23/12/2013

Aspaldiko partez

Aspaldiko partez hitzordua egin dugu Alde Zaharrean. "Bikoterik gabeko hitzordua", gogorarazi didazun moduan. Zure begiradak oraindik hunkitzen nau. Zure ezpainek oraindik berotu. Zure gorputzak hozkirriak eragin. Afari goxoaren ondoren tragoak iritsi dira. Eta tragoen ondoren, jakina, ohe bat bilatzeko premia. "Gure pentsioa" proposatu dizut. Eta hara abiatu gara. Logela hartu eta igogailuan sartu gara muxuka, eskuak edonon ditugula. Logelara iritsi eta bero bero gaude biok. "Lehertzear nago jadanik" aitortu dizut zure gorputz biluzia ikusi bezain pronto. "Zer nahi duzu egitea?" galdetu dizut. Zu biluzik zaude, mediak izan ezik, ohe ertzean eserita. Hankak zabaldu dituzu eta eskatu: - Jan nazazu, mantso, xuabe, goxo... paradisura eraman arte. Eta zure hankartean geratu naiz, presarik gabe, muxukatzen, jolasten, jaten... Denbora gelditu da zure izterren artean eta paradisura eraman zaitut eta zuk bizitzaren elixirra oparitu. Gero eskatu didazu: - Barruan sentitu nahi zaitut, baina oraindik ez. Orain ikusi nahi dut nola masturbatzen zaren nire gainean. Eta gero bai, hustuta zaudenean utziko zaitut nire barrura sartzen, nahi duzun tokitik, baina orain, orain masturbatu zaitez niretzat! Eta ni, zure aurrean zutik, zakila astintzen hasi naiz, zure begietara begira, geroxeago goxatuko duguna imajinatuz, zure gorputz biluzi ederra behatuz, zure elixirra oraindik nire ahoan dastatuz. Eta horrela korritu naiz, zure medien gainean, zuretzat...

02/08/2013

Udako proposamenak

-Gaur, sorpresa nire esku- esan zidan Lorek. Ez berak ez nik ezagutzen ez genuen herri bateko festetan egin genuen hitzordua. Ni iritsi nintzenerako Lore bertan zegoen, jatetxe txiki baina polit batean mahaia hartuta. Ardo beltz goxoa dastatzen ari ginela bota zidan proposamena: -Logela bat hartu dut hemengo motel batean... -Mmmmm- esan nion- eta zer egiteko gogoa daukazu? -Beste mutil batekin ligatzea... -Hirukotea berriro? -Ez, ez da hori. Gaur nik ligatu nahi dut, mutil hori motelera eraman eta berarekin larrua jo. -Joe... Eta nik? Zer pintatzen dut orduan nik? -Zu motelean egonen zara aldez aurretik, ezkutaturik, eta gure txortaldia, zuzenean jarraituko duzu... -Ufffffffffffa! Orain bai, orain ulertu dut zure jolasa... -Eta? Gustatuko litzaizuke? -Jakina! Pentsatze hutsarekin gogortu zait zakila... Baina... ligatzen ez baduzu? -Jejej... ligatuko dut, horretan lasai egon, baina bestela, zu izanen zaitut armairu batean sartuta eta larrua jo eginen dizut behin eta berriro... -B plana ez dago gaizki orduan... Dena den, armairuan ez naiz egonen nahiko deseroso? -Lasai. Lehen egon naiz logelak ikusten eta armairu handiena zuena hartu dut. Aulki bat jarri dizut barruan. Eta konprobatu dut armairu barrutik nahiko ongi ikusten dela gela osoa... Film zikin eder horietako bat soil soilik zuretzat... ez dago gaizki, ezta? -Ez, ez dago batere gaizki, egia esateko... Eta gainera, inoiz ez dut halakorik egin... gogotsu nago. -Orduan- esan zidan- ligatzen lagunduko didazu? -Nola laguntzen ahal zaitut? -Begira, adats luzea duen mutil batekin ligatu nahi dut gaur eta, posible bada, ezpain haragitsuak izan behar ditu... -Eta hori? Zergatik? -Atzetik ematen didatenean mutilaren ilea nire bizkarreko azalaren gainean sentitzeak erotzen nau... eta ezpain haragitsuena ez du azalpen handirik behar, ezta? -Ez, argi dago. Ba tira, saiatuko gara bilatzen... Patxarana hartuta, guztiz beroturik atera ginen kalera. Lore ezin ederrago zegoen, tirantedun soineko gorri motz-motz batekin, eskoteduna, gerrarako prest. Oraindik ezagutzen ez genuen mutilarekin inbidia eta guztiz hasi nintzen sentitzen. Baina nire ezkutalekutik Lore akzioan ikusteko irrikitan nengoen. Bigarren tabernan sartu ginen, kopak hartu eta orduan esan nion: -Hara! Hor dago txima luzeak dituen mutil bat... Eta ezpainak... ez ditut ongi ikusten baina esanen nuke haragitsuak direla... -Egia da!-esan zuen Lorek- eta nahiko ongi dago, gainera. -Kudrillakoekin omen dago baina, begira, orain ari da eskatzen. -Hurbilduko naiz... Lorek txiskero bat poltsotik atera eta mutilarengana hurbildu zen. Urrundik sua eskaini ziola iruditu zitzaidan. Mutilak ezetz esan zion buruaz. Suposatu nuen ez zuela erreko. Lorek ezta, baina ligatzeko estrategia ona zen hura. Irri egin zuten biek. Mutilak kuadrillako beste bati esan omen zion poteak hartzeko eta Lorerekin dantzan hasi zen. Gero, niregana ere hurbildu ziren eta ni ere haien ondoan egon nintzen dantzatzen. Bat-batean ohartu nintzen Loreren ezpainak mutilaren ezpain haragitsuen bila ari zirela. Mutilen ezpainak, gero, Loreren lepoan iltzatu ziren, eskuak soinekoaren azpitik sartu bitartean, Loreren ipurmasailen bila. Erekzio ederra nabaritzen zitzaion galtzen azpian. Erekzio ederra nabaritzen zitzaidan niri ere galtzen azpian. Loreri keinu bat egin eta tabernatik alde egin nuen. Zuzenean motelera joan nintzen. Handik tarte batera, aldez aurretik adostu bezala, mezu bat bidali zidan Lorek, motelera etortzen ari zirela. Armairuan sartu nintzen ni, ikuskizunaz, nire film pribatuaz goxatzeko prest. Logelara arras beroturik iritsi ziren Lore eta Aitor (horrela zuen izena). Lorek zakilatik hartuta zekarren mutila. Dirudienez, gelatik kanpo jaitsi zion kremailera eta galtzontziloa, zakila airera aterarazi eta handik hartu zuen logelara sartzeko. Mutila aluzinaturik zegoen, zalantzarik gabe, halako neska katxarrokin ligatu izanaz eta, gainera, motel batean agertu izanaz. Gela barruan aurrez aurre geratu ziren, Lorek gerriraino soinekoa igo eta tanga erantsi zuen. -Ez bazaizu inporta- esan zion Aitorri- armairuan gordeko dut, desordena ez baitut gustuko. Oiloipurdia jarri zitzaidan. Argi zegoen Lore nirekin ere jolasteko irrikitan zegoela. Armairura hurbildu eta zirrikitutik tanga bota zidan. Eskuekin hartu nuen eta sexuaren usaina berehala nabaritu. Nire zakila lehertzear zegoen, beraz, galtza eta galtzontziloa belaunetaraino jaitsi nituen, espektakulua ikusi bitartean nire zakil gogortuari laztan batzuk emateko asmoz. L Ohe ertzean eseri zen Lore, hankak zabaldu eta mutilari hurbiltzeko keinua egin zion. Aitor belauniko jarri eta alutxo heze hura jaten hasi zen. -Ni horrela korritu arte- esan zion neskak- ezin duzu burua altxatu. Geroxeago etorriko da zure txanda, orain zure ezpain haragitsu horiek nire beheko ezpainetan dastatu nahi ditut... Eta Aitorren burua Loreren alutxoan murgilduta zegoen bitartean, Lorek niregana luzatzen zuen begirada. Intziriek argi utzi zuten korritua zela. Orduan Aitorri altxatzeko esan zion eta mutilari arropa eransten hasi zen. Arropa erantsi bitartean, ahoarekin Aitorren zakilarekin egon zen jolasten, baita barrabilekin ere.
Gero, Lore ere soinekoa guztiz erantsi eta horrela galdetu zion Aitorri: -Egin duzu inoiz ipurdiren bat? Mutilak, urduri samar, aho bete hortz eta guztiz beroturik, ezetz egin zion buruaz. Lorek barre egin eta zera gaineratu zuen: -Ba gaur estreno, motel! Lehen lan polita eskaini didazu mingainarekin eta orain ikusi nahi dut zure zakil hori nola portatzen den nire ipurditxoan... Poltsotik plug bat atera eta Aitorri luzatu zion. -Ipurdia prestatu behar da, noski, beraz, buruz behera etzango naiz orain ohean eta zu, jostailu honekin jolastu beharko duzu nire uzkitxoan, ados? Buelta eman zuen, buruz behera ohean, mutilari bizkar ederra eta ipurmasail ezin ederragoak eskainiz. Aitor, beldurti, pluga hartu eta Loreren ipurditxoan hasi zen sartzen. Punta hasieran, zirkuluak egiten, eta bitartean, Aitorren txima luzeek neskaren bizkarra laztantzen zuten. Lorek sorbalden gainean nabari zuen mutilaren ilea, gero bizkarrean zehar jaisten zena, ipurmasailen gainean geratu arte... Eta mutilak, astiro astiro barruraino sartu zion pluga. Hitzik gabe zegoen. Orduan, Lore, ipurdia altxatu zuen, pluga barruan zuela eta mutilari atzetik alutxoa berriro jateko eskatu zion. Aitor, Loreren atzekaldean belaunikaturik, aluan sartu zion mingaina, bere adatsak neskaren hanken gainean mugitu bitartean. Bigarrenez korritu zen Lore. -Prest nago!- oihukatu zion orduan. Pluga ipurditik atera eta berriro ere hurbildu zen armairura eta barrura bota, nire gainera. Ni, nire zakila ia ikutu gabe, korritzear nengoen, lehertzear. Plug hori hartu nuen, ipurdia aulkitik pixkat altxatu, pluga bertan jarri eta bere gainean eseri nintzen, plug hori nire ipurdi barruan sentitzen. Orduan Lore zutik geratu zen armairuari begira, eskuak armairuan bermatu, ipurdia pixkat altxatu eta Aitorri horrela emateko eskatu zion. Loreren aurpegia aurrez aurre geratzen zitzaidan, zirrikituan. Begi bat kliskatu zidan. Aitor bere atzean jarri, zakila uzkiaren gainean jarri eta gogor hasi zen bultzatzen. Bera ere lehertzear zegoen. - Hondoraino sartu!- erregutzen zion Lorek. Eta zakila ipurdian sartu bitartean izugarria zen Loreren aurpegia aurrez aurre ikusteko aukera izatea. Nire zakila gogor astintzen hasi nintzen eta, korritzear nengoela keinu bat egin nion Loreri. -Korritu nire ipurdian, korritu orain!-oihuatu zuen orduan. Eta Aitor deskargatu egin zen Loreren zulo estuaren barruan eta ni ere izugarrizko isurketa izan nuen, Loreren aurpegian irribarrerik ederrena ikusten nuen bitartean...

25/06/2013

Telefonoz

Telefonoz deitu didazu, atzerritar batekin ligatu duzula, eta elkarri tutik ulertzen ez badiozue ere, ohera eraman duzula. Gorputzen hizkuntzarekin nahikoa dela. Eta aprobetxatu nahi duzu, bide batez, nirekin jolasteko. Telefonoz deitu didazu, lo-gelan biluzik zaudetela eta egoera deskribatzen hasi zara: - Zakil tente handi bat daukat nire ezpainen aurrean, eta jateko irrikitan nago... Ni lanean harrapatu nauzu, eta txoko lasai bat bilatu behar izan dut, zure kontakizuna jarraitu ahal izateko. Urduri utzi nauzulako, beroturik, lehendabiziko momentutik. - Zer?- jarraitu duzu- zer nahi duzu egitea? Jan? Nola? Nola gustatuko litzaizuke zuri? - Esku batekin- erantzun dizut nik- barrabilak laztandu eta bestearekin... - Bestearekin ezin dut ezer egin- gogorarazi didazu- zurekin hitz egiteko telefonoa daukat eta! - Orduan, esku batekin barrabilak laztandu eta bitartean, mingainaren puntarekin zailaren burua miazkatu... Telefonoaren bestaldean zure mingainak egiten dituen soinu xuabeak jarraitu ditut. Mutil baten intziri goxoak ere entzuten hasi dira. - Mmmmmm, goxatzen hasi da- esan didazu. - Ni ere- aitortu dizut- baina lanean nago, eta ezin dut denbora luzez hemen eta "horrela" egon... - Azkar isuraraziko diot zuretzat? - Bai, mesedez... - Orduan? Nola egingo zenuke zuk? - Kolpe batez hondoraino jan!- eskatu dizut. Eta bat-batean isildu zara. Mmmmmmmmmmmmmmmm, besterik ez dut entzuten, baina noizbehinka zakila ahotik atera eta telefonoari hitz egiten diozu, hitz egiten didazu: - Uste dut "a punto" daukadala, begira, barruraino sartuko dut berriro, barrabilak estu estu hartzen dizkiodan bitartean. Mmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmm. Intziri ozena entzun dut orduan eta, jarraian, zure barreak. - Oooo... espermaz bete dit ahoa, ufff, zoragarria izan da, ezta? - Zoragarria bai- aitortu dizut nire erekzio basatiari ezin eutsiz...

10/06/2013

Asteburu honetan topatu gara. Eta zu ikustean desira zaharrak piztu dira nigan. Zure irribarreak eta zure ezpainek hil egiten nindutela badakizu. Eta oraindik orain horrelakoa da. Agian horregatik mugitu dituzu ezpainak mugitu dituzun moduan. Eta barre egin duzu barre egin duzun moduan. Eta agian horregatik oroitu naiz behin elkarrekin egon ginela, gau luze batez, zure etxean, eta nire zakila gogotsu jateaz ez zinela nekatzen (horrela adierazi zenidan, gainera). Ni errekuperatu bezain laster (edota errekuperatzeko astirik eman gabe) zakila zure ezpainen artean sartu eta hor aritzen zinen, goxatuz, nire zuku guztia zuretzat nahi zenuelako, nire gogortasuna zure ahoan sentitzeak indartsu sentiarazi zintudalako. Eta oroitu naiz nola jarri zenidan hormaren kontra, nola makurtu zinen biluzik nire aurrean, nola jan zenidan zakila. Eta nola, gero, hartu zintudan nik, hormaren kontra zu ere jarrita eta nola egin nizun larrua jo hor, zutik, gogotsu, nekatu gabe, indartsu... Pena asteburu honetan oroitzapenak besterik ez direla izan, baina uste dut zure ezpainek beste zerbait adierazi nahi izan didatela. Eta desira zaharberrituak piztu dira nigan. Hurrengo batean akaso...

05/06/2013

Gaur esnatu naiz zu jateko gogoz, astiro astiro esnatu zaitut ahoz behera jarri zaitut eta zure hanken azpian kokatu naiz, zure zukua gosaltzeko irrikan nengoelako, eta bertan paratu dut mingaina, denbora luzez, zure plazer guztiak esnatu arte, zu nire mingainaren gainean lehertu arte...

28/05/2013

Sorpresa etxean zain...

Lorek zerbait iradoki zidan azken emailean. Edo horrela iruditu zitzaidan niri, behintzat. Beste zerbait probatu nahi zuela, oraindik probatu gabe zuena. Nik, telefono dei bat egin ondoren, etxera gonbidatu nuen, sorpresa prest nuela. Arratsaldeko azken orduan agertu zen etxean Lore. Sukaldera pasatzeko esan nion eta bertan, Beñatekin egin zuen topo. Harriturik geratu zen. Bazirudien ez zuela espero. Baina poza edota kuriositatea, morboa, irakurri nuen Loreren aurpegian. Ardo batzuk atera nituen hirurontzat. Beñatekin hitz eginda nengoen aurretik, noski. Eta Lore, zirudienez, gure eskuetan geratzeko prest zegoen. Ardoak dastatu ondoren eta hizketan gustora tartetxo bat eman ondoren, Loreri sukalde erdian zutitzeko esan nion. Ni bere aurrean jarri nintzen eta Beñat bere atzean. Eta arropa eranzten hasi ginen. Ni prakak jaitsi, Beñat kamiseta igo. Kuleroa ahoarekin erantzi nion, Beñatek bularretakoa askatu bitartean. Biluz biluzik utzi genuen eta bere gorputza laztantzeko, musukatzeko... aprobetxatu genuen. Leku guztietan jarri genituen eskuak edota ezpainak. Lore aski beroturik zegoelarik, gu ere biluztu ginen sukaldean. Orduan, zoruan belaunikatu zen gure zakil gogortuen aurrean, esku bakoitzarekin zakil bana hartu eta, tarteka, zakilak bere ahoan barneratzen hasi zen. Baina nire ustez ez zen hori Lorek gaur probatu nahi zuena. Horregatik, zorutik altxarazi eta logelara eraman genuen. Beñati ohean etzateko esan nion, ahoz gora. Eta Loreri Beñaten zakilaren gainean esertzeko iradokitu nion. Lore Beñaten gainean jarri eta alutxoan sartu zuen honen zakila. Beñat musukatu bitartean eta niri bere ipurmasail ederrak erakutsiz. Orduan nire txanda zela ulertu nuen eta zakilaren punta bere uzkiaren gainean jarri nuen. - Kooooontuz!- esan zidan- biak batera ez dut inoiz probatu... - Baina- esan nion- gogotsu zaude, ezta? - Gogotsu? Irrikitan nago- erantzun zidan intziri goxoen artean- bete ezazue nire zulotxo guztiak, mesedez... Hori esan eta bere ipurditxoan hasi nintzen sartzen, aluan Beñaten zakilaren presentzia nabari bitartean. Intziriak gero eta ozenagoak bilakatu ziren eta Lore, ero moduan hasi zen gure artean mugitzen. Beñat bere aluaren barnean kolpe goxoak emanez, eta ni bere ipurdiaren barnean, hondoraino sartuta eta bere titiei helduta. Eta horrela, hirurok, sinbiosi berezi batean, iritsi ginen orgasmora eta ohean geratu ginen etzanda...

09/03/2013

Gonbita

...biluztu zarenean atzetik irekitako kuleroak deskubritu ditut, eta poztu naiz egin didazun gonbita eder honengatik...

26/02/2013

Ametsetan

Dutxan nagoela agertu zara zu. Ez dut zaratarik entzun eta ez naiz konturatu ere egin. Eta dutxatik ateratzean nire aurrean topatu zaitut, biluzik, irribarretsu. Toallarekin lehortu didazu gorputza eta, lehortu bitartean, zure begiradak berotu nau izugarri eta tente jarri zait zakila, harri bat bezain gogorra. - Nola zu hemen?- galdetu dizut. - Gaur zurekin egin dut amets- erantzun didazu. - A, bai? Eta zer amestu duzu? - Honekin... Toalla lurrera erotzen utzi duzu eta ni buelta eman didazu. Zutik geratu naiz eta zu, nire atzean, belaunikatu zara. Esku batekin hartu didazu zakila eta astiro astiro hasi zara astintzen. Beste eskuarekin nire ipurmasailak zabaldu eta mingaina nire uzkiaren gainean jarri duzu. Nik eskuak atzera eraman, zure buruaren gainean jarri eta niregana bultzatu zaitut. Zure mingaina nabari dut nire uzkian sartzen eta plazerez egin dut dardara.
Bitartean eskuarekin jarraitu duzu lanean, gora eta behera, eta ni ezin izan naiz mugitu, ederki ongi bloketatuta bainago zure eskua eta zure mingaina artean. Plazerezko zeru ederrean. Barru barruan nabari dut zure mingaina eta modu basatian korritu naiz zure eskuari esker. - Halako ametsak sarritan dituzu? - galdetu dizut errekuperatu naizenean- hala bada, abisatu, mesedez, eta nahi duzunean etorri zure ametsak egi bihurtzera...

30/01/2013

Sexu anala taulen gainera!

Duela urte batzuk topatu nuen Toni Bentleyren La rendición liburua, sexu analaz (eta haratagoz) hitz egiten duen testigantza berezi samarra. Gustatu zitzaidan, oso ikuspuntu interesgarria ematen zuelako, berria, freskoa... erotismoa, sexua eta mistizismoa lotuz, "atzetik" betiere. Orain ikusi dut liburu honetan oinarriturik antzerki lan bat egiten ari direla, nor eta Espainiako Centro Dramático Nacional! Egia esateko nahiko harriturik geratu naiz. Bitxia iruditu zait, inolako zalantzarik gabe. Eta zer pentsatua eman dit. Suposatzen dut ona dela, sexu anala eta halako liburu bat antzerkira eramatea, halako antzerki batera, gainera, tabuak apurtzen joateko. Horretarako baliagarria izatea espero dut, behintzat. Ez dakit noiz arte egonen den karteleran ezta ea ikusteko aukera izanen dudan. Ahal izanez gero joanen nintzateke gustura, zer nolako adaptazioa egin duten ikusteko eta, batez ere, publikoaren erreakzioak ikusteko. Hori interesatzen zait bereziki: jendearen harrera eta erreakzioak. Bestela beste norbaitek ikusteko aukera baldin badu, bidal dezala bere kronika, iritzia, inpresioak blog honetara. Eskertuko diogu eta! Hementxe uzten dizuet promoziorako egin duten bideotxoa:

29/01/2013

Strap-on motel

Strap-on motel Maria Beattyren beste film bat da. Izenburuak dioen moduan, kasu honetan, motel batean dago girotuta. Bi nesken arteko harremana erakusten du eta, nesken jolasetan strap-on eder bat daukagu, zakil-gerrikoa edo dena delakoa. Eta bai, jokua ematen die jolas honek protagonistei. Aurreko filman (aurreko sarreran aipaturikoan, hain zuzen) soinu banda azpimarratu dugu, punk-rock-country estilokoa zen. Oraingoan, berriz, jazz musikak apaintzen ditu Strap-on motel honen eszenak, modu atseginez. Eta Maria Beattyk, zuzendariak, jazzaren erritmoan sartzen gaitu motel honetako gelen barruan. Era berean esan behar da, aurreko filma baino leunagoa dela BDSMren inguruko eszenei dagokionez, xamurragoa-edo. Halere, motelagoa egiten da, agian eszena guztiak motel barruan direlako, eta aurrekoa road-movie bat izanda, joku handiagoa ematen zuelako, batek daki! Dela dela, strap-on erabiltzeko modu ezberdinak erakusten dizkigu, gure sexu jolasetan imajinaziorako espazio berriak eskainiz, eta hori eskertzekoa da. Soilik horregatik baldin bada ere, merezi du ikustea. Gomendagarria guztiz, interesgarria eta... berogarria. Ahal izanez gero filma lagunduta ikusi, zakil-gerrikoa atera eta jolasteari ekin... Eta on egin!

28/01/2013

Porno postapokaliptikoa?

Maria Beatty, New Yorkeko zine porno zuzendari interesgarria da. Duela gutxi Beattyren hainbat film erori dira nire eskuetan eta atzo, azkenik, horietako bat ikusteko aukera izan genuen. Teorian emakumeentzako (eta bereziki lesbianentzako) egindako zinema dela dirudi, fetitxismoa eta sadomasoaren inguruko harremanak jorratzen dituena. Baina praktikan buruz irekiak baldin bagara, behintzat, edonorentzat dira film interesgarriak. Atzo post-apocalyptic-cowgirl ikusi genuen. Imajinatuko duzuenez, eszenatoki postapokaliptiko batean dago girotuta. Roadmovie ere badela, esan dezakegu, western itxurakoa. Aitortu behar dut eszena edo une zehatz batzuk ikustea kostatu egin zitzaidala, ez baikaude ohituta halako eszenak ikustera edota sexua beste moduez ulertzera. Baina orokorrean filma gustatu zitzaidan, gustatu zitzaigun. Porno gogorra izan daiteke hainbat unetan, baina era berean sentsualitate gradu ikaragarria erakusten digu, baina maitasuna ere, esango nuke, edo konplizidadea, behintzat. Gainera, film artistikoa da guztiz. Detaile guztiak zaindu dituzte, soinu banda ikaragarri ona da eta, halako film batek duen helburua lortu zuen gurekin: berotzea. Film osoa (aurrera azkar pasatu gabe) ikustea lortu genuen, eta gero gerokoak: larrua jo egin genuen eszenatoki preapokaliptiko batean. Ez auto baten gainean, hori ez, baina bai sofa eta mahai baten gainean, mundua bukatzear egongo balitz bezala. Gustura. Ea egun hauetan Maria Beattyren zikloarekin jarraitzeko aukera dugun. Merezi du eta!