30/01/2013

Sexu anala taulen gainera!

Duela urte batzuk topatu nuen Toni Bentleyren La rendición liburua, sexu analaz (eta haratagoz) hitz egiten duen testigantza berezi samarra. Gustatu zitzaidan, oso ikuspuntu interesgarria ematen zuelako, berria, freskoa... erotismoa, sexua eta mistizismoa lotuz, "atzetik" betiere. Orain ikusi dut liburu honetan oinarriturik antzerki lan bat egiten ari direla, nor eta Espainiako Centro Dramático Nacional! Egia esateko nahiko harriturik geratu naiz. Bitxia iruditu zait, inolako zalantzarik gabe. Eta zer pentsatua eman dit. Suposatzen dut ona dela, sexu anala eta halako liburu bat antzerkira eramatea, halako antzerki batera, gainera, tabuak apurtzen joateko. Horretarako baliagarria izatea espero dut, behintzat. Ez dakit noiz arte egonen den karteleran ezta ea ikusteko aukera izanen dudan. Ahal izanez gero joanen nintzateke gustura, zer nolako adaptazioa egin duten ikusteko eta, batez ere, publikoaren erreakzioak ikusteko. Hori interesatzen zait bereziki: jendearen harrera eta erreakzioak. Bestela beste norbaitek ikusteko aukera baldin badu, bidal dezala bere kronika, iritzia, inpresioak blog honetara. Eskertuko diogu eta! Hementxe uzten dizuet promoziorako egin duten bideotxoa:

Sem comentários: