30/09/2007



Bazenekien nire kontakizun erotikoetan behin baino gehiagoetan tangak aipatzen nituela. Bazenekien eta, horregatik, nire bide erdian agertu zinen tangaz jantzirik. Nire kontakizun baten protagonista izan nahiko bazenu bezala. Nik, prakak jaitsi nizkizun eta, zure hari-tangaren azpian atzamarrak sartuz, nire kontakizun baten protagonista bihurtu zintudan.

29/09/2007


lotu zenizkidan eskuak
eta ohean geratu nintzen
etzanda, mugitu ezinik
eta jo zenidan larrua
eta amodioa egin zenidan
eta zamalkatu zenuen
nire gainean,
nire zakilaren gainean
behin eta berriro
nire buztana hustu arte.

28/09/2007

zure gorputzaren hondartzan igeri egin nahiko nuke beti, olatuen aparraren gainean agertzen den periskopioa izan nahi nuke, zure bikiniak utzi dituen muga zuriak zelatatzen dituen zelataria izan, goizero zure kostaldera hurbildu eta, olatuen gainean, zure irla bustiaz gozatu...

26/09/2007

begirada hiltzaileak...

begiradarekin zeharkatu zenuen
nire bihotza
zure biribiltasunekin zeharkatu zenidan
hankatartekoa
orain amets egiten dut zurekin
gauero
nire ohetik altxatzen zineneko
irudia erretinan dut gorderik
betiko
zure bizkarraren irudia
zure gibelaldearena
eta, alde egin aurretik,
begirada hiltzaile bezain eder hura...

24/09/2007

txokolate ezpainen artean


Zure ezpainak ditut gustuko,
zure aho irekia
txokolatea jaten duzunean,
irensten duzunean
zure ezpainen gorria
dut gustukoa
zure azkazalen gorria
zure mihia
nire txokolatearen gainean
zure aho irekia...

Ez egin negarrik, ez egin otoitzik
zure gorputz osoak egin dezan
amodioa;
erakutsidazu
dakizun guztia
eskainidazu
zure katuki-gibelaldea;
piztiak izango bagina bezala
amodioa egin nahi baitizut


23/09/2007

aurrez aurre




Arnasari ezin eutsi
ikusten zaitudanean,
nire biluztasuna
eskaintzen dizut
eta zure lentzeria da
altxorrak ezkutatzen dituen irla.
Eskuan daramana
ez da inoiz nirea izan
baizik eta zurea;
har ezazu
eta egin ezazu nahi duzuna

22/09/2007

iradokizuna...

ez, azpian ez daramat deus, esan zenidan. Eta bazenekien horrek zer suposatzen zuen niretzat. Ikustea baino gehiago, imajinatzea jartzen ninduen txoratuta. Eta jaka ireki zenuen eta bularrek markatzen duten lurraldea kausitu nuen. Zure bularren argazki bat egin nuen eta zure zilborrera jaitsi nintzen. Zure kremailera izateko prest nauzu, eta badakizu... nola gustatzen zaizun nirekin jolastea! Eta nola gustatzen zaidan niri! Irekizazu pixka bat gehiago...

21/09/2007

hezetasunak maitatzen...

Zure hezetasunak maite ditut oraindik. Hezetasunak estaltzen duen kuleroa ere bai. Eta gustukoa dut hezetasunaren zaporea zure azalaren gainean. Eta gustukoa dut zure azala. Eta kuleroa. Eta, batez ere, kuleroak ezkutatzen duena. Eta maite ditut zure eskuak gora tiraka. Eta badakizu nola jartzen naizen. Zilborra jango nizuke. Baita beste zerbait ere. Zure hezetasunak maitatzen emango nuke bizitza oso bat. Igo kuleroa. Nik jaitsiko dizut eta.





Maite nuen zure gorputza nire maindireen artean. Maite nuen zure eskua jolasten ikustea. Maite zintudan gauero amodioa egiten genuenean, gure modura... eta orain nostalgiak eramaten nau zuregana. Faltan botatzen zaitut. Faltan botatzen ditut gau horiek guztiak, zure irribarre guztiak, zure titiburuak nire ahoan, zure eskua zure plazeraren epizentroan, zure erotismoaren fotogramak nire erretinan...

20/09/2007

gorputzaren ildaxketan



Maite nuen gauzarik ederrenetariko bat hori zen: bere atzean kokatuta nire hankatarteko handitua bere ipurdiak egiten zuen ildaxken barnean sentitzea. Titiak laztantzen nizkion eta garondoa musukatzen nion, nire zakila barrunbe goxo horretan igurzten nuen bitartean. Berak, ipurdia mugitzen zuen eta erritmoa azkartzen zuen nire arnasarekin batera. Eta hor, atzetik sartzeko irrikitan nengoen ni. Baina goxo nengoen eta ez nintzen sartzen, irristatzen nintzen ildaxka horretan, goxotasun guztia isuri arte...

18/09/2007

bihotza sentsualaren tangoa...

Tabernan tango bat dantzatzera gonbidatu ninduen. "Ez dakit tangoak dantzatzen" esan nion nik. "Tangoa bihotzarekin dantzatzen da" erantzun zidan berak. "Erakutsiko didazu?" Tangoa erakutsi zidan tabernan. Beste zerbait etxean. Komunetik atera nintzenean bere bihurguneen bihotzarekin topatu nintzen eta han bertan urtu nintzen. Tangoaren sentsulitatea azalean idatzita zeraman. Eta nik, sentsualitate horren gainean dantza egin nuen... gau osoan.

16/09/2007

Sarritan, gure desirak soka batetik esekita ikusten ditugu. Eta ohartzen gara funanbulista baten haria bezain finak direla. Ohartzen gara gure desirak desira hezeak direla. Eta maitemintzen gara aurreko etxeko neska eder horren ipurmasailak estaliko ez dituen tangaz, gure desiren sinbolorik perfektuena delako...

13/09/2007

sabel dantza gorriz

Gorriz argitzen zituen nire gauak. Lanpara txiki horren azpian gustukoa nuen bere azalaren biluztasuna, bere irribarrearen lizunkeria, bere tanga zuriak ezkutatzen zuena. Eta orduak ematen genituen horrela, azalak konpartituz, zeharkatuz, behatuz... tanga kendu gabe, galtzontziloak jaitsi gabe... eta eskua eramaten nuen bere jantzi intimoraino eta behetik eskua sartzea saiatzen nintzen, baina ez ninduen uzten, eta irri egiten zuen, eta gainean nabaritzen nuen hezetasuna, eta gero eta tenteago nengoen ni, eta eskua sartzen zidan galtzontziloaren azpitik, irri maltzurra ezpainetan zuela, eta nik uzten nuen... eta argi gorri horren azpian erretzen genituen gauak gogoan ditut oraindik. Eta faltan botatzen dut eskaintzen zidan sabel dantza eder hura, irribarre hura, esku hura, azal hura...
Lanpara gorri bat erosi berri dudala aitortu beharra daukat. Eta pizten dudan bakoitzean pizten ditut berarekiko desirak...

12/09/2007



Mirandaren hitzak gorde nituen desiren antzokiko kamerinoetan. Ispiluan ikusten ditudan irudiak dira. Ezpain haragitsuak, forma borobilak, bihurgune arriskutsuak, lentzeria beltzaren dotorezia...

eta imajinatzen dut: mediak astiro astiro nire aurrean kentzen dituela, titiburuak nire ezpainen gainean kokatzen dituela, hitz obszenoak belarrira xuxurlatzen dizkidala, bere atzamarrek nire ipurdia zeharkatzen dutela, ligeroa kendu gabe kuleroak kentzen dizkiodala eta nire desioen epizentroan mihia murgiltzen dudala...

Miranda, pantailaren kartzelatik ihes egingo duen emakumea dela amets egiten dut, gurekin irri egingo duen emakumea dela, lentzeria gorputzaren beste atal bat dela erakutsiko digun streeper dela, gure desiren antzokian larrua jotzen irakatsiko digun emakumea dela...

Desirak infinituak dira...

11/09/2007


Handiegia egiten zitzaidan ohea. Egiten zizkidan jokuak gogoratzen nituen. Nola lotzen ninduen ohean, nola musukatzen zuen nire maskulinitaea, nola sartzen zidan atzarramarra atzetik. Eta bere ipurdi borobila imajinatzen nuen. Kulero gorriekin begiak nola estaltzen zizkidan gogoratzen nuen. Bere ahoaren sakontasunaz oroitu nintzen. Bere eztiaren zaporeaz... eta gogortu nintzen. Eta ezin nuen lorik hartzen. Eta nire eskua lanean jarri nintzen. Eta zelai horretara eraman ninduen gauaz oroitu nintzen. Eta, beste bikoteen alboan geundelarik, bere ahoa nire maskulinitatearen gainean sentitzen nuen. Eta morbo ematen zidan alboko bikoteak inbidiaz guri begira zegoela jakiteak. Eta nik ere begiratzen nien. Berak ere, begiratzen zien. Eta begiratzen zidan. Irri egiten zuen. Gelditu gabe jaten zidan. Eta oroitzapen horiekin buelta ematen dut ohean. Eta estropezu egiten dut gogor dagoen zerbaitekin. Baina mina ez dit egiten. Maindireak haren azala direla imajinatzen dut. Eta igurtzi egiten dut. Eta lehertzen naiz oroitzapenen gainean. Bere gainean. Gau horretan bere ahoan egin nuen bezala. Eta bizitza maite dut...

10/09/2007

Piano-jotzailea

Musika maite zuela esaten zuen. Piano-jolea deitzen zioten herrian. Bizimodu eratsua eramaten zuen. Baina, eramaten zituen soinekoen azpian bihurgune arriskutsuak marrazten ziren. Arriskutsuegiak. Etxera gonbidatu ninduenean ezin izan nuen ezetz esan. Beldurra neukan baina guztiz erakartzen ninduen zerbait bazeukan. Etxeko egon gelara eraman ninduen. Piano handi bat zegoen bertan. Ba dakizu jotzen? Galdetu zidan. Bai, baina aspaldi ez dudala jo. Irri egin zuen. Jo! Esan zidan pianoa seinalatuz. Eta pianoaren aurrean eseri nintzen. Zer nahi duzu jotzea? Galdetu nion. Edozein gauza, erantzun zidan. Gogoratzen nuen Emil Gilels, piano-jole sobietarraren konposizio bat jotzen hasi nintzen. Teklen gainean atzamarrak mugitzen hasi nintzenean, nirea urrean belaunikatu zen. Kremailera jaitsi zidan eta, klarinetea joko balu bezala, nire hankatartea xurgatzen hasi zen. Notak gero eta agudoak ziren. Klarinetea gero eta hobeki jotzen zuen. Jotzea gustukoa dut, esan zidan, larrua jotzea. Atzamarren mugimendua gelditu nuen eta klarinetearen notak ere gelditu ziren. Segi, eskatu zidan. Eta nik, jarraitu nuen. Piano-jolea zergatik izendatzen zuten ulertu nuen orduan. Soilik pianoaren musikarekin berotzen zelako. Musikak inbaditu zuen gela osoa. Soinekoa do sostenituarekin batera erantzi zuen eta soilik tanga fin bat estaltzen zuen haren intimitatea. Notak bemoletara hurbiltzen zirelarik tanga kendu zuen eta ipurdia nire hankatartearen gainean jarri zuen. Biok, horrela eserita, imajinatu daitekeen konposiziorik ederrena jo egin genuen...



ezpaineratuko nizukeen kolorea

Gaueko ordu txikietan, taberna horretan interesatzen zitzaidan bakarra haren ezpainak ziren. (Eta ezpain horiek ezkutatzen zuten grina). Nireak, nire ezpainak, botilatik altxatu nahi nituen eta haren ezpainetara hurbildu. Tabernako iluntasunean ikusten nuen bakarra ezpain haragitsu horiek ziren. Eta musukatu nahi nituen. Busti nahi nituen. Ferekatu nahi nituen. Eta ezpain horiek nire gorputz osoan sentitu nahi nituen. Maitatu nahi nituen. Goxatu nahi nituen. Barraren gainean abandonatu nuen botila eta harengana hurbildu nintzen. Badakizu zein den ezpaineratuko nizukeen kolorea? Galdetu nion. Zein? Esan zidan berak, harrituta. Morea, erantzun nion nik. Musu luze eta basati batean murgildu ginen biok etxerantz alde egin aurretik...