15/01/2010

Zineman

Zinemara joan ginen baina ez film erotiko bat ikustera. Egia esan ez naiz gogoratzen zein zen ikusi genuen filma. Ongi oroitzen naiz, bai, nola aspertzen hasiak ginen. Astean zehar zen, azken saioa. Eta aretoan ez zegoen jende askorik. Filma korapilatzen hasi zen eta gu aharrausika hasi.
Halako batean iruditu zitzaidan ur botila erori zitzaizula. Kontua da nire eserlekurantz makurtu zinela eta botila bilatuko bazenu bezala aritu zinen. Orduan ohartu nintzen nire kremailera jaitsita zegoela eta nire zakil lokartua, txikia oraindik, zure aho barruan. Mugitzen saiatu nintzen baina eskuineko eskua jarri zenidan bularra gainean, atzera bultzatu eta ez mugitzeko keinua egin zenidan buruarekin, zakila zure ahotik atera gabe. Bitartean zure ezkerreko eskua nire barrabiletan jarri eta laztantzen hasi zinen. Nik gure ingurura begiratu nuen ea norbait konturatzen ari zen, baina bazirudien ezetz. Dena den, filma beste begi batzuekin hasi nintzen ikusten.
Poliki-poliki nire hankartea zure aho barruan nola handitzen ari zen nabari nuen, zure aho osoa bete zen arte. Behin baino gehiagotan aipatu didazu nola gustatzen zaizun sentsazio hori izatea, zure ahoan nire hankartean nola handitzen den prozesua nabaritzea.
Nire zakila guztiz handitu zen eta zuk hantxe jarraitu zenuen, zure lana egiten, ahoa eta mingaina zakilan, eskua barrabiletan, isuri nintzen arte...
eta pelikula? galdetu zigun ezagun batek ateratzean
EDERRA!
Erantzun genion biok...

3 comentários:

Idatzi disse...

Zinemak arrisku handia dira.... iluntasuna, aspertua, konpañia ona... imaginazioa aske...

Kabaretari disse...

bai... eta aukera polita eskaintzen dute asperdurari aurre egiteko, ezta?

Idatzi disse...

Galdu ezin daitekeen aukera horietariko bat.