17/08/2008

maite dut

maite dut zure arropa,
maite dut zure tanga beltza,
zure elastiko estua
maite dut zure ligeroa,
zure mediak,
maite dut berotzen nauen arropa
zuk eramaten duzulako...




14/08/2008

Bero

Eguraldia okertu den arren zure ikuspenak berotzen nau, zuk berotzen nauzu eta gauero lo aurretiko une horietan zure gorputza nire gainean dagoela irudikatzen dut eta bero sentitzen naiz, ezin beroago, eta ebitatu ezin ditudan mugimenduak egiten hasten naiz eta zure irudiaz bustitzen dut nire zilborra...


12/08/2008

Arearen gainean

Egunero pasatzen zara nire aurretik, nire gorputza eguzkitan dagoen unean, goizeko lehen orduan. Lehen egunean zure begiradan jarri nuen arreta, niri begira baitzeunden. Bigarren egunean bikinia aldatu zenuen eta beste bat estuagoa eta txikiagoa zeneraman. Nitaz hurbilago pasa zinen. Zerbait zeneraman eskuetan, erloju bat-edo. Eta arearen gainean erortzen utzi zenuen, nire aurrean. Niri bizkarra emanez erlojua hartzeko makurtu zinen, eta irudi ezin erotikoago horrekin altxarazi zenidan zakila. Zu altxatu zinenean, begiratu zenidan eta nire bainu-jantziak ezkutatu ezin zuen hankarte handitua ikusi zenuen. Barre egin zenuen eta joan zinen. Nik zure gorputz ederraren ikuspena jarraitu nuen eta zure irribarrea nire hankarteari lotua imajinatu nuen. Oraindik eta gogorrago jarri nintzen. Hurrengo goizean elkar ikusteko eta irribarre bat baino gehiago elkar konpartitzeko esperantzarekin...