31/07/2008

Oporrak

Eta begiradak eta jolasak leihoen bidez elkartrukatu ondoren zure etxean elkartu ginen. Eta azkenean zure bainera ezagutzeko aukera izan nuen. Zure bainera eta zure gorputz bustia. Kaleko berotasunari aurre egin genion uretan sarturik eta gure barruko berotasunari aurre egin genion gure fantasiei bide librea emanez. Xaboia zabaldu zenidan gorputz osoan, zure gorputzarekin. Eta zure bularren ferekak, zure mingaina nire lepoan, zure eskuak nire ipurdian... dena sentitzeko aukera izan nuen. Zure azala dastatzeko aukera, hain zuzen ere. Eta berotasun honetatik ihes eginez biok oporretara joatea erabaki genuen, gure jolasekin, gure fantasiekin jarraitzeko asmoz...

30/07/2008

Leihoan

Dutxatik atera naiz biluzik eta egiten duen bero honekin etxean horrela geratu naiz. Ez nago ohituta. Ez gaude ohituta. Eta nire biluztasuna berotasuna ere bihurtu da. Hankartea handitu zait justo leihoaren beste aldean zure begirada ikusi dudanean. Aurreko leihotik niri begira zaude. Nire hankarte handituari. Nire biluztasunari. Leiho parean geratu naiz eta zu ere ez zara mugitu zure lekutik. Irri egin duzu. Nik zakila hartu eta masturbatzen hasi naiz. Zuretzat. Aurreko egunean baineran eskaini zenidan ikuskizunagatik. Eta han jarraitu duzu nire zukuarekin kristala zikindu dudan arte. Irri egin dugu biok.


29/07/2008

Loturak II

...eta zure fantasiei loturik jarraitzen dudala badakizu. Gure fantasietan lotzen ninduzun modu berean. Ohean loturik eta biluzik, zuk nire gainean jolasten zenuen bitartean. Nire gorputzaz goxatzen zenuen bitartean... Zure alu goxoa ezpaineratzen zenidanean eta nik zure zukua dastatzen nuelarik. Zure eskuak, zure ahoa, zure bularrak... nire gorputz lotuaren gainean...
Badakizu, bai, zure fantasiei loturik jarraitzen dudala eta behin eta berriro ni lotzeko eskatzen jarraituko dudala.


28/07/2008

Loturak

Lotu zaitut. Zuri gustatzen zaizun moduan. Eta ezin zara mugitu. Besoak ez behintzat. Eta makurtzeko agindu dizut. Ikusi nahi zaitudalako. Eta ni ere biluzik nagoela zure inguruan paseatzen naiz. Eta zure gorputzaz disfrutatzen dut. Zuk ezin nauzu ukitu. Ez oraindik behintzat. Eta ez ikusteko agindu dizut. Zure atzean makurtu naiz. Eta nire mingainarekin miazkatu dizkizut oinak. Handik astiro igo naiz. Nire mingaina zure azaletik kendu gabe. Eta zure ipurmasailetan gelditu naiz. Duna berezi horietan motel mugitu dut mihia, nire eskuek ipurmasailak bereizten dituzten bitartean. Eta deitzen nauen zulora hurbildu naiz poliki-poliki. Eta ongi bereizitako ipurmasailen artean jarri dut mihia. Eta zure zulotxoa milakatuz atera dizkizut zure lehenengo auhenak. Plazerrez oihu egiten duzu. Jarraitzeko erregutzen didazu. Orduan, mihia kendu eta lubrikante zabaldu dut zure ipurzuloan, nire hatz bat sartuz. Eta hatzarekin dantza lizuna egin dut zure barruan. Zure ahoari plazerezko listua dariola ikusi dut. Hatza atera eta nire zakilaren punta jarri dut zulotxoaren sarreran. Eta han gelditu naiz, mugitu gabe, zuk "bultza, kabroi halakoa!" oihukatu didazun arte. Orduan bultzatu dut eta zakil erdia hondoratu dizut ipurdian. Sartu eta atera egiten dut. Xuabe hasieran. Gogorrago gero. Eta zakila hondoraino sartu dizut. Eta nire barrabilek kolpatu dute zure aluaren sarreran. Bultza! Ez gelditu! Jarraitu duzu oihukatzen. Eta nik bultzatzen jarraitu dut, ongi estutzen nauen zulo horren barnean. Han badakizu harrapaturik nauzula. Ezin dut ihes egin. Eta bultza eta bultza jarraitu dut, zure listuak korritu egin zarela adierazi didan arte, eta nik neuk zure atzeko sarrera eder horretan isuri naizen arte...

27/07/2008

Arropa

Etorri zinen jaietan. Egun batzuk etxean igarotzera. Leku bat eskatu zenidan. Eta lotsaz ez nizun nire logela eskaini. Ondokoa baizik. Eta festak elkarrekin igaro genituen. Oso hurbil baina ez hurbilegi. Eta festak bukatutakoan zure herrira itzuli zinen. Gaur, lo egin zenuen gela garbitzera joan naiz. Eta oheko maindireetan zure azalaren usaina zegoela ohartu naiz. Eta bat-batean poltsa bat ikusi dut ohe ondoran. Zure arropa gordetzen zuen poltsa. Ez dakit ahaztuta utzi duzun edo propio. Baina poltsa ireki dut eta han bai zure usaina dagoela. Argi eta garbi. Eta zutaz pentsatzen hasi naiz. Zurekin egin nahi nuena eta egin ez genuena. Zuri esan nahi nizun guztia. Zurekin konpartitu nahi nituen desira guztiak, fantasia guztiak... Eta zure arropa usaindu bitartean zure tanga bat topatu dut poltsan. Eta ezin izan dut ebitatu. Hartu eta ikustean zure aldaken inguruan jantzita imajinatu dut. Nire hankartea gogor gogorra jarri da. Eta zuk lo egin zenuen maindireen gainean etzan naiz. Etzan eta biluztu ere. Eta zure tanga jantzi dut. Horrela, zure azaleko zati bat nireganatzea lortuko banu bezala. Eta zure jantziarik intimoena dela jakiteak izugarri berotu nau. Eta maindireek eskaintzen didaten zure usainak liluratu nau. Eta zure tanga jantzita masturbatu naiz.
Gero telefonoz deitu dizut: Aizu, poltsa bat utzi zenuen hemen, zure arroparekin, a ber noiz etortzen zaren bila...


25/07/2008

Irla

Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.
Hango harrabots urruna entzuten da irlatik.

Uretara sartu gara biluzik,
Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Begira, haizeak garia bezala mugitzen du urak hondarra.
Urpera sartu eta azpitik begiratu zaitut.
Atsegin dut esku eta zangoen mugimendu geldoa,
Atsegin sabelpeak itsasbelarren forma hartzean.

Lehorrera igo gara. Bero da eta itzal egiten dute pinuek.
Gaziak dira zure besoak, gazia bularra, sabela gazia.
Ilargia itsasoarekin lotzen duen indar berak
lotu gaitu geu ere.
Mendeak segundo bihurtu dira eta segundoak mende.
Udare zurituak gure gorputzak.

Anemonak, trikuak, barbarinak ikusi ditugu hondoan.
Igandea da hondartzan asmo oneko jendearentzat.
Kirmen Uribe

23/07/2008

itzaletan

pertsiana jaitsi arren, zirrikitu ederra utzi duzu beheko partean, nire leihotik zure bainera ikusteko modukoa, hain zuzen ere. Bero dago eguna. Arratsaldeko ordu hauetan 35 grado inguru daudela entzun dut. Beraz, etxean egon behar. Liburu bat hartu dut eta leiho parean jarri naiz. Batzuetan hemendik ikusten zaitudalako eta horrek poza ematen dit. Bero dago eguna eta bero nago ni. Horregatik, atzoko jolasekin jarraitzeko asmoarekin, esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak da hartu dudan liburua. Literotura bildumakoa. Eta egia esan, esku bakarrarekin irakurtzekoa da. Bat-batean komunera sartzen ikusi zaitut. Zure hankak, zure aldaka ederrak eta zure sabela ikusten ditut pertsianako zirrikitutik. Kamiseta erantzi duzula iruditu zait. Zerbait erori delako lurrera. Gero, zure prakaren botoia askatu duzu eta erantzi bitartean zure aldaken biluztasuna oparitu didazu. Motel-motel erantzi duzu praka bakeroa. Tangan zaude eta ni bero-bero nauzu. Buelta eman duzu eta tanga ere erantzi duzu, ipurmasail eder-ederrak erakutsiz. Bainera beteta omen daukazu eta barrura sartu zara. Bero honekin ur freskoa dela pentsatzen dut, baita ze gustura egonen zaren ere. Badirudi badakizula ni hemen nagoela. Hasieran baineran etzan zarelako, baina gero, lau hankatan kokatu eta zure gorputz ederraren ikuspena eskaini didazu. Bai, zure hankak ezin ditut ikusi, baina bai zure bizkarra, zure sorbalda, uretara begiratzen duten zure bularrak, zure aldakak, ipurmasailak...
...eta nire hankartea sumendi bat bezala! Liburu utzi dut, nire prakaren botoia askatu eta galtzontzilo eta praka belaunetaraino jaitsi ditut. Eskuineko eskuarekin barrabilak laztantzen hasi naiz, ezkerrekoarekin hankartea hartu eta astintzen hasi naiz. Xuabeago hasieran, azkarrago gero. Eta zure gorputzaren opariarekin isuri egin naiz bainera horretan elkarrekin egoteko esperantzarekin...

erre

Azken tabernan ikusi zaitut eta gure begiradak berehala korapilatu dira. Erakartzen nauzu eta badakizu. Garagardoa hartu eta zuregana hurbildu naiz. Urduri samar nago baina egin behar dut. Musika altua dago eta zurekin hitz egiteko zure belarrira asko hurbildu behar izan dut. Hurbilpen horretan, zure titien taktoa nabaritu dut nire besoan. Eta zeharka, liluratzen nauen zure bularralde ederra begiratu dut. Nirekin jolasten hasi zara. Zure ezpainen mugimenduetan irakur dezaket zure jolasteko gogoa. Berezia da dena. Eta zure ezpainak nire ezpainen gainean paratu dira. Tente jarri zaizkit gorputzeko ile guztiak. Baita gorputzeko beste atalaren bat ere. Baina, zure erlojoko alarmak jo du eta alde egin behar duzula esan didazu. Eta ohartu naizenerako desagertu zara.
Garagardoa hustu eta etxerako bidea hartu dut. Ametsen munduan erre dut zurekiko energia hori guztia. Eta ametsen munduan irudikatu zaitut; zure irribarrea, zure biribilguneak, zure bularrak, zure aldakak, zure ezpainak nire ezpainetan... eta zurekiko desira erre dut sofaren gainen...



21/07/2008

Hondartzan aurkitutako egunkari batetik hartua...

"Hondartza ezkutua aurkitu dut kostaldean, hor nonbait. Eta zuhaitz baten gerizpean etzan naiz. Ez, nire asmoa ez da eguzkia hartzea, beste asmoak ditut gaurko... Kulerotan geratu naiz eta ongi sentitzen naiz, itsasoaren soinua entzuten. Haizea goxo-goxo dabil eta nire azala laztantzen du. Baina kuleroa sobran dudala erabaki dut, haizea nire gorputzaren zirrikitu guztietan sentitu nahi dudalako, eta kuleroa eranzten hasi naiz. Izterren parean utzi dut eta nire alu hezearen gainean haizearen presentzia ederra sentitzen hasi naiz...

...Haizea freskoa, baina ni, gero eta beroagoa. Izterrak izerditan blai ditut eta kuleroak bustitzen ari naiz, (bi zentzutan busti ere). Ez dut uste honaino inor etorriko denik eta, dena den, norbait etortzekotan nire gorputzaren, nire plazeraren ikuskizuna zergatik debekatu? Kuleroa guztiz eranztea erabaki dut eta nire hankak zeharkatuz, belaunetatik beherago erantzi dut. Biluz-biluzik geratu naizen arte, itsaso eta haizearen aurrean. Naturaz goxatuz...

...Naturako beste izaki basati bat bihurtu naiz. Larrugorritan inguru eder honetan eta nire gorputzaz goxatzeko prest nago. Hankak zabaldu ditut, nire aluan olatuei ongietorria eman beharko nieken moduan. Eta hankak zabal-zabalik ditudala eskuineko eskua eraman dut nire altxorraren hondartzara. Palmondoen gainean ferekak egiten hasi naiz, haizeak markatzen duen erritmoa jarraituz. Eta gero, astiro-astiro barrura sartu dut hatz bat, behetik gora. Eta hor goian gelditu naiz minutu batzuk, nire plazeraren botoiaren inguruan, orgasmoaren abordajera pasa aurretik. Arnasa sakon hartu eta nire laztanek eragin didate inoiz izan dudan orgasmorik naturalena, goxoena, ederrena... Nire gorputzak ongietorria eman dio udari... "




20/07/2008

afternoon dream

Mozkor earra atzokoa! Alde Zaharreko tabernak erre ondoren nire urratsen arrastoa galdu nuen. Ez dakit, (edo hobeto esanda, ez nekien) nora joan nintzen, non agertu. Goizaren lehen eguzki izpiek esnatu naute. Ezagutzen ez dudan ohe handi batean esnatu naiz, edredoiaren gainean eta biluz-biluzik. Hormetara begiratu eta gela hau ez dudala ezagutzen pentsatu dut. Behintzat nire etxeko logela ez da! Apalategi batera zuzendu dut begirada eta han aurkitu zaitut. Zure argazkia ikustean orduan ulertu dut zure etxean nagoela. Bai, eta tupustean gaueko oroitzapen guztiak etorri zaizkit burura. Gu eta biok gauari, egunsentiari eta munduari barre eginez zure etxerako bidean. Baina etxean... zerbait egin genuen? Kakazaharra! Behingoz zure ohera etortzea lortu dudala eta nire burua zuriz dago. Guztiz zuriz. Orduan ireki da gelako atea eta goxo-goxo sartu zara logelara. Begiak margotu berriak dituzu, tanga beltz fina, media rejadunak, ligeroa... eta laranja zukua ekartzeaz gain esan duzun esaldiak oilo-ipurdia jarri dit; "atzo gauean egin ez genuena egiteko prest zaude orain?" Eta zure ezpainen mugimendua ikuste hutsarekin gogor-gogorra jarri zait kirtena. Nola ez naiz egongo ba!? Zukuak bitaminak galduko ditu baina gerorako utzi dut mesanotxe gainean, zu nire hankarte handitua astintzen hasi zaren unean. Eta eskerrak eman dizkiot gauari halako goiz bat ekartzeagatik...


18/07/2008

kontakizun bero bat


"Ondo zabaldu zizkidan hankak, eta gero ipurmasailak nik neuk bereizteko eskatu zidan, zuloa begibistan gera zedin... Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen. Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan; ondoeza eragiten zidan gauza heze hark; xurgatu egiten zidan, mihia sartzen, eta nire mokorrak astinka hasi ziren nik agindu gabe, gora eta behera, mingain hura nire ipurdiaz arduratzen zen bitartean, dena txistuz lai eginez. Gero, gelditu egin zen, eta barruak zapart egin zidan, jarrai zezan nahi bainuen; baina ez nintzen esaten ausartzen.

Orduan, haren atzamarra hondoratzen sentitu nuen; sentsazio arraroa zen, baina hain nengoen kitzikatua, ezen mokorrei eraginka jarraitu bainuen, gehiago nahi nuela jakin zezan; haren atzamarra sentitu nuen barruan azterka, zuloa handitu nahirik-edo, eta gero zakilburua sartu zidan. Horrek min eman zidan, baina hain zen handia nire korritzeko gogoa, neuk egin nuen indar tramankulu hura osorik sar zedin. Poliki-poliki, zakil osoa hondoratu zen nire ipurmasailen artean. Oinaze zorrotza sentitu nuen, baina minez bezainbat atseginez garrasi eragin zidan berotasun handia etorri zitzaidan bat-batean.

Jaunak gerritik heldu eta, bultzada indartsu batez, guztiz erantsi zidan; gero, mantso-mantso mugitzen hasi zen. Haren eskua klitorisera zuzendu zen eta atximurka hasi zitzaion, gero eta azkarrago. Bere kirtenak uzkia zulatzen zidan bitartean, orgasmo bortiz bat etorri zitzaidan, barrunbeak uzkurtzerainokoa, baina hark jo eta jo jarraitzen zuen, gero eta bizkorrago..."



Pilar Sancristobal; Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak.

17/07/2008

ilargia

ilargiaren alde ezkutua ezagutu nahi nuke zure gorputzaren lurraldean
inoiz ikusi ez ditudan itzalak muxukatu
eta nire ezpainak zure titiburuen orbitan jarri, bueltaka,
eta ilargiaren alde ezkutuan galdu betiko
zure zulo beltzek erakarrita
zure itzalek liluratuta
inoiz ikusi ez ditudan itzaletan babestuta...

16/07/2008

arrosen bidea

...eta arrosa gorriek erakutsiko dizute bidea. Niganaino eramaten duen bidea. Arrosak jasoko dituzu zure esku leunekin, jaso, hartu, usaindu eta laztandu, nire arrosa handitua aurkituko duzun arte. Eta arrosa hori ere jaso, hartu, usaindu eta laztanduko duzu, zure eskuekin, zure ahoarekin, eta handik igoko zara, nire sabela zeharkatuz, eta titiburuak miazkatuko dizkidazu, eta zure titiburuekin laztanduko dizkidazu, eta lepoan hozka egingo didazu, eta nire arrosa zurean sartuko duzu, eta nire gainean jarrita arrosen usaina zabalduko dugu larrua jotzen dugun bitartean, piztiak bezala...

15/07/2008

udako gauetan...

Udako gauetan, bero egiten duenean, leihoa irekitzen dut eta prozesu bera errepikatzen dut.
Arropa eranzten dut astiro-astiro eta imajinatzen dut aurreko leihoetan egon daitezkeen ikusleen artean zu egon zaitezkeela. Eta galtzontzilo kentzean guztiz handiturik daukat zakila.
Masajeak emateko erabiltzen den olioaren potea hartzen dut eta leiho parean jarrita, nire azalaren gainean zabaltzen hasten naiz. Bularrean eta besoetan hasieran. Gero tanten ibilbidea jarraituz sabelaldera ailegatzen naiz eta horrela hankarteraino. Zakila olioz betetzen dut, barrabilak, ipurdia... Ezkerreko eskua atzerantz joaten zait eta olioa aprobetxatuz hatz-erakuslea nire ipurzuloan hasten da jolasten, eskuineko eskuak nire zakila astintzen duen bitartean. Atzeko hatza gero eta barruraino, aurreko eskua gero eta azkarrago, eta zu nire pentsamenduetan zaudela isuri egiten naiz, leiho aurrean...

14/07/2008

ohean

Ohean ematen ditugun biharamunak gustukoak ditut: izaren gaineko zure azala laztandu, zure tatuajeen paisaia ferekatu, atzean kokatuta zure ipurmasailen artean nire hankartea jarri eta nire eskuekin zure bularrak heldu, zure garondoan hozka egin eta gero gerokoak, ajea gure izerdian desagertu arte...


11/07/2008

Etzan

Arropa erantzi zidan eta ohean etzanarazi. Biluz-biluzik geratu nintzen. Eta nire aurrean, aulki batean eseri zen. Galtzaren botoia askatu eta kremailera jaitsi. Eta eskua tangaren azpian sartu zuen. Eta bere kobazulo goxoa laztantzen hasi zen. Orain zuk, agindu zidan. Nire hankartea hartu nuen eta bera masturbatu bitartean ni ere masturbatu nintzen. Bere eskuak markatzen zigun erritmoa jarraituz. "Ez dakizu nola jartzen nauen zu biluz-biluzik ikusteak eta ni jantzirik egoteak", esan zidan. Eta nire zukuarekin nire bularra busti nuen unean bere atzamarrak aluan hondoratzen zituela ikusi nuen, plazerezko oihuen artean...

10/07/2008

Larrua jo...

larrua jo egingo nuke
zure edertasunean
zure sentsualitatean
larrua jo egingo nuke
zure begiradan
zure azal biluzian
larrua jo egingo nuke
zurekin
mila eta bat gau
atseden hartu gabe
ekialdeko ipuin batean
bizi izango bagina bezala...

09/07/2008

Etxean elkartu ginen...

Etxean elkartu ginen. Ardo trago batzuk hartu ondoren sofan eseri ginen eta etxea girotzeko Louis Amstrongen tronpeta-musika goxoa ozen-ozen jarri nuen. Kafeari txupito bat patxaran jarraitu eta ohartu nintzenerako bere eskua nire kremailera gainean zegoen.

Kremailera ireki zidan eta nire zakila kanpoan geratu zen, gogor-gogorra. Sofatik altxatu zen eta nire zakiletik hartuta oheraino eraman ninduen.

Nire aurrean arropa eranzten hasi zen. Lehen, jeansak jaitsi zituen, tanga fina begibistan utziz. Gero kamiseta eta bularretakoa erantzi zuen. Soilik tanga jantzita geratu zen.

Orduan, lau hankatan jarri zen ohearen gainean eta nik tanga kentzeko agindu zidan. Bere ipurmasail borobil ederrak aurrean nituela arropa erantzi nuen nik. Gero berarengana hurbildu eta bere tangarekin jolasten hasi nintzen, bere ipurmasailak laztantzen nituen bitartean. Tanga jaitsi nion astiro-astiro nire mihiak ipurmasailak miazkatzen zuen bitartean eta nire eskuek bere titiak laztantzen zituzten bitartean. Jolas berri bat nuela esan nion eta berarekin probatu nahi nuela. Beraz, dildo txiki bat atera nuen. Atzeko zulotik jolasteko erabiltzen diren horietako jolas bat, hain zuzen ere. Lubrikantea hartu eta nire atzamarra sartu nion atzetik. Horrela jolastu genuen minutu batzuk, gehiago eskatu zidan arte.

Orduan dildoa hartu eta poliki-poliki, berak markatzen zidan erritmoan, bere ipurtzuloan sartzen hasi nintzen. Bere eskuek gero eta gehiago zabaltzen zituzten ipurmasailek eta bere burua almohadan paratuta zuela, horrela jarraitzeko erregutzen zidan. Nik presarik ez nuen eta horrela jolastu nahi nuen, nire zakila gero eta handiago egiten zen bitartean. Dildoa barrurantz sartzen nion poliki. Eta zentimetro batzuk aurrera egin eta berriro ateratzen nuen, berriro sartzen jarraitzeko. Berea ahotsak disfrutatzen ari zela esaten zidan. Eta halako batean dildo osoa bere ipurtzuloaren barruraino ailegatu zen. Bere eskuek almohada hartu zuten gogor eta ea festan ez nuen parte hartu behar galdetu zidan.

Minutu pare bat zer egin ahal nuen pentsatu ondoren, laster, erabaki bat hartu nuen. Eta dildoa barruan zuela, beste zuloan, bere alutxoan sartu nion zakila. Nire eskuek bere titiak heltzen zituzten eta bera zen atzera-arrera egiten zuena. Aurreko ikuskizunak asko berotu ninduen eta postura horretan larrua jotzen ez nuen luzaro iraun. Hala eta guztiz ere, korritu egin zela aitortu zidan.

Ohean botata jarraitu genuen laurden bat-edo . Beste bat egiteko kapaza zara? Galdetu zidan. Nik ezetz erantzun nion, baina berak zerbait bururatzen zitzaiola esan zidan. Orduan ni lau hankatan jarri ninduen (bera lehen zegoen modu berean) eta dildoa hartuta, lubrikantea bota ondoren nik egindako jolasak errepikatu zuen nire ipurtzuloan. Dildoa nire barruan nola sartzen zen sentitu eta handik gutxira gogor-gogorra neukan berriro nire hankartea. Dildoa atera zidan ipurtzulotik eta aulki batean jarri zuen.

Aulkiraino eraman ninduen eta bere eskuen laguntzarekin dildoaren gainean esertzera behartu ninduen astiro-astiro. Aulkian esertzen nintzen bitartean sartzen zen dildoa nire ipurtzuloan. Eta horrela geratu nintzen, aulkian eserita, dildoa nire barruan nuela. Orduan, aurrez aurre eseri zen nire gainean. Nire zakil handitua hartu eta bere alutxoan sartu zuen, nire izterren gainean esertzen zen bitartean. Bere alutxoaren hondoraino sartu zuen nire zakila eta ni ezin goxoago nengoen. Mugimendu zirkularrak egiten zituen bere gerriarekin eta mugimendu horiek egitean, bere gerria eta bere aluaren goxotasuna nabaritzeaz gain, dildoa nabaritzen nuen nire atzeko partean. Bere titiburuak ere jaten hasi nintzen.

Orduan gogoratu nintzen beste dildo bat nuela. Pack bat zela. Eskua luzatu nuen mesanotxeraino eta bigarren dildoa atera ondoren bere ipurtzuloan sartu nion kontu handiz. Eta horrela, tarte bat jolastu ondoren korritu egin ginen biok…

08/07/2008

festa

zuria, gorria eta barrutik... beltza! Horrela jarraitzen dut irudikatzen gure topaketa, bion artean asmatuko genukeen sexu festa, konpartituko genituzkeen fantasiak, (soilik zurekin konpartitu ditudanak), eta larrua jo egingo genuke, gaua egun bihurtu arte...

07/07/2008

Janferminetan...

Iruñeko festa nagusian murgildu ginen atzo. Eta arratsaldean agertu zinen. Bion begiradetan desira zegoela ohartu ginen berehala, baina nola utzi horrelako parranda eder bat? Ez, ez genuen abandonatu nahi. Zer egin orduan? Inguruetara begira eta harresietara joatea erabaki genuen. Eta hara ihes egin genuen biok. Harresien artean, lokuluxka egiten zuten beste bikote edota lagun kuadrillen artean etzan ginen. Eskua sartu nizun prakaren eta kuleroaren azpian. Zure hezetasuna nire eskuan zabaldu bitartean. Gero zuk praka jaitsi zenidan, belaunetaraino. Eta ingurukoen harridurazko begiraden aurrean ahoan sartu zenuen nire hankartea. Hondoraino sartu ere. Hau poza! Oihukatu zigun ondoko mutil batek. Zuk zure burua altxatu, mutilari begiratu, irri egin eta berriro nire zakila irentsi. Zure aho barruan isuri nintzen arte.
Eta gero, parrandan jarraitu genuen... Ea hauetako beste gauren batean elkartzen garen berriro!



01/07/2008

Esnatzeko ordua...

Beroa egiten du eta ohe gainean lokartzen zara, biluzik. Maindireek apenas estaltzen dute zure ipurdia, zure aldaka, zure gerria... Gelara sartu eta kontu handiz maindirea kendu dut, zu ohartu gabe. Eta zure lo goxoan egiten dituzun mugimenduak jarraitzen ditut. Buelta eman duzu eta hanka zabalik geratu zara, goizeko biluztasun ederra eskainiz. Zugana makurtu naiz eta nire mihia zure altxorraren gainean lanean hasi da. Orgasmo batekin esnatu zara. Esnagailu berria gustatu zaizulakoan nago...