30/01/2010

Tren bagoien artean...

Geltokira eraman zaitut eta han, inora ez doan trenbideko bagoi zaharraren atzean ezkutatu gara. Biluzteko agindu dizut. Motel. Ni, bagoiko eskaileretan ikusten zaitudan bitartean. Soinekoa erantzi! Esan dizut. Bularretakoa orain. Eta tanga, mesedez. Soilik zapatekin geratu zara. Zure arropa hartu eta bagoiaren bestealdera bota dut, trenak pasatzen diren aldera. Gero, bilatu beharko dugu, esan dizut. Baina zu, beldurtu ordez, irribarre maltzurra eskaini didazu. Niregana hurbildu zara, kamiseta erantzi didazu eta zuk ere beste aldera bota duzu. Nik hartu zaitut, orduan, eta musuka hasi gara. Desiraz. Musuka ezpainetan, lepoan, bularretan... Besarkatu gara eta orduan zure ipurmasailetatik hartu eta altxatu zaitut. Ederra da zure pisua horrela nabaritzea, zure ipurmasailetatik helduta izatea. Eta horrela berotu gara dexente. Jaisteko eskatu didazu orduan. Eta bat-batean bagoiaren beste aldera alde egin duzu. Ni zure atzean joan naiz. Hemen ez gaude hain ezkutatuak, gogoratu dizut. Eta hitzik esan gabe lau hankatan jarri zara, belardiaren gainean, eta katu bat bezala ibiltzen hasi zara. Nire katua. Zure katutxoa naiz, esan didazu, eta bero bero nauzu, ez duzu ezer egingo? Galtzak eta galtzontziloak erantzi ditut orduan. Eta zure atzean jarri naiz. Mihiarekin zure bizkarra eta zure ipurmasailak laztandu dizkizut tarte batez. Gero, eskuekin gerritik heldu eta zure alutxoan egin dut irrist. Barruraino sartu naiz. Zuk burua belardira makurtu eta esku batekin zure klitoria bilatu duzu, baita aurkitu ere. Eta gogor bultzatzeko eskatu didazu. Sirena-hots bat entzun dugu. Badator trena. Madrilera joaten dena, uste dut. Baina nork geldi dezake orain gure bidaia? Inork ez. Eta trenaren soinuaren erritmora hasi naiz bultzatzen zure ipurmasailen kontra, sartu-atera ederrak eginez. Trena gure aurretik pasatu da. Eta bultzatu bitartean biok begiratu dugu leihatiletarantz. Zoragarria izan da bidaiarien aurpegiak ikustea, han, kristalari itsatsiak, guri begira. Barruraino, barruraino sartu naiz zure alutxoan berriro ere, kolpe batez, eta orduan korritu naiz, trena joan den une berean, korritu gara, hobeto esanda, eta belardiaren gainean botata geratu gara, gure arropa ondoan dugula...

Sem comentários: