20/07/2008

afternoon dream

Mozkor earra atzokoa! Alde Zaharreko tabernak erre ondoren nire urratsen arrastoa galdu nuen. Ez dakit, (edo hobeto esanda, ez nekien) nora joan nintzen, non agertu. Goizaren lehen eguzki izpiek esnatu naute. Ezagutzen ez dudan ohe handi batean esnatu naiz, edredoiaren gainean eta biluz-biluzik. Hormetara begiratu eta gela hau ez dudala ezagutzen pentsatu dut. Behintzat nire etxeko logela ez da! Apalategi batera zuzendu dut begirada eta han aurkitu zaitut. Zure argazkia ikustean orduan ulertu dut zure etxean nagoela. Bai, eta tupustean gaueko oroitzapen guztiak etorri zaizkit burura. Gu eta biok gauari, egunsentiari eta munduari barre eginez zure etxerako bidean. Baina etxean... zerbait egin genuen? Kakazaharra! Behingoz zure ohera etortzea lortu dudala eta nire burua zuriz dago. Guztiz zuriz. Orduan ireki da gelako atea eta goxo-goxo sartu zara logelara. Begiak margotu berriak dituzu, tanga beltz fina, media rejadunak, ligeroa... eta laranja zukua ekartzeaz gain esan duzun esaldiak oilo-ipurdia jarri dit; "atzo gauean egin ez genuena egiteko prest zaude orain?" Eta zure ezpainen mugimendua ikuste hutsarekin gogor-gogorra jarri zait kirtena. Nola ez naiz egongo ba!? Zukuak bitaminak galduko ditu baina gerorako utzi dut mesanotxe gainean, zu nire hankarte handitua astintzen hasi zaren unean. Eta eskerrak eman dizkiot gauari halako goiz bat ekartzeagatik...


Sem comentários: