jarraitu:
- Ba ez, egia esateko beste zerbait pasatzen ari zait burutik...
- Orain esan beharko didazu, orduan, zer dagoen buru maltzur horretan.
- Laura eta zu- bota nion Loreri.
- Hirukote bat? Laura eta biok zurekin?
- Ez, ez didazu ulertu. Zuk ere morbo ikaragarria ematen didazu, hori badakizu... Eta zu eta Laura nola liatzen zareten gustura ikusiko nuke. Eta ni ikusle, noski!
- Mmmmmm, ez dut argi ikusten- pentsakor geratu zen Lore- baina uste dut aukera hori baduzula, eh?
- Zergatik diozu hori?
- Behin parranda batean nirekin ligatu nahian ibili zelako, eta nik, egia esanda, ebitatu nuen...
- Benetan????? Joe, ba ezin dugu aukera galdu, Lore. Nigatik ez zinateke berarekin liatuko?
- Baina... morbo pixka bat ematen dit egoerak, hori egia da, baina badakizu neskak ez ditudala bereziki gustukoa...
- Ba... horregatik! Horrek morbo gehiago ematen dit orduan...
- Eta zer gustatuko litzaizuke ikustea?
- Zuk berari zoro bihurtzen, zure arte guztiak erabilita...
- Tira, atera beste ardo pare bat eta ikusiko dugu nola joaten den gaua.

...........................................

Taberna batzuk geroxeago, ardoak lagunduta, Lauraren etxerako bidean geunden hirurok.
Etxera iristean sofa txiki batean eseri nintzen ni. Eta nire aurrean Laura eta Lore, sofa handian.
Muxuka hasi ziren eta eskuak han eta hemen lanean.
Iniziatiba Lorek eramaten zuen eta dida batean Lore kulerotan eta Laura biluzik (betaurrekoak izan ezik) zeuden nire aurrean.
Lorek Lauraren lepoari hozka txikiak ematen zizkion. Hortik titiburuetara jaitsi eta musuka hasi zen, Lauraren plazerezko intzirien artean. Eta horrela tarte bat eman ondoren, belauniko jarri zen zoruan, Lauraren hanken aurrean. Baina bat-batean geldirik nabari nuen Lore, zalantzati, lotsati, agian, zeharka niregana begiratuz.
Horregatik nire sofatik altxatu eta neskengana hurbildu nintzen. Loreren ondoan belauniko jarri nintzen ni ere. Irribarre goxoa eskaini nion eta buruarekin jarraitzeko keinua egin. Nire eskuekin Lauraren hankak zabaldu nituen. Gero, Loreren belarrira hurbildu eta zera xuxurlatu nion:

- Alutxo heze eta goxo hori nola jaten duzun ikusi nahi dut, irrikan nago, urtuta. Jan niretzat, mesedez...

Esku bat jarri nuen Loreren buruan eta, kontu handiz, Lauraren hankarterantz gidatu.
Lorek mingaina atera eta alutxoari miazkada txiki eta azkarrak ematen hasi zen.
Goitik behera, behetik gora.
Gero alutxo barruan sartu zuen mingaina. Mingaina eta atzamar bat ere. Eta hor geratu zen jolasesan, Laura goxatu bitartean. Bere denbora hartu zuen Lorek Lauraren hankartean, lasaitasunez, orgasmora eraman arte.
Orduan esku bat eraman nuen Loreren kulero azpira, sartu eta atzamar batekin guztiz bustita zegoela konprobatu nuen. Lorek begiratu eta zera esan zidan:

- Zure txanda?

Eta nik ezetz egin nion buruaz eta esan:

- Zurea, Lore. Etzan zoruan, mesedez.

Zoruan etzan zen, hankak zabaldu eta belaunak igota. Eta nik Laurari sofatik jaisteko keinua egin nion.
Laurak, masailak gorri gorri zituela, begi bat kliskatu zidan, zorura jaitsi, ahoa Loreren hankartera eraman eta gogotsu hasi zen jaten. Nik praka jaitsi, zakila atera, eta ikuskizuna ikusten astintzen hasi nintzen, Loreren plazerezko intzirien artean eta zeharka begiratzen zidan bitartean...



12/05/2014

Zure gonbitak hozkirri ederra eragin zidan. Etxea ilun zegoen. Tentuz ibili nintzen. Bat-baten logelako atea ireki eta ikusi zintudan, guztiz biluzik, strap-on, zakil-gerriko eder hori izan ezik. Ezin irudi erotikoagorik imajinatu. Berehala biluzteko agindu zenidan eta, zure aurrean, ohe gainean, lau hanketan jartzeko ere. Zigortu behar didazu? Galdetu nizun. Baietz erantzun zenidan, aspaldiko partez larrua jo ez dugulako. Zigor merezita. Burua oheraino makurrarazi zenidan, zure eskuekin eta zure mingainarekin nire ipurdian jolastu, barrabilak estutu bitartean... Eta azkenik nire uzkian sartu zinen, indarrez baina gogotsu zure eskuekin nire gerriari lotuta, eta larrua jo egin zenidan, nekatu arte, basatiki, eder, izerditan...

09/05/2014

Irakurri eta goxatu

Saiatu zara irakurtzen bibragailu batek (esaterako) plazera ematen dizun bitartean? Hori da Clayton Cubitt argazkilari eta bideo-artistak eskaintzen digun lana. Hainbat emakume grabatu ditu, irakurtzen, bibragailu bat hankartean dutela. Eta hona hemen ariketa erotiko-literario polit honen emaitza: Gehiago ikusteko hemen: http://claytoncubitt.com/hysterical-literature/