30/01/2010

Tren bagoien artean...

Geltokira eraman zaitut eta han, inora ez doan trenbideko bagoi zaharraren atzean ezkutatu gara. Biluzteko agindu dizut. Motel. Ni, bagoiko eskaileretan ikusten zaitudan bitartean. Soinekoa erantzi! Esan dizut. Bularretakoa orain. Eta tanga, mesedez. Soilik zapatekin geratu zara. Zure arropa hartu eta bagoiaren bestealdera bota dut, trenak pasatzen diren aldera. Gero, bilatu beharko dugu, esan dizut. Baina zu, beldurtu ordez, irribarre maltzurra eskaini didazu. Niregana hurbildu zara, kamiseta erantzi didazu eta zuk ere beste aldera bota duzu. Nik hartu zaitut, orduan, eta musuka hasi gara. Desiraz. Musuka ezpainetan, lepoan, bularretan... Besarkatu gara eta orduan zure ipurmasailetatik hartu eta altxatu zaitut. Ederra da zure pisua horrela nabaritzea, zure ipurmasailetatik helduta izatea. Eta horrela berotu gara dexente. Jaisteko eskatu didazu orduan. Eta bat-batean bagoiaren beste aldera alde egin duzu. Ni zure atzean joan naiz. Hemen ez gaude hain ezkutatuak, gogoratu dizut. Eta hitzik esan gabe lau hankatan jarri zara, belardiaren gainean, eta katu bat bezala ibiltzen hasi zara. Nire katua. Zure katutxoa naiz, esan didazu, eta bero bero nauzu, ez duzu ezer egingo? Galtzak eta galtzontziloak erantzi ditut orduan. Eta zure atzean jarri naiz. Mihiarekin zure bizkarra eta zure ipurmasailak laztandu dizkizut tarte batez. Gero, eskuekin gerritik heldu eta zure alutxoan egin dut irrist. Barruraino sartu naiz. Zuk burua belardira makurtu eta esku batekin zure klitoria bilatu duzu, baita aurkitu ere. Eta gogor bultzatzeko eskatu didazu. Sirena-hots bat entzun dugu. Badator trena. Madrilera joaten dena, uste dut. Baina nork geldi dezake orain gure bidaia? Inork ez. Eta trenaren soinuaren erritmora hasi naiz bultzatzen zure ipurmasailen kontra, sartu-atera ederrak eginez. Trena gure aurretik pasatu da. Eta bultzatu bitartean biok begiratu dugu leihatiletarantz. Zoragarria izan da bidaiarien aurpegiak ikustea, han, kristalari itsatsiak, guri begira. Barruraino, barruraino sartu naiz zure alutxoan berriro ere, kolpe batez, eta orduan korritu naiz, trena joan den une berean, korritu gara, hobeto esanda, eta belardiaren gainean botata geratu gara, gure arropa ondoan dugula...

26/01/2010

fantasiak

Atzo Nahia eta ezinaren blogeko azken sarrera irakurri eta gaurko Berrian lerro hauen azpira ekarri dizuedan artikulua. Nolabait biak lotuta daudela iruditu zait baita interesgarriak direla ere. Horrexegatik gure Kabaretera ekarri dizkizuet...

FANTASIAK


Gure buruak asmatzen dituen istorioak dira, eta gure gorputzean gauzatzeko dira, gure emozio, jokabide eta sentsazio erotikoen bidez. Bakoitzak bere erara. Ez dago eredurik!


Fantasiak gure baitan bizi badira ere, ez daude egun osoan bueltaka; gehienetan, kanpotik zein barrutik datozen estimuluen erantzunaren parte bihurtzen dira. Hau da, irudi bat gure gogora etortzen denean, alua bustita sentitzen dugunean, gustuko dugun zer edo zer ikusten dugunean, eguzkiak gure gorputza berotzen duenean... Edota guk eragindako istorioa gura dugulako plazera sentitu edota jolastu une batean. Beraz, hainbat modutan agertzen zaizkigu.

Fantasiei buruz oso gutxitan egiten dugu berba, oso eremu intimoan geratzen dira; askotan gure bikotekide edo laguna ere ez da izango gure bidaidea kontu horietan. Gainera, gugan dagoen fantasien irudikapena oso murriztua da; beraz, zer edo zer hortik ateratzen bada, partekatzea zailagoa izango da. Gehien entzuten den fantasietako bat izaten da gizon bi emakume batekin, edo neska bi gizon batekin jolasten egotea, laztantzen eta koitoa era desberdinetan praktikatzen. Bestelako fantasiak edukiz gero, inork pentsa dezake ez duela inolako fantasiarik, pentsamendu horiek ez dituelako etiketatzen fantasia moduan ikusita daudenen multzoan. Edo oso aldrebesa dela, «gaixoa» dela. Sarri galdetzen digute ea fantasia gure barneko desoreka baten adierazlea den; edo normala den fantasiak edukitzea bikotekidea eduki arren; ea harremanaren krisiaren ikurra izan daitekeen; ea zelan posible den homosexuala izanez heterosexualekin fantasiak edukitzea edo alderantziz.

Horrelako zalantzak eta beldurrak oso lotuta daude, alde batetik, sexualitatearen eta erotikaren bizipena beti egon delako moralaren edo patologiaren begiradapean. Gainera, 70eko eta 80ko hamarkadak baino lehenago, psikoanalisiaren (psikologiaren korronte bat) mezuek esaten zuten «pertsona zoriontsu» batek ezin zuela fantasiarik eduki eta bakarrik «pertsona asebete gabekoek» edukitzen zituztela; horrek ez zuen lagundu fantasiaren aberastasunaz ohartzen, batez ere jendaurrean. Beste alde batetik, psikologia munduan kriminal eta patolologikoak diren jokabideak aurreikusteko, fantasien ikerketa baliabide gisa erabili zuten. Horrek ere ez zuen askorik lagundu. Beraz, fantasia ez zen gozatzeko, beldurtzeko edo lotsatzeko baizik.

Gehienek fantasiak dituzte

Baina justu aldi berean (1973) Nancy Fridayek argitaratu zuen My secret Garden liburua, andrazkoen sexu fantasiei buruzko antologia bat, ikerketa sakon, zuzen eta zabal baten emaitza. Liburu horrekin fantasien munduen bidea zabaldu zuen, batez ere andreona.

Harrezkero, bai, egin dira ikerketak fantasien garrantzia azpimarratuz. Adibidez :

1995ean egindako ikerketa baten ondorioek baieztatu zuten aurrerago ikusitakoa, gizonen eta andreen %95ek fantasiak dituzte, eta ez dira patologia edo asebete gabekoen sintomak, kontrakoa baizik.

2000. urtean 15 eta 18 urte arteko gazteekin Araban egindako ikerketaren emaitzetariko batzuek azpimarratu zuten gazteen imajinario erotikoa nahiko zabaldua eta onartua zegoela. %96k aitortu zuten fantasia erotikoak izan zituztela, eta gehienek gozamenez bizitzen dituztela, nahiz eta %23k batzuetan estualdi eran bizitzen dituzten eta erru sentimenduarekin. Moralak gure barrenetatik egiten du bidea, guk gura ez izan arren.

Beraz, fantasiaren barruan, buruan asmatutakoa gorputzean gauzatzen da, plazeraren izkinak dastatu nahian. Fantasiak, batzuetan, gure sexualitatearen eta erotikaren bizipenetan oinarrituta daude; besteetan, desioak edota beharrak adierazten dituzte ....

Fantasian edozer gerta daiteke, edozein unetan, edozein tokitan, edozein mutil edota neskarekin, animaliekin, ezezagunekin, lurrarekin, eguzkiarekin edota urarekin, edozein jokabide edo jarrera onargarria da... Denak balio du. Gure irudimenean dago, eta eremu hori beti da segurua eta perfektua; guk daukagu kontrola eta guk nahi dugun moduan gertatzen da. Adibidez, fantasian gustukoa badaukagu ezezagun batek derrigortzea bere ipurdia astintzera, horrek ez du esan nahi nire bizitzan horrelakorik desiratzen dudanik. Fantasia eta errealitatea batu ezinak dira. Fantasia desio bihurtuz gero eta errealitatean gauzatuz gero, momentu horretan fantasia izateari utzi egingo dio. Beraz, fantasien «arauetatik» at egongo da.

Honako esan hau gogoratzeak argi dezake zerbait fantasien inguruan: «Fantasia landu bat daukanak aukera gutxiago dauzka hura ekintza konpultsiboetara eramateko» (1999. E. Amezua, Sexologiako doktorea).




Agurtzane Ormatza Imatz.

25/01/2010

"En el amor, por cierto, el sentido de la orgía y el gusto por ella lo es casi todo. A mí, por ejemplo, me encanta poner al hombre a cuatro patas y morderle, sobarle, azotarle las nalgas; tumbarme con la cara bajo su tallo suspendido y mordisquearlo y chupetearlo y metérmelo hasta las amígdalas; y levantarme luego y ordeñarlo por detrás, lamiendo su rosa pequeña y metiendo en ella mis dedos. Me gusta sentir bajo su piel el palpitante flujo de savia y ver cómo luego ésta cae pesadamente sobre su cuerpo, sobre las sábanas o el suelo".

Alina Reyes, El cuaderno de Rosa.

15/01/2010

Zineman

Zinemara joan ginen baina ez film erotiko bat ikustera. Egia esan ez naiz gogoratzen zein zen ikusi genuen filma. Ongi oroitzen naiz, bai, nola aspertzen hasiak ginen. Astean zehar zen, azken saioa. Eta aretoan ez zegoen jende askorik. Filma korapilatzen hasi zen eta gu aharrausika hasi.
Halako batean iruditu zitzaidan ur botila erori zitzaizula. Kontua da nire eserlekurantz makurtu zinela eta botila bilatuko bazenu bezala aritu zinen. Orduan ohartu nintzen nire kremailera jaitsita zegoela eta nire zakil lokartua, txikia oraindik, zure aho barruan. Mugitzen saiatu nintzen baina eskuineko eskua jarri zenidan bularra gainean, atzera bultzatu eta ez mugitzeko keinua egin zenidan buruarekin, zakila zure ahotik atera gabe. Bitartean zure ezkerreko eskua nire barrabiletan jarri eta laztantzen hasi zinen. Nik gure ingurura begiratu nuen ea norbait konturatzen ari zen, baina bazirudien ezetz. Dena den, filma beste begi batzuekin hasi nintzen ikusten.
Poliki-poliki nire hankartea zure aho barruan nola handitzen ari zen nabari nuen, zure aho osoa bete zen arte. Behin baino gehiagotan aipatu didazu nola gustatzen zaizun sentsazio hori izatea, zure ahoan nire hankartean nola handitzen den prozesua nabaritzea.
Nire zakila guztiz handitu zen eta zuk hantxe jarraitu zenuen, zure lana egiten, ahoa eta mingaina zakilan, eskua barrabiletan, isuri nintzen arte...
eta pelikula? galdetu zigun ezagun batek ateratzean
EDERRA!
Erantzun genion biok...

11/01/2010

Tabernan...

Tabernan elkartu ginen lehendabiziko aldiz. Agian ez ginen batak besteaz espero zuena, batek daki. Baina morboa, elkar trukatutako fantasia guztiak hor zeuden. Edota agian bai, agian
besteak bataz espero zuena baginen, nork daki!
Kontua da elkarrizketa goxoan aritu ginela, oraindik ere pittin bat lotsatuak bageunden ere.
Eta sexuaren gaia jarri zenuen mahai gainean, elkarrizketa gero eta beroago bilakatuz.
Zure ezpainen mugimenduak jarraitzen nituen bitartean ohartu nintzen galtza txikia geratzen ari zitzaidala hankartearen parean... Gero eta gogorrago nengoen eta ausartu behar nintzela ere bururatu zitzaidan. Nire txanda iristean, musika altua zegoenez, aprobetxatu eta poliki-poliki zure ezpainetara hurbiltzen hasi nintzen. Eta ohartu orduko zure ezpainak nabari nituen nire ezpainen gainean. Elkartuak ginen ezpain beretan. Eta musu luze eta heze batean adostu genuen hitzorduaren norabidea. Momentuz azken mahaiaraino urrundu ginen, txokorik ilunenean jarriz. Kremaileran nabari nituen zure eskuak, eta zakila askatu eta laztandu zenidan. Txiskeroa bota zenuen lurrera eta aitzaki horrekin zure mingaina nabari nuen nire hankartearen gainean. Goxo.
Altxatu zintudan, zakila ahal bezala ezkutatu eta komunera eraman zintudan eskuetatik hartuta.
Komuneko atea itxi eta belauniko jartzeko eskatu nizun, lehen hasitako lanarekin jarraitu ahal izateko. Eta zu belauniko jarri zinen nire aurrean, gora begiratu eta irri eginez irentsi egin zenidan hankartea. Bizkarra komuneko atearen kontra neukan eta eskuak zure buruan, zure mugimenduak gidatu nahian... Zakil buruan geratzen zinen eta mihi-puntarekin zirkuluak egiten zenituen gero, bat-batean ahoan zakil osoa hondoratzeko.
Ohartu nintzen, orduan, horrela ez nuela denbora luzez aguantatuko. Altxatu zintudan berriro ere, buelta eman eta zure ipurdi goxoari so jaitsi nizkizun praka eta tanga, belaunetaraino soilik. Zuk ahal bezala komuneko tazan lau hankatan jarri zinen eta zure ipurdi eder borobila eskaini.
Zakilaren punta jarri nizun hantxe, ipurtzuloaren gainean. Listuarekin busti eta gogor sartu nizun, barruraino, kolpe bakoitza gero eta gogorrago emanez, nire barrabilak zure ipurmasailen kontra talka eginez. Eta bitartean, nire esku batek bilatzen ari zen zure klitoria eta laztantzen nizun, izerditan biok, desiraz eroturik, taberna horretako komunean larrua jotzen...