31/10/2008

laguntasun arriskutsuak

Lagunak ginen aspalditik. Zure mutilarekin utzi zenuenean deitu zenidan. Eta afaltzen egon ginen. Zu benetan triste, ni benetan animatu nahian. Eta bakarrik lo egin nahi ez zenuen esan zenidan eta zure etxeraino lagundu zintudan. Eta zurekin lo egiteko eskatu zenidan eta zure etxera igo nintzen. Zure malkoak garratzak ziren. Benetakoak. Eta ni, lagundu nahian nengoen, baina desiraz hiltzen nintzen. Desiraz zugatik. Eta ohe bakarra zegoen zure etxean. Eta biok han lo egin behar genuen. Eta okerrena zen jakitea zu ere beste momentu batean desiratu ninduzula, baina orain, argi zegoen, momentua ez zela. Eta biluztu ginen aurrez aurre. Eta zu , nire aurrean, bularretakoan eta tangan ikustean ezin beroago jarri nintzen. Benetan esfortzu handia egin behar izan nuen erekzioa kontrolatzeko. Eta kontrolatu nuen, maindireen azpian sartu arte, behintzat. Ni berehala sartu nintzen ohean eta orduan libre utzi nion nire hankarteari. Eta handitu zen. Ez dakizu nola! Eta bitartean zu oraindik komunera joan zinen. Tangan. Eta ezin nuen ebitatu eta zure kurbak, zure ipurmasailak, zure hankak, desiraz begiratu nituen. Nik soilik lagundu nahi zintudan. Baina nire gorputzak desiraz kargaturik zegoen. Eta elkarrekin lo egin genuen, beste deus egin gabe. Eta nik, zure azala sentitu nuen. Eta ziur nago zu, mugitu zinenean, nire erekzioaz ohartu zinela. Irri txiki bat nabaritu zuen zure ezpainetan eta gutxienez negarrez ez zeunden eta horrek asko poztu ninduen. Zu lokartu zinen baina ni, lokartu ezinean nenbilen. Guztiz aztoraturik zure ondoan. Guztiz beroturik. Eta diskrezio osoz, zu lotan zeundenean, maindireen azpian sartu nuen burua eta zure kurbak eta zure ipurmasailen artean sartzen zen tanga behatuz masturbatu nintzen. Poliki, astiro, nire eskua ia ia mugitu gabe, zu molestatu gabe. Laguntasun eta desira artean dauden mugak errespetatu nahian. Eta soilik horrela baldin bada ere, beste gau bat egongo nintzateke zure ondoan...

30/10/2008

sentitu

Sentitzen duzu hezetasuna zure hankartearen gainean? Senitzen duzu laztantzen zaituen mihia?
Aluaren hasieratik klitoriraino bustitzen zaituena? Utzi eramaten, maitia, nire mihia da, eta zuretzat, zure plazerarentzat ari da lanean. Nire plazera zurea baita. Senti ezazu nire mihia. Har ezazu nire burua zure eskuekin eta gida nazazu zure gorputzan zehar...

29/10/2008

surprise...

Mutila sartu zen etxera eta neska biluzik topatu zuen egon gelan. Neskak eskua zuen bularren gainean. Pentsatu gabe, atea itxi bezain pronto, biluztu zen eta zutitu zitzaion zakila. Irri egin zuen neskak eta bere besoetarantz abiatu zen. Azalak elkartu ziren eta hozkirri eder bat nabaritu zuten. Musuka hasi ziren. Musuka leku guztietan. Musuka lepoan, bizkarrean, bularretan, aluan, zakilan, ipurtzuloan, sabelan, belarrietan... eta lurrean etzan ziren. Gainean jarri zen mutila, neskak hankak altxatu, belaunak makurtu eta mutilaren hankarteari utzi zion libre lekua. Hankarte handituak neskaren barruan egin zuen irrist. Aspaldi ez zutela koito normal horietako bat egiten. Eta horregatik, arrunta ez zelako, ederra iruditu zitzaien biei. Beti ederra baitzen elkarrekin larrua jotzea eta bestearen azala sentitzea, lurrean bazen ere...

28/10/2008

Mendeku goxoa

Kanpoan asteburu bat elkarrekin egoteko gonbidatu zintudan. Nora? Galdetu zenidan. Baina nik ez nizun ezer esan. Sorpresa zela, besterik ez. Interneten aurkitu nuen lekua. Hotel erotiko bat zen. Agian urrun, agian garestia, baina nire mendekua burutzeko leku aproposa zela bururatu zitzaizun eta, azken finean, ziur nengoen zuri ere gustatuko zitzaizula...
Bidaia gustura egin genuen. Eta kotxean ordu batzuk igaro ondoren, gasolindegi batean gelditu eta begiak estali behar nizkizula esan nizun. Harrituta begiratu zenidan. Ez zenuen espero, ezta? Esan nizun. Ba, bai, hara eramatea nahi baduzu begiak estali behar dizkizut. Baina non den hara? Ah! Ezin dizut ezer esan.
Begiak estali nizkizun eta berriro martxan jarri ginen. Hotela berezia zen. Guztiz diskretoa. Dena txartelekin ordaintzen zen eta ez ginen inorekin topo egiten.
Horrela, gelaraino begiak estalita iritsi zinen. Gelan, begietako zapia kendu gabe, musukatzen hasi ginen eta, poliki poliki zure arropa eranzten hasi nintzen. Guztiz larrugorritan geratu zinen arte. Eta ni oraindik jantzirik nengoen.
Zuk ezin zenuen gela ikusi. Soto baten itxura zeukan. Eta gelaren erdian, interneten irakurri nuen moduan, nire jolasa egiteko, nire mendekua burutzeko tramankulu berezi bat zegoen.
Haraino gidatu zintudan eta bizkarra makurtzeko eskatu nizun. Zuk obeditu eta gelaren erdian makurtu zinen bizkarra. Besoetatik heldu nizun eta, tramankuluan, lotu nizkizun eskuak. Soilik orduan kendu nizun begietako zapia. Baina une horretarako ezin zinen mugitu. Inolaz ere.
Ni, zure atzean jarri nintzen. Zuk ezin zenuen ikusi han atzean egiten nuena eta hori gustatzen zitzaizula ongi nekien...
Zu konturatu gabe biluztu nintzen ni ere eta zure bizkarrera eraman nuen nire mihia. Lepoan hasi nintzen eta hortik behera, listuaz busti nuen zure bizkarezurrak markatzen zitzaidan ibilbidea.
Morbo izugarria ematen zidan zu horrela ikustea. Eta horrela zure ipurdiraino iritsi zen nire mihia. Ipurmasailen artean hondoratu nuen eta zure aluan sartu. Heze zegoela konprobatu nuen. Guztiz. Eta mihiarekin barrura eta kanpora egiten egon nintzen tarte batez, zure plazerezko oihuak entzun bitartean.
Handik berriro gora, eta zure ipurtzuloa laztantzen hasi zen nire mihia... Eta han jarraitu nuen, ez dakit zenbat denbora, zure "ezdakitzenbatorgasmo" nabaritu arte.
Orduan altxatu nintzen eta zure atzean zutik jarri nintzen. Aldakatik hartu zintudan eta zakila barruraino sartu nizun. Egia esan, nire zakilak irrits egin zuen zure alu bustian, zure alu hezean. Eta zure atzean, zure aldakari helduta bultzatu nuen eta sartu nizun zakila, korritu nintzen arte...
Soilik orduan askatu nizkizun eskuak. Altxatu zinen, buelta eman zenuen, nire ezpainak musukatu eta esan zenidan:
- lotu nazazu berriro eta egidazu mila aldiz!

27/10/2008

lotan...

Benetan nekatuta nengoela lotan geratu nintzen ohe gainean. Biluzik. Eta guztiz ahaztuta neukan zuk etxeko giltza zenuela. Esnatu nintzenean arraroa zen. Lotuta bezala sentitzen nituen eskuak eta ez nuen deus ere ikusten. Jakina, oraindik erdi lotan nengoen eta zer gertatzen ari zen ez nintzen konturatzen. Zure ahotsa entzun nuen arte...
Begiak estalita neuzkan eta eskuak sorbaldan lotuta. Zuk irri egiten zenuen hor nonbait, nire ondoan, nire biluztasunari so. Ohetik altxatu eta mugitzen saiatu nintzen, baina justu-justu zutik jartzea lortu nuen. Horma baten kontra bermatu nintzen. Guztiz deskolokaturik negoen. Eta orduan sentitu nuen zure mihiaren goxotasuna nire zakila zeharkatuz.
Esku batekin laztandu zenizkidan barrabilak. Bestea zakilaren inguruan jarri zenuen, zure mihiaren mugimenduei lagundu nahian. Eta mihiarekin nire zakila zure listuaz bete ondoren, ahoaren hondoraino sartu zenuen. Aitortu behar dizut jolasak erabat berotu ninduela. Horregatik gelditzeko eskatu nizun, bestela berehala korrituko bainintzen. Baina zuk kasurik ez. Gustatzen zitzaizun nik zure eskuetan eta, batez ere, zure ahoan edukitzea. Nahi zenuen guztia egiteko. Eta ongi zenekien zer egin nahi zenuen. Zure eskuak kendu zenituen. Suposatu nuen bizkarrara eramango zenituela. Eta soilik ahoa utzi zenuen nire zakilaren gainean. Eta nire zakil osoa zure aho barruan zegoela ohartu nintzen. Eta zu ez zinen mugitu, ez zenuen ahoa mugitu, soilik mihia. Eta nik plazerez oihukatzen nuen... zure ahoan korritu nintzen arte...
Eta korritu bezain laster nire mendekua hasi nintzen pentsatzen...


26/10/2008

Tiraderako argazkia

Nirea ez den gela bateko tiraderan aurkitutako argazki bat dira. Ez dakit zer garaiko mutil bat eta bi neska. Ezin imajinatu urtea. Ezin imajinatu egoera. Baina hirukote ederra osatzen zutela ikus daiteke. Sexuaz, laztanez, bizitzaz... goxatzen zutela.
Goxa dezagun tiradera batean aurkitutako argazki zahar eder bat izan aurretik...