29/01/2013

Strap-on motel

Strap-on motel Maria Beattyren beste film bat da. Izenburuak dioen moduan, kasu honetan, motel batean dago girotuta. Bi nesken arteko harremana erakusten du eta, nesken jolasetan strap-on eder bat daukagu, zakil-gerrikoa edo dena delakoa. Eta bai, jokua ematen die jolas honek protagonistei. Aurreko filman (aurreko sarreran aipaturikoan, hain zuzen) soinu banda azpimarratu dugu, punk-rock-country estilokoa zen. Oraingoan, berriz, jazz musikak apaintzen ditu Strap-on motel honen eszenak, modu atseginez. Eta Maria Beattyk, zuzendariak, jazzaren erritmoan sartzen gaitu motel honetako gelen barruan. Era berean esan behar da, aurreko filma baino leunagoa dela BDSMren inguruko eszenei dagokionez, xamurragoa-edo. Halere, motelagoa egiten da, agian eszena guztiak motel barruan direlako, eta aurrekoa road-movie bat izanda, joku handiagoa ematen zuelako, batek daki! Dela dela, strap-on erabiltzeko modu ezberdinak erakusten dizkigu, gure sexu jolasetan imajinaziorako espazio berriak eskainiz, eta hori eskertzekoa da. Soilik horregatik baldin bada ere, merezi du ikustea. Gomendagarria guztiz, interesgarria eta... berogarria. Ahal izanez gero filma lagunduta ikusi, zakil-gerrikoa atera eta jolasteari ekin... Eta on egin!

Sem comentários: