28/01/2013

Porno postapokaliptikoa?

Maria Beatty, New Yorkeko zine porno zuzendari interesgarria da. Duela gutxi Beattyren hainbat film erori dira nire eskuetan eta atzo, azkenik, horietako bat ikusteko aukera izan genuen. Teorian emakumeentzako (eta bereziki lesbianentzako) egindako zinema dela dirudi, fetitxismoa eta sadomasoaren inguruko harremanak jorratzen dituena. Baina praktikan buruz irekiak baldin bagara, behintzat, edonorentzat dira film interesgarriak. Atzo post-apocalyptic-cowgirl ikusi genuen. Imajinatuko duzuenez, eszenatoki postapokaliptiko batean dago girotuta. Roadmovie ere badela, esan dezakegu, western itxurakoa. Aitortu behar dut eszena edo une zehatz batzuk ikustea kostatu egin zitzaidala, ez baikaude ohituta halako eszenak ikustera edota sexua beste moduez ulertzera. Baina orokorrean filma gustatu zitzaidan, gustatu zitzaigun. Porno gogorra izan daiteke hainbat unetan, baina era berean sentsualitate gradu ikaragarria erakusten digu, baina maitasuna ere, esango nuke, edo konplizidadea, behintzat. Gainera, film artistikoa da guztiz. Detaile guztiak zaindu dituzte, soinu banda ikaragarri ona da eta, halako film batek duen helburua lortu zuen gurekin: berotzea. Film osoa (aurrera azkar pasatu gabe) ikustea lortu genuen, eta gero gerokoak: larrua jo egin genuen eszenatoki preapokaliptiko batean. Ez auto baten gainean, hori ez, baina bai sofa eta mahai baten gainean, mundua bukatzear egongo balitz bezala. Gustura. Ea egun hauetan Maria Beattyren zikloarekin jarraitzeko aukera dugun. Merezi du eta!

Sem comentários: