09/10/2012

Bidali didazun kantarekin dantza berezi bat irudikatu dut,
zure gorputz biluzian ene mihi soltearekin dantzatu beharreko kanta, hain zuzen ere...

Kanta jarri eta zure gorputza mugitu bitartean biluztu zaitut
astiro, musikaren erritmoa jarraituz, zure gorputza behatuz

Guztiz biluzik geratu zarenean ohean etzanarazi zaitut
eta ni hasi naiz biluzten, zure aurrean

Biok biluzik gaudela, dantzari ekin diot mingainarekin
zure oinetan hasi belaunetaraino, belaunetatik izterretaraino,
plazeraren mugaraino,

handik salto egin eta zure belarrietan paratu,
zure ezpainak busti, musikatu,
zure lepoari erritmoa jarri,

eta jaitsi, jaitsi zure titiburuetaraino
eta titiburuak listuaz inguratu
eta mihiaz erasotu, jan, dastatu, dantzatu,

sabela, zilborra, gerriak
ibilbidean topatu ditut,
izterretaraino berriro salto egin
eta handik, poliki poliki igotzen hasi
zure alutxoraino
eta aluaren inguruan dantzatu,
mihi soltearekin
eta zu erotu,
inguruan ibili baina ez sartu
eta erotu
eta azkenik sartzeko erregutu didazu,
eta oraindik itxaron behar izan duzu,
baina gero bai, gero dantza eraman dut
mihiaz zure alutxoaren barruraino,
eta kanta behin eta berriro entzun dugu
eta minutu luzeak eman ditut zure barruan,
mihia mugitzen utzi gabe,
zure alua dastatuz,
gaur nire plazera zurea baita,
gaur nire plazera zurea baita...