27/07/2008

Arropa

Etorri zinen jaietan. Egun batzuk etxean igarotzera. Leku bat eskatu zenidan. Eta lotsaz ez nizun nire logela eskaini. Ondokoa baizik. Eta festak elkarrekin igaro genituen. Oso hurbil baina ez hurbilegi. Eta festak bukatutakoan zure herrira itzuli zinen. Gaur, lo egin zenuen gela garbitzera joan naiz. Eta oheko maindireetan zure azalaren usaina zegoela ohartu naiz. Eta bat-batean poltsa bat ikusi dut ohe ondoran. Zure arropa gordetzen zuen poltsa. Ez dakit ahaztuta utzi duzun edo propio. Baina poltsa ireki dut eta han bai zure usaina dagoela. Argi eta garbi. Eta zutaz pentsatzen hasi naiz. Zurekin egin nahi nuena eta egin ez genuena. Zuri esan nahi nizun guztia. Zurekin konpartitu nahi nituen desira guztiak, fantasia guztiak... Eta zure arropa usaindu bitartean zure tanga bat topatu dut poltsan. Eta ezin izan dut ebitatu. Hartu eta ikustean zure aldaken inguruan jantzita imajinatu dut. Nire hankartea gogor gogorra jarri da. Eta zuk lo egin zenuen maindireen gainean etzan naiz. Etzan eta biluztu ere. Eta zure tanga jantzi dut. Horrela, zure azaleko zati bat nireganatzea lortuko banu bezala. Eta zure jantziarik intimoena dela jakiteak izugarri berotu nau. Eta maindireek eskaintzen didaten zure usainak liluratu nau. Eta zure tanga jantzita masturbatu naiz.
Gero telefonoz deitu dizut: Aizu, poltsa bat utzi zenuen hemen, zure arroparekin, a ber noiz etortzen zaren bila...


Sem comentários: